2022/02/28

Heziketa afektibo-sexuala

 Aste honetan, hezkuntzan lanean hasi nintzenetik buruan bueltaka zebilkidan ideia bat baieztatu dut (berriro ere): zein garrantzitsua den irakasleon formazioa. Jakintzat ematen dugu, edo okerrago dena, ez diogu garrantziarik ematen edo ezbaian jartzen ditugu estuki curricularrak ez diren arlo batzuei, baina argi dago, ikasleen garapen integrala lortzea eta gizarterako prestatzea baldin bada eskolaren helburua, irakasleon formazio integrala ere ezinbestekoa dela. Eta honek arduradun bi ditu, alde batetik administrazioa, baliabideak eman behar dituena eta irakasleen formazio integrala bermatu behar duena; eta bestetik, irakasleok, profesionalak garen heinean, beharrezkoa den formazioa jasotzeko konpromesua izan behar dugu.


Aurreko edizioetako Mariaren Sexua, hitz dibertigarria da sarrera aukeratu dut, berak ere, nik bezala irakasleon formazioari garrantzia izugarria ematen diolako eta oso erabilgarria iruditu zait txertatu duen Xabier Iturbe sexologoaren bideoa, etapa bakoitzean landu daitezkeen oista batzuei buruzkoa:


Aste honetarako aipatu nahi ditudan erreferenteak Olivia Ruiz eta psicowoman dira. Kasu honetan, asexualitateaz hitz egiten dute, eta uste dut, sarritan, gai hau ahaztu egiten dela baina sexualitatea bezain garrantzitsua da.


Azkenik, hau gutia eremu hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronka nagusiak aipatzean, berriro ere hasieratik aipatu dudanera bueltatu behar dut, hain zuzen ere, formaziora. Ikasleek txikitatik jaso behar dute heziketa afektibo sexuala eta bai etxetik, bai eskolatik jaso beharko lukete. Horregatik, beste esparru guztietan bezala, garrantzitsua denok lerro beretik abiatzea, eta lehen esan dudan moduan, sarritan, irakasleok formaziorik ez dugun bezala, familiek ere ez dute izaten, eta guztiontzat heldu beharko litzateke. Errespetua eta naturaltasuna sustatu behar dago, eta informazio inklusiboa, taburik gabekoa eta errespetuzkoa heltzea izan behar da helburua.




HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA


 

Aste honetan, ideia zein kontzeptu ugari landu ditugu heziketa afektibo-sexualaren inguruan, eta hausnarketarekin hasteko, honako bi hauek azpimarratu nahiko nituzke:


Eskolako materia guztiek maitasun-eredu bakarra transmititzen dute; maitasun erromantikoa, osagarritasunaren ideia, derrigorrezko heterosexualitatea eta dominazio-meneko harremanen naturalizazioa (Lucas Platero) 

Eskolak hezikerta afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Hezkuntzaren erronka nagusia, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea


Pertsonalki, egungo hezkuntza afektibo-sexualak eta gazteriaren artean ematen diren harremanek, asko arduratzen naute, eta sexu-hezkuntzak nerabezaroan duen garrantziaren ideiak, presentzia nabarmena izan du nigan azken astean. Izan ere, etapa honetan eraikitzen da izaera fisiko, psikologiko, afektibo eta intelektualeko aldaketak dituen identitatea. Nerabezaroa, garrantzitsua da oso bizi-zikloaren barruan; gazteek beraien identitate pertsonala indartzen dute genero-identitatearen bidez, testuinguru soziokultural zehatz batean murgilduta zein honek baldintzatuta, eta identitatea sexuaren arabera prestatzeko edukiak dibersifikatzen dira.


Sexualitatea nortasunaren garapenarekin, gizarte-egiturekin zein harreman sozialekin estuki lotuta egonik, adin horretan, funtsezkoa dela deritzot autoestimuaren eta autokontzeptuaren gaia lantzea, norbere burua ezagutu eta onartzeaz gain, harreman sozio-afektiboak ulertu eta hobeto kudeatzen ikasteko.


Bestalde, Lucas Plateroren erreferentziari heldu, eta esan, maitasun eredu hegemonikoa patriarkala den heinean, heterosexuala dela, eta testuinguru horretan, ordena soziala sortze zein birsortze aldera jabetza pribatua, indibidualismoa, kontsumismoa edota lehiakortasuna oinarri gisa aldarrikatzen dituen unetik, kapitalismoaren parte ere badela. Horregatik, botereak maitasuna ere zeharkatzen duenaren ustea daukat, harreman sozialak ulertzeko eta antolatzeko ideología kultural hegemoniko oso bat duelako atzetik.


Beraz, berarekin bat etorri, eta esan, maitasun erromantikoa, mendebaldeko maitasun eredu hegemonikotzat hartzen dela, maitasun modu horrek definitzen dituelarik bi sexuen artean ezartzen diren harreman afektibo-sexualen zuzendaritza politiko, intelektual eta morala, honek eragin zuzena duelarik gazteriaren harreman afektibo-sexualetan.


Egoera honen aurrean, hezkuntzan dauden erronkak honako hauek dira:

- Egungo hezkuntza sistema erreparatuz gero, ez dago sexu hezkuntza aurrera eramateko beharrezkotasunik, eta ondorioz, sexu hezkuntza integralik; gaiarekin lotura duten proiektu gehienak, noizbehinka gertatzen dira, hauen baliabide iturri nagusia, diru-laguntza puntualak direlarik. Nire ustez baina, beharrezkoa da nerabezaroko sexu-hezkuntzari berehala ekin eta edukiak modu argi batean egituratzea.

- Aniztasun afektibo-sexualarekiko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzea

Irakasleen etengabeko formakuntza

- Hezkunza komunitatea ahalduntzea testuinguru sozial- familiar- edota eskolarrean gerta daitezkeen gatazke ezberdinei aurrea hartzeko zein hauek ahalik eta modu egokienean kudeatu ahal izateko.


Baliabideei dagokienez, esan, beti unitate didaktikoak zein eduki zehatzak erabili beharrean, badaudela beste hainbat modu landu nahi den hori jorratzeko. Esaterako, lan egiten dudan elkartean, Vaivén Produccionesen Lotsagabe antzezlanarekin aritu gara lanean; helburua, antzerkiaren bitartez, nerabeekin eremu honetan eguneroko bizitzan sortzen diren gatazka eta larritasunei buruz komunikatu ahal izatea da, gazteak hausnarketara gonbidatu eta geure ezagupen eta esperientziatik, sexualitatea indarrean sartzen den uneko aldaketa, aztorapen eta euren gorputz eta garunean sortzen diren krisiarekin lagundu ahal izatea, aldaketa hauek guztiak ahalik eta normal eta osasuntsuen bizi ahal izateko asmoz. Behin antzezlana ikusita, dialogo filosofikoaren bidez, hezkuntza afektibo-sexualean especialista den profesional batekin elkarrizketa izaten da. Proiektu hau, Kultura Eskolaren bidez zabaldu eta eskaini dugu aurten. Hona hemen bideo bat:



Bestalde, aipatu, Oihanaren EGIN DEZAGUN blogean eskuragarri  dagoen Nerea sanchoren hitzaldian parte-hartu nuela eta eskura utzi duen bideoa, oso gomendagarria iruditzen zaidala. Arremanitz Kooperatibak izugarrizko lana egiten du gai hauetan, beraz, beraien web orria eskuragarri uzten dut hemen inork kuxkuxeatu nahi badu ere: ARREMANITZ KOOPERATIBA – Tratu Onak, Parekidetasuna eta Sexologia

 

Azkenik, esan, pasaden urteko Osasun Sexuala, Beste osasun mota bat sarrera aukeratu dudala egindako ekarpenak oso ineresgarriak iruditu zaizkidalako.

KOMUNIKAZIOA, ERRESPETUA ETA ADOSTASUNA















 Izenburutzat aukeratu ditudan hitzak Diana Ibargutxi Abarrategirenak (Laudio, 1983) dira, sexologian eta psikologian aditua. Niretzak klabeak dira Heziketa afektibo-sexualean. 

Artikulu interesgarria du Dianak, gaur egungo sexu heziketaren inguruan; zer da sexua, sexu harremana, zein den errealitatea, familia testuingurua, ea.

“Erraldoien aurkako borroka da sexu heziketarena, mito guztiak oso barneratuta daude”

"Ezetza eta baietza txikitu egin behar dira: ez, baina zer ez? Ez momentu honetan... Ez ditugu baietzean hezten umeak, gazteak ez helduak. Ezetzean geratu gara, mugetan, aukerak zabaldu ordez"

"Harremanetan hiru arau daude: komunikazioa, errespetua eta adostasuna. Beste era batera esanda, komunikatu egin behar gara, adosten duguna errespetatzeko"

 

    Aste honetako gaia aztertzerakoan, konturatu naiz gaur egun jendartean sexualitateak duen esanahia anitza dela; gaiaren inguruan artikulu eta iritzi desberdinak irakurri ondoren, askotan agertzen da eredu heteropatriarkalak duen eragina; eredu heterosexistaren presentzia, botere harremanak, genero rolak, eredu normatiboak …

    Nire ustez, oraindik oso presente daude eredu sexistak, eta maskulinitate tradizionalaren ereduak indar gehiago hartzen du askotan harreman sexualetan; hedabideetan ere ikuspuntu heterosexuala dago.

    Bestetik, konturatzen naiz sexualitatean eragin handia duela hizkuntzak; orokorrean sexualitatearen inguruko hizkuntza genitaleekin erlazionatzen da (medikuntza, biologia…); batzuetan, genitaleei erreferentzia egiten zaie baina irainak erabiliz; egunerokotasunean hizkuntzak duen eragina  kontutan hartu beharko genuke sexualitatea zerbait positibo bezala transmititzeko.

    Afektibitatea ere gakoa da nire ustez sexualitatea lantzeko eta sexualitatearen bizipenak era positiboan eta pozgarrian bizitzeko. 

Sexualitate aniztasuna erakutsi beharko litzateke, LGTBIQ+ erreferente gehiago, baina ez bakarrik hedabideetatik hartutakoak, egunerokotasunetik ere.


Ibai Fresnedoren “Sexualitatea pertsonaren dimentsio bat baino gehiago da: garena da” artikuluan (Unibertsitatea.net blogean, 2020) bere hitzak aipatuko ditut: 

 haur zein gazteek erreprodukzioari, harreman erotikoei edota pornografiari lotutako informazio asko dute, baina sexualitateari lotutako beste hainbat esparruetan hutsune eta premia handiak dituzte”


Pornografiaren inguruko datuek ere hausnarketa egin beharra dagoela adierazten dute:

Iturria: https://www.daleunavuelta.org/  

 

  

 Eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak: 

-Formakuntza irakasle eta hezitzaileentzat, hezkuntza afektibo-sexuala lantze aldera;  baita familientzat, sexualitatearen lanketa komuna egin ahal izateko .

- Sexu aniztasuna egunerokotasunean normalizatu, bai hizkuntzan bai erabiltzen diren materialetan.

- Homofobia eta LGTBIQ+ taldeen fobiaren aurka lan egitea. 

- Gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen erakarpen-eredu ez normatiboak lantzea. 

- Sexualitatea eta pornografiaren inguruan hausnarketa sortzea, hitz egitea. 

Gai hau lantzeko, oso egokia iruditzen zait ondoko bideoa: 

“Las confesiones de varias chicas sobre sus relaciones sexuales” (Salvados. Jordi Évole)

 -Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta sustatzea, edozein bazterkeri aldarazteko.


Aukeratu dudan postean izenburua gustatu zait, “Maitasunak ez du etiketarik”;

Pornografiaren eraginaren hausnarketa egiten du bertan, nire ustez oso garrantzitsua eta beharrezkoa gaur egun egitea ikasleekin, irakasleekin eta familiekin.

Gaiaren inguruko baliabideak:

  • Bideoa: DBHko ikasleekin sexu hezkuntzaren inguruan hausnarketa bideratzeko. 

Mireia Cifuentes eta Gaizka Tovar sexologoek DBHn emandako ikastaro bateko saioa. (2015). Sexualitatea, sexua eta generoaren arteko bereizketa dira gai nagusiak.


Sexu- eta ugalketa-eskubideek gure inguruan eta munduan duten egoerari buruzko sentsibilizazio- eta partaidetza-proiektuaren barruko bideoa.

    Zuzendaritza: Haizea Pastor


Sexualitatearen eta errespetuaren inguruko bideo sortzailea (2016)




“Denaren bidez egiten da sexu heziketa. 

Eredu garen heinean, denbora guztian egiten dugu sexu heziketa”.

(Ibai Fresnedo)

 

 

 

 


Sexualitatea normalizatzen

 

 Zein izan dira astean zehar bor-bor ibili diren ideia nagusiak? 

Esaldi hauek deigarriak iruditu zaizkit. Gaur egun horrelako pentsamenduak izateak harritzen nauelako...

- Sexualitatea ere eraikuntza soziala da. Ez baduzu sexualitate-ereduak jarraitzen jendarteak ez du “normaltzat” hartzen.

- Sexualitatea koitoarekin lotuta dago eta koitoa ugalketarekin.

 Azken esaldi honekin lotuta neure burua hasi da ugalketan pentsatzen, ugalketaren helburuetan, bikote homosexualei buruz eta haien haurrak izateko nahiak…eta horri buruz bilatu dut informazioa. Besteak beste, honako albiste hau aurkitu dut. Albisteak haurrak adoptatzen dituzten bikote homosexualei buruzkoa da: ( Aste honetako gaiaren inguruko baliabide (abesti, irudi, bideo), irakurketa edo erreferentea izan daitekeen norbait proposatu ikasleekin erabiltzeko)

https://freedamedia.es/2021/06/07/ser-un-buen-padre-no-tiene-nada-que-ver-con-la-orientacion-sexual/

Artikuluan, bikote homosexualek haurrak adoptatzearen aurka dauden pertsonen arrazoiak aipatzen dira:

     -      “Umeek aita eta ama behar dute”

-      “Ez gara naturaren kontra joan behar”

-      “Jainkoak ez du hori nahi”

-      “Gurasoak sexu berekoak izateak eragina izan lezake seme-alaben sexualitatean”

Baieztapen horiek irakurri ondoren ikasleekin lantzeko gai ona iruditzen zait.

Hautatu eta gomendatu aurreko edizioetako sarreraren bat.

Iazko sarrera hau gomendatzen dut oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako partekatu dituzun bideoak

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/hautsi-eraiki-aske-bizi.html

 

Baita, erronken artean, aipatu duen azken esaldia: " plan zehatzak garatu behar ditugu ikastetxeetan eta garrantzitsuena: plan horiek gauzatu egin behar dira modu koordinatuan ondoren egindakoa ebaluatu eta hortik hobekuntzak diseinatuaz aurrera egiteko".

 

Askotan, hainbat eremutarako plan estrategikoak sortzen dira, besteak beste, aniztasuna lantzeko, baina, gero, benetan gauzatzen al dira? Horien jarraipena egiten al da? Zer gertatzen da ikasturte batetik bestera? Ba al dago jarraipenik? azken galdera honen erantzuteko kontuan izan behar dugu irakasleen behin-behinekotasunak ikastetxeko planen jarraipen egokia eragozten baitu. 

 Zein da zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusia?

Jarraitu behar da, oraindik, heziketa afektibo-sexuala txikitatik lantzen  baina irakasleok gogoratu behar dugu ere ikasle migratzaileen egoera. Horiek, bereziki, behar dute gure sostengua. Haien familiak, jaso duten kulturagatik, beren sexualitatea adierazteko oztopo gehiago jartzen dizkiete.

 

 

 

2022/02/27

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA TXIKI -TXIKITATIK

 

Astean zehar nire baitan  bor-bor ibili diren  hurrengo ideia nagusiak

  •     Hezkuntza afektibo-sexualaren  lana gugandik hasi beharko da. Beharrezkoa da barnera begira jarri eta gure barrenean ibiliz sinzeroak izatea aitortzeko eta aztertzeko gure mugak, ahuldadeak, beldurrak eta  ezintasunak,    gure potenzialidadeak ahaztu barik
  •    Afektibitatearen esanhaia oso abesgarria iruditu zait, polita;  harreman positiboak gure buruarekiko, beste perstonekiko eta naturarekiko .
  •      Sexu eta sexualitate terminoen arteko   bereizketa garrantzitsua iruditzen zait, aldi berean inportantea da sexualitatea eraikuntza sozial moduan ulertzea.  Sexualitatea naturak emandako zerbait bezala ikusi da eta  ikuspen determinista horrek heziketa afektibo sexuala modu negatibo batean eragotsi  du .
  •         Nire ustez, harreman afektibo-sexuala adieraztean, generoaren ikuspegia sartzen ari gara adierazpen horretan. Zergatik? Harreman afektiboa harreman positiboa izango da  eta positiboa, eraikitzailea, berdintasunezkoa ezin izango da izan,  harreman horren barruan emakumeen aurkako indarkeria edozein modutan legitimatzen den bitartean.
  •         Heziketa afektibo sexualarekin  HHtik  hastea
  •         Izaki sexuatuak gara eta gure ikasleak,  gure seme-alabak sexualitatearen inguruko informazioa bilatu edo aurkituko dute . Guk ezer egin ezean pornoa  izango da informazio iturria eta pornoak plazaraten dituen eredu matxista eta irreal guztiak barneratuko dituzte.

Baliabideen artean ezin dut aipatu gabe utzi Hezkidetzaguenko 7. Zutabea: Berdintasunezko hezkuntza afektibo eta sexuala non ondo  zehaztuta HHtik BDHko 4.mailara arte jarduerak jasotzen diren.

Ikasgelan sexu heziketa lantzeko eskuliburua ere post batzuetan jasota dago baina berriro hemen aipatu eta jasotzen dut  

 Aurreko edizioetako Hezkideta afektibo sexuala izeneko post-a aukeratu dut. Emandako baliabideez gain  pertsonen artean errespetuzko jarrerak garatzearen  garrantzian zentratzen du bere gogoeta. 

 Eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusia nire ustez: 

Gure barneko mugak gainditzea,  gizarte heteropatriarkalak sortutako mugak gainditzea eta eskoletan hezkuntza afektiboa sexuala  txiki-txikitatik jorratzea;  aldi berean normaltasun eta aniztasun anitzen terminoen erabileran inplizituki dagoen dikotomia gaindituz, jendarte osasuntsuagoa eta askeagoa eraikitzen joan

Naizena izateko uneak

 Txio honetatik abiatuta: Uste nuen…

Usteak erdi ustel, uste nuena zabaldu.

Konturatu naiz…

Konturatu naizenenaz gerta ez dezan aurrera egin.

Neure buruari galdetu diot…


Zerotik ez da inoiz hasten, hirutik hasiko naiz.

Hemendik aurrera nire inguru hurbilean…



Aurretik aipatutakoan eragin izateko inguru hurbilean aritzea ezinbestekoa da. 

Hauek dira nire ustez erronka esanguratsuenak. Abestien letren azterketa, eta solasaldi dialogikoa bideoen inguruan proposatzen ditudan baliabideak dira.


KOLORE KOLORE ETA GUSTU GUZTIAK...DENONTZAT EZ DIRA BERDINAK 

Alaitzen blog sarrera aukeratu dut.

  • Sarreran aipatzen duenarekin bat nator.
  • Proposatzen duen abestia oso egokia iruditzen zait.
  • Baliabide ezberdinak eskaintzen ditu.
  • Aipatutako erronkagatik.

2022/02/26

Heziketa afektibo-sexuala espazio seguruak sortzeko

Gaurko sarrera hasiko dut, Berdinduk, 2013-1014 ikasturtean egindako “Aniztasun afektibo-sexualen aurreko jarrerak ikasgeletan” txostenean aipatutako datu batekin, “Sexu-orientazioen arteko hierarkia nabaria da eta ikasleen erdiak baino gehiagok hautematen du eskola ez dela espazio segurua”. Nire buruari galdetzen diot, nola joan daitekeen pertsona bat egunero, 6 edo 7 orduz, seguru sentitzen ez den espazio batera, pertsona gisa garatzera?. Hezitzaile garen heinean, erantzukizun handia dugu gai honetan. Alderdi positibo gisa, txosten honetan ere aipatzen da aniztasun sexualarekiko jarrera hobera doala: gaia ezagunagoa da, bazterkeria ekintzak behera doa eta pertsona anitzak onartuagoak dira, beti ere nesken jarrerak mutilena baino irekiagoa izaten mantentzen direlarik.

Aurreko ikaskideen posten artean, Argiñerena aukeratu dut: Eskola gune segurua. Nire sarrera hasteko erabili dudan hausnarketarekin lotura zuzena duelako aukeratu dut. Gainera, lan aparta egin du gure ikastetxeetan une honetan dugun testuingurua azaltzeko. Alde handia dago nik jaso nuen sexu-heziketarekin, 0 izan baitzen, orain gure ikasleek dutenarekin, baina, hala ere, asko dago egiteko, eredu pratiarkal hegemonikoak eraikitako eskema mentalak hausteko. Hezkuntza afektibo-sexualik ez badago, gure nerabeek, batez ere mutilek, pornoaren ereduak hartzen jarraituko dute, horrek dakarren guztiarekin.

Jarraian, ikasleekin lan egiteko baliabide batzuk utziko dizkizuet, baliogarriak izango zaizkizuela espero baitut.


LHn: "Sexua hitz dibertigarria" liburua da 7 eta 10 urte bitarteko haurrekin gorputzei, generoari eta sexualitateari buruzko elkarrizketak izatea errazten du. Liburuak aniztasuna du ardatz (ezaugarri fisikoak, kulturalak, izaerak, desioak…), eta binarismoa gainditu eta deseraikitzen laguntzen du. 


DBHn: "Sex education" telesaila. Ikasleekin elkarrizketa aktiboa eta hurbila egiteko aukera ematen du.


Abesti batzuk:


Anne Etchegoyen eta Itziar Ituñoren abesti hau: NO es NO

Gatibu:” Aske maitte”. Askatasunaren eta bizitzaren aldeko himno bat delako.


I
kasleekin lan egiteko baliabide ugari hemen topatu ditzakezue. B03ko kideek egindako bilduma.


Amaitzeko, eremu hezitzaile zein jendarte mailan lantzeko lehenengo erronka nagusia informazioa helaraztea izan behar duela aipatu nahiko nuke. Hezkuntza arloan, irakasleen formazioa ezinbestekoa da, ahaztu gabe familien inplikazioa. Helburua sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea da heteroaraua gainditzeko eta sexualitatearen mitoak deseraikitzeko.