Sare sozialen inguruan
dena da berria niretzat. Zaila eta arrotza egiten zait komunikatzeko modu
horretara egokitzea, nahiz eta nik balioesten dudan eredua zaharkitua dagoela
jakin. Sare sozialak komunikatzeko, informatzeko, aditzera emateko, modu azkar
eta efektiboa dira dudarik gabe baina gaizki ulertze askotara ere eraman dezakete
adierazitakoaren interpretazio desegokiagatik. Pertsonalki, aitortu beharra
daukat nire aurrean espero ez nuen ERRONKA batekin egin dudala topo: sare
sozialetan trebatzea.
Baina nola ez, gizarte honetan ezarrita dagoen
eredua sareetara ere hedatzen denez, ezinbestekoa da ziberaktibismo hezkidetzaile
terminoa sustatzea, eremu (hezkuntza, harremanak, komunikazioa…) eta lan arlo guztietara
hedatzeko.
Eredu patriarkalari aurre egin eta emakumeen presentziak eta partehartzeak
sareetan, “feminismoa ziberaktibatzea” ekarriko
luke belaunaldi berriak erakartzeko ahalegin batean, jada Ianire Estébanez
Castañok 2013an egindako tesi batean dioen bezala.
Modu honetara, gure etorkizuna
osatzen duten gazteak, gaituak egongo dira eredu zaharkituak identifikatu
eta eraldatzeko eta honela genero
estereotipoekin apurtuz, norberak bere
etorkizuna modu askean proiektatzeko (ikasketetan, lanbide hautuetan…), inolako baldintzarik gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina