2019/10/06

Hasierako aurkezpen publikoa





Kaixo, Marisol naiz, Donostian irakasleen prestakuntzan damazkit urte batzuk, bigarren hezkuntzan batipat. Hezkidetzaren gaur egungo esanahia hizpide, hainbat ideia, kontzeptu eta praktika ikertzen saiatzen ari naiz; garrantzizkoa iruditzen zait nesken bizitzan autokontzeptuan gaur egun gizarte mekanismoak nola eragiten duten aztertzea eta zein estrategi erabiltzen dituzten gazteek estereotipoei  aurre egiteko.

Literatura talde bateko partaide naiz; emakumeek idatzitako liburuak irakurri eta komentatzen ditugu; esku hartean dudan azkena "El amigo" da. 

Ikasteko modu anitzak daudela pentsatzen dut: edukien inguruko elkarrizketak dira ikasbide emankor bat nere ustez. Uxue Alberdik idatzitako "Kontrako eztarritik" liburuko kapituluaren hitzak ekarrita, "norberaren burua erreakzioz eraikitzea" da beldurra ematen didaten gauza horietakoa. 



Azkenik, tarteka gustura entzuten dudan kanta bat hemen: "Zarena zarelako",












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina