2016/03/13

Tratu onen gainean hausnartzen

  • Laburpena eta balorazio pertsonala.
Gaia lantzerakoan inteligentzi emozionalaren kontzeptua etorri zait gogora, inteligentzi intra pertsonala eta interpertsonala. Harremanetaz ari garenean maiz pertsonen artekoa datorkigu burura norberak bere buruarekin duena ahaztuz.

Elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa bultzatu behar dugu, komunitateko partaide oro bere identitatearekin gustura egon dadin, garen bezalakoak onartuak izan gaitezen, elkarri tratu gozoa eman diezaiogun, bazterkeria oro gaindituz eta harreman positiboak izan ditzagun eskolan zein kanpoan.

Oso interesgarriak iruditu zaizkit Mari Jose Urruzolak proposatzen dituen tratu onak eremu ezberdinetan: nor bere buruarekin, besteekin (orokorrean), hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean) eta bestelako bizidunekin, objetuekin eta inguruarekin.

Maitasun harremanetan tratu onak funtsezkoak dira eta horretarako nahitezkoa da maitasun erromantikoaren ideia errotik deseraikitzea, bere mito eta ondorio negatibo guztiekin. NafarroakoGobernuak oso material interesgarria du gai hau lantzeko: Amodio zintzoen gida

Erantzunkidetasunaren ideia oso inportantea iruditu zait baita ere: ardurak banatzea, erabakiak adostasunean hartu eta horien ondorioei aurre egiteko konpromezu konpartitua... Atal honetan exteko lanak eta ardurak garrantzi nabarmena hartzen dute. "Ardurak ez dute sexurik" esaldiak oso ondo islatzen du egoera. Tratu onak sustatu nahi baditugu ardurak banatzea ezinbestekoa da. Horretarako zaintza lanak duten kutsu negatiboa (zama) gainditu behar da.

Asko gustatu zaidan azken ideia Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzearena izan da. Zaintza zentrala bada, pertsona bere osotasunean zentrala izango da baita ere.

Zer iruditzen ondorengo irudia?

  • Baliabide baten aipamena
Ondorengo loturan "Por los buenos tratos" programa hezitzailea duzue. Bortezkiaren prebentziorako programa bat da, batez ere bikote harremanetarako pentsatua dago eta tratu onen ikaspena bultzatzen du pertsonen arteko harremanak hobetzeko asmoz.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako baloreen sustamena lantzen du, autonomia eta norbanakoaren askatasuna, gatazken lanketa positiboa...




Datuak eta ondorioak.

Tratu on eta goxoak jarrera arazoen prebentzio botikarik hoberena dira. Ideia hau oinarri hartuta "Acción en red" gobernuz kanpoko elkarteak "Por los buenos tratos" programa jarri zuen martxan 2005ean. 
Baliabide ugari eskaintzen dituen proiektua da eta personen arteko harremanak hobetzeko praktika onak ikasteko tresna interesgarria da. Oinarrian honako helburuak bilatzen ditu: emakume eta gizonen arteko berdintasuna, autonomia pertsonala, muga sexisten zamarik gabe erabakiak askatasunez hartzeko, gatazken trataera positiboa, ardura, errespetua... 
Material ezberdinen artean ondorengo laburmetraia dago, "Hechos son amores":

Ikastetxean lantzeko erronkak
  • Adimen emozionala garatzeko jarduera antolatu eta sistematikoa egitea proposatuko nuke.Ondorengo loturan adimen emozionala eta gaitasun sozialak lantzeko proposamen ugari daude.
  • Berdinen arteko tutoretzak bultzatuko nituzke. Zaharragoak txikiagoen ardura hartuko lukete eta tutore modukoak izango lirateke. Oso emaitza onak ematen dituen estrategia da. "Tutoría entre iguales", dokumentu interesgarria da.
  • Ikasleak ikastetxearen antolamenduan eta arautegia egin eta aplikatzerakoan inplikatuko nituzke. Ikastetxea eta honen antolakuntzaren parte sentitzen badira bere sentituko dute eta dena ondo joan dadila gehiago saiatuko dira.
  • Tratu onen dekalogoa egitea proposatuko nieke ikasleei eta geletan eta pasiloetan jarriko nuke.
  • Ikastetxea eremu polita, goxoa eta atsegina izaten saiatuko nintzateke. Ikasleei gela eta pasiluak bere gogoko irudi eta bere gustora apaindu dezaten bultzatuko nuke.

TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN
Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.

Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa lortzeko:
1)      Eskolako komunitate-kide bakoitzak bere identitatearekin gustura egon behar du, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe. Bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo eta autonomoak eskolan barruan zein kanpoan eratu behar dira.
2)      Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatu behar dira, eremu pribatu zein publikoan.

 
Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak sustatzen du:
1)      Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
2)      Maila guztietan dominazio-menekotasun paradigmaren erreproduzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura.
3)      Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
4)      Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialen oinarrituriko harremanak.
5)      Bake eta indarkeria-eza kultura.

 


HEZKIDETZAren ikuspegitik TRATU ONAK zer diren zehazteko kontuan hartu behar dira Mari Jose Urruzolaren ekarpenak. Hauek dira batzuk:
-          Nor bere buruarekin harreman ona izateko:
Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptua ez estereotipatu propioa sortuz.
Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gabe.
“Ez” esan, behar duzun guztietan.
Autodefentsa estrategia anitzak garatu.

-          Besteekin (orokorrean):
Hizkuntza hezkidetzailea erabiliz.
Elkartasunezko jarrerak erakutsi.

-          Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean):
Elkarri lagundu.
Zure ekarpenik onenak eskaini taldeari.
Manipulazioei eta erasoei ezetz esan.
Arazoak daudenean guztientzako konponbiderik emankorrena bilatu eta martxan jarri.

-          Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin:
Zaindu, arduraz jokatu.
Erabilera ona eman objektuei ahal duten iraupenik luzeena izan dezaten.
Gaur egun deshazkundea deitzen denaren aldeko jarrera erakutsi. http://desazkundea.org/language/eu/

 

 

 
MAITASUNEZKO TRATU ONAK jakiteko zer diren Nafarroako Gazte Kontseiluak egindako lana aproposa da.
http://www.educacion.navarra.es/documents/27590/37095/6+Amodio+zintzoen+gida.+Nafarroako+Gazte+Konseiluak+egindako+gida.pdf/9f2c7ad8-9ebb-4ca6-84e2-e60dce100d2f
 
Eta ezin dugu ahaztu inoiz zer-nolako kaltegarria izan den maitasun erromantikoa.

 

Oraindik heldu beharreko gai bai KORRESPONSABILITATEA edo ERANTZUNKIDETASUNA da. Ikastetxean gai hori hasteko lantzen baliabide asko aurkeztu zaizkigu unitate honetan eta, nire ustez, oso baliagarria izan daiteke “Elkar arduratuko Hezkuntza” liburuxka (1994.urtean argitaratua).

Oso interesgarria iruditu  zait Marta Pascualek esaten duena: “ekofeminismoek ordena kultural bat (patriarkatua) eta ordena ekonomiko bat (kapitalismoa) salatzen dituzte”. Giza beharrek eta ekologia-mugek esango dute produkzio egoki eta jasangarriak eta egin eta banatu beharreko lanak zein diren. Ekologismoak ingurumenaren alorreko mugak aintzat hartzen dituen bezalaxa, feminismoak berdintasuna jotzen du edozein proposamen sozial eta ekonomikoren ezin ahaztuzko baldintzatzat. Ekofeminismoak hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen du.
 
