2020/03/09

Suntsitu indarkeria



Aste honetan ikusi dugu indarkeria matxista suntsitzeko bi alderdi landu behar ditugula: maskulinitate berriak eta autodefentsa feminista. Emakumeen eta gizonen inplikazioa beharrezkoa da indarkeria amaitzeko. Ezin da fokua eta erantzukizuna emakumeengan bakarrik jarri, orain arte egiten zen bezala. 

Erantzukizuna jendarte oso da, hurrengo bideoan ikusten den bezala, "Eskerrik asko ez esateagatik ezer"


Iazko post-en artetik Janire Itxasorena aukeratu dut, Txanogorritxoren ipuina oso baliabide interegarria iruditzen zaidalako. Eremu hezitzailean landu beharreko gaia da indarkeriarena (fisiko, psikologikoa…), izan ere, pertsona sumisoak ez izateko eta identitate bat sortu ahal izateko beharrezkoa dugu autodefentsa ildoak hezkuntza eremuan lantzea.




Ikasleekin zer landu?

Aste honetan argi geratu zait indarkeria matxistarekin amaitzea guztion lana dela, emakumeena eta gizonena. Eta posible dela indarkeria honekin amaitzea, benetan horretara jartzen bagara. Horretarako, indarkeria matxistaren aurkako legea erabat garatu beharko litzateke. Hezkuntzari dagozkion alderdietan, ordea, ez da garatu. 


Tutoretza ordua laburregi geratzen da landu beharreko gai guztietarako. Azkenekoz ikusi dut ikasgai berri bat eskatzen dela: heziketa emozionala. Uste dut Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko laugarren mailara arte ikasgai hau ematea ekarpen ona izan daitekela.






Amodioa, amodio toxikoa, Indarkeria sustatzen dituzten amodiozko mitoak landu beharko ziren txikitatik.



Jendartean landu beharren justifikazioa

Nola epaituko gaituzte hurrengo mendeetan? XXI. mendeko iraultza feminista aztertuko da testuliburuetan?
Gaur egun bezala, lotsagarria iruditzen zaigu esklabismoa baimentzea eta hainbeste aldekoak izatea, baita zientzialari eta intelektualen artean ere. Agian, 100 urte barru, sinestezina da emakumeei tratu txarrak ematea. Ez dago inolako argudiorik gizartean biztanleriaren erdiari tratu txarrak ematea justifikatzen duenik.

Atzo Estatu osoan aldarrikatu genuen: 



EREDU TRADIZIONALETIK IHES EGITEAK MEREZI DU


Ikaskideen postetatik Andoniren GORA AUTODEFENSA FEMINISTA aukeratu dut. Hasteko, "mikromatxismoei" behar adinako garrantziarik ez ziola ematen aitortzen duelako eta honekiko bere jarrera aldatu duelako. Asko gustatu zait bere posta, gizon moduan, hausnarketa eta autokritika aberatsa egiten duelako.

Leloari dagokionez, hauxe sortu dut:


Xabier Odrozolaren "Gizonak, gizon eredu tradizionaletik ihesi"  elkarrizketan oinarrituz sortu dut leloa. Berak planteatzen dituen galderak, DBH-ko ikasleekin eta baita irakasleekin ere lantzea interesgarria iruditzen zait:

- Gizon bezela: Zer egin nahi dut?
- Betiko gizona ez banaiz, zer izango naiz?
- Zein eskubide edo pribilegio irabazi, galdu ahal daiteke berdintasunean?

Maskulinitate berrien inguruan hausnarketan eta elkarrrizketan ibili garenean, lagunartean, lankideen artean... Federico Abreu Siveira-k aipatzen duen "susmopean" hori askotan aipatu dugu. Baita zubiak eraikitzeko behar hori ere :

"Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista."

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da, gizonezkoek, gizon izateagatik, dituzten  pribilegioak identifika ditzaten eta kontzientzia har dezaten. Eta ondoren, pribilegio horiek duten kostuaz hausnarketa egitea, bai kostu soziala, baita pertsonala ere. Pribilegioei uko eginez gero, DENOK IRABAZTEN DUGULAZ ohartzea funtsezkoa da, gizartearen alde eta norberaren alde.

Zertarako?

