2015/12/05

EMAKUMEEN PRESENTZIA EZINBESTEKOA





Emakumeen presentzia historian zehar ikusezina izan da. Patriarkatua holan izateko ardura hartu du eta horretarako, mekanismo ezberdinak erabili ditu. Alde batetik Androzentrismoa , gizona gauza guztien neurria eta erreferentea moduan ikustea, bestetik sexismoa, tratu hierarkikoan eta emakume izateagatik jasotzen den dsikrimainazioa iraunkortzen duen jarrera onartzea eta azkenik, ezagutzaren jabetza kentzea, emakumeena denaren jabe egitea.

Emakumeen presentzia aintzat hartzen duten proposamen bi aipatuko ditut:

Duela bost urte Mariasun Landa Sariak Errenteria-Oreretan Martxoaren 8 aren bueltan banatu ohi dira. Eta, pixkanaka, erreferentzialtasuna hartzen ari da herriko idazle ezagunetarikoaren izena daukan zita. eredu interesgarri eta imitagarria beste herrientzat ere, urtero-urtero lortzen baitu historia nagusiak, ofizialak, gizonek idazten duten horrek haka puntetan pasa dituen pertsona lehen planora ekartzea.
Zeresana duten emakumeen lana nabarmenduz, gaurko eta biharko emakumeek egiten dutenari ere merezi duen aitortza emateko aukerak biderkatzzen baitira. Gertatutakoa berridaztea bezainbat da historia berria idazteko oinarriak jartzea.
Agustina Otaolarena esaterako 1931n jaioa, 15 urterekin hasi zen erraketista profesional gisa jokatzen, familiakko zenbait kideren pausuak jarraituz. Lau osaba ere zeregin horretan aritzen zire. 1967an erretiratu zen frontoietatik, 41 urterekin eta garai hartako jokalari garrantzitsuenaetarikoa bihurtuta.




Durangon hamar kalek emakume izena izateko prosamena onartuta.

Durangoko hamar kalek emakume izena izateko prposamena oanrtu du udalak. Otsailean aurkeztu zuen mozioa udalaren berdintasun batzordeak eta onartu egin zen. Durangoko kaleen izenetan gizon eta onartu egin zen. Durangoko kaleen izenetan gizon eta emakumeen izenen kopurua berdintzeko asmoz Gerediaga elkarteak hamar izenen kopurua berdintzeko asmoz Gerediaga elkarteak hamar izen prposatu ditu. Kale berriei edo zienik ez daukaten eraikin edo plazari ipiniko zaizkie emakumeen izena.
http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/Durangon+hamar+kalek+emakume+izena+eukiteko+proposamena+onartuta/2930#.VmL3_vASDPQ.gmail

Gure ikastetxean landu beharrekoak honako hauek lirateke:

- Emakumeak bistaratzea, presente egitea daukan garrantziaz sensibilizatzea.
- Gure inguruko emakumeak presente egitea, ikustaraztea. Edozein ekintzetan presente egitea,
- Gure ipuinetan, liburuetan, erakusketetan,... emakumeen presentzia  eta parte hartzea nolakoa den aztertzea.
- Hizkuntzaren trataeraz sensibilizatzea.


Mujeres-cambiaron-la-historia-5joseroyo--644x362


 Katherine Switzer, maratoi baten dortsalarekin korrika egitea lortu zuen lehen emakumea, (1967.urtean, Bostoneko maratoian).













Gaur egun emakumeen presentzia korrika lasterketetan.

EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENAK AZALARAZTEN!

Hasi baino lehen esan behar dut aste honetan gaiari esker emakumeen inguruko hainbat ekarpen eta lorpen ezagutu egin ditudala. Beraz, gaian aldarrikatzen den egoera behintzat nire pertsonan neurri batean lortu egin da.

Horrek adierazten duena, gure eskoletan, gure inguru hurbilean eta gizartean emakumeek egindako lana, lorpenak eta historia ez dela oraindik ezagutzen. Testua irakurri ondoren, konturatuko gara, badaramatzagula hainbat urte eta hainbat lege emakumeen presentzia aldarrikatzen, baina egia esan, aldarrikapen horiek oraindik ez dituzte bere isalada gizartean izan.

Orainik ere emakumeak izkutuan egiten dute lana eta ez dute izaten behar dituzten balorazioak.



Beraz, zer egin beharko genuke?

Testuan aipatu den bezala Patriarkatuaren mekanismoak identifikatzen, deseraikitzen eta apurtzen joan behar ditugu. Hori ez bada egiten esfortzu guztiak, lege guztiak, aldarrikapen guztiak ez dituzte ezertarako balio.

Emakumeen ekarpenak ikustarazteko, baloratzeko, erreferente bihurtzeko,... ezin dugu sinpletasunez, "calzador" moduan gure curriculumean sartu eta listo. Modu horrekin lortzen duguna eskoletan gehigarriko lana/eduki bezala hartzea da, hots, lan gehiago. Beraz, Patriarkatuaren sistema kolokan jarri behar da lehenengo eta behin, eta horretarako mekanismoen deskatibazioa egon beharko da.

Zer esan nahi du desaktibatu? 

Identifikatzen ikasi, normaltasunez eta naturaltasunez bizi duguna ikustarazi. Mekaniso horien eragina ikustarazi, konzienteak izan, sentsibilizatuak egon identifikatzen ikasteko.



Honekin argi daude zeintzuk diren eskolako erronka nagusiak

1.-  Androzentrismoa. Adibidez, gure materien/ikasgaien edukiak- erreferenteak aztertu.
- Zeintzuk dira erreferenteak?
- Emakumeen ekarpenak agertzen dira? Zein neurritan?
- Emakumeen presentzia zenbatekoa, nolakoa?

Zergatik eduki-erreferente horiek erabiltzen ditugu? Nola aukeratu ditugu? Badaude bestelako erreferenteak-edukiak?


2.- Sexismoa.  Adibidez, gure ezberdintasunen inguruko hausnarketa egin. Biologikoki desberdinak garenetik emakumeen eta gizonen arteko hierarkizazioa justifikatzeko ideia apurtzea.

Ados gaude ideia horrekin? Ideia horrek betetzen dituzten adibideak aipatu eta ondorio diskriminatzaileak ikustarazi horren inguruko hausnarketa egiteko.

3.- Ezagutzaren jabetza kentzea. Kasu honetan argi dago ezinbestekoa dela azalaraztea ikuzkutuan egon diren hainbat lorpen eta ekarpen, gizonen izenetan lehenetsita onartu egin dena emakumeei esker lortutakoak izan arren.


4- Nire ustez, gure inguruko emakumeak ikustaraztea ezinbestekoa da. Gure inguruan esaten dudanean, gure amak, gure amonak, gure ahizpak, gure izebak, gure herriko emakume taldeak, gure auzokideak, gure lagunak,.... Presentzia erreala eman beharko genieke gure eskolan, gure geletan, gure jaietan, haiek bai direla eraginkorrak izan daitekenak, haiek badirela gure Erreferente handienak.













IZENDATZEN EZ DENA EZ DA EXISTITZEN



Jakin badakigu emakumeek historian zehar patriarkatuaren aginduei aurka eginez, askotan gizon baten itzalean edo goitizen bat erabiliz izan bazen,arlo desberdinetan garatu zituzten beren jarduerak .
Ezaguera mundura heldu ziren eta kulturarako lan garrantzitsuak utzi zituzten.

Eta zergatik ez ditugu ezagutzen?

Patriarkatuak menpeko izaki bezala irudikatu egin gaituelako. Mundua interpretatzeko gaitasunik gabe, seme-alabak zaintzeko eta etxean gordeta egoteko jaioak, inongo kezka kultural edo politikorik gabe.
Patriarkatuak erabilitako mekanismoak hiru dira:
  •  Androcentrismoa.Gizona eredu eta erreferente bakarra gizaki guztiontzat.
  •  Sexismoa:Emakumearekiko diskriminazazioa
  •  Emakumeen jabetza kentzea:Emakumeen ekarpenen apropiazioa.(Matilda efektuari buruz artikulua)


Marcela Lagarderen ustez ezinbestekoa da genero memoria izatea: Historiaren denbora luzeak gure bizitzen denbora laburrean egon behar du. Iragana deskubritzen ez badugu, emakumeen iragan politiko hori deskubritzen ez badugu, umezurtz egongo gara, feminista klasikoek aipatzen zuten bigarren mailako generoaren partaide izateak sortzen duen umezurtzaren zentzu horretan; bistatik kenduak, ezabatuak, isilduak, izan direlako, erreferenterik gabekoak, eta oraindik ere gu historia patriarkala ikasten ari gara”.
Horregatik, historia berriz kontatzea premiazkoa da,
  • zehazki gertatu zen bezala kontatzea, emakumeri merezi duten dimentsioa emanez,arlo pribatuan zein publikoan.
  • Uko egiten dituen historiako liburuen isiltasunetik ateratzen eta merezi duten izandako protagonismoa emanez .





Eta eskolan zer?
Beti bezala sentsibilizazioa eta formakuntza ezin bestekoa iruditzen zaizkit.Ez bagara jabetzen diskriminizazioaz ez dugu ezer aldatuko eta aldatzeko guk ikasitako historia desikasi egin behar dugu .
Hori historiari dagokionez baina gure ikasmaterialetan emakumeen presentzia trataera rola eta erabilitako hizkuntza errebisatu eta aldatu beharko genuke.






2015/12/04

EMAKUMEAK AGERIAN...NOIZ?




EMAKUMEEN PRESENTZIA      Imagen relacionada
ETA EKARPENEI BURUZ 
HAUSNARTZEN

*Gai honen inguruan honako ideia hauek iruditzen zaizkit aipagarrienak:

*Determinismo biologikoaren izenean emakume eta gizonen arteko desberdintasunak eta estereotipoak mantentzen dira.
*”Memoria-ablazioa” (Carmen Rodriguez) deituriko prozesuan, emakumeen presentzia ukatu da eta hauen ekarpenen gutxiestea bultzatu.
*Boterea mantentzeko, autoritatea beharrezkoa da, eta hau protagonista sentitzeak (“nor bere bizitzaren jabe izatea…”) ematen du.
*Patriarkatua (gizonaren agintearen araberako gizarte-antolaketa) mantentzeko mekanismo indartsua da ANDROZENTRISMOA (gizona, gauza guztien errefrentea).
*Errealitatea dikotomien arabera interpretatzeak, hauei balio desberdinak ematea ekarri du, eta, ondorioz, femeninotzat jotzen dena gutxiestea.
*Gizonaren ekarpenak eta balioak emakumeenen gainetik baloratzeak, honek emakumeek egindakoa bere jabetzakoa izango balitz bezala erabiltzea dakar.
*Jarrera eta desberdintasunak desegiteko, abiapuntu androzentrista eta sexistak desegin/desikasi behar ditugu.
*Emakume zientzilari eta ikerlarien izenak (baita politikari, idazle, kirolari, artista…) ezezagunak dira, aurreko arrazoiengatik.
*Emakumeen ekarpenak agerian jartzearekin batera, bizitza ikusteko eta interpretatzeko paradigma aldaketa dator.

   Gaia oso interesgarria iruditu zait, eta uste dut hezkuntza arloak, bereziki, erantzukizun handia duela mekanismo guzti hauek aldatzeko prozesuan. Beharrezkoak dira materialak eta unitate didaktiko hezkidetzaileak, beharrezkoak hauek aldatzeko lege eta curriculum desberdinak, baina, bitartean, beharrezkoak dira eten gabe egin daitezkeen jarduera txiki eta zehatzak, emakumeen presentzia eta hauen balorapena ziurtatzen dutenak.

*Emakumeen ekarpenen inguruko ikerketa eta artikuluen artean, honako hauek interesatu zaizkit:

-Joana Mendiburuk Habe-Ikasbilerako egindako artikuluan, zientzia eta teknologia arloetan emakumeen presentzia eskasa eta beraien eta gizonen irabazien arteko desberdintasunak agerian jartzen dira. Zientzia arloan, oraindik gizonak dira nagusi eta, goi-kargu gehienak betetzen dituztenez, komunikabideetan gizonezkoak aipatzen dira askoz ere gehiago. Honen ondorioz, gizarteak uste du zientzia- eta teknologia-ikerketak gizonezkoen lana direla. Gainera, emakumeek oso gutxi hartzen dute parte zientzia-politikan.

* Aztiker ikerketa soziologikoen zentroak egindako ikerketa baten ondorioz, EITBko albistegietan emakumeak "ikusezinak" eta gizonezkoak "protagonistak" dira, albistegietan agertzen diren guztien %75 gizonezkoak baitira, eta emakumeak kasu guztien %16an besterik ez dira protagonista bakarrak.

*Datu eta estatistika asko daude gai honi dagokionez; hezkuntzaren esparruari buruzko hauek arreta eman didate:

*Nafarroako irakasleen artean, %70 baino gehiago emakumeak dira (azkeneko Eskola Kontseiluko datuen arabera), baina ikastetxeetako zuzendaritzan dauden emakumeen portzentajea izugarri txikiagotzen da.

* Emakume irakasleak gehiengo dira, baina irakaskuntzako etapen arabera, gizonezkoen kopurua nabarmen igotzen da goi etapetan; hezkuntza ez unibertsitarioan irakasleen %71,4 ziren emakumezkoak (23.080 emakume guztira), eta hezkuntza unibertsitarioan, aldiz, %38,5 besterik ez (2.155 emakume). Prestigio eta botere arazoa da honen ondorioz ikus dezakeguna: ikasketa maila igotzen den neurrian, hauen prestatuntzaren arduradunek prestigioa irabazten doaz eta, honen harira, baita gizonezko irakasleen presentzia ere.


*Egoera horrelakoa izanda, eskolaren erronka batzuk honako hauek dira:

 1.Irakasle berrien prestakuntzan genero-ikuspegia lendu beharra.
2.Irakasleok erabiltzen dugun hizkuntza eta materialak genero-ikuspegiarekin aztertu eta aldatu beharrekoak landu.
3.Haur Hezkuntza prestigiodun etapa bihurtu, honetan hasten baita eskola estereotipoak mantentzen eta indartzen.
4.Hezkuntza komunitateko hezitzaile eta gurasoei formakuntza hezkidetzailea eskaini.


                                      

Emakumeen presentzia eta ekarpenak.


  • Gaiaren iritzia eta laburpena:

Gure historia gizonek idatzi dute eta gizonek egindakoak bildu dituzte. Gizarte androzentrista baten seme-alabak gara eta emakumea ixilarazia eta baztertua izan da eremu publiko guztietatik, erabaki guneetatik eta historiako libruetatik. Fokoak behin ere ez ditu emakumeak argitu.




  • Jardueraren inguruko datu eta ondorioak:

Gure gizartea ez da gehiegi aldatu eta gaur egungo komunkabideetan ere emakumea baztertua jarraitzen du. Honen adibidea, Aztikerrek egindako ikerketa izan daiteke, EITBko informatiboetan emakumeen presentzia %25aren inguruan kokatzen da.Ikerektaren arabera, EITBko informatiboetan, “generoen irudikapena diskriminatzailea eta estereotipatua da”. Kiroletan (%92),politikan (%74) eta ekonomian (%69), batik bat, emakumezkorik ia ez da ageri.

Marian Morenoren hitzaldi batean grabatutako bideoan komunikabi de ezberdinen azterketa egiten du eta esaterako egunkari bateko emakumeen presentzia aztetzen du eta honako datuak ematen ditu (zenbat gizon-emakume azaltzen diren):

         Gizonak:116
         Emakumeak:54
         Gizonak bere izenarekin: 79
         Emakumeak bere izenarekin: 18.
         Gizonak izenik gabe: 37.
         Gizonak izenarekin: 36.

Deigarria, ezta?
                                      Bideoaren 23'tik 30'ra (edo bukaeraraino).


  • Gaiaren inguruko proposamen bat.

Bechdel testa, Bechdelen araua edo Bechdelen legea izenez ere ezaguna— filmetankomikietanantzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. Zertan datza?
Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
  1. Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
  2. Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen).
Testaren aldaera batek eskatzen du, horiezaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela.
Hiru arau bakun horiek alderantziz jarriz gero, hau da, emakumeen ordez gizonezkoei aplikatuz gero, ia film guztiek betetzen dituzte; aitzitik, emakumezkoei ezarriz gero, harrigarria da zenbat filmek ez duten testa gainditzen.
Informazio gehiago:
Mujerícolas




  • Emakumearen presentzia eta ekarpenak ikastetxeetan areagotzeko erronkak:

  • Genero estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa egiteko ikasleak gaitu.
  • Izpiritu kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean (emakumearen presentzia eta ekarpenak barne), hala nola, testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak, bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.
  • Gizartean emakumeek egiten duten izkutuko lana ikustarazi, hala nola, etxeko ardura eta ume eta adinduen zaintza besteen artean.
  • Emakumeak pairatzen dituzten diskriminazio egoerak aztertu eta ikustarazi. Soldata baxugoak lan berdina egiteagatik, goi karguetara eta ardura postuetara iristeko trabak, kiroletan, edertasun ereduetan, publizitatean (emakumea objektu bihurtzeko joera ikustarazi)...



EMAKUMEEN PRESENTZIA ETA EKARPENAK



Patriarkatuak emakumeen presentzia gutxiesteko  androzentrismoa, apropiazioa eta sexismoa  moduko mekanismoak erabili eta erabiltzen ditu, eta ikuspuntu honetatik sortu da  curriculuma, horregatik, ikasmaterialetan …zientzian, historian… emakumeak duen presentzia txikia edo askotan ikusezina izaten da. Ingeleseko  liburuek eskeintzen dituzten irudi estereotipatuak  ,  famili eredu heteronormatiboak eta sortu behar diren esaldiak eta egin behar diren ariketak irudien araberakoak  …. Gaztelaniako liburuetan agertzen den hizkuntza guztiz maskulinoa izaten da …  idazleak, abeslariak … gehienetan gizonezkoak … hauek adibide gutxi batzuk baino ez dira, ondo  behatzen baditugu adibidez betetako zerrenda amaigabea egin genezake ikasgai guztiekin.
Protagonismoaren arabera ,eratzen dira botere eta autoritate harremanak eta identitatearen garapena ere. Beraz, dagoen curriculumean emakumearen  presentzia, papera, balorea … txertatzea  ezinbestekoa da ; emakume zientzialariak, historian, existitu diren emakumeen ekarpenak islatu behar dira,  emakume musika egileak  azaleratu,  hizkuntzetan erabiltzen den generoa eta  irudiak aldatu behar dira …  Horrela, ezberdintasunaren legitimazioarekin apurtu arte.
Emakumeen presentzia eta ekarpenei beharrezko garrantzia eta lekua emanez, honek, paradigma aldaketa ekarriko luke. Batetik, emakumeen beharrak kontuan hartuko liratekeelako   , bestetik,  ezagutzaren teorietan, arrazionaltasuna ez litzatekeelako ezagutza-iturri bakarra  eta gainera, natura eta gizakiaren arteko lotura argi utziko lukeelako.

Guzti hau kontuan izanik,  curriculumean  eta gure ikastetxeko arlo guztietako ikasmaterialetan  historia, zientzietan, gaztelanian, hizkuntza, ingeleran, musikan… emakume eta gizonen presentzia eta balorea orekatu  behar da, irudiak, kantak,idazleak,konpositoreak, zientzialariak, historia egin duten emakumeen presentzia,  hizkuntzaren trataera mistoa … Momentuz gure esku dago  parekatzearen lan hau, material gehigarrien bidez eta genero ikuspegia hedatuz, baina curriculumean txertatzen den momentutik, ikasmaterialak hezkidetzaileak izan beharko dira. Horregatik, curriculumean txertatzearen premia eta beharra. 














EMAKUMEEN EKARPENAK

 Emakumeek gizartean izan duten presentzia mugatua eta baldintzatua egon da beti. Halaber, nahiz eta emakumeek historiari eta gizarteari orokorrean ekarpen handiak eta historikoak egin, heteropatriarkatuak horiek inbisibilizatu izan ditu eta inbisibilizatzen jarraitzen ditu. Horrela, sistema bera mantentzeaz gain, botere asimetrietan sakontzen du. Hiru dira heteropatriarkatuak erabiltzen dituen mekanismoak emakumeak eta euren ekarpenak ikustezin bihurtzeko:
  • Androzentrismoa: Gizona gauza guztien erreferente izateari deitzen zaio. Ikuspegi maskulinoaren arabera definituko eta deskribatzen da mundua. Hori dela eta, estereotipo maskulinoek garrantzia hartzen dute. Hau da, historia kontatzerakoan emakumearen figura kontuan ez hartzeaz gain, ikuspegi maskulino batetik kontatzen da, eremu publikoari garrantzia handiagoa emanez, efektibotasunari... Adibidez, gerrei garrantzia handia ematen zaie eta garaiko gastronomiaren inguruko aipamenik ez da egiten.
  • Sexismoa:  Emakume izateagatik bakarrik diskriminazioa bultzatzen duten jarrerak dira. Botere harreman desorekatuen ondorioz, emakumeak gizartean bigarren plano batean daude kokatuta. Beraz, protagonismoa ez izateak eremu publikoan eragiteko eta horretan ekarpenak egiteko zailtasunak izan dituzte. Horrek eremu pribatu eta eremu publikoaren dikotomia aberastu du. Halaber, emakumeen ezaugarriak eta zereginak gutxiestea edo gizonezkoenak bezala ez baloratzea ekarri du.
  • Ezagutzaren jabetza kentzea: Sexismoaren eta androzentrismoaren ondorioz, gizonezkoek barneratzen duten eskubidea da. Garai batean emakumeek debekatuta zeukaten eremu publiko batzuetan parte hartzea eta beraz, euren jakinduria zabaltzeko gizonezko baten izena erabili behar zuten. Gaur egun, egoera ez da hain muturrekoa baina oraindik ere gizonezkoek emakumeen produkzioez jabetzen jarraitzen dute, adibidez, emakumeen iritziez.

Dena den, feminismoak urteetan zehar izandako borrokari esker, emakumeen lana eta ekarpenak asko bisibilizatu dira eta horrela eremu publikoan dugun presentzia areagotu da. 
Baina feministon helburua ez da bakarrik emakumeak kuantitatiboki ikustaraztea. Emakumeok ere mundua ikusteko bestelako ikuspegia dugu, zientzia beste modu batean ulertzen dugu, bestelako aspektu edo gaietan jartzen dugu enfokea (zaintza, amatasuna...) Aspektu horiek ere ikustarazi behar dira. 
Hezkuntzaren alorretik, ikasleen garapen integrala ziurtatzeko ezinbestekoa da emakumeok protagonismoa eskuratzea. Protagonismoak identitatearen garapenarekin lotura handia dauka, nork bere bizitzaren jabe izaten laguntzen baitu. Horrez gain, protagonismoa eskuratzea ahalduntzera eramaten gaitu, zeina egoera ahuletan dauden kolektiboen garapen beharra adierazteko erabiltzen da. Ahalduntzeari esker, pertsonak objektu izatetik subjektu aktibo izatera igarotzen dira.

Hori guztia lortu ahal izateko, aurretik aipatutako heteropatriarkatuaren mekanismoak deseraikitzea ezinbestekoa da (androzentrismoa, sexismoa eta jabetzea). Horretarako hiru zeregin markatzen dira:
  • Emakumeok gizarteari eta giza garapenari egindako ekarpenak ikustaraztea.
  • Ekarpen horiek baloratzea eta gaur egungo eta etorkizuneko gizartea eraikitzeko erreferente bilakatzea.
  • Emakumeon ekarpenak inbisibilizatzeko erabilitako estrategiak identifikatzea eta deseraikitzeko mekanismoak diseinatzea.

Zeintzuk dira eskolak honekiko dituen erronkak?
  • Testuliburuen eta eskolan erabilitako bestelako baliabideen azterketa egitea:  emakumearen presentzia eta zereginak.
  • Emakumezkoek gizarteari egindako ekarpenak transmititzea, bisibilizatzea eta baloratzea.
  • Espazioen erabileraren gaineko analisia egitea: eremu publiko-pribatu (jolastokia adibidez)
  • Errealitatea beste modu batean, ikuspegi androzentristatik at, ezagutzea eta azaltzea.
  • Hezkuntza komunitateak hezkidetza bere gain hartzea eta eskolako jarduera guztietan genero ikuspegia txertatuta egotea.

Sexismoaren adibide bat Euskal Herrian:
Gure herrian nazio identitatea hain garatuta dagoen eta hizkuntzaren transmisioari hainbesteko garrantzia ematen diogun lurralde honetan ,emakumeek ikastolen sorreran izan zuten funtzioa inbizibilizatua egon da.

Garai horietan ikastolen aitzindariak izan ziren etxe-eskolak abiarazterako orduan, errepikatu zen genero-rol banaketa: emakumeen papera zaintzari lotuta zegoen, eta gizonena mantenuari eta sostengu ekonomikoari azken honek zuen errekonozimendu politiko eta soziala eta amek egindako lana ezkutaturik eta errekonozimendurik gabe geratu izan da, horren adierazgarria da testuinguru honen protagonista izan zen ama batek deskribatutakoa:

Egia esan [beraiek] dira borrokan aritzen direnak, baina atzean dauden soldadu koitadu horiek dira bidean geratzen direnak, inork kasu egiten ez dienak, eta kontua da beraiek izan direla borrokan ibili direnak. Zaldi gainean doana bakarrik ikusten dugu. Gizonak horrela zebiltzan: zaldi gainean bidea urratzen, atzealdean norbait utzita. Ba hori, gu. Gu arduratzen ginen haurrez, andereñoei jaten emateaz eta gainontzeko guztiaz. Senarra gaueko hamaiketan etortzen zen, poz-pozik Plentzian egon zelako eta ‘begira, alkatearekin berba egin dugu eta ikasgela bat utzi digu’ (...) Gerlarien dominak jartzen etortzen zen”21 (Rincón, A-Anzizar, A., 2014: 64).


Beraz, emakumeek burututako lan ikustezin horiek guztiek paper erabakigarria izan zuten euskararen eta euskal kulturaren transmisioan, giroa bereziki latza zen garaia honetan. Etxe-eskoletan parte hartu zuten emakumeek isilpeko erresistentzia-sarea eratu zuten, apurka-apurka gizartean errotzen joan zena. Horrek, hein handi batean, ahalbidetu zuen hirurogeiko hamarkadan ikastolen mugimendua indarrez sortu eta ondorengo urteetan garrantzia hartzea. Ikastolen sorreraren garai horietan andereñoen artean aitzindaria dugu Elbira Zipitria (1906-1982). Honek hezkuntza mistoaren eta pedagogia progresistaren alde borrokatu zuen Emakume Abertzale Batzatik Gipuzkoan. 


Hementxe Eusko Mediak Euskal Herriaren historian eragina izan duten pertsona garrantzitsuen gainean egindako bideo batzuk. Eusko Mediak emakumeen ekarpenak kontuan izan ditu eta inbisibilizatuak izan diren emakumeen historia kontatu du. (sarean emakume historikoen bideo gehiago daude)