2021/01/18

Espazioak: mugetatik haratago

 

Espazioak ez dira neutroak. Ez dira neutroak kaleak, hiriak, ezta ikastetxeetako patioak ere. Aste honetan, errepresentazioez aritu gara, bai espazio fisiko zein birtualetan ditugunei buruz. Eta zer da aurkitu duguna?

Espazio fisikoak

Arkitektura feminismotik lantzen dutenek, hirigintza patriarkala eta kapitalista dela aipatzen duten. Horien adibide dira Zaida Muxi edo Oihane Ruiz Menendez arkitektu feministak. Hauen arabera, hirigintza eta gailentzen den arkitekturak zurruntasunari erantzuten dio,eta begirada androzentrikotik eraikita daudenez, botere-harremanak erreproduzitzen dituzte. 2019an UEU-k ‘Maitasuna politikoa da’ izeneko hitzaldi bat antolatu zuen, eta bertan ikus daitezke hainbat bideo interesgarri.




Arkitekturako eta hirigintzako teoriak hezkuntza esparruetara ekarriz, hainbat puntu ikusi ditzakegu:

  1.  Mutilak espazio zentroetan egoten dira, mugitzen eta jarrera aktiboak erabiliaz. Hau, askotan, futbolari zuzenduriko espazioekin estuki lotu ohi izate da. Izan ere ikastetxe gehienetako jolastokietan futbol kantxak izaten du garrantzia handiena, eta oraindik, mutilak gailentzen dira kirol honetan.
  2.  Neskak aldiz, espazio periferikoak erabiltzen dituzte. Gainera, jarrera pasiboak erabiltzen dituzte. Hala nola, hitz egitea, bestetik ez.

Ikastetxeetako komunak ere izan dira foku nagusi bat azkenaldian. Ikerketa asko egin dira hauetan ematen diren bereizkerien inguruan. Hortik hainbestetan entzun den ‘Komun komunak’ adiera.


 


Espazio birtualak

Espazio birtualetan ere, emakumeak izan duten presentzia nahiko periferikoa izan da. Baina azkenaldia asko dira espazio birtualetan diarduten emakumeak eta espazio birtualetan feminismoa jorratzen duten emakumeak.

  • Sare sozialetan
  • Prentsan
  • Zineman
  • Youtuben
Badirudi ordea, hezkuntza eremuan, zurruntasunean jarraitzen dugula temati. Irakurri nobelak egiten ditugu (nun daude komikiak? eta aldizkariak?), entzun ere klasikora mugatzen gara... Emakumeak eta diskurtso feministak erabiltzeko beharrezkoa dugu arakatzea.

Zein dira hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak?

·     Lehenik, ikastetxeetako espazioak nola erabiltzen diren aztertu beharko litzateke. Hauetan neskek eta mutilek zein espazio hartzen dituzten ikusteko eta erabilera horiek genero eraikuntzarekin duten harremana aztertzeko. Non daude mutilak? Zentroan egon ohi dira? Zergatik? Zer egin daiteke batzuetan eurak periferia izateko?

O







·          


ERALDAKETARAKO GARAIA

 

 Hasteko Ander Alonsoren post hau ekarri dizuet  Hezkidetza planak gai honi buruz dioena ekartzen baitigu gogora.

Nire herrian, Orion eginiko ikerketa hau aurkeztu nahi dizuet:


                                                     Hemen ikusi

Gerora Herrian Ahalduntze eskola Aurrera daramaten bi emakume hauek eginiko diagnosian  informazio mamistu asko azaltzen da. Oraingoan aste honetan dagokigun gaiari lotutako diagnosiaren zati hau aipatu nahi dut:  

(22. Orrian)

d. Espazio publikoaren erabilera

Hasiera batean ez genuen aurreikusita espazio publikoaren erabileraren inguruko azterketa bat

egitea, baina, gorputza, kirola eta indarkeri gaiak lantzean espazio publikoaren erabilera behin eta berriro atera den arloa izan da. Hortaz, gai honi atal bat eskaintzea erabaki dugu.

Atal honetan hiru mezu nagusi ondorioztatzen ditugu:

 Alde batetik, espazio publikoaren erabilera lotsak eta beldurrak limitatuta bizi dugu.

Bestetik, Oriori buruzko iruditegi sinbolikoan ez dago emakumeontzako lekurik. Eta, azkenik, adierazpen kulturaletan genero rol tradizionalak indartzen dira.”


 Irakurgaian ikasi ditugun aspektu asko nire herriko errealitatean nola islatzen diren azaltzeko adibide garbia da ikerketa hau.

Herrian aldaketak egin nahi baditugu ikastetxeoi gure etxekolanak egitea dagokigu.

Alde batetik honako hau aurrera eraman beharko dugu Hezkuntza sistemaren erantzukizuna delako:

● Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero

estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta

literarioa eskaintzea.

● Eredu berdinkideagoak, anitzagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko

ekoizpenak eta literarioak bistaratzea.

 

Klaustrokideok hausnarketa sakona egin beharko dugu honi buruz ere eta aste honetan ikusi ditugun baliabide anitz horietatik elikatu gaitezke gure ikasleei hezkidetzaileak izango diren eskeintzak egiteko.

Bestalde  Ikastetxeetako patioak direnez beraien lehenengo espazio publikoak, hauek denentzako diseinatuak izan behar dute. Bertan DENAK protagonista senti daitezen eta harreman osasuntsu eta berdintasunean oinarrituak izan ditzaten.

Gure eskolan TIPI –ren Aholkularitzarekin Kanpo espazioaren eraldaketa aurrera eramaten ari gara. 


Naturarekin kontaktuan eta denenentzako beharrak asetuko dituzten eta elkarbizitza sendo bat bermatuko duen espazioa sortzen saiatzen gabiltza.

Hona genuen patioa ezagutzen aritu gineneko bideoa.


hikhasi aldizkariko azken alean “Patio 1 11” aukera gure eskolaren eraldaketari buruzko elkarrizketa aurkituko duzue: 





Kolektibotasunetik aurre egin

 Errepresentazio eta denboraren erabilerari dagokion txostenean agertzen diren elementuetatik gutxien landuta eta arreta gehien deitu nauena pixari dagokiona da. Azkenadlai, nire koadruilakoak semeak izaten hasi direnetik, gai honen inguruan hausnartu eta hitz egin dugu, baina ez nuen espero txostenenan aurkitzea eta asko eskertu dut. Sarritan, mutilek zutik egitearen eztaibada mahai gainean jartzean, ingurukoak martzianoak izan bagina bezala begiratzen gaituzte eta hemen lantzeak, kolektibotasuna izaera eman dio. Horregatik, egin beharreko memea honen inguruan egitea erabaki dut .


Marrazkia: Johansson Linnea.


Aurreko edizioetako ikastarokideek eginiko post-en artean, Ana Belenena hautatu dut. Bertan, Ruandak jasando guda zibilaren ostean, emakumeak guztiz txundituta zeudelarik (bakarrik, diru sarrera barik,... ), historikoki gizonek jotzen zituzten danborrak jotzen hasi ziren. Modu honetan, beraiei atxikitzen ez zitzaien espazioaren jabe bilakatu ziren eta komunitatea bizitakoaz sendatzen hasi zen. Gainera, postean bideoa agertzen da eta oso hunkigarria da. Hona hemen bideoa:  





Amaitzeko, erronkei dagokionez jendarte mailakoak eta eskoletakoak bereiziko nituzke. Lehenengoei dagokionez, hurrengoak izango lirateke:


  • Segurtasunaren pertzepzioa lantzeari begira, herri zein hirietako hirigintza arlotik, prozesu parte hartzeaileak bideratu beharko lituzke honen inguruko hausnarketa kolektiboa sustatzera aldera. gainera, gaur egun, herri zein irietan jada antolatuta dauden emakume talde zein elkarteak existitzen dira. 


  • Komunitateetan, kaleen izendegiari buruzko kontzientziazio zein sentzibilizazio kanpainak beharrezkoak dira. Mahiz eta gero eta gehiago izan, nire ustez, oraindik ere arlo honen inguruko informazioa beharrezkoa da. Horren ostean, prozesu parte hartzaileak abiatu eta balore hezkidetzaileak sustatuko dituen kaleen izendegiak sustau beharko lirateke. 


  • Ikus entzunezkoei dagokionean, jadanik martxan dauden deta ,modu prekarioan lanean dabiltzaten elkarte zein enpresetan inbertsio publiko handiagoa egin beharko litzateke. Arlo ezberdinetan diru laguntzak eskeintzen diren bezala, honetan ere egin beharko litzateke eta jadanik egiten direnen kasuetan, handiagoa izan beharko luke.



Behin jendarte mailako erronkak aipatuta, eskolari dagozkionak aipatzea besterik ez zait gelditzen. Lehenik eta behin, hezkuntza zentroetan, neska/mutil dikotomia gainditu eta norbanakoa erdigunean jarri beharko litzateke. Horren bidean patioan, gelen eta komunen berrikusketa egin beharko litzateke eta horretarako, prozesu kolektibo bat abiarazi beharko lukete. Lehenengo, espazio horien inguruko hausnarketa parte hartzailea sustatu beharko litzateke eta honetan, ikas komunitate guztiari gonbitea zabaldu beharko litzaioke. Ostean, eraldaketarako prozesu kolektiboan asanblada ezberdinak burutu beharko lirateke subjektu guztiak aintzat hartuz (ikasleak, gurasoak eta hezitzaileak). Prozesu honen dinamizazio, horrela prozesu parte hartzailearen adituak diren jendarte hezitzaileen eskuetan egon beharko litzateke.






EMAKUMEAK… PRESENTE!

 

Aste honetako irakurgaian errepresentazioaz eta denboraren erabileraz hausnartu dugu. Gauzak horrela, berriro baieztatu ahal izan dugu emakumeon presentzia hutsaren hurrengoa dela bai espazio fisikoetan, bai birtualetan.

Espazio fisikoei dagokienez, irakurgaiak gogorarazi dit Basaurin aspaldi (2002an) egin zutela Herriko puntu ilunen gida. Baina kuxkuxeatzen jarrita ikusi ahal izan dut 2011n Emakumeen Aztarnen Mapa Basauri ere egin zutela (irakurgaian ere lotura dago), eta orain herriko gazteei laguntza eskatu zaiela Basauriko tratu onen mapa ere egiteko. Ez dakit ekimena noizkoa den, baina imajinatzen dut osasun-egoerak ez diola egitasmoari lagunduko.

https://berdintasuna.basauri.eus/index.php/eus/baterabikaineu/468-1era-2kain-programak-basauriko-tratu-onen-mapa-bat-sortzea-proposatzen-du-basaurin-herriko-gazteriaren-laguntzarekin

Honi helduta, Basauriko kaleen izenak pentsatzen hasi naiz. Bazegoen Basaurin Manuela Egiguren emagin ospetsua, eta berak baditu kale bat bere izenarekin eta nire etxetik oso hurbil dagoen eskultura bat. Aztarnen Mapari esker ikusi dut haren ama zen Juanita Madariaga ere emagin ezaguna zela, baina ez dut haren omenez ez kalerik ez eskulturarik aurkitu. Pentsatzen hasita ez datorkit burura Basaurin emakume-izena duen beste kalerik; bestekaleak.eus webgunean ere ez da besterik agertzen. Argi dago hau aldatu beharra dagoela. Baina egia da Basaurik ez duela aukerarik kale berririk izendatzeko, eta, ondorioz, aukera hobea dutela orube handiak etxebizitzez bete behar dituzten herriek.

Paisaiari erreparatuta, ostera, albiste hau topatu dut. Eta bitxia egin zait oraindik ez dudalako ikusi Bilboko kaleetan horrelakorik…

Patioei dagokienez, nire Berritzeguneak hartzen duen zonaldean hainbat ikastetxe ari dira espazioak birpentsatzen eta berrantolatzen. Umeen ikastetxean ere ildo honetan ari dira; eta, ikusi dudanaren arabera, aurtengo pandemiak sortutako burbuilek, behintzat, honetan lagundu dute: espazioa konpartitu beharra dago. Nire umeen taldeetan, behintzat, andereƱo biek esandakoaren arabera, klasekide guztiak elkarrekin jolasten aritzen dira: ez da gaitzik, onik ez dakarrenik. 

Hona hemen espazioa berrantolatzeko horretarako gida bat.

Honekin guztiarekin lotuta, aurreko edizioko post hau gomendatuko nuke. Patioei buruz egiten duen hausnarketa eta eskaini dituen baliabideak oso baliagarriak egin zaizkidalako.

Erronkei buruz ari bagara, honako hau aipatuko nuke:

Betaurrekoa moreak jantzi eta sentsibilizazio-kanpainak egitea beharrezkoa dagogoetaren bidez: nola erabiltzen ditugu patioak, zer errepresentazioa dute emakumeek gure ingurunean (testu-liburuetan, gazteek kontsumitzen dituzten produktuetan, ikastetxean, herrian…). Horrela, sexuen arteko desberdintasunak azaleratu ahal izango ditugu. Eta ondoren, desberdintasunak orekatzen saiatu behar dugu. Horretarako, eredu anitzak eta emakumeak (haien lanak, ekarpenak…) bistaratu behar ditugu, espazioak berrantolatu, ikuspegi hezkidetzailetik eredu aproposagoak eskaini…

Azkenik, hona hemen nire memea:



 

Jolastokiak eta espazioak ere, geureak dira!

 


Goiz erdia iritsi da eta EAEko eskola gehienetan antzeko zarata aditu daiteke: "trin,trin", "nio, nio" edo "piru, piru"; txirrina sumatzen da auzo osoan eta ume hordak lasterka entzun eta ikusi daitezke. Batzuk, esku artean baloia dutela, korrika joaten dira erdigunean dagoen futbol zelaira. Besteak, ordea, inguruan dauden espazioetan banatzen dira, talde txikietan. Marina Subirats (Katalunia, 1943) irakasle, soziologo eta hezkidetza adituak galdera hau luzatzen du: marraztu beharko bazenitu, zein generokoak marraztuko zenituzke batak eta besteak?

Bai, lehenengo taldeko gehienak mutilak izango lirateke eta, bigarrenekoak, aldiz, neskak. Subiratsek esaten duenaren arabera, honela erantzuten omen dute galdetuak izaten diren hezitzaile gehienek. 1970.urtean indarrean jarritako Hezkuntza Legeak eskolen menpe utzi zuen beren ikasleak generoz banantzea edo ez. II. Errepublikaren garaitik, hautu hau egitea ez zen posible, frankismoak generoz mistoak ziren eskolak debekatu baitzituen. Urte horretatik aurrera, beraz, egun ikusten ditugun ikastetxe gehienak eraikitzen hasi ziren.

1970.urterarte, neskek eta mutilek curriculum ezberdinak lantzen zituzten eskolan. Lehenengoentzat, josketa, sukaldaritza eta jarrera irakasgaiak nabarmentzen ziren. Bigarrenentzat, aldiz, zientziak eta letrak. Eskola mistoak sortzen hasi zirenean, guztientzat, ordura arte mutilena izan zen curriculuma gailendu zen, neskena ahanztera iritsi arte. Gauza bera gertatu zen jolastokiekin; mutilenak izaten zituzten kirol zerbitzuetan oinarritutako patioak zabaldu ziren eskola guztietara, neskenak zituzten belardi eta pasealekuak ia desagertu ziren arte. 20 urtetik gora daramatzate, besteak beste,  Luixa Rezabal (Donostia, 1964), Marian Moreno (Asturias, 1964) eta Amparo TomĆ© (Salamanca, 1946) hezkidetza adituak emakumeen jakintza eta espazioen deuseztapen hori salatzen eta haur guztientzat askeak izango diren guneak aldarrikatzen.Jarrain baliabide aberats batzuk:

  1. Balones fuera: Reconstruir los espacios desde la coeducación (TomĆ© eta Subirats)
  2. Berritzeguneak plazaratzen dituen zenbait baliabide:
    1. Eskoletako jolastokiak. Eraldatzeko proiektu parte-hartzaileak egiteko gida
    2. Komun bereziak. Hik Hasi 18
    3. Patio proiektua aurrera eramateko esku-hartze proposamena
    4. Patioa eraldatzeko gida
Pandora Miribilia elkarteak oso prozesu aberatsak jarri ditu martxan estatuan, hemen baten bideotxoa (Ixarren blog-eko sarreratik hartua, oso, oso gomendagarria irakurketa):


Patriarkatuak espazio publikoekin egiten duen bezala, eskoletan jolas garaian erabiltzen diren lekuetan ere nesken mugimendu askatasuna eta jolasteko toki galera ematen dira; txiki-txikitatik ikasten dugu emakumeok  zein den guri dagokigun espazioa. Badakigu ibili beharko ez ginatekeen lekuren batetik igarotzen bagara; baloiarekin jo gaitzaketela, bota egingo gaituztela edota iraindu egin gaitzaketela. Txiki-txikitatik dakigu, mutilak baloiarekin dabiltzan lekutik ezin garela pasa, zerbait gertatzen bazaigu, guri botako baitzaigu errua. Antzeko zerbait gertatzen da korridoreetan ere. Azpimarratzekoa da ere, jarrera disruptibodun mutilen aldamenean zenbatetan jartzen dituzten neska langileak, "honen portaera hobetzeko ardura emanaz".

Nire ustez, hauexek izan daitezke espazioen erabilera inklusiboa bultzatzatzeko erronakak:
  1. Informazio eta sentsibilizaio egoki bat diseinatzea mezua ahal bezainbeste hezkuntza komunitate osora zabaltzeko (kanpainia, moduak, jolasak, ipuinak, kantak...) 
  2. Hezkuntza ez-formal, GKE eta eskolen arteko aliantza sareak egitea guztion praktika onak elkarbanatu eta, kontrabando horretan oinarriturik, herria eta eskolaren arteko elkarrekintzaren bitartez ekintza plan parte-hartaileak diseinatzea
  3. Hezkuntza komunitatea osoaren borondatea eta prozesuak habian jartzeko denbora eskaintzea

Mugimendu Feministaren leloa kontuan hartuz,  "Gauak eta kaleak gureak direla" aldarrikatzen dugu aspaldidanik; eta zergatik ez diogu honi gehitzen: "jolastokiak eta eskolako espazioak noiz izango dira, orduan, gureak?" Sinbolikoaren balioa txikitatik ikasten dugunez, kaleak eta gauak geureak izateko, jolastokiak eta curriculum edukiak ere, hala izan beharko dute.




Jolastokiak denontzat!

 Hiria Kolektiboa dioen bezala, leku bat zurea bihurtzen duzunean edo zure jendearekin betetzen duzunean leku seguruaren sentsazioa eta konfort gunea izatera aldatzen da.

Zer gertatzen da eskolako libre jolasteko gunekin? Gune hezkidetzaileak dira? Gutxi batzuen lekua baino ez dira? Alda daiteke hori?

Oraingoan ere nire arlora begiratuko dut. Gimnasioan elkartzen garenean biribilean egiten dugu, urteekin egiaztatu dut ikasle txikien taldeetan edozein erara/nahastuta kokatzen direla biribilean; nagusien taldeetan, aldiz, neskak kokatzen dira alde batean, ia bata bestearen gainean –espazio gutxi okupatzeko, edo taldearen babesa sentitzeko- eta mutil lehiakorrak biribileko espazio gehien betetzen dutela eta nesken taldetik hutsune bat uzten dutela.

Azken hori, bereizketa nabari hori, gertatzen den guztietan, ikasle taldeari esaten diet isiltasunean eta begiradarekin taldeko argazkia egitea. Keinu txiki horrekin saiatzen naiz kontzientzia pizten. Zer edozer aldatzen doa, gutxienez nire saioetan.

Baita ere egiaztatu dut, eta horri buelta emateko lanean nago, jolas lehiakorretan neskek oso leku gutxi okupatzen dutela eta mutil lehiakorrek bereganatzen dutela espazio gehiena.

Horregatik eskolan mailan, pasaden ikasturtean garatu genuen bezala, sentsibilizazio inkesta eta hausnarketa proposatzen dut. Galderen artean honako hauek egongo ziren:

  • Zer zonaldean jolasten duzu? Zertara?
  • Zein ekintza edo jolasak antolatzen dira patioan? errekreo orduan?eta arratsaldean?
  • Ekintza horietan nortzuk hartzen dute parte?
  • Zein zonalde edo espazio ematen zaio ekintza bakoitzeko? Marraztu ahal duzu?
  • Jolas horietan non kokatzen dira neska gehien? Zenbat espazio okupatzen dute? Eta mutilak?
  • Zein zonalde, eta non kokatzen da, lehia edo kirol-partidatarako?
  • Eskolako patioko banaketaz hausnartu eta gero, orekatuta ikusten duzu banaketa hori? Beste banaketa bat topatu ahal duzu?
  • Guztien artean bana dezagun berriro patioko espazio guztiak!

Pasaden ikasturtean honelako datu bilketa eta hausnarketa egin zen eskolan, eta hirugarren zikloko ikasleek berrantolatu zuten haien patioa hezkidetzaileago eta orekatuagoa izan zedin. Aurten Covid dela eta, ez dago baloirik eta patio hezkidetzaileagoa da.

Eskolako espazioekin jarraituz aurreko edizioetako postak aipatuko ditut:

Ixarren Ni naiz, hi haiz, hemen gaude! Post-etik goraipatu nahi nuen ondorengo bideoa eta La revolución de los patios en “los Coles” frente al sexsimo artikulua.


Eta Mariaren post-etik konpartitu nahi nizueke nire garaiko kanta bat, hitza egokituta dago eta. Baita ere Hik Hasi aldizkariko ESKOLAKO PATIOA. Ikasle guztiei leku egin nahian artikulua.


Beraz, espazioa eta denboraren erabilera patioaren banaketa erronka bakarra ez bada ere, eskolako jolas eremuaren banaketa eta erabilera hezkidetzailea izan dadila hautatuko nuke lehenengo erronka moduan. Horretarako nik neuk proposatuko nuke erabiltzaileen artean erabileraren hausnarketa bat egitea, patioko eremuak ikasle guztien beharrak eta nahiaren arabera diseinatzea, eta erabaki horiei errealitatea ematea.

Nire ustez, behin haien espazioaren kudeaketaren kontzientzia pizten denean oso erraza da jarrera hezkidetzailearen ardura transmititzea. Eta horrela, ikaste guztiek sentituko zuten patioa konfort zonalde lez eta haien beraien lekua lez.









2021/01/17

ZER IKUSI, HURA IKASI




Errepresentazioa eta denboraren erabilera dugu aste honetako gaia. Gai zabala eta anitza, zalantzarik gabe, eskolan zein eskolatik kanpo garrantzia handikoa.

Aurreko urteetako ikastarokideek egindako post-en artean, Maitek egindakoa aukeratu dut. Oso ekarpen interesgarriak egiten dituela iruditzen zait, besteak beste "Donostia 2016 Hiru Kulturala" promozionatzeko egindako bideoaren inguruan sortutako eztabaida eta bideoa bera. Ez nuen ezagutzen, eta oso esanguratsua iruditzen zait oraindik ere horrelako akatsetan erortzea, zer eta kulturaz ari garenean.

 

Hiria dela eta, gure kaleetan emakumezkoen izen gutxi dagoela argi dago. CƔdiz-eko Algodonales-eko kultur arloak, hori ikusita, honako bideo hau egin du:


 

Gaurko nire ekarpena ikus-entzunezkoetan zentratu nahi dut, dena den. Horretarako,2018ko Nahiko! programaren II. jardunaldi orokorrean ikusi eta ikasitakoa ekarri nahi dut hona, gaiarekin lotuta baitago erabat. Katixa Agirrek “Ikus-entzunezko sindromeak” aipatu zituen bere hitzaldian.

 

Hona ba,  ikus-entzunezkoetan sexismoa antzemateko Katixak ematen dizkigun hiru estrategia:

 1. Pottokinaren sindromea: Talde oso bat errepresentatzerako orduan, pertsonai femenino bakarra sartzea, “neskaren” papera beteko duena. 

 
 
2. Don Limpioren sindromea: Batez ere publizitatean ematen da. Emakumezkoei dagozkion espazio eta gai “tipikoetan” (adibidez, sukaldean) gizon bat agertzea aditu moduan, emakumeari egin behar duena azalduz.

 

3.  3. BECHDEL sindromea: Pelikula, edo serie batean…

Proba egin ezazue, baietz sorpresa bat baino gehiago hartu!!

Nahiko!-ren irakasleen formakuntzaren orria benetan interesgarria iruditzen zait, hausnarketarako eta lanerako bideoak eta materialak aurki ditzakegu bertan, aipatutako sindromeak jasotzen dituen pdf.a barne.

Hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartzean lantzeko erronkak zein? Ufff, asko!! Honako hauek aipatuko ditut, jakinda beste asko geratuko direla aipatzeke. Denon artean osatuko ditugu!

  • Espazioaren indarkeria estrukturalaz jabetzea, eta horren bitartez daukan garrantzia ematea. 
  • Kaleen izendapenaren bitartez emakumeak ikusaraztea.
  • Herri eta hirietako gune ilun edota beldur espazioak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntzak proposatzea.
  • Eskolako espazioen (gelak, komunak, patioa, pasabideak...) antolaketa eta egitura genero-ikuspegiz aztertzea eta horiek hobetzeko erabakiak hartzea.
  • Estereotipo ez sexistak eskaintzen dituzten ekoizpen ikus-entzunezko eta literarioak eskaintzea gure ikasleei.
  • Nesken eta mutilen partaidetza parekidea sustatzea, geletan hartzen duten denborari ere erreparatuz.