2019/11/17


JAIAK BAI, ETA GUZTIAK ONDO PASA ERE BAI¡¡¡¡¡¡¡¡




JAIAK BAI, BAINA NOLANAHI???????
Ez inondik inora, eraso sexistarik ez, ez da ez, eta parte hartzea berdintasunean nahi dugu.
Garai aldaketarekin gure inguruko hainbat herri eta hirietan aldaketak hasi dira ematen, aurten jaietan Lesakan nesek ere dantzatu dute, erreka gainean, modu natural batean eta inongo eragozpenik gabe.
Zumarragan ere ezpata dantzarekin ikusi dugu neska zein mutilak parte hartu dute, egia da janzkera ere zaindu eta garaietara egokitu behar izan dela sexista ez dadin izan. Herriko ospakizunekin ere balore, eta mezuak  transmititzen ditugulako

Irakurgaiak dioen bezala, hezkidetza ez da egun seinatuak ospatzea soilik, M-8, eta AZ-25, badaude ikastxe batzuk baina tamalez gutxiago dira LGTBI QFOBIAREN aurkako nazioarteko eguna.Eta Euskararen nazioarteko eguna besteak beste, baina egun puntual horietaz gain ikasturte osoan landu behar dugu hezkidetza gure curriculum guztian hezkidetza sustatuz, hori da bidea.

Genero eta aniztasun sexualerako gida.

https://steilas.eus/files/2015/05/Genero-eta-aniztasun-sexualerako-GIDA.-STEILAS.2015.pdf


Hezkidetzaren alde, ditugun erronkak jai eta ospakizunetan:


● Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko eredu
estereotipatuak era kritikoan aztertzea.
● Prostituzioa eta prostitutak duintasunez agertu eta ikuspegia zabaltzea (oraindik
“puta”-k irainik gutxiesgarriena izaten jarraitzen du, baina gai ezkutua izaten
segitzen du hezkuntza esparru gehienetan eta agertzen denean normalean ez da
eztabaida sakon eta konplexua egiteko erabiltzen). Eztabaida honetara gehitu da
2019an sortu berri duten Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista.13
● Birjintasunaren haritik tira egin eta sexu-harremanetan dauden estereotipo zaharrak
eta berriak lantzeko aprobetxatu ere bai.
● Sexu-genero sistematik harago dauden emakume eta gizon eredu berriak aurkeztu,
eta bestelako praktikak eta ikuspegiak errespetuz ere bai.

Bide batez gabonak hurbil ditugunez, erne ibili gaitezen erosten diren jostailuekin, jostailu ez sexistak direla bermatuz.




Denon ospakizun askeak



Festak eta ospakizunak kultura adierazpen sendoak dira, FARAPIK dion bezala. Ideia eta baloreen mundurakin lotuta daude, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin. Akrostikoa eginez, jaiak…



JAIAK, 

DENO K
    O  S  PATZEKO
         P ARTAIDETZA
         A UKERAZ,
BUL T ZATU
         Z ORION
         E REDU
         K OLEKTIBOAK,
 UM O REZ






Aurreko ikasturteko Irati Gaztelurrutiaren , post-ean, 

ikastetxeko ospakizunen eskema erabilgarria jasotzen da;  Jai eta ospakizunen ezaugarriak, egun seinalatuak eta ospatzeko moduak azaltzen ditu. Ikastetxeko egutegiaren aurresikuspen interesgarria.


Jaiak eta ospakizunak gaiaren atzean, gizartearen egituraketa, rolak eta status-a, kultur sistema oso bat daudela ikusi dugu.

Ikastetxeetan erritual kolektiboko egun ugari ditugula ikusi dugu; talde kohesioa, pertenentzia, espazioak, gorputzen presentzia, partaidetza, egituraren eta kulturaren ikusgarritasuna azaleratzen dira horietan. 

Irakasleen eta ikasleen energia handia hartzen dute egun hauek eta batzutan aldaketa beharra ere sumatzen da. Aldaketa horren bidean, parekidetasuna, indarkeria eza, poza, alaitasuna eta askatasuna bermatzea ezinbestekoa da, norbera eta kolektiboaren arteko oreka mantenduz.

 Dekalogoa


Denontzakoak diren ospakizun askeak ikusten ari gara ikastetxeetan, ikasleen ahotsa ere bertan delarik: ospakizunen diseinuan, garapenean eta jarraipenean. 

Fase guztiak dutelako zentzua. Batez ere nerabezaroan, ikasleen partaidetza gero eta handiagoa ikusten ari gara, beti ere partaidetzazko ospakizunetan, kontsumozko ospakizunetatik aldenduz. Hau da, batzuk antolatu eta besteak ospakizuna “kontsumitzea” ez da nahikoa. Denok antolatzaile eta denok ospatzaile. Rol anitzetan noski, baino komunitatearen parte bezala.


Zein dira orduan, eremu hezitzailean lantzeko erronkak? Aurreko ospakizunen analisia egiten jakitea, ikasleak irakasleekin batera, ospakizunen antolatzaile eta partaide izatea, eta ospakizunak baloratzen eta sortzen diren arazoak bideratzen jakitea.



Jai parekideen alde” post-ak Elorrikoko udalak argitaratutako jaiakparekidetasunean bizitzeko dekalogoa ekarri digu eta hezkuntza eremurako erkarpen interesgarria dela esango nuke. Agian, ikastetxerako dekalogoa egitea ariketa polita izango genuke











Kaleak eta jaiak gureak dira


Ondo pasatzeko eskubidea defendatu behar dugu. Kaleak eta jaiak gureak dira.



Beste edizioetako posten artean Itziar Irigoiena aukeratu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ospakizuna-betor-ospakizuna.html

Oso ondo azaltzen du zeintzuk ez diren bortzatzeko arrazoiak: ez da alkohola, ez dira jantziak, ez da ordua, erruduna ez da biktima.  Eta gehitutako irudiak, argazkiak eta bideoak oso argi azaltzen dute.




Konturatu naiz ez nituela ezagutzen festa hauetako askoren jatorriak. Garrantzitsua da jatorria jakitea, ospakisun hauetan jarraitzeak zentzurik duen ala ez erabakitzeko.
Uste dut emakumeen eskubide bat dela egunero kalea okupatzea. Ondo pasatzeko eta beldurrik ez izateko eskubidea dugu.



Emakumearen aurkako indarkeria sinboliko handia dago dibertimendu uneetan. Sinetsarazten digute, goizeko 6etan kalean bagoaz festa girotik, bortxatu egingo gaituztela. Ikastera edo lanera joateko ordu horretan joaten bagara, ordea, ez gaituzte bortxatzen.
Hau da, gure erruagatik bortxatzen gaituzte, ez garelako etxean geratu, gure espazio "naturala" dela eta.



Oso garrantzitsua iruditzen zait duela urte batzuetatik hona herri eta hiri askok jaietan indarkeriari buruzko informazioa emateko lekuak jartzen dituztela, genero eta sexu indarkeriaren aurkako kartelak eta pankartak jartzen dituztela, eta protesta jendetsuak egiten dituztela sexu erasoren bat izanez gero.
Uste dut bide horretatik lanean jarraitu behar dugula, erasotzaileekiko arbuio sozial nabaria egon dadila, inork ez diezaiola barkamenik eskatu, eta ez ditzatela haien isiltasunarekin babestu.

Feminismotik Feminismoetara

Azkenengo Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan, boskarrenak 1977. urtean lehenengoak izan zirenetik, ikusi dudan gauza bat aspaldi ari ziren feminista askok esaten sare sozial eta bestelako hedabideetan: feminismoa, maskulinitatea eta generoa bezala, zabala dala eta feminista bakoitzeko bat dagoela. Hau da, ez genukeela feminismoaz hitz egin behar baizik eta “feminismoak” aipatu beharko genituzkeela.





Aurreko urteetako postetatik bat aukeratzea zail egin zait oraingoan. Atzerantza irakurriz joan naiz eta 2015eko #BegoMorea.ren “Geu ta Feminismoa, Feminismoa ta geu” aukeratu dut. Bi arrazoirengatik. Lehenengoa, nire gaurko buru-egoerarekin datorren modu batean idatzita dagoelako: eskematikoki. Oso erraza egin zait irakurtzea eta ulertzea. Eta bestetik, Mafalda.ren biñeta bakarreko komikia erabili duelako: “Ama, zer izan nahiko zenuke bizitza izango bazenu?”. Gogora ekarri dit V0X.eko emakume politikari batek aste honetan esandakoa, eta hori esateko, esan duen tokitik esateko, zenbat emakume ahaldundu behar izan diren lehenago.

Emakume feminista esanguratsu bakarra aukeratzekotan nire ama, Maixabel, aukeratuko nuke. Bere ekarpenak bere hiru semeengan biltzen dira, eta baita nire aitarengan. Eta ilobengan.

                                                       By Jone Arzoz - Irantzu Varela, CC BY-SA 4.0

Esanguratsua eta publikoa edo ezaguna bada aukeratu beharrekoa, orduan Irantzu Varela (wiki, twitter, facebook, instagram, web, youtube eta youtube) aipatuko dut. Ez naiz beti ados egoten esaten dituenarekin. Ez naiz beti ados egoten nola esaten dituenarekin. Eta askotan/gehienetan nik egin beharreko lanan edo egin gabeko lanan izaten da ez adostasuna.
Bukatzeko, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan izandako emakume feministak aipatu nahi ditut. Euren webgunean Salda Badagon aurki dezakezue jardunaldien inguruko info gehiago, hala nola, euren sare sozialen helbideak baita.

Emakumeak jaietan



Emakumeek euskal gizartean eremu publikoan duten parte-hartzea, fenomeno guztiz berria denik esan ezin daitekeen arren, gero eta handiagoa da erabili beharreko espazio publikoetan eta bete beharreko rol-motetan.

Ekitaldi kolektibo publikoetan, hala nola jaietan eta aldarrikapenetan, emakume gehiago egoteak ikerketa-eremu interesgarria ematen digu generoa aztertzeko, gizarte-harremanak eta -portaerak eratzen dituen aldetik.

Ekintza horietako bakoitzean sustatzen den identitate kolektiboak generoaren definizio bat du, eta emakumeek egintzen garapenean betetzen dituzten roletan zehazten da. Generoaren definizioa ama eta emaztearen paperak bakar eta esklusibo gisa esleitzearen ondorioz sortu ohi den eredu menderatzaileari erantzun diezaiokete, edo emakumearen definizio soziala kontsumo-gizartearen garapenak dakartzan aldaketa-egoeretara egokitzen duten eredu berriei. Prozesu horrek dakartzan bizimodu berriak hiri-ingurunean eta belaunaldi gazteenetan sartzen dira nagusiki, eta emakumeen parte-hartze publikoa baldintzatzen du nortasun-erreferente desberdinak sortzeak eta eredu tradizionalaren ordezko genero-diskurtsoak objektibatzea ahalbidetzeak.

Hori dela eta, Unaik blogean esaten duen bezala, zer nolako jaiak nahi ditugu? Tradizio androzentristarekin jarraitzen duten jaiak edo parte-hartze berdintasunean oinarritutako jaiak, bai maila instituzionalean bai partikularrean?


Nire uste apalean argi dago jaiak edozein direla ere, emakumeen zein gizonen parte-hartzea batu behar dutela. Tradizio matxistekin hautsi behar dugu, non etxera baztertzen gaituen. Horren adibide dira txokoak, elkarteak, hondabirria jaiak, duela gutxi arte antzarak Lekietion, eta ikusle soilak garen hainbat gertakari.



Egia esan behar badut, nire herrian, Portugaleten, hainbat urte daramagu edozein indarkeria mota jasaten duten emakumeek, kasu horietan, laguntzeko bereizgarria duten lekuetara jo dezaketela. ...Jaietan mutilek nola jokatu behar duten azaltzen duen dekalogo bat argitaratzen den bezala, jazarpenik sentitu ez dezagun, emakume batengana hurbiltzeko modu zuzena dela esango dugu. Hori guztia, edozein indarkeria mota desagerrarazteko asmoz.




Aitortu behar dut aste honetan konturatu naizela zenbat tradizio androzentrista ditugun Euskal Herrian. Horregatik uste dut premiazkoa dela gizartea heztea, ez bakarrik horrelako gertaerek eragiten duten genero-indarkeriaren alderdian, baizik eta gure jaien parte izan beharko luketen aniztasun sozial, kultural eta sexualean. Izan ere, Begoña Ibarrolak ospakizunetan dioen bezala, karga emozional eta afektibo handia dago. Ba goazen afektibitatean heztera, aniztasunean eta aniztasunaren errespetuan. Gure jai eta ospakizunetan gizarte ireki, tolerante eta berdintasunezko baten aurrerapenak islatzea lortu nahi dugu.








FEMINISMOA DEFINITU NAHIAN.


Emakume ugari dago pertsonen eta emakumeen eskubideen berdintasunaren alde lan egin duena, nik aukeratutakoa ELBIRA ZIPITRIA izan da, maistra honi bere lana hizkuntz berdintasuna, eta eskola mistoaren alde garai haietan, batetik euskarazko hezkuntza sustatzailea (debekatua zegoenean euskaraz irakasstea hausardiaz aurre egin ziolako) eta aintzindaria izan zelako eta bestetik Fermin Calbetoneko bere etxe eskolan, lehen aldiz eskola mistoa abian jarri zuelako 1946. urtean, honetaz gain bere lehen eskolak zailtasunak zituen haur bati eman zizkion, aniztasunean alde eginez, behar bezalako errekonozimendua gure hezkuntzan ez duela izan iruditzen zait, emakume izan beharrean gizonezkoa izan balitz horrela izango zen?

Pedagogia mailan ere oso berritzailea izan zen egun Montessori eta beste autore batzuk ditugu pil pilean, bere matematika lantzeko modua ( bisuala, prozedurazkoa, marraztuaz...) oso aurreratua izan zen ikastola askok erabili zuten, egun ere  erabiltzen delarik
Nire gomendioa EHUtateko HEZKUNTZAREN MUSEOA bisitatzea da, hantxe daude bere ikasleen hainbat lan koaderno ikusgai, benetako altxorra.

elbira zipitriaren lan koadernoak bilaketarekin bat datozen irudiakelbira zipitriaren lan koadernoak bilaketarekin bat datozen irudiak

EHU hezkuntzaren museoa bilaketarekin bat datozen irudiak

Modu paregabe gure adinekoak, beraien gaztaroa eta bizipenak gogoratzeko eta egungoak ezagutzeko.
Bizitza pertsonalean nire amona eta ama bereziki aurreratuak izan dira niretzat bere garairako: langileak, amak baina batez ere emakumeen eskubideen defendatzaile porrokatuak, 3 ahizpa gara eta beraiei esker gure bizitzan aurrera egitea errazagoa egin digute baina batez ere gure nortasuna eta baloreetan eskubideen defendatzaile izateko griña trasnmititu digute.

#Josune
#Feminismoa

Jaiak eta ospakizunak

 

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK 

Aste honetan nik neuk aspaldia buruan bueltaka dabilkidan ideiari heldu diot, dantza tradizionalak eta genero ikuspegia. Dantza tradizionalak ikertzerakoan, beste arlo askotan bezalaxe, ezinbestekoa da guregana transmititu diren bezalaxe jasotzea, bestela ezin baita ikertu antropologiaren eta etnografiaren ikuspuntutik. Zera esan nahi dut, edozein herrialdeko, kulturako datu etnografikoak ikertzera joanez gero, bertako jaiak, ekintzak eta dantzak nola sortzen eta mantentzen diren ikertu behar da. 


Horregatik, nire ustez, momentu honetan dantzen inguruan gertatzen ari den analisiek plano desberdinak nahasten ari dira: hezkidetzaren ikuspuntua eta etnografia ikuspuntua. Duda barik, gizartearen aldaketek bere kulturaren aldaketa ere badakarte. Hortik dator Hondarribia eta Irungo alarde paritarioen eskuhartzeak. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko apustu horiek nire babesa dute. Horrekin batera esan behar dut onartezinak direla erakundeen partetik mugimendu bi hauek izan eta duten babesa. 


Goazen orain kokatzera dantza tradizionaletan. Uste dut plano bi bereiztu behar direla, etnografikoa eta egungo  begirada. Egungo begiradari erreparatuz gero, posible da neskok mutilen dantzak egitea eta alderantziz. Aldaketa honek ere bere begirada etnografikoa izan beharko luke, gizartean denbora zehatzean ematen ari diren aldaketak erreflexatzen ari baita. Galdera hurrengoa da, hau horrela izanez, ez da adierazi behar garai bateko gizartetik gugana ailegatu den dantza sortu bezalaxe, ikuspegi etnografikoa nahi bada errespetatu?

 Baten batek emozio hauek izango ditu nerure testu irakurtzerakoan😩😩😟
horrela bada 🙏

Aurreko urteetako lan gisa hauxe aukeratu dut, seguraski emakume honen bizipenak nirearen parekoan izan daitezkeelako. 


https://twitter.com/hashtag/emakumeaitzindariak?src=hash