2016/11/14

FEMINISMOA

Feminismoa  nire bizitzan gaztetatik, sentitu dut, eta nire gurasoen etxean bizi genuen, egoera  patriarkatu horrei, desadostasunak azaltzeko indarra eman zidan. Ez nuen uste,nire bi anaiak eta nik, rol desberdinak bete behar genituenik.
Gure etxean, eta gure familian,nire bikoteak eta nik, umeen zaintzan, heziketan,… batera hartzen dugu parte, eta gure seme alabarentzat, eredu izan behar dugula iruditzen zaigu.Asko hitzegiten dugu..eta ez da niregan bakarrik geratzen erantzukizun hori.
Seme alabak hezteko garaian, biak, hiritarrak, eta era berean norbanakoak bezala hezi nahi ditugu. Sexuari  gehiegi begiratu gabe,gaur egungo gizarteak,sailkapen hori ya egingo die eta.

Guzti hau nire inguru hurbilean kokatuko nuke,(nire etxea, nire familia.).Baina zer gertatzen da, lantokian?? Hau da Ikastolan?
Ikastolan, landuko nituzkeen bia gaiak:
Feminismo mugimenduan garrantzitsuak izan diren, emakumeen izenak,ekintzak, ezagutarazi egingo nituzke, pertsona bakoitzaren jakindurian edo “bagaje cultural” delako horretan  emakume horiek zer eta nola egin zuten jakin behar delako.  Pertsonalki eta kulturalki aberasteko.
Beste gaia, ZIBERFEMINISMOA izango litzateke, gure ikastolan Ziberbulling –etaz hitzaldiak eta ematen dira, baina ziberfeminismotaz EZ.  Gazteen artean eta ez hain gazteen artean  bidaltzen diren emakumeei buruzko irudiak edo mezuak,ia gehienetan , edo guztietan, emakumea gutxiesten da. Eta hori nolabait adireazi behar zaie.

Mugimendu feministaren barruko emakumeen artean, BETTY FRIEDAN, aukeratu dut.
Estatu Batuetan jaio zen, (1921), gurasoak etorkinak ziren, aita Errusiarra eta ama Hugariarra.Amak herriko egunkari batean egiten zuen lana, baina,ezkondu eta ama izateko bere lana utzi izan behar zuen.
Betty, psikologian graduatu zen,oso ikasle argia zen, langilegoari buruzko hainbat aldizkarietan parte hartu zuen.Nahiz eta ezkondu, bera ez zuen bere lana utzi.Aldizkari baterako artikulu bat idazten ari zela, emakume estauarrari buruz proiektatzen  zen emakumearen errealitatea eta benetakoa ez zetozela bat konturatu zen. Eta Ipararmeriketako emakumeen egonezinari buruz idaztea erabaki zuen. Horrela  “LA MISTICA FEMINIDAD” liburua argitaratu zuen 1963. Urtean. Liburu honekin Pulitzer saria irabazi zuen (1964).
1966.urtean NOW (Organizaciòn nacional de mujeres) sortu eta bertako lehendakaria izan zen.
1970. urtean abortoaren legea onartzeko borroketan parte hartu zuen.
1971. urtean, Gloria Steinen,Bella Abzuy eta beste emakume batzuekin,”NATIONAK WOMEN´S POLITICAL CAUCUS” sortu zuen, horrela ,politikan emakumearen  presentzia aldarrikatu nahi zuten.
1981.utean beste liburu bat argitaratu zuen “LA SEGUNDA FASE”.

Gaur, lankide batekin  feminismoari buruz hitzegiten, honako hau erakutsi dit eta zuekin partekatu nahi dut.

htp://culturainquieta.com/es/inspiring/ítem/10949-emma-watson-esconde-un-centenar-de-
libros-en-el-metro-de-londres.html



Feminismoa

FEMINISMOA


FEMINISMOA : ikastaro honetako hasierako bideoan esaten den bezala “feminismoa emakume eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela sinestea bezain gauza sinplea da “.

Borroka feministaren helburu nagusia gizonak emakumearen gain mantendu nahi duen agintearekin bukatzea da, emakumea pertsona libreak garela aldarrikatuz eta bi generoen artean luzaroan sortutako zauri larriei amaiera emanez. Ezin da ukatu mugimendu feministak duen garrantzia emakumearentzat ,bere garrantzia aldarrikatzen du eta emakumea birgizarteratzea nahi du, bera ere parte den gizarte honetan eskubide eta aukera osoa duen pertsona bezala onartua izan dadin.

Feminismoak  fruitu asko eman ditu bere borrokaren bidez eta emakumeoi bizitzan gauza asko aldatu digute. Nire ustez hiru garrantzitsuenak hauek lirateke:

·        
* Sufragio unibertsala ( aldarrikapen honi esker berdintasunaren legeen oinarriak ezarri ziren).









·       *   Sexualitatearen askatasuna (emakumeok gure gorputzaren jabe izatea eta ez beste inorena).








·        *  Lan mundura sartzea ( horrekin askatasun ekonomikoa eta emakumea independenteagoa izatea).






Iazko ikaskideen post bat aukeratzekotan honako hau aukeratuko nuke  bertan azaltzen den Coral Herrera Gomez en testua "Feminismo para feministas" aipatzeko delako batez ere:


Aurretik esan dudan bezala feminismoari esker lorpen handiak eta nabariak izan dira baina gaur egun emakume eta gizonen garapen osoa mugatzen duen sistema patriarkatuan jarraitzen dugu. Sistema hau gainditzeko ezinbestekoa da feminismotik lanean jarraitzea oraindik lan handia baitago egiteko eta lorpenak asko dira borrokatu beharrekoak. Guk, hezitzaile bezala, jorratu beharreko bi gai feminista (beste batzuen artean) hauek aipatuko nituzke:

·       -  Emakumea bistaratzea (curriculumean txertatzea).
·   -  Aniztasunaren trataera. Ezinbestekoa ikusten dut aukera berdintasuna eta askatasunean oinarritutako garapen bat bermatzeko.

Azkenik, emakume feminista esanguratsu bat aukeratzeko orduan oso
 zaila egiten zait bat aukeratzea hor bait daude egunero-egunero ixilean diardutenak,baina bat aukeratzekotan gure lurralde honetara mugatu naiz:  Madame d’Abbadie d’Arrast ezkondu aurretik Marie Coulon izena zuena eta lehen emakume feminista euskalduna bezala ikusten dena:





Feminismoei buruz hausnartzen

Feminismoaz irakurtzen, oso gutsoko dudan definizio bat aurkitu dut Gazteraiki orrialdean:

Feminismoa, edozein iraultzaren lurzoru komuna, birika kolektiboak aire fresko eta errebeldez betetzen dituen begirada, pentsamendu, norabide eta praktika multzoa da.

Borroka feministari esker, maila ekonomiko, politiko zein juridikoan emakumeok subjektu autonomo gisa aitortuak izatea lortu dugu azken hamarkadetan. Hala ere, parekidetasun "formal" horren ostean generoaren araberako egitura sozial hierarkikoa mantentzen da. Esparru publiko zein pribatuan eskubide eta beharren arteko amildegia itzela da. Nahiz eta emakumeok lan merkatuan parte hartzen dugun, ez da ekonomia antolatzeko eredu berririk eraiki eta zaintza lanek emakumeen ardura izaten jarraitzen dute, besteak beste. Ondorioz, emakumeok gure denboraren jabe izatetik urruti gaude oraindik, eta hortaz, eremu politikoan aritzeko (adibidez) trabak areagotu egiten dira. Gainera, botere espazioetan desoreka mantentzen da; emakumeen prestakuntza maila ez dator bat lan merkatu eta eremu politikoetan duen presentziarekin.

Eskapan (Mari Luz Esteban, Amaren heriotzak libreago egin ninduen, 2013) olerkiaren gainean egindako bideo lana da. 


