2020/01/12

PARTAIDETZA PAREKIDEA LORTZEKO BIDEAN

Aste honetako gaiari aurre egiteko, alegia, PARTAIDETZA PAREKIDEA lortzeko, lan handia dugu aurretik. Horretarako, ezinbestekoa dugu EMAKUMEAREN JABEKUNTZA.



Aurreko edizioetako post bat aukeratzekotan, #ItziarIrigoien, IXAR-ena aukeratuko nuke. Askotan aukeratu dut bere lana, egia esan. Asko gustatzen zait gaiak nola aurkezten dituen. Datu piloa emateaz gain, oso aurkezpen erakargarriak egiten ditu eta gaia bere osotasunean oso ondo lantzen du:



Partaidetzari buruzko irakurgaiaren ondoren, hausnarketatxoa egiteko beta izan dut. Eta...egia esan, ondorenzgoaz ohartu naiz: Espazioaren zein denboraren  parte hartzaile izateko, horien jabe izan behar dugu. Emakumearen jabekuntza ezinbestekoa da, beraz. Umetatik, alegia, amaren tripan gaudenetik daukagu gure partaidetza zehaztuta. Sartu diguten beldur asko saihesteko, “ezintasuna” astindu eta buruetatik kentzeko, 2.postuan egotearen asimilazioa hausteko, “zaintzaren” jabekuntza errotik eteteko eta makina bat konturi aurre egiteko...AHALDUNTZEA da bide bakarra, JABEKUNTZAREN BIDEZ. 

Horrekin batera, hain interesgarria den kontzeptu bat aipatuko dut: SORORITATEA edo euskaraz, AHIZPATASUNA. Emakumeok, sistema heteronormatibo eta heteropatriarkatuari aurre egiteko geure arteko ahizpatasunak ahalduntzean baino ez digu lagunduko. Erosoago eta indartsuago egingo dugu aurrera partaidetza parekidea zein beste edozer lortu ahal izateko.

Inguru hezitzailean, PARTAIDETZA PAREKIDEA lor dadin, gauza sinpleekin hasiko nintzateke ni neu, alegia, berez mutil edo gizonen parte hartzea ohikoa izan den espazioetan, emakumearen protagonismoa handituko nuke. Esaterako, hain ospe handia duen kirol bat aukeratu, futbola edo esku pilota adibidez, eta ikastetxeetara, Nahikari Garcia edo Leire Etxaniz eraman umeekin mahai inguru bat izatera. Eta proiektu txiki baina interesgarri bezela, mutilen eta nesken ohiko espazioak aztertzea ondo legoke, ESPAZIOAK eta DENBORAK ere honetan zerikusi handia baitute. Hainbat ikastetxetan espazioaren kudeaketa dela eta proiektu interesgarriak egiten ari dira. Espazioak aztertu eta gero, diagnostikoaren ostean, erronka inetresgarriei aurre egitea ondo legoke, ohiturak gutxika-gutxika aldatuz. 

Pazientziaz eta asmo onez, gauza txiki asko lor daitezkeela uste dut.

Hor duzue bideo interesgarri bat: Soldedad Murillo eta Emakunde





 

                                         
 
                                                                            IMG:http://www.coruna.gal
    
                                            
                                           Beraz, jarrai dezagun
                                               PARTE HARTZE PAREKIDEA lortzeko
                                                                  bidea eraikitzen!

Parte Hartze parekidean murgildu!

Parte hartze parekidea emateko ezinbestekoa da lehenago parte hartzen JAKITEA, horretarako AUKERA IZATEA eta noski, prozesuan parte hartu NAHI izatea.

Parte hartze prozesu baten barruan jarrera asko bermatu behar dira, besteak beste, entzute aktibo bat izatea, iritzi ezberdinen arteko errespetua, inplikazioa, etab.

Egungo gizartea parekatua ez denez, bertan ematen diren prozesu asko ere horren isla dira, hau da, ez da parte hartze parekide askorik bermatzen.

Parte hartze parekidea egon dadin ezinbestekoa da helduek haur eta nerabeengan sinestea, prozesuko subjektu aktibo izaten uztea eta haiei entzun eta errespetatzea.
Gaur egun horrelako prozesuetan dabiltza eskola, ikastola, udaletxe asko eta poliki bada ere, aurrerapenak egiten ari garela uste dut. Prozesu guztiak ikasteko balio baitute.

Adibide gisa, Pasaiako Udaletxean ematen ari den prozesua dugu, haur eta nerabeen parte hartzea udalerrietako erabikietan:

Bestalde, zuekin partekatu nahiko nuke aurreko edizioetako post hau, intesgarria irudi zait jasotako informazioa eta jarritako euskarriak

AHAL DUGULAKO!

Parte hartzea lortzeko, beharrezkoa da parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea.  Beraz, parte hartzea garata dezakegun ahalmen bat da. 

Gaur egun, esparru desberdinetan emakumeen partaidetza handitu da, baina horrek ez du esan nahi parte hartze aktibo bat gauzatzen denik. Gainera, partaidetzaren eremuan ere, sexu genero estereotipoek hainbat zailtasun jartzen dituzte genero ikuspegia alde batera utziz. 

Hezkuntza eremuan, nesken parte hartzea ere baxuagoa da eta honek genero sozializaioan sortzen diren jarrera eta baloreetan eragina du. Horregatik, hezitzaile bezala ezaguera, trebetasunak, gaitasunak, baliabideak, motibazioa eta ilusioa sustatu behar dugu. 
Hezkuntza esparruan, nire inguru hurbilen aspektu interesgarri bat aipatu nahiko nuke. Normalean, hezkuntzaren lanbidea orokorrean emakumeek osatzen dute, baina, zuzendaritza karguetan normalean gizonezkoak egoten dira. Argi dago gauza asko daudela aldatzeko, eta horretarako indibidualtasunak alde batera utzi behar ditugu, botere banaketak orekatu eta pertsona guztien ongizatea lortu bera dugu, horrela, pixkanaka, partaidetza parekidea lortuko dugu. 


Aurreko edizioetako sarrerak ikusi eta gero, Olatzena aukeratzen dut. Baliabide oso interesgarriak partekatzen ditu eta egiten duen hausnarketarekin bat nator!





PARTAIDETZA DEMOKRAZIA DA


Demokrazia parekidea gizartea osatzen duten kolektiboen kopuru- eta eskubide-berdintasuna dagoen antolaketa sozial eta politikorako modua da, eta erabaki- eta gobernu-organoetako kide izan behar dute. Historikoki, emakumeak parte-hartze sozial eta politikotik aldendu izan dira, ez baitira eskubide osoko herritartzat hartu. Gaur egun, demokrazia gehienek emakumeen presentzia eskasa dute Estatuko botere eta organoetan, eta, beraz, parekatze hori emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko funtsezko printzipiotzat hartzen dute zenbait emakume-kolektibok. Horregatik, berdintasunaren eraikuntza ezin da mugatu emakumeen ordezkaritza politikoaren ehunekoa handitzera, bi sexuen arteko oreka soziala ere bultzatu behar da, "Emakumeen ahalduntze politikoa: ekintza estrategiko baterako esparrua" gidaren arabera. 



Ikastaro honetan parte hartu duten pertsonen estekatik, Leirek egiten duen erreferentziarekin geratzen naiz) Irati Mendigurenek hezkuntza ez-formalerako ematen dituen baliabideen kantitateagatik. Hezkuntzaz hitz egiten dugunean gehienetan formalaz bakarrik gogoratzen gara, eta ez dugu kontuan hartzen gai kopurua eta hezkuntza mota honetan landu daitekeen sakontasunarekin.



Interesgarria iruditzen zait "gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna areagotzeko 5 estrategia" artikulua azpimarratzea, ez bakarrik lan-esparruan aplika daitekeelako, baizik eta estrategia horiek eskolara eraman ditzakegulako, ikasleekin zein irakasleekin lan egiteko. Ezin dugu ahaztu irakasleak gure ikasleen ispiluetako bat garela, eta gure jarrerekin eredugarriak eman behar ditugula. Gainera, parekotasuna egitate bat den gizarte bat hartu nahi badugu, gure kabuz hasi beharko dugu, batetik, eta gure ikasleengatik, bestetik.

Hezkuntza beraren barruan, erraztu, sustatu eta bultzatu behar zen alderdietako bat emakumeek eremu publikoan duten lidergoa da, lidergo horren ezaugarriak honako hauek baitira:
1.- Pertsonenganako orientazioa: gizartekoiak, adierazkorrak eta hurbilekoak dira, eta horrek potentzial handia ematen du konpromisoak lortzeko orduan, dela erakundearen helburuekin, dela proiektu jakin batekin.
2.- Lankidetzarako joera: horren ondorioz, talde-lana naturalagoa da, emakumeak aktiboak baitira gizarteratzean eta pertsonak edukitzean. Prozesuak ordenatuak eta osasuntsuak direlako ere kezkatzen dira.
3.- Norabide askotan jarduteko gaitasuna: norabide edo gai askotan aldi berean pentsatzeko eta jarduteko berezko gaitasuna dute. Horrek abantaila bat ematen die erabakiak hartzeko eta krisiari aurre egiteko orduan.
4.- Gidaritza horizontala: lidergo femeninoa inklusiboa da, parte-hartzea sustatzen du, eta gidatzen dituenekin partekatzen ditu boterea eta informazioa. Talde identitateak sortu eta indartzeko joera du.
5.- Emozioak dira nagusi: oro har, pertsonen alde "gizatiarra" kontuan hartzeko eta enpatia-maila handiak sortzeko gai dira.
6.- Aldaketarako joera handiagoa: bere estiloa berritzailea da, kalitatearen zentzu sendoarekin, pertsonan zentratua, malgua, komunikatiboa eta pertsuasiboa.
Ezaugarri horietan elkarbizitza positiboa errazten da, eta, beraz, mota desberdinetako indarkeria gainditzea.





PARTAIDETZA PAREKIDEA


Aste honetako post hau, gai honetako irakurgaian ageri den partaidetza kontzeptuaren definiziotik abiatu nahiko nuke: “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”
Definizio honek hainbat gako dakar berarekin:
  • Parte hartzea garatu beharreko ahalmena da, beraz, honek ikaskuntza prozesu bat suposatzen du.
  • Prozesu bat da.
  • Eragile aktiboak ezinbestekoak dira, norbere prozesuaren protagonistak diren eragileak.
  • Eragile aktiboak parte hatzen jakin, nahi izan eta ahal izan behar du.

Aurreko edizioetako hainbat ikastarokideek idatzitako postak irakurri ondoren, bat aukeratzekotan Maite A. S.-rena aukeratuko nuke. Izan ere, Maitek bere esperientziatik abiatuz, ausardiaz erakusten du partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak. Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari bada ere, honek ez du bermatzen berdintasuna dagoenik, Maitek erakusten duen moduan emakumeek zailtasunak eta mugak jasaten dituzte. 
Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatu ondoren, azpimarratuko nukeen alderdi interesgarria hurrengoa litzateke: orain dela pare bat aste formakuntza bat dela eta, lanbide heziketako zentro bat bisitatzeko aukera izan nuen. Bisitan argi ikusi nuen oraindik arlo honetan lan egiten duten irakasleek gizonak direla nagusiki, ikasketa hauek tradizionalki maskuliniagoak izan baitira. Bisita honetan ere, aukera izan nuen ikusteko badirela emakume batzuk apurka-apurka “ikasketa maskulino” hauek aukeratzen dituztenak.
Bukatzeko, partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitezkeen baliabide pare bat eskaintzea gustatuko litzaidake:
  1. Oinherri proiektua. Sei eragilez osatuta Andoainen. Helburua: Jolasa eta sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea; eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea.
  2. Gurekin bada, izango da propasaren didaktikoa. 






2020/01/11

PARTAIDETZA PAREKIDEA ERAIKITZEN



             


              Partaidetza parekidearen inguruan irakurri, entzun eta ikusitakoen zer pentsa handia
eman didate: gure ikasleen partaidetza, gure seme-alaben partaidetza, emakumeon
partaidetza nire ingurune hurbilean.  
Partaidetzaren definizio honetatik abiatuz partaidetzaren gakoak laburbildu nahi izan ditut:
“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta,
berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek
beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.
o   Partaidetza ikaskuntza prozesu bat da
o   Prozesu osoan zehar prozesua bera definitu, aurrera eraman eta ebaluatuko
duten eragile aktiboak behar ditugu.
o   Helburu kolektiboen alde parte hartzen jakin nahi duten, parte hartzeko

aukera izango duten eta parte hartu nahi duten eragile aktiboak.


             Goretti Eskalzaren Emakumeok asko dugu esateko! posta aukeratu dut eskaintzen dituen
bideo, baliabide eta informazioak oso osatua eta interesgarria iruditu zaizkidalako.

              Partaidetzaren inguruan ikasleen partaidetzaren inguruan aipamen bat egin nahiko nuke.
Helduon beldurrak uxatu, ikasleei entzun eta beraiekin batera partaidetza prozesuak
diseinatuz  jarraitu nahi baitut, norbanakoa bere ikaskuntzaren protagonista den heinean,
bere ikaskuntzaren parte den heinean, motibatu egiten da, emozionatu, gozatu eta
desikasiz, ikasi.
Beraz, parte hartze prozesuetan ahaldundu gaitezen, komunikatzen, elkar aktiboki
entzuten, iritziak ematen, errespetuz argudiatzen eta kontra argudiatzen. Eta jarrai
dezagun etorkizun parekide baten alde erabakiak hartzen.

             Bukatzeko inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan

            daitekeen baliabide bat:




                
                   

                      Haurren hiria proiektua



   



ERREPRESENTAZIO ETA DENBORAREN ERABILERA PAREKIDEA

GURE ESPAZIOA GURE DENBORAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA

Denbora hain preziatua duguna eta zenbaitetan nahi baino gehiago jaten gaituena.






Biharren egindako posta gustatu zait beran gomendatutako bideoa pertsonak nola ikusten ditugun, zeintzuk emakume eta zeintzuk gizon. Zenbat emakume dago inguruan?

Berak egindako akrostikoa " Danok eragiten digu nola baloratu ondoan diren pertsonak"

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/zenbat-emakume-dago-gure-inguruan.html

Patriarkatuak eremu eta espazio pribatuetan egotera bultzatu gaitu, bada garai espazio publikoak betetzen hasteko. Zelako aldea dagoen gure hirietan, espazioak gizonek eraiki dituztenez beraientzat daude prestatuak: kaleak, etxeen osaketak, jolas guneak, futbol eta hainbat kirol praktikatzeko espazioak...

Hementxe Clara Campoamor: "Con perspectiva de gƩnero: Urbanismo y ciudades con perspectiva de gƩnero". Elena Alvarezek aurkeztua Hirigintza eta Politika publikoetan aditua.

Beraz espazio publikoak bete batetik eta gure partaidetzarekin bestetik, hiriak gure begirada ere jaso behar du, gurea ideiak, kreatibitatea, berrikuntza, beraiena bezain garrantzitsua edo gehiago delako.

#Errepresentazioa eta denboraren erabilera.
#Josune