- Aske izateko.
- Emozioekin kontaktuan jartzeko, onartzeko, bizitzeko eta era positiboan kudeatzeko.
- Ahul izateko eta adierazteko eskubidea izateko.
- Maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegiteko.
- Zaintzaren esparruan duten erantzunkizuna onartzeko eta konpetenteak izateko.
- Indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko.



Marian Morenok, atxikitzen dudan bideoan, oso ondo azaltzen baituen moduan, gizonak ere, estereotipoen gartzelan bizi baitira. 








Alternatiba berriak

Niri hitz hauek etorri zaizkit gaia irakurri dudan bitartean. Ingurua aldatu behar da, mikromatxismoak, amodio erromantikoa, abusuak, bortxaketak, indarkeria... guzti hori desagertu behar da, desikasi. Horregatik nire ustez, aldaketa etorri behar da. Aldaketa, berriro ikasteko nola bizi indarkeriarik gabe, mikromatxismorik gabe, bortxaketarik gabe, beste amodio eredua erabiliz... Eta aldaketa hori errespetu osoz, pertsona guztiak aintzat hartzen eta berdintasunean. 

Aurreko posten artean hainbat gustatu zaizkit, gehien gustatu zaidana irudi hau izan da:


Irudi hori Mirenen sarreratik hartu dut. Hortaz aparte, interesgarria iruditu zait bere proposamena, maskulinitate berriak jarrera enpatikoen bidez. Bai eta azpimarratzekoa iruditzenzait normaltasunez hartzen ditugula indarkeria egoerak eta benetan sentsibilizazioa behar da, egoera horiek ikusteko eta aurre egiteko.

Errespetua aipatzen dudanean, batzuetan zalantzak sortzen zaizkit. Hitz potoloa da, eta nire ustez hori egon behar da gauza guztien azpian. Zerbait funtzionatu behar badu, errespetua behar da. Baina batzuetan, ikasleen artean, eta ez horren gazte direnen artean, hitza entzun ondoren barretsuak entzuten ditut eta katxondeoa. Zergatik? Nagusiok gehiegi eskatzen dugulako, ez delako kontzeptu berria? Edo barre egiten duten horiek ez dutelako aldatu nahi, jarraitu nahi dutelako euren botere posizio horretan? Ez dutelako ezer galdu nahi? Ez dakit, beti da dudan zalantza.

Dena dela, txikitatik hasiz gero, errespetua lortuko da. Hona hemen 3-5 urteko umeekin errespetua lantzeko Ana Arribillaga Iriarte eta Rosa Cuesta López-en proposamena:


Nola? Noiz? Eta Norekin landu indarkeria matxisten aurka? Hasi behar gara betaurrekoak ipintzen eta ikasleei ikustarazten egoera. Behin hori egin ondoren ikasle guztiekin, txikitatik hasita, arlo guztietan landu behar da errespetua eta indarkeria matxistaren aurkako proposamenak. Proposatutako modukoak egokituta adin bakoitzari izango dira aproposenak, mundu juxtuago batean bizi ahal izateko.


Zergatik landu guzti hori? Esan bezala mundu juxtuago batean bizi nahi dugulako, eta bakean bizi nahi dugulako, noski. Labur esanda, indarkeria, mikromatxismoak, bortxaketak eta abusuak desagertu behar direlako. Aurreko batean aipatu nuen bezala, oso argia da egoera aldatzea, eta ipini gizonezkoak emakumeen egoeretan. Horrela dugu La majorité opprimée pelikula, bertan egoera oso argi eta garbi ikusten da, eta filme labur hau oso egokia da DBHko ikasleekin lantzeko, adibidez.


III-5 INDARKERIA MATXISTA

Kideek eginiko ekarpenak irakurri ondoren zaila egiten zait bakar bat aukeratzea. 
Aipagarriak diren ideia asko bildu ditugu: Gemma Lienasen El diario violeta de Carlota, indarkeria matxistaren izeberga, Pepa eta Peperen istoria eredugarria, El Pais egunkariak argitaratutako artikulua: El machismo disfrazado de amor... Guztiak oso oso baliogarriak.
Baina txikitxo bat hautatuko dut, esaldi bakar bat aukeratzekotan Andreak luzatu diguna.

"Emakumearekiko edozein indarkeria mota Giza eskubideen urradura suposatzen du"

Emakumeen kontrako biolentzia gizarte osoaren ardura dela ikustarazi behar da, arazo politikoa da guztion inplikazioa eskatzen duena. Nire ustez hori da gako nagusia.

Txileko lehendakari ohiak ondotxo daki. Berak pediatra eta politakaria izateaz gain, gazte garaian diktadura militarraren indarra eta tratu txarrak jaso bait zituen. 

NBE Emakumeak genero berdintasunerako Nazio Batuen agentziaren lehen arduraduna. Gaur egun, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisionatua da, eta Osasunaren Mundu Erakundeko Amaren, Jaiotzaren eta Haurren Osasunerako Aliantzaren ohorezko presidente kargua betetzen du. Emakume eredugarria.

Irudiari dagokionez, Martxoaren 8an ikusitako pankarta batean ikusitakoa kopiatuko dut


“Indarkeria matxistak
nik baino gehiago hiltzen du”

Lelo bat aukeratzekotan Mexikon Martxoaren 9rako aukeratutakoa. Bertan emakumeek jasotzen duten egoera jasan ezina denez, planto egitea erabaki dute. Zehaztutako egunean emakumeak desagertuko dira, ikustezin bihurtuko dira egoera zalatzeko. Haiekiko elkartasuna adierazi nahi dut.
A day without women








2020/03/08

Errespetuz jokatu


Aste honetako gaian lan eginda gero datozkidan hitzak hauexek dira: Deseraiki eta eraiki.
Deseraiki maitasun erromantiko, deseraiki mikromatxismoak eta eraiki maskulinitate berriak, eredu berriak, jendarte berria,....

Aurreko edizioetako“Indarkeria  matxistari planto” izenburua duen Marijon posta aukeratu dot besteak beste esaldi edo logoak gusta zaizkidalako.  Angela Davisen esaldia aipatzen du “Andreek autodefentsaren beharra ez duen mundua amestu behar dugu” eta beste bat “Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezake”.

Ikasleekin azpiko leloa landuko nuke, errespetoa balore orokorra baina ezinbestekoa dela deritzot indarkeria matxistari aurka egiteko.



Nola: Errespetua lantzeko dinamikak eginez. Eredua izan irakasleok.  Adibideak…
Noiz: Tutoretza orduetan eta beti irakasleok errespetuzko ereduak ematen.
Norekin: Ikasle guztiekin txiki txikitatik.


Eremu hezitzaileetan indarkeria matxista landu beharreko gaia da , alde batetik biolentzia matxista prebenitzeko eta beste alde batetik hezkuntza jendarte justu bat eraikitzeko bidea delako eta edozein injustizia eta eskubideen urraketen aurka jo behar dugulako.

3  gida interesgarri:

Bideo hunkigarria:

Gizon berriak, emakume berriak, gizarte berria...


Logo hau aukeratu dut iruditzen zaidalako astean zehar hausnartu dudan guztia irudikatzen duela. Aldaketa beharrezkoa da, guztion aldaketa, gizon eta emakumeena. Emakumeak bagara aldaketa berriak, gizartea eraikitzen ikusteko modu berriak ezartzen ditugunak, gizarte hobe bat eraikitzeko proiektuak biztanleriaren beste erdia beharko du beti benetan izateko.

Gomendatzen dudan posta hau da. Oso post interesgarria iruditu zait, ekarpen askokin, material desberdinekin eta iritzi desberdinekin.

Hezkuntza funtsezko tresna da jazarpenaren, sexu-abusuen eta bortxaketen aurka borrokatzeko. Gazteek txikitatik ikastea horrelako jarrerak eta portaerak identifikatzen eta desagerrarazten, arazo hori behin betiko amaitzeko irtenbideetako bat bihur daiteke. 
Genero indarkeria lantzeko baliabide horiek ikasgeletan erabil daitezke.

Recursos para trabajar la violencia de género en el aula 2
Indarkeria-egoera fisiko edo psikologikoen eta horien balizko ondorioen berri ematea
Ikasleek genero-indarkeriarekin duten lehen hartu-eman gisa, aukera bat da guztiek ezagutzen dituzten telesail edo filmetako eszenak ikasgelan erreproduzitzea, horrela familiako edo hurbileko zerbait dela hauteman dezaten. Adibidez, 'Física o Química' telesail espainiarra duela urte batzuk eman zuten telebistan, eta horrekin oso identifikatuta sentituko dira institutu baten inguruan lan egiten dutelako. Bertan mota horretako gatazka ugari islatzen dira, eta, teoria eta are eztabaida ikasgelan ere, oso irakasgarriak izan daitezke problematika ulertzera hurbiltzeko.
Recursos para trabajar la violencia de género en el aula 1
Nerabeen arteko genero indarkeriari eskainitako 'Hoy por hoy' berezia
Pepa Buenoren programa berezi hori, Aldebaran BHItik (Alcobendas) emandakoa, oso ariketa interesgarria bihur daiteke. Saio horretan, bikotekideen tratu txarrak jasan zituzten bi nerabe elkarrizketatuko ditu kazetariak, nola sentitu ziren eta nola gainditu zuten azaltzeko. Antzeko egoeran dauden ikasleek beren burua balioesteko eta egoera horri amaiera emateko erabil dezakete, edo, are gehiago, beraiek egindako jokabide toxikoak detektatu ditzakete. Nolanahi ere, ikasgelan autoerreflexio-ariketa bat egiten du, lagungarria izan daitekeena ikasleak kontzientziatzeko harremanetan mugak daudela.
Recursos para trabajar la violencia de género en el aula 3
'Mayoría oprimida 'film laburra
Munduan, ezagutzen dugun moduan, gizonak eta emakumeak bizi duten egoerari 180ºko bira ematen dio, hau da, genero bakoitzeko rolak trukatuak izan dira. Gogoeta eragiten du; izan ere, protagonistak, gizon ezkonduak, emakumeek egunero bizi dituzten muga-egoeren oso antzekoak dira. Oso ariketa emankorra izan daiteke mutilei proposatzea azaltzeko nola erreakzionatuko luketen egoera horren aurrean, eta, era berean, neskak nola sentituko liratekeen bikotekideekin horrela jokatuz, gelako paperak ere trukatuz.
Recursos para trabajar la violencia de género en el aula 4
DetectAmor
Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz duten ideia jolas dibertigarrien bidez aztertzera gonbidatzen ditu ikasleak. Kontzeptu horiei buruzko ideien desberdintasuna oso baliagarria izan daiteke berdintasunean eta errespetuan hezteko, termino horiekin nahasteak eragindako tentsio-egoerak prebenitzeaz gain.
Recursos para trabajar la violencia de género en el aula 5
Matxista errehabilitazioan
Gazteen artean arazo handienetako bat da, askotan, ez direla gai jokabide edo jarrera matxistak identifikatzeko. Test erraz baten bidez, ikasle guztiek ebaluatu dezakete beren bikotekideekin edo beste pertsona batzuekin jarduteko moduak matxistak diren ala ez. Gainera, jokabide eta istorio horiei aurre egiteko aholkuak ematen ditu, ikasleen artean aztertu eta eztabaidatzeko.
Nahi izate txarra (El mal querer)
Rosaliaren disko ezaguna Hizkuntza klasean azter daiteke adberbioak lantzeko, baina genero indarkeriarekin lotutako gaiak jorratzeko ere egokia da. Izan ere, abeslariak elkarrizketa batean adierazi zuenez, "Gaizkia nahi izatea mendeetan zehar saldu diguten maitasun erromantikoaren aurkako epaia da". 
11 abestien artean, honako hauek nabarmentzen dira: 'A nadie hombre', "A ninguna hombre consiento que dicte mi sentencia" bezalako bertsoak botatzen dituena; 'Bagdad', tratu txarrak jasan dituen emakume bati erreferentzia egiten diona, "Ile beltza, begi ilunak, polita baina pená" edo "mientras su entorno pasan, la miraban sin ver ná, solita en el infierno está atrapá" esaldiekin. 
Maitasun onaren bila
Kanarietako Gobernuaren proiektu honek bikoteetan genero indarkeria prebenitzea du helburu, jarduera multzo baten bidez. Dokumentuak hiru saioko tutoretzak eransten ditu, hainbat helbururekin: desberdintasunean dauden maitasun harremanei buruz hausnartzea; sentimendu negatiboak eta positiboak ezagutzen ikastea; eta harreman kaltegarriak identifikatzen eta positiboetatik bereizten ikastea.

"Gizonek ezarritako gizarte-ordenan ez igotzeko ukondoak sartzen dizkieten emakumeak, etxeari zor zaizkiolako. Gizonen mundua, emakume frenatuak, mundu patriarkala, mundu gaixoa, kanpoan botatako emakumeak, edenik gabeko emakumeak. Maitatzera eta boterearen banaketa desorekatua ikustera eta maitatzen jarraitzera mugatzen da ". 2017ko martxoaren 8an, Emakumearen Mundu Eguna zela eta, Marwan abeslari eta poetak bertso horiek "emakumeari, haren indarrari, haren balioari" eskainitako sare sozialetan kaleratzea erabaki zuen. Bere literatur konposizioa eta bere ahapaldien esanahia aztertzeko planteamendu ezin hobea.
El diario violeta de Carlota
Gemma Lienasek gazteentzako gida-liburu hau kaleratu zuen, gaur egun emakumeak bizi duen egoeraz hitz egiteko. Genero rolen inguruan hausnartzeko gonbita egin du, honako adibide hauekin: "Zergatik izan behar du urdinak mutilen kolorea eta arrosak neskena?". Obra honen helburuetako bat ikaslea gai izatea emakumearekin egoera bidegabeak antzemateko eta inposatutako ereduetan oinarrituta jarduten denean identifikatzeko.

Gauzen ordena
2010eko Goya sarietan fikziozko film labur onenaren sarirako izendatu zuten. Film labur espainiar honek Julia aipatzen du, tratu txarrak jasan dituen neska bat, urez betetako bainuontzi batean eserita dagoena. Dokumental formatuan, genero indarkeria salatzeaz gain, metafora eta sinbolismo idealez gainezka dago, ikasleak interpretatu ahal izan ditzan.

Indarkeria matxistak gainditze bidean



“Indarkeria matxistak gainditzen” gaiaren inguruan ikusitakoari buruzko hausnarketa egiterakoan, hainbat kontzeptu eta ideia azaltzen zaizkigu:

-         -  “matxismoa, emakumeek sufritzen duten gizonek duten arazo bat da”,
-         -  “feminismoari buruz aritzea, demokrazioari buruz aritzea da”,
-         -   "gizonen %40a femnista dela adierazten omen du”,
-         - “gizonen %95-ak berdintasunaren alde dagoela adierazten du”


Ardura kontuak atera zaizkigu indarrez: zaintzaren inguruko ardurak, etxeko lanen ardura, indarkeria matxistari aurre egiteko ardura, horregatik gure leloak kontzeptu hori jaso du:


Ritxar Bacete-k dio praktikan “disonantzia” dagoela, esanaren eta egitearen artean; zaintzaren arduraduren inplikazioan, indarkeriari aurre egiterakoan, eta etxeko lanetan…  Baina garbi du berdintasuna lortzeko gizonen inplikazioa behar dela.


Bat egiten dut Rosana Madariagak aurreko edizioan Genero indarkeria ikasia azaltzen duenean.Indarkeria matxista ikasi egiten da eta gradu anitzak ditu Marina Marroqui-k irudi honen bidez erakusten duen bezala, nahiz ta indarkeriaren zati handi bat ikustezina ere izan daitekeen, Zumaiako Asanblada Feministak erakusten digun “iceberg” honetan azaltzen den bezala: 


Indarkeria matxisten aurkako lelo bat sortu beharko bagenu? Non jarri fokoa DBKko ikasleekin landu beharko bagenu?  Maskulinitatea, laborategira! edo hobe "Maskulinitateen tailerra edo laborategia". Ikasle mutilekin berdintasun tailerrak egiteko proposamena da, Aurélia Blanc- autoreak “Educar contra el machismo” liburuan egiten duen bezalakoa.  Maskulinitate anitzak daudela eta horien deskubrimendua bideratzea merezi duela dio. 


Gurasoei zuzendua dagoen liburua da, esteretipoen kontra lan egiten duena, mutilen hezkuntza afektiboa azpimarratzen duena, berdintasuna aldarrikatzen duena:



Eta zergatik da inportantea guzti hau eremu hezitzailea eta jendartean lantzea? Maskulinitatea barrutik begiratu beharra dagoelako, mutila izateko modu ugari daudelako, indarkeria matxistari buruz hitz egin behar dugulako, zaintzak eta etxeko lanak denonak direlako eta berdintasuna demokrazia delako.