Hona hemen berak idatzitako hainbat artikulu eta bideo bat:
 
 

 
IKASTETXEAN LANTZEKO ERRONKAK:
-          Ikasleek patriarkatuarekiko ikuspegi kritikoa garatzera laguntzea izan behar da lehen pausua.
-          Bigarrena, nire ustez, gauzak ongi egiteko gomendio batzuk eman behar dizkiegu.
-          Eskolako komunitate kide guztiok zaindu behar ditugu gure arteko harremanak eta tratu onak sustatu behar ditugu. Ezinbestekoa da denok gustura egoteko eta batzuetan hezitzaileoi ahaztu egiten zaigu.
- Etorkizuna da gaur egungo ikasleak (irudian agertzen denarekin ados nago).

 

 

TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN

TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN




Aste honetako gaiaren izenburua “Tratu onak” izan bada ere, gai honetan, harremanei buruz, elkarbizitzari buruz, ongizateari buruz, maitasunezko tratu onei buruz eta erantzunkidetasuna edo elkar-ardurari buruz ere jardun dugu.
“Harreman” kontzeptuari buruz hausnartzean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta gu partaide gaituzten kanpo-interakziok hartu ohi ditugu kontuan, baina pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu. Elkarbizitza honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko oinarria; hauek, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute, baita ikasketenean ere.



Hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
● Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
● Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.

Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa da:
● Eskolako komunitate-kide bakoitza (ikasleak, irakasleak, familiak eta AZP) bere identitatearekin gustura egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, diren bezalakoak onartuak sentitzea, gainerakoak baloratzea, gaitasunak eta
konpetentziak garatzea eta, bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea lortzen badu.
● Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen pertsonal eta soziala paraleloan sustatuz, bizi-proiektu propiodun pertsonak izatea, hartu-emanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen direnak, gure munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi eta esku hartzeko prest agertzen direnak. 

harremanak bilaketarekin bat datozen irudiak

Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak sustatzen du:
● Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
● Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, curriculumari dagokionean …) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...)
● Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
● Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
● Bake eta indarkeria-eza kultura.

(Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, korrespontsabilitate edo erantzunkidetasuna izan daiteke oraindik benetan heldu beharreko gai potolo horietako bat.)

Baina oraintxe aipaturiko erronka horiek guztiak ikastetxeetan lantzeko oztoporik nagusienak, gure pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira; hauek baitira tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin.
Eta horregatik oso aproposak izan daitezke gure ikastetxeetan Mari Jose Urruzolak iradokitzen dituenak abiapuntutzat hartzea:
Nor bere buruarekin harreman ona izateko:
Autoezagutza landu eta onartu zarena, badituzun alderdi on guztiak identifikatuz.
Zure gorputza onartu eta maitatu, zure edertasun kontzeptu ez estereotipatu propioa sortuz.
Autoestimua garatu besteenganako boterekeria edo harrokeriarekin nahasi gabe.
Konparaketak alde batera utzi.
Jarrera kritikoa erakutsi estereotipoen inposaketaren aurrean.
“Ez” esan, behar duzun guztietan.
Autodefentsa estrategia anitzak garatu.
Besteekin (orokorrean)
Agurtu eta hitz goxoak erabili.
Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
Janzkera, hizkera, izaera errespetatu
Begikotasunez jokatu.
Elkartasunezko jarrerak erakutsi.
Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean)
Elkarri lagundu.
Entzun, saiatu ulertzen, komunikatu.
Zure ekarpenik onenak eskaini taldeari.
Sexismorik gabeko jarrerak erakutsi.
Besteak diren bezalakoak onartu, epaiketarik egin gabe.
Besteen gorputza errespetatu.
Manipulazioei eta erasoei ezetz esan.
Zure betebeharrak aurrera eraman eta besteei dagozkienak eskatu.
Arazoak daudenean guztientzako konponbiderik emankorrena bilatu eta martxan jarri.
Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin
Zaindu, arduraz jokatu.
Etxeko animalia eta landareei behar dituzten ongizate baldintzak eskaini.
Erabilera ona eman objektuei ahal duten iraupenik luzeena izan dezaten.
Birziklatu.
Diruarekiko jarrera arduratsu eta solidarioa erakutsi.
Gaur egun deshazkundea deitzen denaren aldeko jarrera erakutsi.

Honek guztiak ordea, Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea proposatzen du, eta Zaintza hezkuntzaren erdigunean jartzeko formula magikorik ez dagoenez, has gaitezke, pertsona bere osotasunean begiratzen, eta  norberak nahiz besteek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen, baita pertsonei arreta eskaintzen ere, izan ere, harremanak zaintzea eta tratu onak sustatzea ezinbesteko lehentasuna da gure ongizaterako!  
 

TRATU ONEI BURUZKO HAUSNARKETA

1. Balorazio pertsonala:
 
Olatz Beraztegiri jarraituz, tratu ona ondo sentiarazten gaituena dela defendatzen dugu. Gure lan esparrura eroanda, eskola komunitateko kide guztiak gustura sentitzea lortzen duena, bazterkeria mota guztiak ezabatuz eta harreman positiboak eta autonomoak gauzatuz.

Azkeneko ikerketetan oinarrituta, ez badago garun femeninorik, ezta garun maskulinorik, faktore soziokulturaletan jarri behar dugu arreta, ikas eta desikas daitezkeen horietan, hain zuzen.

Neurozientziak esaten digu nerbio-sistemaren eta pertsonen jokaeren arteko loturak badaudela, izaerak, bizipenek eta gure inguruak lotura handia dutela.

Beraz, norberaren emozioak, sentimenduak eta ideiak izango dira oinarria elkarbizitza kalitatezkoa izateko bai nork bere buruarekin, besteekiko harremanetan eta inguruarekikoan.

Helburu hori guztiok onartzeko modukoa izango litzateke. “Guztiok" esaten dugunean, sexu-genero, etnia, kultura, maila sozioekonomiko, ezaugarri fisiko-psikiko eta aukera sexual guztietako pertsonok.

Baina horrekin batera ezinbesteko beste helburu hau lortu behar dugu: indarkeria eta dominazio-mendekotasun ereduan oinarritutako harremanak desagertaraztea.

Tratu ona ondo sentiarazten gaituena bada, maitasunezko harremanetan tratu ona izango da harreman horietan inplikatuta gauden guztiok ondo sentiarazten gaituena. Eta uste dugu nork bere burua ezagutzearekin hasita, argiak izaten, elkarren arteko arduraz eta zaintzaz konprometitzen, bakoitzak bizi-proiektu propioa izanda eta Mari Luz Estebanek dioen bezala “maitasun pentsamendua amodio erromantikoa baino gehiago dela” ohartzen bagara, zoriontsuagoak izan gaitezkeela.

Hezkuntza esparruan, gazteei lagundu behar diegu “desikasten” antzinako erromantizismo patriarkal kaltegarria. Batez ere, horren ondorio gordinenak pairatzen dituztenei, neskei.

Bestaldetik, elkar arduran irtenbide bat dugu, emakumeok eta gizonek egiten ditugun denboraren erabilera ezberdinek sortzen dituzten gehiegikeriak ekiditzeko eta, bide batez, maskulinitate eredu berriak sortzen laguntzeko.


2. Baliabide, ikerketa edo proposamen baten aipamena:

Gure institutuko ikasleentzat, gazteak diren neurrian, aproposa iruditu zaigu Nafarroako Gazte Kontseiluak "Maitasun zintzoen gida"-n diseinatutako Amodio osasuntsurako proposamena, eta Nola dakit harreman osasuntsua bizi dudala?  behaketarako irizpide bilduma.

Proposatzen dituen baloreen inguruko hausnarketa egitea eta berrikustea, gazte erakunde batetik bideratuta, oso interesgarria deritzogu.
Aniztasuna onartzetik asertzio-komunikazio bultzatzera doan harreman positiborako zerrenda luzea da.

 

3. Gaiaren inguruan jasotako datuak eta ondorioak:
Badirudi tratu ona zer den errez identifikatzen dugula. Ez da berdin gertatzen ona ez den tratuarekin. Egunero-egunero egoera asko bizi egiten ditugu, non tratu txarra jasotzen ari garen, konturatu barik.


Zenbaitetan, gure esparruan, hezkuntzan, gu geu gara tratu txar horiek jasotzearen arrazoiaren parte bat, estereotipoak errepikatzean adibidez.

Beste batzuetan, tamalez, ikasle neskek pairatzen dituzte, beraien lehenengo bikote harremanetan, eta hemen maitalea galtzeko beldurra agertzen da behin baino gehiagotan tratu txarrei aurre egiteko oztopo nagusi gisa. Indarrak jarri behar ditugu maitasun erromantikoaren mitoa eta maitasuna gauza guztien gainetik dagoen balorearena apurtzeko.

Olatz Beraztegirekin ados gaude edozein harremanetan, gau batekoan zein hil artekoan, guztiok daukagula disfrutatzeko eskubidea, eta guztiok ikasi behar dugula argiak izaten.

Arreta jarri dugu Olatzek erabiltzen duen “energetizatu” terminoan, gorputzari entzun behar diogula aholkatzen digunean.

“El mundo al revés” dokumentuan inbertsioak enpatiaz jokatzea ahalbidetzen du, eta ikasleen artean hori emakumeei gertatzen zaiela baieztatzeko eta “Kanpo lotsa” sentitzeko oso onuragarria den ariketa izan da.

4. Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:

Ikastetxean tratu onak lantzearen kultura nahiko hedatuta daukagula uste dugu. Tutoretza-programaziotik maila guztietan lantzen da dominazio-menekotasun paradigma arlo guztietan, aniztasunaren eta askatasunaren irizpideen defentsatik.

Hala ere, ez dugu lortzen ehuneko ehunean, komunitate-kide guztiak eskolan gustura sentitzea. Beti daude zirrikituak: espazio arriskutsuagoak eta “ikasle  toxikoak” tratu txarrak emateko prest.
  • Horregatik, oso garrantzitsua da tratu onak emateko prest dauden beste guztien artean konplizitate zero izateko tresnak eskaintzea. Hau esku hartze-proposamen bat izan liteke.
  •  Bestalde, gurean, Lanbide Heziketako Mendekotasun Arreta Heziketa Zikloa ematen denez, oso aproposa iruditzen zaigu Paca Roblesek “Mundua mugitzen duten langile ikusezinak” albistearen haritik, ziklo horretako irakasleekin esku hartze bat prestatzea eta beraien programazioan txeratzea, ekofeminismoaren ideiak bat datozelako ikasketa mota horren helburuarekin: erdian gizabizitza, eta produkzioa haren zerbitzura.

  • Amaitzeko, ikusita gure ikasle askoren harreman eskasa baino eskasagoa etxeko ardurak banatzerakoan, Marian Morenoren “Hamabostaldi bateko erronka” proposamena eramango dugu datorren urteko DBH 4.maila Curriculum Aniztasun taldera, ea horrela etxetik ere elkar zaintzan oinarrizko konpromisoak hartzen dituzten.
 

Tratu onei buruz hausnartzen




Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena, norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu.

Neurozientziaren esanetan:

  • Zoriontsu” izatea, izaki sozialak garen neurrian norberaren izaerarekin, bizipenekin eta inguruarekin lotura duela aitortzen dute.
  • Ikasleek nola ikasten duten ikertzerakoan emozioek berebiziko garrantzia dutela diote, zentzumen anitzeko esperientzien indarra eta ikastea gorputz osoarekin lotuta dagoela adieraziz.
Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa egon dadin lorpen hauek burutu behar dira:

  • Eskolako komunitate-kide bakoitza bere identitatearekin gustura egotea, diren bezalakoak onartuak sentitzea, harreman positibo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea, etab.
  • Neska zein mutil ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak.

Kalitatezko elkarbizitzak aldiz, honako hau eraikitzea sustatzen du:

  • Eskolakide guztien ongizatean oinarritutako kultura.
  • Dominazio-mendekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura.
  • Harreman positiboak norbere buruarekin eta besteekin.
  • Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan oinarritutako konpromiso sozial eta pertsonala.
  • Bake eta indarkeria-eza kultura.



Tratu onak ongizatearen oinarria dira; gure pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin.

Gai honi buruz Mari Jose Urruzolak honako ekarpen hauek iradokitzen ditu:

Norbere buruarekin:
  • Autoezagutza landu
  • Zure gorputza onartu eta maitatu
  • Autoestimua garatu
  • Ez” esan, behar duzun guztietan
  • Etab.
Besteekin (orokorrean):
  • Agurtu eta hitz goxoak erabili
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabili
  • Begikotasunez jokatu
  • Elkartasunezko jarrerak erakutsi
  • Etab.
Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean):
  • Elkarri lagundu
  • Entzun, ulertzen saiatu, komunikatu
  • Sexismorik gabeko jarrerak erakutsi
  • Manipulazio eta erasoei ezetz esan
  • Etab.
Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin:
  • Zaindu, arduraz jokatu
  • Animalia eta landareei behar dituzten ongizate baldintzak eskaini
  • Erabilera ona eman objektuei
  • Diruarekiko jarrera arduratsu eta solidarioa erakutsi
  • Etab.


Maitasunezko tratu onen definizioari dagokionez, Nafarroako Gazte Kontseiluak puntu hauek azpimarratzen ditu:

  • Maite izateko ikuspegi desberdinak egotea, maitasun-eredu bakarra ez egotea, alegia.
  • Elkarri begirunea edukitzea.
  • Guretzat nahi dugun askatasuna besteari ere ematea.
  • Independienteak izatea, bikotearekin dena egin beharra ez izatea.
  • Bikotearen kide bakoitzak autonomia izatea bere erabakietan.
  • Eguneroko etxeko lanen banaketa burutzea = Erantzunkidetasuna
  • Beste pertsonarekiko enpatia izatea.
  • Bikote harremanak berdintasunean oinarritzea.
  • Ekitatea, etika edo justiziaren oinarria dena, aplikatzea.
  • Asertzio-komunikazioaren erabilpena.

Azkenik, elkar arduraren inguruan, zaintza hezkuntzaren erdigunean jartzea proposatzen du ekofeminismoak: Pertsona bere osotasunean begiratzen dute eta norberak nahiz besteek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen saiatzen dira, baita pertsonei arreta eskaintzen ere.


Hona hemen proposamenak:

- Elkarbizitza jolasak (Haur hezkuntza)
- Amodio zintzoen gida: Amodio osasuntsua eta amodio kaltegarria hizpide
- Indarkeria sexistaren prebentzioa izeneko dokumentua: Autoestimua, berdintasuna eta tratu onen inguruko jarduerak daude

Jardueraren inguruan Mirian Herbonen hitzak azpimarratuko nituzke:


Maitasun ona, genero indarkeriaren aurkako txertoa”.

Indarkeria sostengatzen duten emakumeek, arrazoi nagusi bategatik sostengatzen dute: inork ez die esan maitasun ona merezi dutela. Inork ez die erakutsi nola sortu behar den. Emakumeoi esan digute maitasuna dela gure bizitzaren zentroa eta horrek ematen digula identitatea. Ez digute azaldu nola maitatu behar dugun geure burua.”

Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:

- Elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa bermatu ikastetxeetan.
- Ikastetxeetako kide guztiak gaiaren inguruan formatu.
- Maitasunezko tratu onak nolakoa izan behar duen irakatsi, ikasleak kontziente izateko eta beraien harremanak aldatu ahal izateko.
- Erantzunkidetasuna edo elkar ardura pertsona guztiena bilakatzen saiatu.