2019/11/04

BARKATU MAITIA, EZ DA ERREPIKATUKO!

Dirudienez, oso ohikoa den esaldi batekin hasi nahi nuen nire posta: "Barkatu maitia, ez da errepikatuko. Nik asko maite zaitut,. Zuregatik egiten dut.." . Zoritxarrez, emakume askok entzuk dute horrelako esaldiren bat beraien bizitzan, film labur honetan ikusten den bezela.

EL ORDEN DE LAS COSAS - Corto contra la violencia de género


Familian,  beste instituzioetan baino gehiago toleratu eta normalizatzen da genero indarkeria eta hartzen diren rolak, tradizioz izango balira bezela, generazio batetik bestera pasatzen dira. Gloria Steinemek esan bezela: "Para la mujer, su propio hogar es más peligroso que la carretera".


Datuak eta estatistikak ikusita,  genero-indarkeria ez da gutxiagora joaten. Irakurri bezela, Euskadiko Autonomia Erkidegoan iaz, 2013an baino %1,5 salaketa gehiago egon ziren eta 2018an 224 emakume gehiagok jasan zuten genero-indarkeria. Eta Jaurlaritzaren arabera abuztuan egindako ikerketetan ere %3 areagotu dira biktima eta salaketak. Harrigarria da nola hauen kopurua handitzen den jeitsi beharrrean... Zer ari gara gaizki egiten? Hori kontutan hartu gabe Graciela Atenciok dioena, datuak bikoiztu daitezkela biktima guztiak kontutan hartuko bagenitu.



Esanguratsua iruditu zait nola erasotzaileen artean ere, adingabekoen portzentaia igo den urte batetik bestera. Honek adierazten digu txikitatik lan handia daukagula aurretik egiteko.
Atentzioa deitu didan beste datu bat izan da gaixotasun mentala duten 10 emakumeetatik 8k jasotzen dutela genero-indarkeria.

Ines Alberdiren hitzak jaso ditut oso ondo azaltzen dutelako egoera: "La violencia contra las mujeres es el resultado de la idea del dominio masculino y de los valores que reflejan este poder sobre las mujeres. La identificación de la virilidad con el poder, lo que en el lenguaje popular se conoce como “machismo”, está intrínsecamente unida a la idea de que es legítimo imponer la autoridad sobre la mujer incluso mediante la violencia".



Aurreko urteetako #MabelCia ren post hau oso interesgarria iruditu zait:


Bere postan azalduriko bideo batek oso ondo islatzen ditu emakumeok txikitatik jasotzen ditugun mezu estereotipatu ugari, eta genero-indarkeria islatzen dituzten beste hainbat mezu. Beraz, bideoa berriz ere errekuperatu nahi izan dut. Benetan hunkigarria da:


Gainera bideoan azaltzen diren mezuek ere genero-indarkeria ikasita dela frogatzeko erabili genezake. Jasotzen ditugun mezuek modu zehatz batean jokatzera bideratzen gaituzte, baita mutilek jasotzen dituztenak ere. Jasotako mezu horiek normaltzat jotzen ditugu, eta urteetan zehar horiek barneratzen goaz.  Estereotipoek esaten digute nolakoan izan behar garen eta nola jokatu beharko genuke. Gu ederrak, sensibleak, sumisak...izan behar gara. Mutilek, indartsuak, inposatzaileak, sexualki aktiboak...
Bigarren jardueran ikusitako bideoan ere ikusten da genero-indarkeria ikasten den zerbait dela (Umeen munduan ez da emakumerik jotzen), ez dela naturalki jaiotzen den zerbait.
Eta honekin erlazionatuta dauden beste adibide pare bat atxikitzen ditut:

EL MACHISMO TAMBIÉN SE APRENDE




Guzti honi buelta emateko lehenengo gauza orduan ikasitakoa desikastea da. Gloria Steinemek dioen bezela: “El primer problema para todos, hombres y mujeres, no es aprender sino desaprender".

Gure inguruan zein ikastetxeetan zenbait jarduera egiten hasi da genero-indarkeriari buruzko gaiak lantzeko. Lehenengo gauza eta oso garrantzitsua iruditzen zaidana da hezkidetzan formatzea. Hainbat profesionalek jaso dute honi buruzko formakuntza, klabea dena gero zenbait jarduera martxan jarri ahal izateko. 
Honetaz aparte, tutoretza saioetan ere lantzen da eta ikasgai edo proiektuetan zeharka lantzen den zerbait da, estereotipoak ekidituz, hizkuntza ez-sexista erabiliz, emakume famatuak aipatuz eta ez bakarrik gizonezkoak...
Talde feministek ere lan handia egiten dute honen inguruan eta bai hauen bidez edo beste elkarteek ere antolatzen dituzten manifestaldi, asanblada eta ekitaldiak ere kontutan hartu behar ditugu (Martxoak 8koa adibidez...).

Hau dena kontutan hartuz okurritzen zaizkidan erronkak honako hauek dira:

  • Estereotipoak desikasi behar ditugu.
  • Genero-indarkeria detektatzeko tresnak eman.
  • Eredu positiboak eman.
  • Maitasunaren kontzeptua erromantizismoren mitotik aldendu.
  • Curriculuma eta erabiltzen ditugun materialak aztertu: estereotipoak baztertuz, hizkuntza egokia erabiliz, emakume zein gizonen adibide zein irudi orekatuak erabiliz...
  • Familiarekin lan egin.
  • Heziketa afektibo-sexuala.




Batuz indarkeriari EZ!


Genero-indarkeriaren inguruan ikusitakoari buruz pentsatzen hasita, iruditzen zait gaur inoiz baino gehiago datuak kontrasta ditzakegula, hau da, espero dut momentu jakin bateko datuak, alegia,  gure gazteen iritziak aldatzen joatea denboraren, hezkidetzaren eta gizartearen bultzadaren poderioz. Izan ere, “Gazteek maitasun erromantikoan sinesten jarraitzen dute” artikuluan jasotzen diren emaitzak kezkagarriak dira oso: Gazteen %70ak erantzun du maitasuna itsua dela (Granadako Unibertsitatearen ikerketa).

Itxaroten nago gure Hezkuntza Sisteman ISEI-IVEIk laster eskainiko digun 6 urtetan zehar eginiko azterketen emaitzen txostena. Garrantzizkoa izango dugu jakitea non kokatzen diren gure gaztetxoak eta hezkuntzatik zein norabide hartu behar dugun zehazten lagunduko dizkiguten gomendioak.

Dena ikasi eta desikasiz ikasten goazelako, Haur Hezkuntzatik adiskidetasuna, harreman ona lantzen dugu, hori ez! edo ez dut nahi! bezalakoak ere esateko gai; biografia etikoa eraikitzen: pertsonekin nago, ez objektuekin… maitasuna berdintasunean ere ikasi egiten da, elkarrengandiko harremanetan.

Badakigu hala ere, belaunaldietako lana izango dela, baina agian izan gaitezke baikorrago, zeren noiz izan dugu gaur egunean dugun jendarte mugimendu, egitura, baliabide eta bestelakorik egoera eta ikuspegia partekatzeko?

Honengatik, June Fernández-en esaldia aipatu nahi dut “Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea”, oso errealista eta posibilista iruditzen baitzait eta neure prozesua honelakoxea izaten jarraitzea nahiko nuke:


Gaiari jarraiki, 2015eko Blancaren post-a aukeratu dut hain zuzen ere, goian aipatutako datuek 2019an zenbaitetaraino eboluzionatu duten laster jakin ahal izango baitugu.

2015ean jaso zituenak:
Gazteen artean estereotipo sexistak ez dira desagertu, eta kualitaterik baloratuenak boterea eta indarrarekin erlazionatuta daude, haien artean: ausardia, tinkotasuna, autosufizientzia, konpetibitatea.
Emakumeengan, ordea, baloratuenak: edertasuna, sentsibilitatea, mendekotauna, bakartzeko eta ulertzeko gaitasuna, eskuzabaltasuna, pasibitatea, ahultasuna eta mendetasun afektiboa.
Ikusten da nondik doazen emakumeen eta gizonen interesak eta nork daukan eskuetan boterea .

Ines Aberdik esaten duen moduan,
 “estereotipo sexisten iraunkortasunak genero indarkeria ezkutatzen laguntzen du”.

Bestalde Veronica de Miguel Lukenek  egindako ikerketaren arabera, “ Gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiago dute genero-indarkeriaren aurrean”.
2019an zer diote gure gazteek? bada aurrerapenik?

Eta zein da hezitzaile moduan geure buruari jarri nahi diogun erronka hurrengo bi urteetarako? Irudipena daukat, datuak ondo aztertuta,  fokuak non jarri behar ditugun asmatzen joango garela, baina geugandik hasita, helduon kalitatezko arreta gelan, kontzientea eginez.

Prestakuntza eta hausnarketa ugari partekatzen ari gara, norbera bere esparruan, geure kideekin eta ikastetxeetako ordezkariekin mintegietan. Agian kate luzeegia da ikasleenganaino iristeko, baina jendartearen indarra ere sartuko da ikastetxeetan eta indarrak batuz joango gara.




Indarkeria(K)

Ikusi dugunez genero-indarkeria modu askotan egituratzen da eta forma asko hartzen ditu, batzuk ezkutukoak eta besteak oso agerikoak.
Enuke esango "ezkutuko" horiek arriskutsuagoak direnik, izan ere, ez dira zuzenak eta ezta ere oso bortitzak edo identifikagarriak, baina justu horregatik kontu handiagoa izan behar dugu. Nire inguruan identifika ditzakedan indarkeriak sinbolikoak eta mikromatxismoak dira baina askotan, hurbilekoek eta lagunek egiten dituztenez, ez da ezta izendatzen ere. Bidezkoa iruditzen zait esatea, emakumezkook indarkeria jazaten dugun era berean, indarkeria erreproduzitzen dugula besteongan ere, ez da aldebakarreko auzia eta hau identifikatzea ere beharrezkoa dela deritzot.

Auzi honekin amaitzeko, identifikazioa da lehen bidea, eta gero eta argiago dugu denok noiz ematen den indarkeria kasu bat (dena delakoa). Egia da baita, erasotua sentitzea oso subjektiboa dela, denok ez baitugu indarkeria era berean identifikatzen ezta sufritzen. Adibidez, niretzako kalean ohiu bat eraso bat izan liteke baina nire lagun batentzat ez. 

Azaroan gaudela aprobetxatuta, jakina da Azaroak 25ean Nazioarteko Indarkeria Matxistaren aurkako eguna dela aproposa iruditzen zait emakumeok ez garela indarkeria jasotzen dugun bakarrak, askotan ahazten baikara genero auzia dela eta, transgeneroek ere indarkeria sistemikoa pairatzen dutela, eta are gehiago, atzerritarrek eta ezgaitasuna dutenak egoera zaurgarriagoan daudenez, indarkeria pairatzeko aukera handiago dute. Eta ez dut uste gehiegi hartzen denik kontuan.
Azkenik, esango nuke egun honek bisibilizazio modura balio duela bai, eta egun honetan denok gaudela indarkeriaren kontra, bai gizarte eragileak, bai alderdi politikoak eta bai gizarte zibila. Baina gerora, uste dut ezer gutxi egiten dela egoerari instituzionalki konponbidea emateko, eta salaketa egunera mugatzen direla.

Google irudietan "Azaroak 25" jarri ezkero agertzen dena: 

 


Azkenik, pasa den urteko blogari begira sarrera hau aukeratu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/mundua-dugu-irabazteko.html  oso azalkorra baita!

MUTILEK BIHOTZ GORRIA, 

BEREHALA ASETU BEHARREKOA, 

NESKOK ZER ote DUGU?


Inor ez dadila haserretu jarritako izenburuaz, Marina Subirats-en elkarrizketa entzun eta gero  ONDO ulertuko baita izenburuaren aukeraketa. 

Maria Subirants-ek ondo dioskun moduan (“Cómo educar en la igualdad de género”) arazoa errotuta dago gizakiaren historian, neskak eta mutilak desberdin hazi gaituzte eta hazten ditugu: neskok sufritu, mutilek nahi duten guztia berehala lortu. Honelako sustraiak, besteak beste, dira errotik kendu eta gainditu beharrekoak. 

Genero-indarkeriaz emandako apunteetan agertzen diren zenbakiak beldurgarriak iruditu zaizkit. Datu horiek gerretan genozidioetan dauden zenbakiak gainditzen dituzte. Datu ofizial horiek gainera, urtez-urte igotzen doaz. Tamalez, epidemia honen kontrako neurri nahikorik ez da hartzen eta hartutakoak ere, ez dira uste bezain eraginkorrak. Beste datu batek ere asko inpaktatu nau, goi karguetan dauden emakumeen %75ak jasotzen duela genero-indarkeria. Hasiera batean pentsa daiteke, genero-indarkeria beheko lanpostuetako kontua dela, baina ez,  transbertsala da. Azkenik, zer esan gazte jendearen inguruko datuak direla eta? Nola azal genezake gazteen artean lakra honek duen eragina? Adin bat dugunok hainbat gertaera, filma, diskurtso sexista ikusi, entzun ditugu, baina gazte hauek teoriaz?, beste kultura batean hasitakoak badira, nola azaldu gertatzen ari dena?
Bideo hau beste behin ikusita aspaldiko anekdota bat gogoratu dut, interesgarria dela uste dut. Aspaldi piszinara joaten nintzen eta ni joaten nintzen orduan 6 urteko umeak ere joaten ziren. Aldageletan amak seme-alabekin egoten ziren eta amak ia beti semeei zeuden laguntzen bainu-jantzia edota kaleko arropak jazten. Neskak ostera, gehienetan, bakarrik jazten ziren. Horrez gainera, pasilloetara irteten zinenean aitak euren artean berbetan zeudela jabetzen zinen. Adibide hauek eramaten gaitu genero-indarkeria ikasia dela pentsatzera. Genero-indarkerian neskak sufritu egiten du, baina horretan hazita dago, mutilak bere desioak lehen bait lehen betetzera. 
Genero-indarkeriaren prebentziorako protokoloak, kanpainak, kultura berria behar dugu. Hezkuntza Sailak, besteak beste,  Ikastetxeetan genero-indarkeriaren prebentziorako esku-liburua bideratu zuen ikastetxeetara.  

Ebaluazio Diagnostikoetan (ED) genero-berdintasunaren inguruko galdera egiten zaizkie bai ikasleei bai ikastetxeetako zuzendaritza taldeei. Galdesortako emaitzekin berdintasun txostena egiten da. 

Aurten, Bigarren Txostena argitaratuko da laster. Bertan ED15-ED17ko datuak konparatu dira. Emaitzak orokorrean positiboak, baina arlo batzuetan espero baino motelagoak dira.  
Ikastetxeetan aldaketak nabaritzen dira, bai formazio-planetan, sentsibilizazio kanpainetan parte hartzen, urteko planetan eta ikastetxeetako dokumentuetan. 

Amaitzeko, kartel hau gustatu zait, bertan arrazoi ezberdin eta asko agertzen direlako genero-indarkeriari aurre egiteko. 



Etiketa: #BegoñaB


Astelehen on guztioi,

HEZKIDETZAKO IKERKETA INKESTA.

Ikerketa inkesta  erantsi gabe nuela ohartu naiz, hementxe galdera eta erantzunak parte hartzaileen hitzekin transkribatuz:
Watsaap bidez bidali ditut, neska eta mutilei bidaltzen saiatu naiz baina momentuz bi mutilen erantzuna bakarrik jaso dut, gainontzekoak neskak dira, alde nabarmena ikusiko duzue erantzunetan, batzuk  feminismoa mundukoak direlako eta besteak berriz ez hain gertukoak. (batzuk gazteleraz erantzun naute eta komila artean jarriko ditut)





GALDERAK:

- EZAGUNA DA HEZKIDETZA ZURETZAT?
- ZER DA?
- ZEINTZUK DIRA BERE LAN ILDOAK?

JASOTAKO ERANTZUNAK:

(1-2 emakumezkoa) Ba pertsona bakoitzabere baitan heztea sexua kontuan izan gabe.
(3) Parekidetzaulertzen dut dela ildoa.
(1-2 emakumezkoa)"Coeducación es la manera de formar, no se yo si educar o que esta viene de casa, con niños y niñas juntos.
(3)Las lineas de trabajo, ya lo siento pero me pilla algo tarde".
(1-2-3 emakumezkoa) Hezkidetza ezaguna egiten zait noski, genero berdintasuna bultzatzea eta lantzea dela esango nuke. Denok genero berdintasunean heztea, bai haurrak eta baita helduak ere, hezkidetzak ez baitauka adinik, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte landu beharreko atal garrantzitsua da. Izan neska edo mutil, horrek ez dezala pertsona baten bizitza baldintzatu, hori lantzeko hainbat ildo daude. Hezkuntza, hedabideak, jemdartea oro har. Etxea eta familia. Erakundeen politikak. Guztia geure arteko aniztasuna eta benetako inklusibitatea kontuan hartuz eta errespetatuz
(1emakumezkoa) Hezkidetza nikdakidala hezkuntza metodo bat da, non oinarria sexuen arteko berdintasuna den, hau da ez den desberdintzen mutil zein neska.
(2-3) Ildoen eta ezaugarrien inguruan ez dut ezagutzarik.
(1emakumezkoa) " Educación sin diferenciación de sexo; no sabia que se llamaba así lo he mirado en internet"
(1 emakumezkoa) "Yo no tengo ni idea".
(1 gizonezkoa) "Educación igual en ambos sexos.
(2-3) Si algo, entiendo que llegar a la igualdad total.
(1 gizonezkoa) Bai neska eta mutilak hezkikera berdina izatea.
(2.3) Berdintasuna sustatzea bizitzako maila ezberdinetan: komunikabideak, gizarte, hezkuntza...

Ondorioa ikusi dezakezuen bezal nahiko ezberdina da, batzuk argi dute zeren inguruan doan, baina atentzioa deitu nau hezkuntza, feminismo berdintasun idoaren inguruan ez dabiltzatenak ez dutela oraindik ezagupenik. Egia da bestalde indarkeria matxista, genero berdintasuna dexente aipatzen direla hedabietan baina HEZKIDETZARI ez zaiola nahiko oihartzuna ematen iruditzen zat. Baina bestalde kostata bada ere hezkuntza eta jendartan sartzen joango dela ziur nago, gu ere horretarako gaude eta prestatzen, egungo egoerak horixe ere eskatzen digu eta, bakoitzak aurkitzen garen tokitik badugu egiteko.

Nik uste nuena baina, errazago erantzun dute, aurrera jarraitzera animatzen nau.

HEZKIDETZA INKESTA bilaketarekin bat datozen irudiak

HEZKIDETZA INKESTA bilaketarekin bat datozen irudiak
Interesgarria izan daiteke ikasleei egiteko.

#Josune
#HezEH

MUNDU BERRI BAT


NBEren arabera, honela definitzen da genero-indarkeria: generoan oinarritutako edozein indarkeria-ekintza, baldin eta horren emaitza izan badaiteke kalte fisiko, sexual edo psikologikoa, mehatxuak, hertsapena edo askatasunaz arbitrarioki gabetzea barne, bizitza publikoan edo pribatuan gertatzen bada "

Baina Veronica de Miguel Lukenek dioen bezala: nerabeen eta gazteen arteko genero-indarkeria hautemateak genero-indarkeria oinarritzen den pentsamoldea ere islatzen du ".

Hezkuntzan urte asko daramatzagu genero indarkeria desagerrarazteko lanean; orduan, zergatik ez da lortu? Gazteek zergatik jarraitzen dute pentsatzen bikotekidea kontrolatzea onuragarria dela?

Erantzuna estereotipoen transmisio kultural edo historikoan lor dezakegu. Horiek desagerraraztea oso konplexua dela uste da, kontuan hartuta herrialde honetako ikuspegi sozial, politiko eta, batez ere, erlijiosoaren ikuspegitik, urte askotako tradizio kulturala alde batera utzi beharko litzatekeela eta beste mundu bat eraikitzen hasi, desberdintasun sozial, politiko, ekonomiko eta abarrek lekurik izan ez dezaten. Baina horretarako, HEZKIDETZA dugu ikasleei zeregin horretan laguntzeko eta mundu berri honen transmisoreak izateko, genero-berdintasunera, arrazetara eta abarrera bideratutako balioekin … Genero-indarkeriak ez baitie erreparatzen ez arrazei, ez gizarte-klase desberdinei … Aurreko edizioan Ander Alonsok esan zuen bezala gure lurraldean soilik emakumeen% 5,7 daude indarkeria mota horren eraginpean. OMEren arabera, Europako datuei begiratuz gero, 62 milioi emakumek jasan dute indarkeria fisikoa. DARDAKARIA.

Aurrekoa kontuan hartuta, nola sor genezake mundu berri hori eskolatik? Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzaren hezkidetzako II. plana eta, batez ere, 8. zutabean  hemen lanean:

1.- Indarkeriaren desnaturalizazioa (ausarten kluba)

2.- Enpatia eta gatazkak bake-bideetatik konpontzea lantzea (Bizikasi)

3.- Jostailu ez-sexistei buruzko kanpainak

4.- Maskulinitate berriak
(https://hivhealthclearinghouse.unesco.org/sites/default/files/resources/22263.pdf

5.- Sare sozialak erabiltzea gazteen adibide gisa https://www.otromundoesposible.net/violencia-de-genero-en-redes-sociales /

6.- Emakumeen ahalduntzea (tailerrak aisialdiarekin eta Janire Estebanez)

7.- Mito erromantikoak haurtzarotik deskontatuz  http://www.juntadeandalucia.es/institutodelamujer/index.php/component/remository/publicaciones/libros_y_otros_recursos_de_caracter_monografico/recursos-de-coeducacion/otras/orderby,2/page,1/?Itemid=0

8.- … … … …..

Nolanahi ere, ezin dugu ahaztu Graciela Atencioren esaldia:
INDARKERIA-MATXISTAREN ZIFRA OFIZIALEK ez dute BIKTIMA guztiak berdin egiten: Datuak Ia BIKOIZTU egiten dira. "

INDARKERIA UNIBERTSOA

INDARKERIA UNIBERTSOA

Emakumeon aurkako indarkeriak, gure bizitzetan duen dimentsioa konszientera ekartzeko ariketa, ezinbestekoa beharko luke izan eskoletako hezkidetzako planetan.

Jakina da zibermunduak erabat kezkatua eta erne gaituela,besteak beste, askotan gazteek gailu digitalen bitartez jasotzen dutelako indarkeria.

Ekarpen moduan azpimarratu nahiko nukeena da gailu digitalen bitartez ere egin ahal zaiola aurre eta iraultza tresna ere bihur daitekeela.


Honekin batera, lotu nahi dut 2018an Andonik egin zuen ekarpenean :

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/mundua-dugu-irabazteko.html gogora ekartzen duela

June Fernández kazetariaren planteamendua, non esaten duen mikromatxismoaren aurrean, mikroiraultzekin erantzutea izan daitekeela bide posible bat.



Sare sozialetan gazteentzat ere oso erakargarriak izan diren erantzunak eman dira eta horiek ekarri nahi ditut gogora bereziki oso motibagarriak direlako gelan lantzeko.
Buruan nuen Manadaren epaia eta gero sareetatik antolatu ziren erantzun ezberdinak, baino momentuan ez nion arreta berezirik jarri sortu zen mugimendu bati: , non memoria kolektibo bat osatu zen oso denbora gutxian emakumeek egunerokoan jasotzen dituzten indarkeria guztien errelatoak jasoaz. Hona hemen fenomeno honen sortze eta garapena kontatzen duen liburua.



eta hona hemen indarkeria unibertso horren errelatoen bilduma deskubritzeko gunea:

Baliabide hau aukeratu dut emozionalki oso indartsua delako, baino era berean, oso erreala,indarkeria mota guztiak dira azaltzen dira bertan islatuak, gure amek,lagunek,

ahizpek eta guk geuk idatziak izan ahal direlako eta gure egunerokoaren isla delako.



veste aldetik, Haur Hezkuntzari begira, erabiltzen dudan ipuin bat aipatu bahi dut, sinple bezain indartsua delako, mezua oso errez iristen da haurrengana eta oso

aproposa da emakumeon aurkako indarkeria lantzeko adin hauetan:
<

Azkenik,esan gai honetan erreza dela biktima paperean edota maternalismoetan erortzea, beraz, biktima paperetik atera ditzagun gure eskoletako haur eta gazteak!!!arma ditzagun duintasunez!!