
Gustoko ditut IKTak eta etxetik erabiltzeko oso aproposak dira. Gehien gustatzen zitzaidan kolorea urdina zen, zeruaren kolorea zelako; baina gero eta gehiago gustatzen zait kolore morea, batez ere, duen esan nahiagatik. Betidanik gepardoa arineketan gustatu zait, oso animalia dotorea delako. Behin aukera izan nuen bat arineketan ikusteko eta hortik aurrera berretsi egiten dut esandakoa. Bizitzan gertatzen diren gauzak nahiko tristeak direnez niri gauza alaiak gustatzen zaizkit, batez ere musika erritmodunak, adibidez, Bongo Song, AAINJALA, Vive la Vida (Cold Play); eta benetan gustoko ditut berriztatzaileak eta estilo nahasketak, adibidez, Two cellos Thunderstruck jotzen.
Inoiz ez dut aurreikusten zer espero dudan gauzengatik, beti probetxuzkoak direlakoan nagoelako; eta hala izango da ikastaro honekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina