2018/03/22




 TRATU ONAK, ELKAR ARDURA ETA ZAINTZA


 “Harreman” kontzeptuari buruz hausnartzean, kanpoaldera begiratu ohi dugu eta gu partaide gaituzten kanpo-interakzio ugari gogora ekarri ere bai. Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu. Pertsonen arteko harremanei dagokionez, era parekidean izatea hezkuntza sistemaren helburuetako bat litzateke. Harremanak parekideak izan daitezen, hainbat ezaugarri betetzea beharrezkoa litzateke, elkar ardura egotea edota  tratu ona egotea esaterako.

TRATU ONAK, elkarbizitza positiboaren oinarria dira. Tratu onak hainbat motatakoak izan daitezke:
- Nor bere buruarekin
- Besteekin (orokorrean)
- Hurbilekoen artean (lagunak, senideak, ikastetxean)
- Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin

ERANTZUNKIDETASUNA/ELKAR ARDURA:

"Zaintza"-ren garrantzia ondo barneratzeko Paca Roblesek agindako definizioa oso egokia iruditu zait:  “Zaintza lanak bizitzaren ugaltzearekin zerikusia duten lan guztiak dira, hala nola bazkaria eta erosketak egitea, arropa garbitzea, gaixoak zaintzea, umeak eskolatik jasotzea eta etxeko lanak egiten dituztela ziurtatzea. Lan horiek beharrezkoak dira egunerokoan, baina, aldi berean, erabat ikusezinak eta prestigiorik gabeak. Emakumeek zaintza lanak euren gain hartu dituztenez, estatuak ez dira inoiz arduratu nagusiez, umeez eta gaixoez. Ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo luke aurrera egin.” 

Egia da, gero eta gizonezko gehiagok etxeko arduren eta zaintza lanetan parte hartzen dutela, hala ere, kasu gehienetan emakumezko "laguntzaile" gisara aurkezten dira, eta ez dituzte lan guzti horiek euren arduran hartzen. Kasu askotan, etxeko lanen eta zaintza lanetarako eskaintzen den denbora berdina izan arren (gizonaren eta bikotekide emakumezkoaren artean kasu) aurrera eramaten dituzten ekintzak ezberdinak izaten dira, gizonezkoei seme-alaben zaintza ekintza ludikoen bitartez aginez, eta beraz, ardurazko ekintzak emakumearen ardurapean mantenduz.


Post hau asko gustatu zait, bertan irudi honek zaintzen eta etxeko arduren inguruan ematen den fenomenoaren inguruko hausnarketa egiteko baliogarria iruditzen baitzait.
Post horretan, ideia estrategiko bat azpimarratzen da: Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea. Zaintza zentrala bada, pertsona bere osotasunean zentrala izango da, eta beraz, pertsona oro bere ezaugarriak edozein direla ere, gainontzekoak zaintzeko ardura eta zaindua izateko eskubidea izango du.

Amodio Zintzoen Gida oso aproposa litzateke maitasun eromantikoaren mitoak baztertu eta jendartea bestelako amodio osasuntzu eta askeak izateko. Horretaz gain, Emakunderen bideo hau, zaintza lanen eta elkar ardura konpartituen eredu ona izan daiteke, bertan aniztasuna ere ikusgai delarik:


 Zaintza lanak eta etxeko lan guztiak era berdindu eta orekatu batean banatzeko (gizon eta emakumeen artean), hainbat oztopo egoten dira. Alde teorikoan horren aldeko jarrera zabaldua egon arren, alde praktikoan ustezko banaketa orekatu bat ematen dela uste okerra duten herritar asko eta asko daude.

- Zaintzen eta etxeko lanen ardura konpartitua izan behar dela eta beraz, gizonezkoek euren ardura dela barneratu behar dute. Ez "laguntza" gisako aportaziorik agin, horrek aurre suposatzen baitu berez ez litzatekeela auren ardura.

- Pertsonen garapen autonomoa garatu behar da, nerabeetasunean zehar gero eta era autonomoan egin ditzaten egunerakotasuneko edozein ekintza.

-  Aitatasun eredu klasikoa (aita jainkotuarena) eta aitatasun berri (zalditxo eredua) infatilizatua baztertu eta zaintza lanen eta etxeko lanen ardura berenganatzen duen aitatasun eredu "eredugarri" berri bat sortu beharra dago.

- Ekofeminismoari begirako planteamenduen inguruko gogoeta egin eta geure egunerokotasunean aplikagarriak eta egungo eredu kapitalista heteropatriarkalaren alternatiba izan daiteken eredu berri baten aplikagarritasuna aztertu.

- Zaintza lanak prestigiatu:  etorkizuneko gizarte moderno eta robotizatuetan pertsonok egin behar izango dugun ezinbesteko lana gisara edota egungo sistemaren biziraupenerako oinarrizko ardatz gisara aurkeztuz.

- Zaintza lanen eta etxeko lanen estereotipoak apurtu eta ume zein nerabeei, hasiera hasieratik, lan hauen banaketa berdindu eta orekatu batean aurrera eramaten dituzten figura eredugarriak aurkeztu (zaintza lanen eta etxeko lanen ardura bere gain hartzen duen gizonezkoaren figura kasu).



2018/03/21

Hau nik, hori zuk. Gaur zuk, bihar nik. Hau zuk, hori nik. Hau nik, hori nik, hura ere nik. Atzo nik, gaur nik, eta bihar?


Hau nik, hori zuk. Gaur zuk, bihar nik. Hau zuk, hori nik. Hau nik, hori nik, hura ere nik. Atzo nik, gaur nik, eta bihar?

Gure aiton amonen garaian, nire etxean bederen, emakumea zen etxea eramaten zuena. Aitona zen ukuiluan, mendian, auzoan lana egiten zuena, baina amona zen ukuiluan eta mendian lana egiteaz gain sukaldean, komunean eta haur-sehasketan eskua sartzen zuena.  Gaur egun, asko aurreratu dugula esaten da, baina hori horrela ote?  Nire inguruko etxe batzuetan gizonak hasi dira sukaldatzen, baina nork antolatu du asteko menua? Nork erabaki du zer sukaldatu? Gizonak hasi dira erosketa egiten, baina nork egin du erosketa zerrenda? Aurrera egin dute, baina oraindik ere zama handiena emakumeak darama euskal gizarte honetan. 

Nire aburuz guzti horren konponbidea harremanean dago.  Bikote baten kasuan bien artean komunikazio egokia izatea behar beharrezkoa da, horrek ordea konfiantza, enpatia, independentzia, adierazpen askatasuna, erantzunkidetasuna, etab. izatea eskatzen du. Eta hortxe dago gakoa. Hasteko, gizarte patriarkatu honek bikote harremanei ez dizkie ezaugarri horiek atxiki. Bestalde, orokorrean, giza balore hauek ere alboratzen ari izateak ere eragina du.

Hori horrela, bikote harremanetan, zein gainerako harremanetan elkarbizitzarako gakoa tratu onak izatean dago. Baina horretarako lehendabizi nork bere buruarekin duen harremana landu behar du. Ezagutzen al dugu gure burua? Gure barnean komunikazio egokia dugunean hasiko gara ingurukoekin ere harreman osasuntsuak izaten.

Inoiz horrelako gauzez hausnartu ez dugunean tontokeriak iruditu ohi zaizkigu, baina haurrera pausu hau ematean, edo eta egoeraren baten gure burua ezagutzera eramaten gaituenean asko heldutzen gara. Gure inguruan ere azkar detekta daitezke euren buruarekin hausnartu duten pertsonak eta hausnartu ez dutenak. Hau da, jada beren burua ezagutzen dutenak eta komunikazioa dutenak, eta euren buruarena gaitasunak eta mugak oraindik ezagutzen ez dituztenak. 

Inguruan ere harremanetarako arazoak dituzten pertsonak, barne gatazka bat izan ohi dute jatorrian. Beraz tratu onetarako oinarrizko zutabea nor bere buruarekin duen komunikazioa, eta autoezagutza da. Horren kalitatearen araberakoa izango da ingurukoekin dugun harremanaren kalitatea.  Ikasi behar dugu bizitza zoriontsu eta osasuntsua posible dela berdintasuneko tratu onetatik eraikitzea.

Ikusiak ikusirik, ondorengo hizki-zopa honetan aurkitu harremanetan tratu-ona adierazteko 16 hitz. 




Baliabide gisa, harremonak proiektuko bideoa uzten dut, oso mezu esanguratsuak agertzen dira bertan. Eta hizlariak, mutil zein neska gazteak izateak  ikasleentzat gertukoago bihur lezake.

Iazko postari dagokionez,  Leire Garroren hauxe aukeratu dut.  Hausnarketa sakona egiten duela deritzot, eta eskaintzen dituen baliabideak ere interesgarriak dira oso .

Kontuak kontu, aurrera egiteko hamaika dira hau guztia jendeartean lantzeko erronkak. Baina erronka nagusia kalitatezko elkarbizitza lortzea litzateke. Horrek bere baitan puntu asko izango lituzke:

- Harremanetan lan zama orekatua izatea
- Zaintza lanak generorik ez izatea
- Komunikazio egokia izatea, konfiantzazkoa, enpatikoa eta hitz goxoen erabilera nagusi dena.
- Elkar laguntzea.
-…

Jarraian dugun irudia esanguratsua da, baina hemendik urte batzuetara horrelako irudien beharrik ez izatea espero nuke. 

Horretarako guztiok egin behar dugu lan, generorik ez duten burmuina guztiek hartu behar dute parte; izan haur, gazte edo heldu.  

2018/03/20

KALITATEZKO HARREMAN POSITIBOAK SUSTATUZ


Gehientsuenoi, “harreman” kontzeptua entzuten dugunean, kanpokoekin dugun hartu-emana etortzen zaigu burura. Baina, askotan, ez dugu kontutan izaten norbanakoaren harreman-dimentsioak honen gain duen garrantziaz.

Norberak bere buruarekin harreman ona izan dezan, autoezagutza eta autokontzeptua lantzea beharrezkoa da. Honek, geure burua onartzea eta berarekin ongi sentitzea ahalbidetuko du. Nola izango ditugu gainerakoekin erlazio positiboak, geure buruarekin izan ezin baditugu?
Gainerakoekin sortzen ditugun harremanak positiboak izan daitezen, saiakerak egitea ezinbestekoa da. Ikaslearentzat ikastetxea eta, batez ere ikasgela, bere gizarte txiki bihurtu dira, hor landuko baititu bere gaitasunen garapena, trebetasun sozialak eta parte hartzeko eta besteekiko errespetuzko balioak. Hori dela eta, hezitzaileok hezkuntza testuinguruko elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa izan dadin lortu behar dugu; hala nola, “Harremonak” bezalako proiektuen bitartez.

Proiektu honen zuzendaria den Asier Bagliettoren hitzetan prebentzio lana badago, baina ikasleei beraien lekua onartzen ez diegun bitartean, pertsona oso kontsideratzen ez ditugun bitartean, galdetzen ez diegun bitartean “zein dira zuen premiak?”... beraiek obeditzen ikasten dute, eta barneratzen duten mezua da “handiagoa naizenean txikiago bat mendean hartuko dut”. Orduan, programa eta planen bidez adabakiak jartzen ari gara, baina muinari oraindik ez diogu heldu. Era berean, adabaki horiek oso beharrezkoak dira.”
Ikastetxean bizikidetza lantzeko eta giro egoki bat lortzeko, gatazken ebazpenean eta bake kulturan oinarritzen den hezkuntza landu beharko litzateke. Horrek, eskolan aldaketa sistemiko bat sortuko luke, eta ez soilik aldaketa kurrikular bat. Eskola testuinguruko indibiduo guztion arteko tratu onak bermatzea premiazkoa litzateke, ikasleek harremanak era parekide batean eraiki ahal izateko.

Tratu onen barruan, maitasunezko tratu onak aurki ditzakegu. “Maitasun erromantikoa” kontzeptu positibotzat hartu ohi dugu, baina, ez gara konturatzen maitasun erromantikoaren inguruan mito faltsu asko daudela eta horiek desikasi egin behar ditugula.
Iazko edizioetako sarrerei begiradatxo bat bota ostean, Usoarena irakurtzera animatuko nizueke. Oso interesgarriak iruditu zaizkit “Golden programa”ren nondik norakoak eta harremanen inguruan mintzatzen den Ernaik eginiko bideo hau:
Hauetaz gain, hurrengo lerroetan uzten dizkizuet ikasleekin lantzeko aproposak izan daitezkeen baliabideak:

- Steilasek plazaraturiko unitate didaktikoen bilduma

- Harremanen gaia gelan lantzeko aproposak izan daitezkeen baliabideak

- Nafarroako gobernuak sortutako “Bizikidetza positiboaberdinen arteko jazarpenaren eta tratu txarren aurrean” izeneko unitate didaktikoa

Amaitzeko, hau guztia hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronka nagusietako batzuk hauek izango liratekeela esango nuke:

- Ikasleen autoezagutza eta autokontzeptua lantzea, nork bere buruarekin gustura senti dadin lortuz.
- Eskola komunitate osoa tratu onen inguruan sentsibilizatu eta honen inguruko lanketa sustatu.
- Maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzea.
- Guztien arteko harremanak positiboak eta kalitatezkoak izateko ahaleginak egitea.
- Zaintza emakumeen ardura ez dela ikustaraztea, berdintasunezko bizikidetza bat bultzatzearren.
- Gainerakoekiko errespetua bermatzea.



Gurutzegramaren soluzioa:

Pertsona eta kolektiboa erdigunera


Pertsonen arteko kanpoko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena. Bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko oinarriak, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena dutela azpimarratzen da irakurgaian, eta erabat ados nago horrekin.

Azken ikerketek garbi erakusten dute giza garunean ez dagoela emakume edo gizonen arteko ezberdintasun praktikorik, eta beraz, nor bere garuna ezaugarri propio eta bakanen mosaiko edo bilketa bat da. Hots, hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea. Indarkeria eta dominazio-mendetasun parametroak ukatzeko, batetik, eta elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboak eraikitzeko, bestetik.

Tratu onak garatzeaz mintzo garenean, hortaz guztiaz ari garela deritzot. Ongizatearen oinarria dira tratu honak, kalitatezko hezkuntza zein elkarbizitza bermatzeko ezinbesteko zaigun jokabide edo bizimodua. Arremanitz-eko kideek dioten moduan, gure pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin.

Maitasunak ere badu zeresana tratu onei dagokionean. Beti ez baitatoz eskutik helduta. Coral Herrerak, Mari Luz Estebanek...eta beste hainbestek ikertu dute maitasunaren gaia denbora luzez, eta halako gogoetak ere utzi dizkigute sarean:



Erantzukidetasuna eta elkar arduraren gaiari lotuta, zaintzaren beharra eta konpromisoa emakumeari egotzi izan zaiola erakusten dute ikerketek eta esteatistikek. Elkar zaindu eta zaintza erdigunean jartzearen beharra azalarazten dihardu mugimendu feministak azken hamarkadetan. Hala nola, zaintzaren funtzioari dagokion garrantzia ematen eta zabaltzen saiatuz, edota zaintza guztiok praktikara eramango bagenu, bestelako mundu parekideago eta osasuntsuago bat posible litzakeela erakusten diguten eszenatokiak hurbilduz. Hona hemen Hik Hasik bere garaian kaleratutako artikulu bat. 

Hemengo bideo eta artikuluek, gure gazte zein nerabeekin hausnarketa eta kontzientziazio saioak dinamizatzeko baliabide gisa erabilgarriak direla deritzot. Galdera sorta batez lagundurik, talde txikitan zein handiagoetan, ondorio interesgarriak aterako dituztela ziur naiz.

Gogoeta honetan aipatzen dute hezkuntzako profesionalek, pertsona erdigunean jartzen badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsona hori bere bidea egiteko gai izango dela. Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas-prozesuaren ardura ere berea izango delako. Zaintzak kutsu negatiboa duela somatzen dute, hitzak berak “zama” adierazten duela, inork bere gain hartu nahi ez duen zerbait. Jendeak, ordea, beti zaindu izan du elkar eta ardurak hartu izan ditu talde barruan.

Nerea Mendizabalek bideo honetan dioen bezala ezin gara harremanetatik eskapatu eta gertatzen zaigun edozein gauzak harremanekin zerikusia dauka.



Iazko posten artean Leire Carrok idatzitakoa hautatu dut elkarrekin komentatzeko. Irudi grafiko interesgarriak ekartzeaz gainera, hausnarketa borobila egin duela iruditzen zait.

Eskola komunitateak izan ditzakeen erronken artean hauek zerrendatuko nituzkenik, lehentasunezko zeregin bezala:
  • harremanak zaintzeko konpetentziak garatzea.
  • tratu onak sustatzeko adibide praktikoak jorratzea.
  • maitasuna positiboki bizi eta biziarazteko tresnak ematea.
  • ustezko tratu onak ikuspuntu kritikoz aztertzeko aukerak eman eta deseraikitzeko proposamenak luzatzea, eredu berriak eraiki ditzaten, harreman positiboak baliatuz
  • elkar zaintza eta erantzukidetasunaren garrantzia azpimarratu eta barneratzen laguntzea.
  • zaintza erdigunean kokatzearen garrantziaz jabetu eta praktikara eramatea.
  • indibidualismoak dakarren zamaz kontzientziatu eta kolektibo osasuntsua sustatzea.
  • ...


TRATU ONAK SUSTATU, KALITATEZKO ELKARBIZITZA GARATU

Gizarteari erreparatuz, oraindik ere berdintasuna lortzeko bide luze dagoela ikus daiteke eta bide horretan aurrera egiteko eta guztion elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa sustatzeko, ezinbestekoak izango dira elkarrekiko eta norberarekiko tratu onak.

Harreman on horien alde egiteko, lehenik eta behin, estereotipoei uko egin beharko diegu, bake eta indarkeria-eza kulturan oinarrituz. Garrantzitsua izango da, gure inguruari genero ikuspegiaren bidez begiratzea eta hezkuntza hezkidetzailea sustatzea. Batez ere, ikasleekin, harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten lagundu behar diegu, harreman positiboak bultzatuz eta guztiei eroso sentiaraziz. Izan ere, Gipuzkoako Hitzan Olaia Iraolak aipatu bezala “ikaslea gustura badago, eman dezakeen guztia emango du arlo guztietan”.

Hori honela izanik, garrantzitsua izango da, gizartea gai honen inguruan sentsibilizatzea, bertan ematen diren ezberdintasun nabarmenak azaleratuz eta horiei aurre egiteko guztiek erantzukizun bera hartuz. Honen harira, gai honekin lotutako ideia garrantzitsuenekin ondorengo gurutzegrama sortu ahal izan dut. Ea gogoko duzuen.


Iazko ikastaro-kideen sarreretatik, gaurkoan Maiterena gomendatzea gustatuko litzaidake; gaiaren inguruan eginiko hausnarketa asko gustatu baitzait. Abiapuntu bezala proposatu dituen Pilar Aguilarren bi artikuluak (“Rompiendo las olas”. O cómo,debajo de la espuma del “amor”, anida el sadismo eta Pregunta tonta ¿Se puede ser feminista y llevar tacones?) interesgarriak iruditu zaizkit, bai eta baliabide modura partekatu duen ondorengo laburmetrai bitxi hau ere.


Bideo honetaz gain, sarean arakatzen nenbilela ondorengo bi gidekin egin dut topo. Tratu onen eta maitasun zintzoaren gaiak ikasleekin lantzeko aproposak iruditu zaizkit.
  • Amodio zintzoen gida: Nafarroako Gazte Kontseiluak sortutakoa. Gazteen ezkongai-harremanetan genero-indarkeriari aurre hartzeko eta tratu onak sustatzeko gida da.
  • Tratu onak: STEE-EILAS-ek tratu onekin lotuta eta indarkeria sexistaren prebentziorako sortutako unitate didaktikoa. Autoestimua, berdintasuna, komunikazioa, ausardia, errespetua… lantzen dira bertan.

Harreman onekin lotuta, azken asteetan aipatu dugun maitasun erromantikoaren gaia ikasgelara eramatea ere ezinbestekoa dela uste dut, gizartean patriarkatuak sustatu duen ereduarekin amaitu ahal izateko eta bestelako maitasun eredu osasuntsuen bila ikuspegiak zabaltzeko. Horretarako, hausnarketarako abiapuntu modura, ondorengo bideo hau aproposa izan daiteke.


Horretaz gain, betiere elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa lortu ahal izateko, elkarrekiko eta norberarekiko errespetuak duen garrantzia irakatsi behar dugu. Dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gaindituz eta aurretik aipatu bezala, bake eta indarkeria-ezaren kulturan oinarrituz, guztion ongizatearen alde egin ahal izateko.


Azkenik amaitzeko, honako hauek dira nire ustez, guztia hau eremu hezitzailean eta jendartean lantzeko erronketako batzuk:
  • Ikas komunitateko kide guztien ongizatea bermatzeko, kalitatezko elkarbizitza eta tratu onak sustatzea.
  • Ikasle zein ikastetxeko profesionalekin autoezagutza eta autoestimua lantzea, norberaren eta ingurukoen zaintza eta babesaren garrantzia ere azpimarratuz.
  • Zaintzari balio positiboa ematea eta txiki-txikitatik ikasleekin erantzukizuna berdintasunean garatzearen alde egitea.
  • Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea, konfiantza transmitituz eta ikasten lagunduz.
  • Gizartea denboraren banaketa ekitatiboaren eta emakumeei lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak eraginiko zamaren inguruan sentsibilizatzea, guztion lankidetza sustatuz.
  • Maitasun erromantikoaren ideologia deseraikitzea eta maitasun osasuntsuaren aldeko lanketa egitea, elkarri maitatzeko modu askeak eta desberdinak daudela erakutsiz.
  • Bake eta indarkeria-eza kultura sustatzea, guztion ongizatearen alde egiteko.

2018/03/19

Indarkeria matxistak guztion artean gaindituz


Aste honetan indarkeria matxistak gainditzearen inguruan jira-bueltan ibili gara. Hitz lainoan jaso ditut landu ditugun ideia garrantzitsuenekin (indarkeria matxista desikasi eta adierazpen hauekin bukatzeko estrategia garrantzitsuenak, alegia) lotutako kontzeptu nagusiak, besteak beste, maitasun erromantikoa deseraiki, mikromatxismoak identifikatu eta gainditu, LGTBI+ fobiak salatu eta aniztasun ereduak baloratu, etab.

Dena den, sarrera honetan astean zehar egin ditugun irakurketetan jorratutako lan-ildo bati eutsi nahi nioke, azken aldian oso presente dudan gaia delako, ea labur azaltzeko gai naizen: Nik Ikertze izeneko elkarte batean egiten dut lan, hezkuntza programak egiten ditugu esparru desberdinetan kokatzen direnak, baita hezkidetzan ere. Aste hauetan “Begirada Kontzienteak” izeneko programa aurrera eramaten ari naiz ikastetxe batean eta zuzenean 16 urte inguru dituzten ikasle talde desberdinekin lan egiten dugu. Aipatutako programan aztertzen ditugun edukien artean, gure gizartean ditugun kontsumo edo kontsumismo ohiturek eta merkatuak pertsonei orokorrean nola eragiten digun eta emakume eta gizonengan modu desberdinean sortzen dituzten esklabutza eta indarkeria egoeren inguruko hausnarketa egiten dugu. Izan ere, estetika eta moda kontuek, adibidez, guztioi eragiten diguten arren, emakumeongan sortzen duten presioa handiagoa dela nabaria da. Ikasleekin gogoeta hau egitean ordea izan dudan pertzepzioa da, neskek egoera hauek ondo identifikatu eta onartzen dituzten arren mutilen inplikazioa galdu egiten dugula (adibide garbi bat ipintzearren, depilazioaren kontuarekin mutil batzuei asko kostatzen zaie hau ez dela aukera aske bat onartzea, inposaketa bat baizik). Atera dudan ondorioa da, mutilak pribilegio egoera batean daudela eta hori zalantzan ipintze hutsak defentsa jarrera batean ipintzen dituela. Beraz, programari buelta bat eman eta maskulinitate berrien gaia txertatzea erabaki genuen beraiek konturatu daitezen, sistema heteropatriarkalak modu zuzenean eragiten diela eta aukera asko galtzen dituztela arrazoi hori dela eta. Erabakia arrakastatsua izan da oso eta gizonezkoen inplikazioa lortu dugu beraien jarrera aktiboa berreskuratuz. Zentzu honetan, ondorengo leloa aldarrikatuko nuke:



Indarkeria matxista egiturazko arazo politikoa da. Pertsona guztiak gara gizarte honetako parte eta modu aktiboan jardun beharko dugu arazoaren irtenbidearen alde. Gizonezkoak maskulinitate berrien ereduen bilaketa eta sorkuntzan eta emakumezkoak jabekuntza eta autodefentsa feministaren lanketan. Ikasleei hau hasieratik horrela planteatzea oso garrantzitsua dela lehenengo pertsonan frogatu dut eta hemendik abiatuta ondoren, neskekin eta mutilekin modu desberdinean talde txikietan bidea jorratzen jarraitzea.

Ongiz elkarteko Mikel Otxotorenak urteak daramatza maskulinitate berrien gaian sakontzen eta bideo honetan pribilegioen inguruko gogoeta labur baina interesgarria egiten du.

Hau guztia eremu hezitzaile/jendartean landu beharraren justifikazioa nabaria da: Emakumeen aurkako hilketa eta jazarpen matxisten datuak asaldagarriak dira. Ezin da onartu munduko populazioaren erdia beste erdiarengatik beldurtua bizitzea eta batzuk beraien egoera pribilegiatu eta erosoari uko egin behar izango dioten arren, etorriko diren onurak positiboak izango dira guztiontzat. 

Bukatzeko, joan den urteko blogeko sarreren artean Miren Aranbururen hau aukeratuko nuke. Oso modu garbian eta laburrean azaltzen ditu gai honi dagozkion nondik norako nagusiak eta Maite Asensioren bideoarekin, egiturazkoa den arazo honetan komunikabideek ere duten zeregin eta garrantzia azpimarratzea interesgarria iruditu zait.   

Indarkeria matxistak gainditzen



Txikitatik transmititzen digute kontuz ibili behar dugula, gure janzkerak eta jokaerak zaindu behar ditugula: “Badaezpada”.  Beldurra sartu digute gorputzean. Azken astean, hainbat emakumeren testigantzatan irakurri dut zelako teknikak erabiltzen dituzten etxerako bidean, “badaezpada”, norbaitek erasotzekotan, defendatzeko. Eta, tristea bada ere,  egoera horiekin guztiekin sentitu naiz identifikatuta. Nik ere giltzak hartu izan ditut eskutan, nik ere mugikorretik hitz egitearen plantak egin ditut, nik ere 112 markatuta eduki dut mugikorrean prest, ni ere korrika hasi naiz nire atzetik tipo bat zetorrelako. Badaezpada. Ni ere negarrez hasi naiz etxeko atea zarratu eta behin barruan babestuta sentitu naizelako.

Baina norengandik babestu behar dugu? Zergatik, erosotuak gu izan arren, guk egiten ditugunak dira zalantzan jartzen direnak?

Indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta emakumeengan jarri izan da. Baina heldu da begirada zabaltzeko eta arreta gizonengan jartzeko sasoia. Eta guzti hori burutzeko, eremu hezitzaileetako agenteen inplikazioa ezinbestekoa da. Hona hemen adibide bat, nola eraldatu “Txano gorritsuren ipuina” eta gure aliatua egin.


Hona hemen, ikasleekin indarkeria matxista, eta zergatik ez, autodefentsa feminista lantzeko baliabide bat. 
Lelo honetatik abiatuz, txikitatik ikasi ditugun ipuinen aurrean kritikotasuna landu eta istorioaren bukaera desberdinak sortu ditzakegu. Eta era berean, prozesu horren bidez autodefentsarako baliabideak garatuz eta emakumezko ikasleak ahaldunduz. 

Leloaren asken ukituekin  nenbilela, sarean sartu naiz idien bila eta tatxan! Antzerako beste bat aurkitu dut. Hala bazan edo ez bazan... Aldatu behar zan!!!


Pasadan urteko ekarpenetatik, Amaia Chuecaren “Erantzukizuna 'bandoz' aldatzeko garaia da" izenekoa . Bertan material interesgarri pila bat konpartitzen du. Benetan, merezi du klik egitea eta agertzen diren bideoren bat ikustea.

Eta bukatzeko Amiak aipatutako talde baten abesti pare bat berreskuratzea gustatuko litzaidake. Espero zuon gustukoak izatea.







Indarkeria matxista

Indarkeria matxista ez da emakume batzuen banakako arazoa ez emakume guztiena, jendarte
osoarena baizik, mundu mailan ageri dena. Beraz, indarkeria matxista arazo politikoa da; eta argi
daukat indarkeria matxista desagertzeko bi estrategia hauek ezinbesteko direla: maskulinitate berriak
eraikitzea eta emakumeen ahalduntze indibidual zein kolektiboa lantzea.

Aste honetako kontzeptu nagusiekin hurrengo hitz-hodeia egin dut.





Iazko posten artean bi aipatu nahiko nituzke: batetik, alasnerena, berak erabilitako irudia eta bideoak
oso egokiak iruditu zaizkidalako(izebergaren irudia eta eitb-ko “Ur handitan” saioko matxismoaren
inguruko kapitulua); eta, bestetik, Uxanarena, berak aipatuta erronkak oso egokiak iruditu zaizkit eta.




Horrez gain, aste honetako gaia lantzeko leloa ere sortu dut:


Hau guztia eremu hezitzailean lantzea ezinbesteko da; askotan sexu-heziketa lantzen da
ikastetxeetan baino hortik haratago landu behar da. Arestian aipatutako bi estrategia ikastetxeetara
eramatea ezinbesteko da, eta beraz espero dut etorkizun hurbil batean hurrengo bi estrategia
ikastetxeetan landuko direla:

  • Autodefentsa feminista, emakumeak ahalduntzeko
  • Gizon tailerra, gizon eredu ezberdinak lantzeko.