2019/10/06

NIRE AURKEZPENA

Kaixo!!!
Maria Recio naiz. 39 urte ditut eta Donostian bizi naiz.
Momentu honetan, nere bizitzako erronkarik politenean  sartuta nago, asteartean, Urriak 1ean,  lehenengo aldiz ama izan naizelako. Hori dela eta, zaila egin zait tartetxo bat bilatzea aurkezpena egin ahal izateko.


Haur Hezkuntzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua naiz, eta azkeneko 10 urteak English teacher bezela pasa ditut Nafarroako eta Gipuzkoako eskola desberdinetan. Aurten Irungo berritzegunean egingo dut lana eta Hezkidetzako arduraduna izango naiz, beraz, primeran etorriko zait hemen ikasi eta partekatuko ditugun gauza guztiak.

Beti gustatu izan zait morea kolorea eta animalia guztiak gustatzen zaizkit,  izurdeak batez ere.

Irakurri dudan azkeneko liburua Estitxu Fernandez Maritxalarren "Gure erditzearen jabe" izan da, eta erabat gomendatzen dut, batez ere ni bezela ama izango zaretenei. 

Bukatzeko, asko gustatzen zaidan abesti bat partekatuko det zuekin...beno, bi hobe esanda!
Honek umore onez jartzen nau entzuten dudanean:

Eta beste hau pila bat gustatzen zaidalako:



Laster arte denoi!!!!

Maria

1 iruzkin: