2020/11/27

ALDAKETEN ZAIN...

Marko legala gaian hainbat lege, dekretu... ezagutu ditut; batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hain ezagunak eta harritzen nau hainbeste lege egoteak gizartean aldaketak ez eragitea. Argi dago, lan handia daukagula aurretik gizarte berdinkidea lortzeko bidean, ez irakasleok bakarrik, baita familiek eta nola ez, insituzioek ere. Honen harira, hona hemen egungo egoera islatzen duten bi meme:
 

Esan beharra daukat, EAEko Hezkidetza-plana ez nuen ezagutzen ikastaroa hasi dudan arte. Plana hezkuntza hezkidetza oinarri edukitzeko, indarkeria matxista prebenitzeko zein horren aurka joateko eta tratu onak bermatzeko dago plana. Nire ustez, Plana gizarte feminista bat lortzeko irizpideak eta helburuak ditu eta egungo gizarte androzentrista honetan beharrezkoa den plana da, bidegabekeria eta injustizia guztiekin amaitzeko. Zutabeei dagokienez:     
 
 1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.

2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.

3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa.

4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.
 

Helburuekin jarraituz, hauek adierazten dira:

  • Hezkuntza-sistema eta Hezkuntza Saila prestakuntzaz, egiturez eta pertsonez hornitzea.
  • Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txertatzea.
  • Indarkeria matxista prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horien erantzuna erankorra emateko mekanismoak abian jartzea.

Aurreko edizioetako POST hau aukeratuko dut sexualitatearen inguruan hausnartu duelako, oso garrantzitsua iruditzen zaidana. Foroan komentatu dugun moduan, hezkuntza afektibo eta sexualaren garrantzia berebizikoa da askatasunez garapen integralean aurrera egiteko. Modu horretan, gai horri buruzko tailerrak edo dinamikak eskoletan egin beharko liratezke, edota ikasgai gisa txertatu, zergatik ez. 

Lege eta dekretuz josia gaude, berez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen dutenak, tratu txarrak identifikatzeko eta horietan esku-hartzeko… Irakasleok hau egin behar dugu, horrela diseinatu behar ditugu unitate didaktikoak, horrela esku-hartu….Hezkidetzaren alde lan egiten dugu, baina sistema patriarkala deseraiki arte ez ditugu aurrera pauso handirik emango, sistemak duen boterea indartsuegia baita.

 

2020/11/26

LEGEA ETA PARTAIDETZA

 

LEGEA ETA PARTAIDETZA

Aste honetan legediari buruz hausnartuko dugu. Argi eta garbi daukat gaur egun legediak aztertzen denbora gutxi eskaintzen dugula eta hauek izan beharko lirateke gure abiapuntua.

Aste honetan aztertzen gauden lege, artikulu edo xedeen artean bi aukeratuko nituzke. Alde batetatik, II. HEZKIDETZA-PLANA, EAE-KO HEZKUNTZASISTEMARAKO BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN 2019-2023 eta beste aldetik Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a).

Lehenengo legean agertzen diren zutabeak ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Gainera, guztiz ados nago gure bidea berdintasunarekin batera tratu onak bultzatzea dela.

 Hauek dira hezkidetzaren zutabeak:

1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.

2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.

3. Emakumeen jakituriaren integrazio eta haien ekarpen sozial eta historikoa.

4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.

5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.

6. Espazioak ikastetxean eta eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.

7. Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala.

8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku-hartzea.

 

 

                        



 

 

Bestalde, bigarren legetik parrafo hau azpimarratu nahiko nuke:

sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzea, bereizkeria-mota oro baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean.”


 

1.go legeko zutabea eta 2. Legetik aipatu dudan parrafoa betetzeko eta aurrera eramateko, ezinbestekoa da gizartearen parte-hartzea eta inplikazioa. Nire ustez, legeak bere osotasunean beteko balira edota betetzen gehiago saiatuko bagina, honez gero bereizketak eta tratu txarrak gutxituta egongo ziren. Gizartea, hezkuntza barne, kultura, ohitura,… transmititzaileak gara. Beraz, guk mezuak (ahozkoak direnak eta ahozkoak ez direnak) hobetzen baditugu dena hobetuko da. Nik behintzat horrela pentsatzen dut.

Hemen hezitzaileon lana handia eta beharrezkoa da. Baina irakasle askok hezitzaile hitza entzuten dutenean, ahaztu egiten zaie beraiek ere hezitzaileak direla eta zuzendaritza, berritzegune, orientatzaile, hezitzaile batzordeko kideak,… bezala beraiek ere (irakasleek) hainbat ardura eta egin beharra dituzte.

 Atzo azaroak 25 izan zen eta agian atzo irakasle batzuen inplikazio eza ikusi eta esan zuten guztiarekin entzun eta gero nire hausnarketa kritikoa da, baina horrela ezin da aurrera jarraitu.

 


 

Nire iritziz aurrera jarraitzeko dauzkagun erronka nagusiak ondorengoak dira:

Eskoletan, irakasle eta gainontzeko langileek (jangelakoak, atezainak, hezitzaileak…) sentsibilizazio eta prestakuntza trinkoa jaso beharko lukete. Nolabait denak sentsibilizatzea lortu behar dugu. Ezinezkoa da hau dena aurrera eramateko gutxi batzuen esku gelditzea.

-       Irakaslegoaren profesionaltasuna. Beraien lanaren oinarri den Dekretua eta gidak ezagutzea eta horren arabera jokatzea. Beraien ikasgaia azalduz aparte, eskola komunitatearen ongizate fisiko-psikiko-emozionala aurrera hartu behar duten ardura hartzea eta egin behar duten lana egitea.

-       Ikuskaritzak​ legea betetzen dela ziurtatzea.

-     Administrazioak hau dena aurrera eramateko behar den baliabideak eskura jartzea (pertsonalak, ekonomikoak, ...).

Bukatzeko, aurreko urteetako post hau partekatu nahi dut. Autoreak egindako hausnarketarekin bat bainator.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/legearen-babesean.html



2020/11/25

LEGEA GUTXIAGO ETA BENETAKO ERALDAKETARAKO EKINTZA ERREAL GEHIAGO!

 


Aurreko ikasturtetako sarrera HAU hautatu dut, iruditu zaidalako nire hausnarketarekin bat egiten duela, bide beretik goaz eta kezka berak ditulakoan nagoelako. 


Ezagutzen ez nuen legea....

“EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana”



(Ohartxo bat: irudi hau bilatzen nenbilela, konturatu naiz aurrekoak ere ez nituela ezagutzen eta 6 plan gehiago egon dira!)

Planaren laburpena eman zaigunez, ez dut zalantzarik izan bide hau hartu eta dokumento laburra irakurtzeko. Bide batez, ondo iruditzen zait planei buruzko laburpen dokumentuak egitea, batez ere dokumentuak 50 orrialdekoak badira.

Esanguratsua den esku-hartze ardatza: Emakumeen ahalduntzea




Emakume Etxe bateko erabiltzaile gisa ezinbestekoa iruditzen zait ahalduntze prozesuak erdigunera eramatea. Hare gehiago, garrantzitsua da Gobernutik ere horrela ikustea eta plan batean txertatzea. 

Ahalduntzea kontzientzia hartzea da, boterea hartzea, zure buruarekin eta aurre egin behar diozun bizitzarekin. Ahalduntzea ez da bakardadean  egin daitekeen prozesua (ez, behintzat, denbora guztian).
Nor zaren, zein garrantzitsua zaren, zer trebetasun (eta ahuleziak) dituzun jakiteko prozesua askoz boteretsuagoa da taldean egiten denean: AHALDUNTZE KOLEKTIBOA! ELKARREKIN GEHIAGO ETA HOBEAGOAK GARA!
Hori emakumeen etxeetan eta ahalduntze-eskoletan egiten da, baina... zergatik ez da prozesu hori eskoletan egiten? Zergatik ez dugu elkarrekin lan egiten eraginkorragoak izateko?


Ondoriorik garbiena


Nire ustez, hezkuntzako profesional gisa ateratzen dudan ondorioa da legeek babesten gaituztela, ez diogula beldurrik izan behar feminismoa eskoletara eramateari, hor egongo baitira legeak geure burua defendatzeko.
Berandu gabiltza eskolako aldaketa egia bihurtzeko nahiz eta aspalditik ari zaizkigu aukera bat ematen. Balia dezagun egoera eta joka dezagun partida guk nahi dugun bezala!

Azkenik, ezin dut sarrera hau amaitu aipatu berri dudan hori bera kritikatu gabe. Legeak, dekretuak, planak, protokoloak... ditugu, baina askotan paperean eta dokumentuetan geratzen dira eta ez dira behar bezala gauzatzen. Hau horrela izanda,  uste dut sistema patriarkala horretaz baliatzen dela: aurpegia garbitzen du aldaketarako proposamenak eta asmoak plazaratuz, baina ez dago benetan politika feminista estrukturalik heteropatriarkatu-kapitalista-kolonialarekin hausten duenik.



LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN

 


Legeen mundu honetan orain gutxi arte emakumeak bigarren plano batean gelditu garela ezin ahaztu liteke, eta ondorioz,  gaur egun ere gutxi dira politikan diharduten emakumeak. Izan ere, ezin dugu ahaztu hamarkada gutxi batzuk arte emakumeok ez genuela aukerarik legeak sortu eta haien inguruko eztabaidak eremu politikoan aurrera eramateko.

 

Hala, onartu beharra daukagu esku artean darabilgun marko politikoa gizonezkoek sortu dutela eta hein handi batean marko politiko maskulinoa dela.

 

Beraz, hezkidetzak gaur egun marko legal bat duela esan badezakegu, urteetako borroka feministak garaipen hori lortu duelako da; dena den, aintzat izan behar dugu arau horiek abiapuntu gisa onak diren arren, ez direla nahikoa eraldaketa soziala lortzeko.

 

Hau esanda, zein izango lirateke berdintasun errealaren bidean dauden erronka nagusiak? Hona hemen nik proposatutakoak:

  1. KONPROMISOA: Eraldaketa prozesuarekiko konpromiso eta hartu- eman bat izatea. Denon indar eta sormena lagun ditugula norabide berean egin behar dugu bultza, egiazko aldaketarik gertatzea nahi badugu. 


  1. KONTZIENTZIAZIOA:  Beharrezkoa da marko legalak babesten duen hori sinetsi eta zertan datzan jakitea. Heziketa eremuetan ari garen guztiok eraldaketa beharrezkoa eta posible dela sinesten ez badugu, eraldaketa ez da posible izango.Hezitzaile komunitate osoaren kontzientziazioa beharrezkoa da. Hau lantzeko, interesgarria litzateke Hezkidetza Mintegietan arlo guztietako hezitzaileak parte hartzea. Hau da, familiak eta hezkuntza komunitate osoko ordezkariak egotea eta irakasle bakoitzak erabiltzen duen material didaktikoaren berrikuspena egiteko konpromisoa hartzea, besteak beste.

Legediari dagokionez urrats asko lortu diren arren, lorpen aipagarrienetako bat hezkidetza bera hezkuntza komunitatearen agendan txertatu eta leku garrantzitsua hartzea izan da. Izan ere, orain dela gutxira arte hezkuntza arloan zebiltzan askok eta askok hezkidetzaz hitz bakar bat ere entzun ez zuela esan zitekeen. Gaur egun aldiz, hezkuntza esparruarekin eta legediarekin besterik ez bada ere hezitzaile gehien gehienok ezagutzen dugu hitza, horietatik gehienek kontzeptua ulertzen dugu, eta asko bat gatoz hezkidetzaren helburuekin.


Aztertu ditugun lege guztien artean esanguratsua den bat aukeratzekotan Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 28. artikulua aukeratuko nuke:


Sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaini, bereizkeria-mota oro baztertu eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzen dituena izango da. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean

 

Bukatzeko aurreko urtean Ainhoak eginiko sarrera  aipatuko nuke.

 

 

UR AZALERA GAITEZEN ETA ITO DEZAGUN PATRIARKATUA!


LEGEA, GUZTION ESKUBIDEA!!

 

Hezkidetzaren arlo honetako legedia gure ikasleen arteko berdintasuna ahalbidetzea baino askoz gehiago da. Ezinbestekoa da genero-ikuspegia txertatzea eta diskriminazio sexistari buruzko gogoeta indibiduala eta kolektiboa sustatzea.

Aukeratu dut LEGEDIATIK HARAINO ALDAKETETARA, tximeletalez!!!

Aspektu garrantzitsuak azpimarratzen ditu, ezinbestekoak gauzak aldatu ahal izateko. Ez da nahikoa legedia idaztea, bete egin behar da. Horretarako intentzionalitate politikoa ezinbestekoa da eta legedia betearazteko beste neurri zehatz batzuk ezarri behar dira ere.

Gustuko izan dut planteatzen duen leloa: ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT!!

Emakumearen borroka luzea izaten ari da eskubideak lortzeko. Bideo honetan, NBE Emakumeak borroka horren une garrantzitsu batzuk azpimarratu nahi izan ditu.

Bestalde, legedia aztertzerakoan, aipatu nahi nuke immigrazio-politikak eta emakume etorkinen kolektibo horren ikusgarritasun legala ez nuela ezagutzen. Hori ikertzeko nahian Malen Etxea emakume etorkinen elkartea ezagutu dut. Elkarte horren ekintza-ildoa Emakumeen Giza Eskubideen Defentsa da, eta, bereziki, emakume migratzaileena, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatuz, emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzaren helburuak lortzeko.

Etxea Haurralde Fundazioak argitaratutako “Pertson-Trafikoa-Sexu-esplotaziarako-eta-Lan-Esplotazioa-Eskal-Herrian-2020. Migraziorako ingurune seguruak” txostena aurkitu ostean Marko legala aztertu dut. Ondoren kolektibo honen erreferentzia legala aipagarrienak:

  • Langile migratzaile guztien eskubideak babesteari buruzko Nazioarteko Konbentzioa. Honi esker lortzen da: “Langile migratzaileek eta horien familiakoek estatuaren babes eragingarria jasotzeko eskubidea izango dute, funtzionario publikoek edo pertsona pribatuek, taldeek edo erakundeek eragindako indarkeria, gorputzeko kalte, mehatxu edo larderiaren aurka.”
  • 4/2000 Lege Organikoa, atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa, eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa. Aurrerapauso nabaria egoera irregularrean dauden pertsona atzerritarren babesari dagokionez.
  • Emakumeak eta neskatoak sexu esplotaziorako salerosketaren aurka borrokatzeko 2015-2018rako Plan Integralari esker, autonomia-erkidegoak dira neurriak eta ekintzak gauzatzeko arduradunak.

Kolektibo horrek gabezia eta behar asko ditu, horiek bete eta hobetu egin behar dira. Etorkizunari begira beharrezkoa da hau bezalako estrategia kolektiboak indartzea eta elkarrizketa-guneak sortzea kolektibo horrentzat. 

Legedia hurbilagotik ezagututa, hezitzaile moduan,  uste dut desafio ederra dugula honako hau lortzeko.

Genero-ikuspegia duten hezkuntza-planak eta proiektuak sustatzea ezinbestekoa da, gizarteko eragile guztiekin batera eta modu koordinatuan lan egiteko. Azken helburua izango da genero-indarkeria mota guztiak prebenitzea eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna lortzea.

Hori lortzea aniztasunetik baino ez da posible, eta arreta berezia eskaintzen kolektibo ahulagoei, desgaitasuna izateagatik, gutxiengo etnikoetako kide izateagatik, migrazioagatik edo gizarte-bazterketagatik. M. Subirats-en ildotik, hezkidetza hitza bi biztanleria-talde edo gehiagoren baterako hezkuntzari erreferentzia egiteko erabili ohi da. (Conquistar la igualdad: la coeducación hoy, 1994).

Zer ondorio atera ditzakegu hezitzaile moduan galdera horiek aztertuz gero? 



2020/11/23

Kaleak, jaiak...geureak (izango) dira

Duela urte batzuk arte jaietan berdintasunaren inguruan hausnartu ere egin gabe neukan. Zortez, herrian Farapikoen laguntzarekin gai honen inguruko prozesu bat abiatzeko aukera izan genuen, eta arlo honetan ere betaurreko moreak behar dira!!!


Honako irudi honetan duzue prozesuaren lehen zatiaren azalpen txikitxo bat (gazteleraz dago), eta prozesuaren jarraipeneko albiste bat ere bai.




Bere garaian hasitako bide honek eta herriko elkarteek isilpean egindako lanaren uztak oraindik ere ernetzen ari direla nabaritu daiteke herrian, aurtengo inauterietako dantzan kasu:


Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Eta… herriko beste ekintza garrantzitsu batean ere, krisiak sarritan aukerak ere izaten direnez, egoera berezi honi moldatutako aurreskua egin zuten Zerutxu dantza taldekoek eta neskak ere aurreskua egin zuten lehen aldiz:




Eskoletan ere hainbat jai ospatzen ditugu, zer iruditzen zaizue proposamen hau?





Irudiak: Naiz eta Argia







Amaitzeko, aurreko urteko post hau gomendatu nahi nizueke, izenburutik hasita erakarri nauelako!


Izenburuekin jarraituta, honetan idatzi bezala... kaleak eta jaiak gureak izan arteko bidean, aurrera goaz!!!

Jaiak, ospakizunak eta gainontzeko une bereziak

Aste honetan ere, ohiko bizitzako hainbat une aztergai jarri ditut. Hau lana!!!! Orain arte lagun artean barre egiten genuen fededunak ez izateko urteko santoraleko zati nagusi bat ezagutzen genuela. San Joanetik hasita San Martinera nahiko ondo izendatzen genuen patroia eta herria. Baina horretaz gain ez genien erreparatzen festa horien jatorriari, ez nire kasuan, ezta emakumearen paperari. Nik jaiak beti atxikitzat hartu baititut lagun koadrilarekin elkartzeko eta pote batzuk hartzeko.

Dantzekin, aldiz, betaurreko moreak jantzi genuen aspaldian. Gogoratzen dut 16-18 urte nituenean, dantza taldean Gipuzkoako Brokel Dantzako dantzak ikasten eta dantzatzen hasi ginela. Nire dantza taldean momentu horretara arte neskek ez zuten dantzatzen Gipuzkoako dantzarik. Dantza horien artean Boastitzea izeneko bat dago, dantza ziklo horri sarrera ematen dion bat. Lehen mutilek baino ez zuten dantzatzen, baina neskak dantzatzen hasi zirenean nesken jantziak mantendu zituzten eta derrigortu zuten zapi zuri batzuk eramatea eta besoak mugitzea neskek dantzatzen zutenean. Horra gure koadrilaren iraultza! Ez genuen ondo ikusten dantza “afeminatzea” neskak dantzatzeagatik, nahikoa ikusten genuen gonarekin dantza izatea. Baten edo bitan lortu genuen zapi barik dantzatzea, baina pausu gehiagorik ez genuen lortu ematea. Gaur egun jarraitzen dut zapiekin dantzatzen.



Dantza inguruan hainbat eredu daude Dantzari Dantza, Zuberoako Dantzak, Muxikoak... haietariko batzuk neskei esker mantendu izan direnak.
Aukeran, Kukai eta horrelako taldeei esker ikus dezakegu nahasketa handiagoa, janzkeran, dantzatzeko rolak...


   







Euskal kulturarekin jarraituz, onartu behar dut orain arte ez naizela kritiko jarri Olentzero eta Mari Domingirekin. Nire haurtzaroan ez nuen Olentzero ezagutu. Eskolan Olentzeroz hitz egin ziguten OHOko 7.mailan. Beraz, pertsonai berria niretzat. Eta orain dela urte batzuk lagun berri bat gehitu diote. Aurreko urteetako eta aurtengo blogeko parte-hartzean agertzen dira hausnarketa batzuk errepikatuko ez ditudanak, baina bai aurretik gehitutako link bat ekarriko dizuet gogora. “Mari Domingi, ez eskerrik asko”.
Beraz, badaukagu lana egiteko eta pasaden urtean blogean idatzi zuten bezala, badaukagu Jaiak berrikusteko ardura. Hortik bertatik berreskuratu dut ondorengo eskematxoak:

Lola Danborenea                                           
Seguruenik, erabilgarriak izango dugu gure eskolako hezkidetza esku-hartzean.