2021/02/25

AUKERATZEKO ASKATASUNA

 


Pertsona guztiak sexuatuta jaiotzen gara, eta hortik ateratzen dira gorputz-ezaugarri batzuk, bizipen batzuk eta desioaren adierazpen bat, eta horiek bakarrak, benetakoak eta errepikaezinak izango dira gutako bakoitzarengan.

Sexuazioa prozesu bat da, non biologikoa eta kulturala banaezinak diren, eta oso zaila da argi mugatzea zeri dagokion. Sexuazioa biografikoa da, bizitzan zehar gertatzen da, norberaren bizi-esperientziekin erlazionatzen da, eta bertan hainbat faktorek hartzen dute parte, hala nola etniak, kulturak, klase sozialak, baldintza funtzionalek eta abarrek, sexuazio-prozesu honetan, sexua/generoa sistemak, maskulinotzat hartzen dena femeninotzat hartzen denetik bereizten duen kultura-mekanismo gisa, botere-posizio desberdinak emanez, eginkizun garrantzitsua betetzen du. Ezin dugu ulertu sexuazio-prozesu hori genero-arauak edo -aginduak ematen dituen esanahietatik kanpo. Esanahi horiek gorputzaren ezaugarriei, portaerei, emozioei, desioei eta abarri buruzkoak dira, eta eragiten dituen desberdintasunei buruzkoak.


Kanpoko adierazpenak ez du zertan finkoa eta egonkorra izan, eta ez du zertan sexu biologikoarekin edo pertsonaren sexu-identitatearekin bat etorri. Kanpoko adierazpen batzuk, hala nola ahots-tinbrea edo gorpuztasuna, baina beste batzuk hautatuak dira eta norberaren nortasunarekin eta gustuekin lotuta daude; beraz, kanpoko adierazpenean oinarritutako feminitateari edo maskulinotasunari buruzko itxaropenek estereotipoei bakarrik erantzuten diete.


Egunero ikusten ditugu ikastetxeetan beren burua maitatzen, harremanak izaten, zer nahi duten edo zer nahiago duten esaten eta erabakitzen ikasten ari diren haur, nerabe eta gazte taldeak. Askotan, ikasle horiek lehen aldiz maitemintzen dira gure ikasgeletan, ilusioei eta beldurrei, segurtasunik ezari edo berdinekiko edo erreferenteekiko harremanei buruzko desengainuei aurre egin behar izaten diete. Beren nortasuna definitzen ari dira edo bilaketa-prozesuak pasatzen ari dira, eta horiek zalantza eragiten diete. Gure ikasgeletan sexualitatea lantzea erronka bat da komunitate edukatiboarentzat, eta ez da konpontzen hura ukatuz edo ikusizatuz; aitzitik, hezkuntza-sistemaren prestakuntza integralaren parte izan behar du. Ikasleek hainbeste denbora behar dute emozioei, maitasunari, desioei eta, azken batean, sexualitateari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Gai horiek kontuan hartu eta ikusarazi behar dituzte sentsibilitate guztiak, eta ez fidatu maitasunak eta harremanek izan behar duten ideia estereotipatuei.

Aniztasunaren kudeaketa pertsona guztiak bereziak eta desberdinak garela ikastean eta ulertzean datza, eta pentsatzen duguna, nahi duguna edo gustatzen zaiguna esateko beldurrik sentitu gabe bizi ahal izateko espazioak eraiki behar ditugu. Ezin gara mugatu desberdina denari, azken batean guztiok garenari, onartzen irakastera. Baina maitasuna, desioa, harremanak eta familiak ulertzeko ditugun moduak ikusarazteaz, aitortzeaz eta bizitzeaz gain, homofobiarik eta transfobiarik gabeko ikasgelak sortzearen alde lan egin behar dugu, eta, horretarako, ez dugu azpiegitura fisikorik erabili behar, baina hezkuntza-komunitatean dauden erreferenteak zabaltzeko, ikusarazteko eta aitortzeko lan egin behar da. Sexu- eta genero-aniztasunaren alde lan egitea hezkuntzan, segurtasunez eta aniztasunera irekita dauden ikasgelak egin behar dira, konfiantzan, erantzukizunean eta elkarrizketan oinarrituta.

Jaiotzean, sexu biologiko bat esleitzen zaigu. 5-7 urterekin, taldeetako bateko kide izatearen zentzua sendotzen da. Nerabezaroan, gazteek beren sexu-identitatea berretsi behar dute, eta, gainera, lehen harreman afektibo-sexualak sortzen dira, kontrako sexuko edo sexu bereko beste pertsona batzuekiko erakarpena ekar dezaketenak. Azken kasu horretan, nerabeak desberdin sentitzen dira, eta prozesu zail batetik pasa daitezke beren sexu-orientazioa onartu aurretik. Aldi hori mingarria izan daiteke hurbileneko pertsonekin edo prozesu konplexu horri buruzko orientazioa eman dezaketen profesionalekin partekatzen ez bada. Eskolak oso paper garrantzitsua betetzen du ikasleek sexualitatea bizitzeko modu desberdinekiko tolerantzia-jarrerak garatzeko orduan. Eta, horregatik, irakasle garen aldetik, sexu-aniztasuna normalizatu behar dugu, elkarrizketa naturaltasun osoz sustatuz, zintzotasunez eta argitasunez erantzunez ikasleen eta familien artean sortzen diren galdera guztiei, eta kalitatezko materiala emanez, beren kabuz iker dezaten gehiago jakiteko jakin-mina duten. Jarraian, sexu-aniztasuna ulertzeko modu desberdinak jorratzen lagunduko duten zenbait baliabide proposatzen ditut.

 

Aurreko post-etatik  ondorengoa aukeratu dut.

ANIZTASUN AFEKTIBOSEXUALA: HAR DEZAGUN ARNAS !

Ondarroako Ekairen kasua aipatzen da. Horrelako suizidio sozialak berriro ez gertatzeko Ekainek sufritu zuena ez dugu ahaztu behar eta aldi berean tolerantziari ateak zabalik utzi behar ditugu.

 

Amaitzeko ondorengo laburmetraia ikustera gonbidatzen zaituztet.

ANIZTASUN SEXUALAK

 Aniztasun Sexualak


Aurreko asteko lanketa eta aste honetako ibilibidea eta gero, argiago ikusten dut ikasitako guztia desikasi dezakegula. Munduan ikusten dugun aniztasuna, pertsonak izateko, sentitzeko, agertzeko, harremantzeko ditugun amaigabeko konbinaketa desberdinen ondorioa da. Aukera dugu jendarte patriarkalak eta heteronormatibitateak inposatutako muga horiek apurtzeko eta gainditzeko, anitasunaz gozatzeko. 

 

Sistema patriarkalak ere, sexu orientazioarekin bide berdina jarraitzen du eta guztion hereteresexualitatea aldarrikatzen du hasieratik. Bilgune Feminista​ren aburuz sexualitatea ere eredu neoliberal eta patriarkaletik eratortzen den eredu dikotomikoaren eraginpean dago: harreman koital heterosexuala.

Harreman koital heterosexual horren helburua ugalketa da eta honek markatuko du “ona” eta “txarra”ren arteko hierarkia. 

 

 

Amelia Barquin-en hitzekin bat nator. Eskolak  eta eskola komunitateak eragin zuzena du haurrengan, horregatik ezinbestekoa iruditzen zait bertan egiten den lanketa, bultzatzen dugun ibilbidea kontutan hartzea. 

Hezitzaile bezala, identitatea eta aniztasun sexuala lantzeko zein sentsibilizaziorako baliagarriak diren steilas sindikatuaren materiala proposatzen dizuet. 

 

Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kontrako jarrerak eskoletatik uxatzeko Ortzadar gara izeneko unitate didaktikoa plazaratu zuten 2017an. “LGTBI kolektiboak, ikasle nahiz langileek, hezkuntza-sisteman bizi duten egoerak berariazko lanketa” behar duelako. Informazio zabala eta jarduera zehatzak proposatzen dituzte etaparik etapa eta eskolan askotan erabili izan dugun materiala da.

 

 

Eremu honetan lantzeko ditugun erronken artean, honako hauek azpimarratuko nituzke: 

  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditu. 

  • Heteronormatibitatetik aldendu. 

  • Pertsona bakoitzaren banakotasuna errespetatu.

  • Aniztasuna modu ez hierarkikoan agertzea. 

  • Aniztasun oraren alde egitea eta ekarbizitza positiboaren alde lan egitea. 

  • Heziekta afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea. 

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako lanen artean, Maite Magisteritzak egindakoa gogoratu nahi dut, bertan erronka oso interesgarriak gehitzen dituelako. Alde batetik, hetereopatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei, inguru segurua eskaintzea eta beste alde batetik, edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea. 

 

Bukatzeko, ipuin hau ere oso polita iruditu zait Lehen Hezkuntzan lantzeko: Iris eta Lila



2021/02/24

HAURTZAROTIK ERREKUPERATU BEHAR EZ DUTEN HAURRAK HAZI DITZAGUN!!

 HAURTZAROTIK ERREKUPERATU BEHAR EZ DUTEN HAURRAK HAZI DITZAGUN!!




Aniztasuna zaintzeko, modu inklusiboan ezagutu, ERRESPETATU, onartu, balioetsi eta landu bahr dira desberdintasun edo diferentzia indibidual eta kultural guztiak. Lankidetza estuan jardun behar dute familiek eta eskolak. 
Hezkuntzako esku-hartzearen estiloak elkarlana lehenetsi behar du. Ikerketa-prozesu baten oduan ekin baher diogu lanari irakasleak, eta prozesu horretan, kezkak konpartirtu behar ditugu, etnegabe aztertu behar ditugu jokabide moduak, egoerak ulertu eta beharrezkoa baldin bada, bestelako elementuak bareneratu eta aldaketak egin behar ditugu. 

"Nahi dugun hori izaten" aurreko edizioetak Olatzen posta elkarbanatu nahi dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/02/nahi-dugun-hori-izaten.html

Zergatik? Bere iritzi berekoa naizelako eta berak jarri duen irudia asko gustatu zaidalako adibidez.

Olatzek dion bezala pentsatzen dut, ezinbestekoa dela komunikiabideak beste eredu batzuk trasmititzea hezkuntzan duten eragina jakinda. Eskolan erabiltzen diren materialak birpentsatu edo birmolodatzea eta eskolako komunitatearekin lan egin behar da ezinbestean. 
Aniztasun sexuala errealitate bat da baina jende askok ez du honen berri ondoan tokatu arte.
Irudi hon

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekela uste dut, izan ere, bertan adierazten den bezala: 

"Axola duena maitasuna da, gizaki bakoitzaren hautuekiko errespetua eta multzoaren harmonia"


Zein da gure eremu hezitzaileetan lantzeko dugun erronka? Ba nire ustez, eskolako profesionalek konpromiso handia izan behar dugu gai honekiko. Formazioa jaso, taldean lana egin eta esku-hartze estilo bateratu bat izan . Eta beti kontutan izan, haur guztiek ez dituztela erritmo, interes eta beharrizan berberak! Errespetuz jokatu beti, HAURTZAROTIK ERREKUPERATU BEHAR EZ DUTEN HAURRAK ez izateko.


2021/02/23

MUNDUA ERAIKITZEN DUGUN PERTSONA-EREDU BERRIAK

"Aniztasun-sexualaren" kontzeptua garatu nahi nuke.

«DIVERSITY», pertsonen sexu-askatasunerako eskubidea normalizatzea eta aitortzea. Jeffrey Weeks-ek, soziologo britainiar ospetsua, giza sexualitatearen ikertzaile handia, esaten zuen: “No existe una esencia de la conducta sexual. Solo hay patrones cambiantes en la organización del deseo cuya configuración especĆ­fica puede ser decodificada”.

«CREATIVITY». Euskal feministen arabera, SEXUALITATE ona pertsonon beste hainbat dimentsioren moduan, eraikuntza sozial bat da eta modu askean bizi behar da. Interesgarria da teoria hau ikuspegi sozialetik, eta sexuaren kontzeptua sormen-prozesu gisa eraldaketa feministan.

«LEGALITY». Berdintasunaren aldeko borrokan benetako aurrerapenak lortu dira, baina oraindik bidea dago askoz gehiago egiteko. Horregatik da hain garrantzitsua LGBTI pertsonen berdintasunaren aldeko ikusgarritasuna ematea. Horretaz gain, ez dugu ahaztu behar mundu mailan, herrialde askotan lege zaharkituak edo errepresiboak mantentzen direla.

iturria: UN Human Rights

Sexu-aniztasunak lotura du pertsonen duintasunarekin eta intimitaterako, autonomiarako eta urrakortasun-printzipiorako eskubidearekin.

Post hau gomendatzen dut aste honetan Simone De Beauvoir-en aipua oso egokia iruditu zaidalako.

"En sí, la homosexualidad estÔ tan limitada como la heterosexualidad: lo ideal sería ser capaz de amar a una mujer o a un hombre, a cualquier ser humano, sin sentir miedo, inhibición u obligación."

Yvonne Chaka Chaka ekintzaile feministak emakumeen giza eskubideak defendatzen ditu mundu aske eta berdinzale batean: “Ez dago ezer ilegalik pertsona batek nahi duena maitatzean”.

iturria: UN Human Rights

Sentsibilizaziorako baliagarria suertatu zaidan gida zuekin partekatu nahi nuke, UNESCO Etxeak argitaratutako gida didaktikoa. Berari esker ikasi ahal dira hainbat gauza, hala nola, berdintasunaren esanahia, feminitate eta maskulinitate alternatibo berdinzaleak eta teoria feminista eta berdintasun-diskurtsoak. 



Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak hauxek dira: berdintasuneko hezkuntza lortzea eta pertsona guztiei aukera berak eskaintzea.

Erronka hauek funtsezkoak dira. Giza ikuspegi horretatik bakarrik uler dezakegu pertsona guztiak onartzea dela kezkatu behar gaituena. Horrek garrantzi handia du eskola-testuinguruan eta ikasleekiko esku-hartzean.

Ildo horretatik, aipamen berezia egin nahi diot familia-aniztasunari. Familiak, gure lanaren funtsezko zutabea. Gaur egungo familiek itxura desberdina dute, eta era askotara sentitzen eta bizi dira. Gaur egungo mundu aldakorrean, legeak eta politikak familia-bizitzako errealitate desberdinetan oinarritu behar dira. 

Familia gehienetan, emakumeen eta nesken eskubideak susta daitezke, baina ez dugu ahaztu behar beste batzuetan baita urratu ere, haien ahotsak isiltzen diren eta genero-desberdintasuna nagusi den gune bihurtuz.

iturria: UN Women 

2021/02/22

NOLA EGON?

 


Aste honetako hausnarketarekin hasteko  aurreko edizio bateko ekarpen hau jaso nahi izan dut. Muriak norbera izaten ikasteko konpetentziaren inguruan eginiko ekarpena interesgarria egin zaidalako.

Haur Hezkuntzatik AUTO- hitzen eraikuntza etengabe batean hasten baita pertsona. 


Haur hezkuntzako hezitzaile naizen aldetik nire egunerokoan ikusten dudanaz

Identitateen garapenean  hausnartu nahi dut; zein den curriculum ezkutuaren eragina gure egunerokoan.

 

3 urteko haurrekin ari naiz lanean eta azkenaldian alua duen ikasle bat zakila duten kideak zutik pixa egiten ikusten dituenez bera ere pixa zutik egiten saiatu da behin baino gehiagotan.

Zer ariko ote da pasatzen bere burutik? Bere identitatea eraikitzeko bidean errealitatean ikusten duena zalantzan jarri du eta bere bidea egiten ari da. Hau nik bai? Ez? Zergatik? Komeni zait?

 

Prozesu guzti hau ari dira bizitzen gure ikasleak eta tarteko hitzik gabeko komunikazioari esker barruan dauzkaten eraikuntza horien erreflexuak ikusteko aukera izaten dugu.

 

Beste adibide bat: Jolas sinbolikorako mozorroak izaten dituzte haurrek eskura egunerokoan eta 2-3 urtetan denek soineko eta jantzi dirdiratsuak jazteko gogoa adierazten duten bezala une jakin batean 4-5 urteetan gutxi gora behera krak bat egoten da eta sozialki onartuta dagokien generoari lotutako jantziak jazten dituzte. Noiz bait ikusi izan dut  haurren bat ezkutuan tokatzen ez zitzaion generoari lotzen zuen  jantzia janzten ikustea . Desira propioa eta gizarteak onartzen zuenaren arteko gatazkan.

 

Kontuan izan behar dugu helduok garela curriculum ezkutu horren erreferentzialtasuna egiten dugunak egunerokoan. Zenbateraino galdegin diogu gure buruari nor garen? NOLA GAUDEN genero identitate kontuan?

 Gure buruari ez badiogu galdegiten nola espero dugu gure ikasleek egitea?

 

 Azken urteetan  ikastetxeetan Identitate sexualak eta aniztasunak ezagutu eta onartze aldeko lanketa handiak egin direla uste dut.

 

Norbanakoaren genero identiatearen eraikuntza ahalbideratzen dugun…  zalantza egiten dut.

Nola egon nahi dugun/duten ahalduntzeko garaia dela uste dut orain.





Bukatzeko "Glaukoma"-ren abesti honekin uzten zaituztet. Aste honetako gaiari ederki datorkio eta!

         

IDENTITATEEN GARAPENA

IDENTITATEEN GARAPENA 






Argazkian agertzen den kulunka bezala, identitatea ez dago beti toki berean. Bizitzak mugitzen gaitu eta mugimendu hauei esker esperientzia desberdinak izango ditugu gure identitatea behin eta berriro moldatuz.
Identitateen garapena prozesu luzea eta aldakorra da; luzea bizitza osoa irauten baitu eta, honen ondorioz, aldakorra.
Alde batetik, eraikuntza pertsona eta banakakoa da: Bakoitzak dituen balioak, gorputz-irudia, trebetasunak, emozioak eta sentimenduak. Bestetik, soziala ere bada: Gure eraikuntza pertsonala, desberdina izango da; pertsona bakoitzeko kultura-maila, familia, jaioterria, maila sozio-ekonomikoak desberdinak baitira gizakia subjetu aktiboa bihurtuz.
Ager daitzkeen desberdintasunak murgiltzea izan behar da eskola inklusiboaren helburu nagusienetariko bat. Heziberrin aipatzen den bezala, lan hori aurrera egiteko ezinbestekoak dira zeharkako konpetentziak lantzea curriculum ezkutuan:
* Hitzen hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
* Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
* Elkarbizitzarako konpetentzia.
*Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
* Ikasten ikasteko konpetentzia.


Beste edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Mariarena aukeratu dut "Dibujando el gƩnero" zabaltzen dituen bideoak oso adierazgarriak eta klasean oso erabilgarriak direlako hainbat kontzeptu azaltzeko.





IDENTITATEA LIBRE GARATZEN


Egia esan, irakurgaian irakurri arte ez dut inoiz autokontzeptuaz eta identitateaz hausnartu. Hori dela eta, oso argigarria egin zait beste ikastarokide batek txertatu duen eskema hau:

Gauzak horrela, identitatearen garapenean faktore asko daude. Eraikuntza pertsonala izateaz gain, soziala ere bada, eta bizitza osoan zehar ematen den prozesu dinamiko zein konplexua da. Eraikuntza hori ahalik eta modurik libreanean egin beharko genukeela iruditzen zait. Horregatik, memearekin lotura, Izaroren Libre partekatuko dut zuekin oso esanguratsuak direlako letra eta irudiak:


Aurreko edizioetako post bat gomendatzeko, TxiƱiren hau aukeratu dut. Izan ere, lehenengo eta behin, berak ere Izaroren abesti bera aukeratu du. Jarraian, oinarrizko zehar konpetentziei egiten die erreferentzia, eta horiek ezinbestekoak egiten zaizkigu identitatea garatzeko. Batez ere, Heziberrik aipatzen dituen bostetatik, “Izaten ikasteko konpetentzia” izenekoa aipatuko nuke nik garatzeko eta eskuratzeko zailena iruditzen zaidalako.

Ezkutuko kurrimulumari dagokionez, esan nahi dut eskola ez dela gizartean isolatuta dagoen erakundea, gizarte horren ondorio dela; eta, ondorioz, bertan islatzen dira gizarte horren hainbat ezaugarri. Ezaugarri horiek askotan identitatearen garapenean mugak dira: estereotipo sexualak, hizkuntza sexista, rolen banaketak, irakasleen espektatibak generoarekiko, testu-liburuetako ikuspegi androzentristak… Ez dugu ahaztu behar horiek guztiak gure eskoletan oraindik ere oso presente daudela. Baina eskola ingurune segurua izan beharko litzateke nork bere identitatea garatzeko.

Gainera, nire inguru hurbilean ikusi dut aniztasuna gero eta presenteago dagoela, baina askotan ez diogula “benetan erreparatzen”. Hau da, egon badago eta ondo iruditzen zaigu (gehienetan), baina hurbileko kasuren bat egon arte ez diegu horien beharrei, beldurrei, aldarrikapenei… erreparatzen.

Azkenik, hona hemen nerabe/gazte batek genero-identitateari buruz egindako bideoa: