2020/03/09

BELDURRAK GENEROA BADAUKA, BAINA LEKUZ ALDATUKO DA.


BELDURRAK GENEROA BADAUKA, BAINA LEKUZ ALDATUKO DA.



Aste honetako irakugaiatik 3 hitz erreskatatu nahiko nituzke laburpen moduan, hitz magikoak, gakoak, helburu eta bidea era berean. Begirada aldatu nahi badugu, ikuspuntua beste aldera pasa nahi badugu eta bakoitzari dagokiona eman nahi badiogu....kontutan izan beharrekoak.

Lehenengoz, Autodefentsa Feminista emakumeok arazo politiko eta orokor honen aurrean dugun bide bakarra, defentsa bakarra moduan ulertzen baitut. Prozesu indibidual eta kolektibo honen bitartez erasoen kontzientzia hartzen dugu, gureganako konfidantza/autoestimua lantzen dugu eta honekin batera, geure autonomia/burujabetzea indartzen dugu erasoei erantzuteko bidea topatuz denon artean.

Bigarrenez, Erantzunkizuna bakoitzak bere ardurak onartu behar dituelako. Bakoitzari zeozer dagokigu indarkeria matxisten aurrean eta ez da nahiko hitzez horien kontran agertzearekin, gure eguneroko jarreretan, ekintzetan....jaso beharko da be matxismo horri bizkarra emonez, agerian uzten...

Eta azkenik, Maskulinitate Berriak lantzea funtsezkoa dela uste dut mutilen inplikazioa eta jarrera aktiboa lortzeko, pribilegioei uko egiteko prozesua hasteko be eta azken finean berdintasunerako bidean maskulinitate hegemonikoei aurre egiteko, interpelatzeko, beste berri batzuk eraikiz.



Pasa den urteko posten artean Argiñe Alcano Loitirena aukeratu dut, lhttps://hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/begi-bistakoa-da-edo-ez.html; oso ondo azaltzen dituelako gure fenomenoa den Irantzu Varelaren  bideoen bidez indarkeria matxista desikasteko 3 lan ildoak:

  • Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
  • Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea (mikroiraultzak).
  • LGTBIQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Horretaz aparte gainera oso post konpletoa da bideoz eta materialez josita, eskertzekoa.


Ikasleekin lantzeko indarkeria matxisten aurkako lelo zehatz bat sortzeko, ideiarik onena iruditzen zait beraiekin batera sortzea hausnarketa baten ondoren.
Gaiaren inguruan debate bat sortuko nuke, agian tailerraren batzuetan parte hartzeko aukera emonez zentruan berton (neskeentzat Autodefentsa Femisnistakoa eta mutilentzako Maskulinitate Berrien ingurukoa), ze gehienetan bizipen-alderdiak eztabaida barneratzera garamatza beste zeozer baino hobeto eta gero hortik ondorio propioak atera ditzazkegu.

Landu beharraren justifikazioa....bere pisu propioagatik erortzen da: oin dela ez hainbeste hasi berriko 2020an daramatzagun emakume erahildakoen zenbaki beldurgarriak, bizitzen ditugun biolentzaik, mikrobiolentziak, jasotzen ditugun mezuak eta haiek eragiten dizkiguten ahulezia, beldurra, murrizketak....
Izaro Andresen hitzetan, ze oso ondo azaltzen du berak bere artikuluan http://mugalari.info/opinion/neskok-beldurra-pasatzen-dugu-serioa-da-oso/: “​Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.



Beldurrak generoa badauka eta denon artean transmititzen digute.
Baina lekuz aldatuko du.




Gizon matxista naiz

 Zenbat gizon ezaguni entzun diozu “Gizon matxista naiz” esaten? Ziurrenik esku bakarreko hatzamar guztiak soberan izango dituzu zenbatzeko. Zenbateri “Gizon feminista/aliatua naiz”? Oinetako behatzak ere beharko dituzu... lagunarenak!


Norberak eragiten duen arazo bat konpontzeko eman beharreko lehen pausua, arazoaren parte eta eragile dala onartzea da. Horra...


ETA EZ NAGO HARRO!!



Eta nire erronka da matxismo honi aurre egitea, bai nigan eta baita inguruko gizonengan. 





Horretarako indarkeria ezberdinak ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Izebergaren bitartez sotilak direnak (mikromatxismoak, hizkera sexista, kontrola, umore eta txiste matxistak, inbisibilizatzea, baliogabetzea, gezurrak) eta agerikoak direnak (mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, errudun sentiaraztea, alde batera utzi, oihuak, irainak, mehatxuak, sexu-erasoak, eraso fisikoak, bortxaketak, eta erailketak) ezagutu eta bereizi ditzakegu. Bdbtz, gizonen batek ez badaki zer diren mikromatxismoak, bideo honetan hainbat agertzen dira. Zeintzu ezagutu dituzu?





Bortxametroek (violentometros) indarkeria ezberdinak beste mailaketa baten bitartez erakusten dizkigute (hau Zizur Nagusiko udalarena da). Eta kontutan izan, mezuak ez dirala emakumeei zuzenduak!


Aurreko urteetako postetatik Argiñe Alacano Loiti-ren Begibistakoa da edo ez aukeraru dut. Hasieran, erabilitako lehen argazkiagatik (azaldu behar dut zergatik erakarri nauen?)






Eta ostean, post osoarengatik. A zelako lana dana hain ondo zehazteko!


Eman beharreko beste pausu bat, heteropatriarkatuak definitutako “gizona”-rekin bukatzea da. Horretarako onartu egin behar ditugu honakoak:

- Maskulinitate eta indarkerien arteko elkarketa desegin

- Espazio pribatu domestikorako autonomia garatu

- Baliabideak eta poterea partekatu

- Zaintzaren erantzunkizuna onartu

- Emozioekin kontaktuan jarri

Batzuek honi “Maskulinitate berriak” esaten diote. Etxean aitak bost hoietatik danak erakutsi zizkigun. Beraz, berriak ez. Maskulinitate anitzak, ala, maskulinitateak besterik gabe. 


Eta bukatzeko, aurtengo #M8.an erabilitako lelo bat "lapurtuko" dut, oraingoan gizonoi zuzentzeko:


"Katerik gabe, katean"

Gizon guztion artean egin beharrekoa da erronka hau!
Ez izan Joan Planas edo LosMeconios bezalakoa!!

INDARKERIAREN AURKA ERRESPETUAN AHALDUNDU!



     
Aste honetan indarkeria matxistaren inguruan ikusitakoaren harira etsipen eta amorru sentimenduak etorri zaizkit; ezezkoa errespetatzea hain gauza erraza iruditzen zait ezin baitut inolaz ere ulertu behin eta berriz ezezkoa ez errespetatzen jarraitzea!
Baina aldi berean lanean jarraitzeko indarrak hartu, ahaldundu eta batzea besterik ez dugu! 
Beste alor askotan bezala heziketa ikusten baitut aldaketaren oinarrian, eremu ezberdinetan txikitandik jasotzen dugun heziketak asko baldintzatzen baitu. 

Beraz, landu ditzagun hezkidetzaren zutabeak  etxean, kalean, ikastolan.


Errespetuan oinarrituriko elkarbizitza osasuntsua amesten dut eta hori guztion esku dago! Orain arte emakumeongan jarri dugu begirada, zabal dezagun bada behingoz begirada hori gizonengana ere! 

Aldaketa noski ez da bat batekoa izango  baina ametsetan jarraituz:




Amets hori errealitate bihur dadin hezkidetzan lanean jarraitu behar dugu besteak beste:
  • Maitasun erromantikoaren mitoak desagertu araziz. Maitasun eredu berriak sortuz

  • Maskulinitate berriak eraikiz.


  • Autodefentsa feminista landuz.

Aurreko ikastarokide izan den Marijoren Indarekeria matxistari stop! postarekin amaitu nahi dut bere amaierako esaldiarekin bat eginik:

Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak  eginez, mundua alda dezakete.


Argi geratu behar du, arazoa ez garela gu!


Indarkeria matxista terminoarekin, indarkeria mota honetan gizonak direla eragileak eta matxismoa bera dagoela horren jatorrian garbi azaldu nahi da.

Emakumeak ez ezik, maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dion edonor izan daiteke jomuga.

Indarkeriak manifestazio ezberdinak izan ditzake: 





Indarkeria matxistaren arazoa, jendarte osoarena da, eta ezinbestekoa da gizonek ere, duten erantzukizuna onartzea,eta begirada zabaltzea arreta beraiengan jarriz. Horrela, gaia modu transbertsalean landuz, desikasteko dauden funtsezko faktoreen artean, maitasun erromantikoaren mitoa legoke, mikromatxismoen identifikazioa, LGTBIQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak normalizatzea.

Honetarako, maskulinitatea edo gizontasuna eztabaidan jartzeko sortu diren talde anitzak ezinbestekoak dira maskulinitate berrien eraikuntzarako, pribilegioak identifikatu, onartu eta alboratuz beste hainbeste. Hezkidetzak gainera, estereotipo maskulinoak mugatu dizkien emozioen arloa, zaintzaren esparrua eta indarkeria matxisten aurkako jarrera aktiboa sustatzea, eskura jarri ditu.

Autodefentsa feminista, emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategi da, fisikoaz gain, jarrerak, emozioak, autoestimua lantzen dira, ahizpatasunak, beldurra nola galdu, gorputzaz nola jabetu, botereaz,  baita erasoak, identifikatu eta aurre egin.

Ardura aldez aldatu behar da, emakumeei “ez“ esateko eta beldurrik gabe bizitzeko eskubideak errekonozituz.

Guzti honegatik, aukeratu ditudan hitzak hauetxek dira:




Nahikoa delako emakumeak egunero erahilak, bortxatuak, jipoituak, irainduak, gutxietxiak,…izateaz!







Gau eta egunez, bakarrik edo lagunekin, ezezagun edo ezaguna denarekin, leku bakarti edo herrigunean, ilunpean edo argitasunean, ez dugu beldurra   
                                                                                             gure alboan nahi, ez lehen, 
                                                                                             ez orain, ezta gero ere!




Aurreko edizioetatik Argineren posta aukeratu dut, bere ikuspegia partekatzen dudalako, baita gaiaren planteamendua egiteko modua ere.



Ikasleekin lantzeko baino gehiago, hezitzaileekin eta jendarteari orokorrean zuzentzeko lema hauxe aukeratu dut:







Funtsezkoa iruditzen zait begirada zabaltzearen ideia hori eta arreta- gunea beste aldera bideratzea. Ritxar Bacete antropologo eta gizarte langilea eramango nuke ikastetxetara, guraso eta hezitzaileei hitzaldi bat emateko maskulinitate berrien inguruan. Emakume eta neskekin lan egitea ezinbestekoa den bezala, mutilekin ere egin beharra dago, eta horretan laguntzeko mutilekiko edo gizonekiko dugun kontzeptua aldatu beharra dago. Beraiekiko espektatiba eta ereduak aldatu behar dira, bestelakoak izatea nahi badugu.





Gizonekin lan egiteko material ezberdina ere topatu dut, alor ezberdinetan aplikatzeko baliagarria izan daitekena.

Argi geratu behar du, arazoa ez garela gu!






Begirada zabaldu. Arreta gizonengan jarriz.

Hainbat izan dira indarkeria matxistaren gaiak nigan bultzatu dituen hausnarketa eta sentimenduak. Baina beharbada hausnarketa bat bereziki ukitu nau. Gizona izanda hurrengo hau izan da:





Aste honetako irakurgaian irakurritako hitz hauek azpimarratzea gustatuko litzaidake: Errotik desagerrarazi nahi badugu (indarkeria) ezinbestekoa da gizonek duten erantzukizuna onartzea, patriarkatuak emakumeen aurkako indarkeria erabiltzeko hezi baititu eta, ondorioz, haiek baitira erabiltzen dutenak.
Aurreko edizioetako ikastarokideen hainbat post irakurri ondoren, Yomara Fanorena gomendatzea gustatuko litzaidake. Post osoa iruditzen zait, gaiarekin lotura duten gaitz eta gako aztertu eta hausnartzen ditu. Alde batetik, indarkeria matxista sotilaren hainbat adibide eskaintzen ditu (edozein pertsonaren begirada eta jarrera zorrozteko baliagarriak direnak).


Eta bestetik, behar beharrezkoak diren maskulinitate eredu berrien inguruan ere hausnarketa egiten du, baita hunkitu egin nauen bideo bat ere.

Hona hemen indarkeria matxistaren aurkako lanketan erabiliko nukeen leloa:


Emozioak heldu beharreko gai bat dela uste dut. Ezinbestekoa da emozioak identifikatzen ikastea eta hauen kudeaketan aurrera egitea eta ikasle guztiak heziketa emozional hezkidetzailea jasotzea, maskulinitate heterosexual hegemonikoa zalantzan jarriko duena eta maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegingo duena. Jack Urwin maskulinitate toxikoa deritzon ereduari amaiera ematea alegia. 
Bukatzeko, nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan edota jendartean landu beharraren justifikazioa:
  • Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi dela ulertzeko. Maskulinitate berriak lantzea, onartzea eta balioestea maskulinitate eredu hegemonikoa gaindituz.
  • Indarkeria matxistaren aurkako jarrera sustatzeko.
  • Mikromatxismoak landu eta salatzeko.
  • Emakumeak ahalduntzeko.

Erreferente baliotsuak

Indarkeria matxistak gainditzen gaiaren inguruan ikusitakoari buruz egiten dudan gogoeta pertsonala,
erreferente baliotsuekin erlazionatuta dago. Ezaugarriak bi hitzetan konprimitu ezin daitezkeenez kontzeptua
bera erabili dut irudia sortzeko. Tipografia eta koloreak gehitu dizkiot ezaugarriak eransteko: 


- etengabe gertatzen ari diren prozesuak direla,
- maskulinitatea feminitatearen oposizioan eraikitzen ez dena dela (denentzat balio duena),
- gizartearen antolamendu patriarkala hausten duena,
- emakumeen mendekotasuna gainditzen duena,
- rolak aztertu eta zalantzan jartzeko prest dagoena,
- pertsona bakoitzak egin beharreko garapena ( kolektiboki lagunduta) adierazten duena, 

- aldagarria eta malgua eta beste modu batzuekin batera ere bizi ahal dena, eredu tradizionaletik ihesi... 


Eta aurreko edizioetatik  INDARKERIA MATXISTAK DESAGERRARAZIZ post-a hautatu dut kointziditzen
baitugu “Nuevas masculinidades: la igualdad de género construida desde los hombres” artikuluan
Hilario Saezek dionarekin: “gizon asko daude kontzientziatuta berdintasunaren alde lan egiteko eta
hori lortzeko bidea bilatzearen beharra daukatenak. Hala ere, bide hori beraiek egin behar dute”.

Honez gain, merezi du honako adierazpen hauei buruz ere gogoeta egitea: "Berdintasunaren aldeko
borrokan txertatzeko, gizonen hausnarketa espezifikoa behar dugu" eta "Berdintasuna jauzi
ebolutibo ukaezina eta geldiezina da".  Aproposa iruditu zait leloa sortzeko:
Baina oraindik eremu hezitzaileetan eta jendartean lanketa iraunkorrak bezain indartsuak pausoak
emanaraziko dizkigu. Gogoeta egin eta ekin, esku-hartu, zertarako?

-Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikitzeko.

-Mikromatxismoak identifikatzeko eta salatu edota gainditzeko esku hartzen jakiteko.

-LGTBQ+fobiak bistaratzeko eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta duintasunez normalizatzeko.

-Neskak eta mutilak, batez ere, emozioekin kontaktuan jartzeko, onartu, bizi eta era positiboan kudeatzen ikas dezaten. 

-Neskek eta mutilek, batez ere, duten erantzukizuna -bere buruekiko, ume-, gaixo-, nagusi-, laguntza behar duen
ororekiko zein inguruarekiko- onartzeko eta konpetenteak izateko erremintak haien eskuetan jartzeko, baita espazio
pribatu-domestikorako autonomia garatzeko behar dituztenak ere.

-Mutilek ere indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko.

-Hezitzaileek indarkeriaren arazoaren dimentsioaz kontzientzia hartzeko, esku-hartzearen eraginkortasunaz jabetu
eta  modu transbertsalean lantzeko.

-Autodefentsa feminista tailerren eskaintza orokortuz elkarrekin ahalduntzen joateko.

-Neskei begira beldurrik gabe zein beldurretik aske hezteko, nahi duten bizitza eraiki eta askatasunez bizi eta gozatzeko.

-Mutil eta neskekin, batez ere, autoestimua lantzea beren buruaren ezagutza gara dezaten eta dituzten gaitasunez
eta hobetu daitekeenaz kontziente izan eta balora dezaten. Beren paregabetasunaz harro sentitzeko, baita nahi
dutena espresatzeko eta egiteko gai izatea ere. Autokonfiantza eta segurtasuna eraikitzeko.

-Neskekin burujabetasuna lantzea zenbait trebetasun eta eskubide garatzeko: “Ez” irmotasunez esateko ahalmena,
hitza hartzekoa, espazioa betetzekoa, gustuko duen eran janztekoa, nahi duen moduan ibiltzekoa, pribatutasuna
izatekoa, sexu harremanak izateko edo ez izatekoa, nahi duten eran eta nahi dutenekin.

-Emakumeen arteko elkartasunaren garapena lantzeko: ahizpatasuna bultzatu, neska/emakumeen arteko
desberdintasunak baloratuz, elkarri entzunez eta komuneko esparruak plazaratuz ahalduntze kolektiboa sustatu
eta iruditeri berria indartzeko.

-Erasoen identifikazioa lantzeko, emozio eta sentipenei garrantzia emanez.

-Erasoei aurre egiteko tresnak bereganatzeko martxan jartzea.

-Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratzeko: bestelako estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan
jartzea beharrezkoa bada.

ESKOLAN ERE, INDARKERIA MATXISTAK EZ DU TOKIRIK

 
ESKOLAN ERE,  INDARKERIA MATXISTAK EZ DU TOKIRIK
 
Gaia gurera ekarrita, atzoko egunean kaleetan entzun ahal izan genuen bezala, eskolan ere indarrak batu eta antolatu behar ditugu indarkeria matxistarekin bukatu nahi badugu, horregatik bi hitz hauek aukeratu ditut gaia laburbiltzeko asmoz:
 
 
Gaia hain zabala eta sakona izanda, bereziki  asko gustatu zait nola dagoen sintetizatua,  eta indarkeria matxistaren desikasketa-deseraikuntzarako ideia klabeak oso zehatz eta argi daude :
 
1. Indarkeria matxista
 
 
1.1. Maitasuna.
1.2. Mikromatxismoak.
1.3. LGTBIQ+fobiak
 
2. Maskulinitate berriak
 
  
3. Autodefentsa feminista.
 
 Kontzeptu hauek guztiak lantzen duen gida bat aurkitu dut :
 
Resultado de imagen de beldurrak gurekin jai

 
Haur Hezkuntzakoa izanda, ikasleekin lantzen ari naizen ipuin eta bideo hauek oso praktikoak iruditzen zaizkit, zehazki lantzen dena "EZ" irmotasunez esateko ahalmena delarik. Ideia hau bereziki neskekin praktikatzen dut urtean zehar, egunero sortzen diren gatazka ezberdinetan:
 


Ikasleekin lantzen dudan leloa, sinple bezain indartsua da "eskua luzatuta jarri eta aurrean duenari ozen eta firme esan: EZ DUT NAHI!"


 
Honako hau, aldiz, autoestimuaren esparrua lantzeko aproposa da:
 
 
 
 
2016ean idatzitako post hau aukeratu dut Maskulinitate berriak eta Autodefentsa feministaren kontzeptuetan oso egokiak diren infografiak txertatu dituelako:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/03/indarkeri-matxistei-buruz-hausnartzen.HTML


Bukatzeko aipatu nahiko nituzke pasa den urtean, bizi naizen eskualdean, denuntziatu ziren eraso matxista kopurua, oraindik ezin ditut kopuruak burutik kendu.



... agerian geratzen da, nere ustez,  hau guztia lantzearen beharraren urgentzia...