Hala ere, feminismoak emakume zein gizon guztion bizitzak hainbat esparrutan hobetu dituela aitortu beharra dugu. Nire bizitzan feminismoak egindako ekarpenetako batzuk honako hauek izan dira:

  1. Hezkuntza-eskubidea dut. Are gehiago, garai batean gizonezkoi soilik zegozkien esparruetan aritu ahal izan naiz ikertzen.
  2. Sexualitate askeago bat garatzeko aukera izan dut; ugalketatik bereizitako sexualitatea besteak beste.
  3. Bizitza norekin elkarbanatu nahi dudan erabakitzeko eskubidea.

Horiez gain, modu orokorragoan, feminismoak kritikotsuna lantzeko balio izan nau. Eguneroko bizitzako portaera eta jarrera ezberdinak aztertu, eta gutxika gutxika aldaketa kualitatiboak egiten ikasteko. Errealitate ezberdinak ezagutu eta elkarbanatu; sororidadea landu. Hitz gutxitan; emakume eta pertsona gisa hazteko tresna ezinhobea da niretzat feminismoa.


Iazko ikaskideek ere Feminismoaren inguruko hausnarketa oso txukunak egin zituzten. Horietatik bat aipatzearren, Aida eta Itsasok idatzitako Feminismoak erakusten digu jendarte hobea lortzeko bidea
partekatzen dut oraingoan zuekin. Ideiak argi eta modu eskematikoan adierazita agertzen dira, irakurterraza da eta bisualki nahikoa erakargarria.

Ikastarokideek aipatu duten moduan, eremu hezitzailean feminismoaren inguruko gai ugari lantzeke daude oraindik. 


Bukatzeko, niretzat esaguratsua izan den emakume feminista bat utzi nahi dizuet sarrera honetan. 



Amaia Pérez Orozco, beste hainbaten artean, Subversión feminista de la economía liburuaren idazlea da. Ekonomia kritikoa landu du ikuspuntu feminismotik abiatuta. Zaintzak berrantolatzeko proposamenen UN-INSTRAW ikerketa arduraduna izan da. 


Interesgarria iruditzen zaionari hementxe uzten dizkiot bai liburua, eta baita ekonomia birpentsatzearen inguruko ikastaro baten bideoa ere.


 





FEMINISMOEN ESKUTIK ANDROZENTRISMOARI AURRE EGITEN


Batzuetan jartzen naiz pentsatzen zein garrantzitsua den, memoria historikoaren inguruan Celia Amorós

-ek dion bezala, gure erroak non dauden jakitea, hau da, historia ezagutzea, oso inportantea dela, harrituta gelditzen naizelako urte gutxitan soziedadea zenbat aldatu den konprobatzerakoan. Nire amak esanda dakit, adibidez, bera txikia zenean nire amonak aitonaren baimena behar zuela Kutxabank edo edozein Aurrezki Kutxako libreta bat izateko, nahiz eta amonak kanpoan lan egin eta hilero bere nomina propioa kobratu; edo pasaportea izateko ere, senarraren sinadura behar zutela emakumeek, aurreko mendeko 60. Eta 70. hamarkadan, adin txikiko ume eta nerabeekin gertatzen zen bezala. Sinesgaitza egiten zait, nola zen posible? Nola aldatu dira hainbeste bizitzako baldintzak gaur egungo emakumeontzat?




Aste honetako irakurgaia landu ondoren hobeto ulertzen ditut gauzak, bereziki nondik gatozen gu. XVIII. mende bukaerako “emakumeak hiritarrak izateko eskubidea”, hezkuntza eskubidea besteak beste. Feminismo liberala XIX. mendeko erdi aldera, bozkatzeko eskubidea markatuz aldarrikapen nagusi bezala. Baina legea aldatzea lortu arren, irmo jarraitzen zuen idatzi gabeko araua, patriarkatuaren legeak gizonen pribilegio hierarkikoak bermatzen baitzituen.
Borrokari eta aldarrikapenei eutsiz, mugimendu kolektiboaren berpizteari esker batutako indarren eskutik  etorri zen lan eskubidea. Beranduago, XX. mende erdialdean, “pertsonala dena ere politikoa da” bihurtu zen garaiko aldarrikapenak batzeko leloa, legea aldatzea ez zela nahiko ikusirik parekotasunerako bideak sistema osoaren ordena aldatzea eskatzen zuela agerian utziz.
1.- Hau guztia jakinda, zertan hobetu du feminismoak nire bizitza?  Coral Herrerak  aipatzen dituen arloei jarraituz, adibidez, hiru hauek iruditzen zaizkit oso garrantzitsuak: nik lanbidea izateko aukera dut eta horrek autonomia ekonomikoa izaten laguntzen dit; sexualitateaz gozatzeaz gain, nik erabaki dut noiz izan ama, aurretik eta ondoren berriro haurdun gelditzeko mehatxuaren menpe bizi gabe; Goi Mailako Hezkuntzan parte hartu izan dut, bi lizentziatura garatu ditut eta ikasten jarraitzeko asmoari eusten diot, irakasle bezala aritzen naizen bitartean. Edo Amelia Valcárcelen bideoan ikus dezakegun bezala




2.- Neu nabigatzera ezizenarekin sinatzen duen posta aukeratu dut iazko ekarpenen artean, modu eskematikoan baina garbi azaltzen dituelako feminismoaren inguruko ideia nagusiak eta hezkidetza eta feminismoaren arteko loturak. FEMINISMOA VS BERDINTASUNA VS ASKATASUNA
Izenburua ere asko gustatu zait.

3.- Hurrengo bi urteei begira, hezitzaile bezala nire ustez mikromatxismoetan eta ziberfeminismoan zentratu beharko genituzke erronkak. 

  • Mikromatxismoak arriskutsuak iruditzen zaizkidalako, oso barneratuta ditugu eta antzematea ez delako lan erraza, edozein indarkeria sinbolikoarekin gertatzen den bezala.

 


  • Teknologia digitalari dagokionez, batez ere urradura digitala gainditzeko asmoz aritu beharko ginatekela hezitzaleok pentsatzen dut, nigandik hasita, kosta egiten zaidalako oraindik etengabe berritzen ari den teknologia honetan murgiltzea. Egia da emakumeok ere, gaur egun, Euskal Herrian behintzat, aukera ugari ditugula mundu digitalean jarduteko edo teknologia digitala erabiltzeko, baina nik ikusten dut erabilpen diferentea izaten dela nesken artean eta mutilen artean, eta ez dela nire irudikapena bakarrik, ikerketa honek erakusten duen moduan: La brecha digital de género existe y éstas son las cifras  edo  Celia Castañon  artikulu honek agerian uzten duen moduan

4.- Emakume feminista esanguratsuen inguruan aritu naiz arakatzen Interneteko hainbat orrialdetan eta poztu egin nau zenbat izan diren aldarrikapen honen alde borrokatu duten emakumeak ikusteak, nahiz eta soziedadearen aitorpenik ez izan. Ikasgaian proposatutako zerrendatik kanpo irtengo naiz eta nire kabuz aurkitutako hiru emakume aipatuko ditut:
  • Clara Zetkin, adibidez, emakumeen boto eskubidearen defendatzaile sutsua eta martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna proposatu zuena.
  • Mary Wollstonecraft, XVIII mendean argumentatu zuelako emakumeok ez garela jaiotzez gizonezkoak baino gutxiago, hezkuntzak markatzen duela menpekotasuna.
  • Virginia Woolf, emakumeok ere gure espazio propioa izatearen garrantzia defendatu zuelako, denon espazioa, azken finean, inorena ez delako, nortasuna eta zaletasunak garatzeko ere denbora propioa eta espazio propioa ezinbesteko konkistak direlako





 .