Nire aurkezpena: azken putz!!
Nire aurkezpena: Arratsalde on denoi, Ainara Artetxe naiz,18 urte eramaten ditut eskola publikoan lanean, Haur Hezkuntzako irakasle moduan, 42 urte ditut eta 2 alaben ama naiz. Feminismoa deskubritu nuenean, bizitzan aurrera egiteko behar nituen erantzunak topatu nituela sentitu nuen, dena kuadratu zidan... bidean nere kezka berdinak zituzten lagunak topatzeko zortea izan nuen eta badira 20 urte eragile sozialetan parte hartzen dudala. Nire eskolan aldaketa hezkidetzaileak eragin nahi ditut nire lankideekin batera, teoriatik praktikara pasatzeko momentu ona da. Ikastaroak lagunduko al dit!?hortxe nere beldurra...eskolan, kontzientzia baino, tresnen falta somatzen dut eta gune honetan eskuratzea nahiko nuke: hortxe nere desioa! Bi ezaugarri : inkonformista (etxekoentzat saltsera) eta langilea. Kolorea: tonalidade guztietako urdinak Ez naiz oso animali zalea,baino ziur nago ezezagutza kontua dela, urruti xamar izan ditut nere bizitzan... Gehien maite ditudan bi ahots musikal : Sorkun Rubio eta Aiora Renteria Hona disko kuttun bat!!!
Bigarren etiketa jartzea ahaztu zait lehenengoan, ea oraingoan asmatzen dudan guztiarekin...
bidean topatuko gara...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina