2022/03/14

BELDURRIK GABE, ASKE HEZI

 Aste honetako gaian indarkeria matxistaren aspektu desberdinak aztertu ditugu gure materialen artean; maitasun erromantikoa, mikromatxismoak eta LGTBIQ+ fobiak deseraiki behar ditugu DENON artean, benetan botere harremanak eta indarkeria desagerrarazteko. 

Autorea: Alicia Murillo Ruiz


Aurreko edizioetako postean artean Ez beldurrik eman ez beldurrik jasan aukeratu dut, nire postaren izenburuarekin bat dator eta;

Bertan begiradaren aldaketa aipatzen du aldaketa eragiteko, fokoa gizonengan jartzea; modu grafikoan ere aipatzen ditu maskulinitate toxikoaren ezaugarriak eta mikromatxismoen inguruko bideo pare bat.  


Nik maskulinitateen gaia oso aproposa ikusten dut ikastetxeetan eta eremu hezitzaileetan lantzeko (irakasleekin, gurasoekin, ea).


Maskulinitateak monografikoan (Beldur barik) zenbait artikulu eta baliabideen erreferentziak eskuragarri daude eta hauek aukeratu ditut:


 Iruditzen zait ez gaudela ohituta ikustera gizonak beraien gizon izatearen inguruan hausnarketa egitera eta beraien sentimenduak hain argi eta era naturalean adierazten.


  • Bideoa: Maskulinitatearen tranpak . Ibai Fresnedo.(2:34m ). Modu orijinalean azaltzen ditu gizontasun ereduaren ezaugarriak.  



Ikasleekin lantzeko ere aproposak iruditzen zaizkit ondoko baliabideak: 

  • Beldur Barik-ekoek dituzten unitateak, horien artean neska mutilek indarkeria sexistaren inguruko aspektuak lantzeko: 

https://www.beldurbarik.eus/eu/4-unitatea-guia/#


formato artistikoan egindakoa, bizkaierazko euskalkian..

Maitasun erromantikoaren hainbat manifestazio aurkezten dira, ikasleekin eztabaidatzeko.  


Bukatzeko, guzti hau lantzeko justifikazioa baino guztiok lortu beharreko erronkak ditugula esango nuke: 

-Indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzea.

- Maskulinitate berrien ereduak ezagutu eta eraiki.

- Emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa zabaldu, autodefentsa feministaren bidez. 



INDARKERIA INDARREZ GAITZETSI

 


Indarkeria matxista izan dugu jomuga aste honetan, gai latza bezain iluna, eta jendartean presenteegi dagoena, zoritxarrez. Ezin esan, ordea, denon betaurrekoetatik ikusten denik; izan ere, askok eta askok ez diote antzematen. Beraz, ezinbestekoa da azpimarra horretan jartzea. Izan ere, edozelako indarkeria matxista identifikatzea  ezinbestekoa da, identifikatzeke nekez salatu baitaiteke. Horretan, ezbairik gabe, berebiziko garrantzia du hezkuntzak: erantzukizun itzela.  Prebentzioan fokua jarrita, ikasleei askotariko indarkeriak identifikatzen erakutsi behar diegu, halakorik pairatuz gero irmo sala dezaten, konplexurik eta beldurrik gabe.

Horretarako, DBHko 2. ziklorako egokia iruditu zait indarkeria zer den oso modu argian eta esplizituan azaltzen duen iritzi-artikulua, hain zuzen ere, Onintza Enbeitak azaroaren 25ean Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren harira BERRIAn argitaratutako hau:

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2021-11-25/indarkeria.htm

Horrekin batera, Batxilergorako Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik ipuin-liburuko “Igandea” narrazioa gomendatuko nuke; protagonistak jasaten duen indarkeriaren gainean gogoeta egiteko egoki deritzot.

 

Ezin aipatzeke laga Arantxa Iturberen Lehenago zen berandu liburuko “Maria eta Jose”, ipuin laburra bezain zabala. Taldean lantzeko egokia hau ere, DBHko bi zikloetan eta batxilergoan.

 

Blogeko iazko ekarpenak direla eta, honako hau aukeratu dut, datu esanguratsuak barnebiltzen dituelako, eta oso modu argian azaltzen, gainera.

Haitzuloaren kanpoaldean argi morea ikusiko ahal dute gure gazteek?

2022/03/13

ERREZAGO EGITEN DUT BORROKA HASERRETIK TRISTURATIK BAINO



      Aste honetan, besteetan bezala post bat aukeratzea  zaila egiten zait. Post gehienetan, guztietan ez esateagatik  zerbait interesgarria eta aipagarria aurkitzen dut  baina tira, horietako bat aipatuko dut:   Emakumeok indartu, gure tokia hartu  bertan aipatzen diren  baliabidak merezi baitute. Mariam Morenoren bideoa oso aproposa da klaustrokideekin lan egiteko duen planteamenduagatik eta adierazteko forma atseginagatik. 

Emakumeen kontrako indarkeria sahiesteko lanketaren beharra, bai eskoletan bai jendartean, bere baitan justifikatzen da;  emakumeak hiltzen dituzten bitartean zorigaitz pertsonalak  eta arazo  politikoak  izango ditugu. Zer gertatuko zen hildakoak futbolariak izango balira? Zer gertatzen da maltratatzaile edo hiltzaileen buruan? Zer gertatzen da jendartean? Nola ongarritzen da eremu soziala halako basakeriak gertatzeko? Gizon gehienek hilketak kondenatu, arbuiatzen dituzten; gizon gehienek bere burua ez dute ikusten matxista  eta ez dute ikusten bere bizitzeko moduarekin eremu soziala ongarritzen dutela emakumeen hilketak gerta daitezen. Beraz  ikasleak berdintasunean eta bakean fomatzeko beharra, jendartea sensibilizatzeko beharra eta denon konpromisoaren beharra ukaezina da. 

Bi baliabide ekartzen dut lehena, mikro matxismoak lantzeko da, aproposa ikusten dudana adibidez DBHko 4. mailan.  Ez dugu ahaztu behar ideaia sotil hauek (batzutan ez hain sotilak) oso hedatuta daudenak  emakumeen kontrako indarkeria bultzaten dutela,

Mko matxismoekin apurtu-Mugarik gabe
Beste proposamena, lan egiteko ikasle nagusitxoekin ( DBHko 4.mailan eta irakasleekin erebai) irakurketa hau dugu: "Lehenago egingo die uko bere pribilegioei klase burgesak, gizonok baino"

Potere kontua da matxismoa, gaizki ulertutako potere kontua da indarkeria.  Maskulinitate berriak eraikitzeko bideak ireki behar, noski  eta horretarako ereduak badaude, emakumeenak, baina eredu horiei  jarraitzea ez da lan samurra  irakurketan aipatzen den gakoagatik hain zuzen ere,  gizonek beren pribilegioei uko egin behar baitiete. 

Emakumeak emakume izateagatik hiltzen dituzten bitartean  haserretik borrokatzea    gure eskubidea da!! 

Maitasun erromantikoaren mitoak ezabatuz

 

Sarrera gomendatzen dut EZBELDURRIK EMAN EZ BELDURRIK JASAN, denok dakigun zerbait azpimarratzen duelako, hau da, indarkeria matxistaren fokua beti emakumeengan jartzen dela;  emakumea ahaldundu behar da, autodefentsa ikasi behar du, tratu txarrak salatzera animatu, etab. Baina nik uste dut, sarrera hau idatzi zuen neskak bezala, jendartean aldaketa bat egon beharko litzatekeela eta fokua gizonei zuzendu, indarkeria ez baita soilik emakumen arazoa jendarte osoarena baizik.

Ikasleekin lantzeko baliabide batzuk aurki ditut interneten. Bigarren Hezkuntzan oso baliabide aproposa iruditzen zait maitasun erromantikoaren mitoak lantzen dituztenak.

Andaluziako Juntak nerabeei zuzendutako simulazio hau argitaratu zuen, gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko eta sentsibilizatzeko: http://detectamor.appspot.com/appv2/index.html

Simulazioa egin aurretik gelan landu ahal da ikasleekin  maitasun erromantikoaren mitoak, adibidez:

·     -   Pertsonak maitasunagatik alda daitezke   

        -  Eztabaidatzea normala da bikote batean

·     -    Maitasunak dena egin dezake

·     -    Kontrako poloak erakarri egiten dira

·     -    Maite zaituenak sufriaraziko dizu.

·     -    Benetako maitasunak dena barkatzen du

·      -   Gure bikotekideak osatzen gaitu

·     -    Benetako maitasun bakarra dago bizitzan

·      -   Bikoteek dena elkarrekin egiten dute

·       - Maitasunean ez dago sekreturik

·      -   Jelosia maitasunaren erakusgarri da

n

I     Ikastetxeetan lan egin behar da maitasun erromatikoaren mitoak ikasleek jakin dezaten mitoak baino ez direla, eta irakatsi behar diegu ikasleei maitasunak ez duela zerikusirik mito horiekin.










Arazoaren parte badira, konponketaren parte ere badira

Indarkeria matxistei buruz aritu gara aste honetan, eta maskulinitate berriei arreta berezia jarr behar diogu.


  • Ikasleekin lantzeko hainbat baliabide aurki ditzakegu, baina nire ustez, erreferenteak bilatzea eta eskaintzea oso garrantzitsua da. Beraiengandik hurbil sentitu behar dituzte erreferenteak: beraien gustuak ezagutzen dituztenak, beraien aisialdia ezagutzen dutenak, sare sozialetan indarra dutenak... Eta horrelakoak dira La Psicowoman eta Roy Galan. Nire ustez, irakasle guztiok ezagutu beharko genituzke bi pertsona hauek. Oso modu errazean azaltzen dituzte gauzak eta gazte eta nerabeengandik hurbil dauden modu eta azpiegituren bitartez. Hona hemen, biek maskulinitate berrien inguruen egindako bidetxo pare bat:

  • Egia esan, hau guztia eremu hezitzailean edo jendartean lantzeak ez du justifikazio handirik behar, baina mutilen desboteretzea eta emakumeen ahalduntzea oso garrantzitsua dela argi dago. Bide honetan , ez dugu bakarrik maskulinitatea landu behar neska eta mutilekin, feminitatea ere landu behar dugu. Horrela maskulinitate toxikoak detektatu, eta hauek mutilekin landu behar dira. Honelakoak dira maskulinitate toxikoak: