2018/10/20

ZER DA HEZKIDETZA?


Harrituta geratu naiz inkestarekin. Hezkuntza munduan aritzen diren lagun batzuei eta senide  batzuei egin diet e-mailen bidez. Hezkuntza munduarekin harremana dutenek zerbait badakite, baina beste batzuk ez hainbeste. Batzuk ez dute ezta erantzun. Neure buruari galdetu diot zer izan den arrazoia: ezjakintasuna?, hankasartzearen beldurra?, gaiarekiko deserosotasuna?, aurreiritzi faltsuak?… Egia da denbora gutxi izan dugula lana egiteko; baina ondorio batzuk atera ditut: formakuntzaren beharra gaia hobeto ulertzeko eta eskolaren poterea gai hau zabaltzeko.



Ez da erraza aukeratzea aurreko edizioetako sarrera bat. Oso interesgarriak dira eta gauza berriak ikasteko aukera ematen dute. Izugarri gustatzen zaizkit leloak eta hormirudiak.  Zelako sormena!!

Agian gehien gustatu zaidana Irati Mendigurek egindakoa. Bat nator berak idatzitako argudio guztiekin eta interesgarria iruditu zait berak egindako aipamen hau:

“Hezkuntza formalaz aritu izan gara, baina ezin ahaztu hezkuntza mundua bere osotasunean aintzat hartu nahi badugu, garrantzia handia duela hezkuntza ez-formalaren eremuak ere. Honen inguruan, OinHerri Plataformak, Hik Hasik, Txatxilipurdik, Urtxintxa Eskolak... hainbat hausnarketa gauzatu dituzte urteetan zehar. Hainbat aditu bildu dira eztabaida saio ugaritan eta liburuxka zein material erabilgarriak jarri dituzte eskura hezitzaileontzat.” 

Hemen duzue linka


Nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko moduko 5 arrazoi:

1.       Gaiarekiko ezjakintasunarekin bukatzeko, formakuntza ezinbestekoa da.
2.       Heziketa afektibo-sexuala eta emozioak lantzeko beharra.
3.       Emakumearen lorpenak behar diren moduan baloratzeko.
4.       Indarkeria matxistarekin bukatzeko.
5.       Gizarte hobea lortzeko.

Hezkidetza gora, Hezkidetza behera


Hezkidetza ezaguna al da?
Nola definituko zenuke?
Zein dira hezkidetzaren jarduera-ildoak?
Bai
Hezkuntza aukera berdintasuna bermatzea
Eskolako guneen erabilpen orekatua bermatzea
Bai
Denok desberdinak garela kontuan hartuz, guztiokin berdin jokatzea.
Eskola-materialen azterketa sakona egitea, aldaketak planteatuz
Bai
Neska eta mutilei tratamendu bera ematea.
Unitate Didaktikoak berdintasunaren ikuspegitik diseinatzea.
Bai
Eskolan parekotasuna bermatzea.
Ikasleak arazoaren tamainaz ohartaraztea
Bai
Genero ikuspegia eskolaren jardunbidean txertatzea.
Ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea
Bai
Ikasle guztien garapen osoa lortzea
Ikasleei besteen lekuan jartzen irakastea


Inkesta hau sei lankideren artean egin dut. Aldez aurretik esan beharra dago hezkuntza munduko langileak direla, hortaz, erraz suposa daiteke HEZKIDETZA inoiz entzun dutela. Beste kontu bat da ea barneratu dituzten kontzeptuak zuzenak diren ala ez. Hiru emakumezko eta beste hiru gizonezkoren artean egin dut galdetegitxoa. Hiru galdera izan dira eta emaitzak taulan ikus daitezkeenak dira.

Hezkuntza munduko pertsonak izaki, normala denez gero, euren hausnarketetan ikasleak presente daude beti, bai eta eskola ingurua ere. Egia da eskola bera gizartearen isla dela, baina erantzunetan gizartearen inguruko aipamen gehiago espero nituen.



Hauxe duzue hautatu dudan aurreko edizioko sarrera.

“Hezkidetzari buruz hausnartzen” 2017ko urriaren 24an Haritzek idatzi zituen zenbait kontuk harritu naute.

Hasteko, Euskaltzaindia bezalako erakunde batek garai hartan hitza bera jaso gabe zeukala jakiteak aho bete hortz utzi nau, egun jasota duen ala ez ez dakit, larria litzateke noski, baina 2017an hori gertatzea berez larria da oso.

Beste alde batetik, nire inpresioa da ere jende askok hezkidetza eta eskola mistoa identifikatzen dituela, berak azaltzen duen moduan lan handia dago oraindik mundu honetan egiteko.
Bukatzeko izugarri gustatu zaizkit hezkidetza lantzeko berak adierazitako arrazoiak, azkena batez ere: “Emakumeek historia osoan jasan duten eta jasaten duten jazarpenari amaiera emateko”.

Gaurko gizartea ez da justua, esan gabe doa. Zerbait egin beharra dago egoera honi buelta emateko eta, duda barik, HEZKIDETZA hori lortzeko baliabide oso baliotsua izan daiteke.
-Nahiz eta behin eta berriro entzun unibertsitatean emakumezkoen kopurua handiago dela gizonezkoena baino, botere handiko postuetan oraindik ere gizonak dira gehiengoa. Hau ezin da horrela izan.
-Heziberri 2020k zera dio: “Oinarrizko hezkuntzak hezkuntza eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz,... hezkuntzak aukera berdintasuna eskaini behar du”. Gaur egungo hezkuntza ereduak, begi bistakoa denez, ez du halakorik bermatzen. Aipatutakoak, ordea, guztiz bat dator HEZKIDETZAK planteatzen duenarekin, hots, pertsonaren garapen osoa, bere generoa edozein delarik.
-Gizartearen inposizioei aurre eginez, ikasketa-mota zein lanbidea aukeratzean askatasuna bermatuko duen bakarra HEZKIDETZA izango da eta.
-Harreman afektibo-sexual orekatu eta libreak izateko heztea bermatzen duelako hezkuntza eredua delako.
Genero indarkeria gizarte honek duen arazo larrienetakoa da, zalantzarik gabe. Pertsona norbera dela, besteekiko eskubide berberak dituena, beti ere bere indibidualtasuna errespetatuz, ulertzen ez dugun bitartean, ez dugu konponduko, ez horixe! HEZKIDETZAK hauxe bera aldarrikatzen du.

2018/10/19

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN




Oro har nire inguruko jende gazteak ezagutzen du hezkidetza kontzeptua eta neska-mutilak berdintasunean heztearen ideiarekin harremantzen du, nahiz eta baten-batek ez duen erabat argi. Adinean gora egin ahala, ordea, somatu daiteke “hezkidetza” terminoaren  inguruko ezezagupena. Hala ere, esanahia azaltzen hasi eta deduzitzen dute zein den esanahia eta bere eginkizunak, gutxi-gora behera.

Iazko ikastaroko blog-eko ekarpenetatik honakoa da gehien gustatu zaidana, bere gaiari buruzko irakurketa aproposagatik, olerkiaren mami politagatik eta emandako 5 arrazoien pisuagatik:


Nire partetik, hona hezkidetzaren alde apustu egiteko 5 arrazoi:

-        Neska-mutilek jarraitzen dituztela rol tradizional asko errepikatzen
-        Indarkeria matxista indarren darraielako eta berau ezabatzeko erroetara jo behar dugulako.
-        Hezkuntzaren indar eraldatzaileak eragina izan dezakeelako egoera iraultzen.
-        Penagarria delako emakumeek testuliburuetan duten ikusezintasuna eta curriculum ezkutuak duen pisua.
-        Penagarria delako baita ere, komunikabideetatik eta publizitatearen mundtuk bereziki neska-mutil gazteengan jaurtitzen diren estereotipoak.



#JanireC

Hezkidetzan kokatzen #JanireC

https://docs.google.com/presentation/d/e/2PACX-1vTlQlKwu7gqnf4CStPxSyOiJHOk6l-obagwGxJWoWvlAAFPJBjXzNyBaz2wYgljaBK3b8mqv71SZWNt/pub?start=false&loop=false&delayms=3000

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN


HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

INKESTA

Jarraian ahoz egindako inkestaren emaitzen taula azalduko dizuet. Zuek proposatutako galderez gain pare bat gehiago txertatu dizkiot.

1 (irakaslea, gizona 38 urte)
2 (ikaslea, neska, 21 urte)
3 (dendaria, neska, 58 urte)
4 (ingeniaria, mutila, 30 urte)
5 (administraria, neska, 30 urte)
6 (irakaslea, neska, 30 urte)
Ezaguna da
HEZKIDETZA?
BAI
BAI
BAI
EZ
EZ
BAI
Zer da?
Neska zein mutil berdintasunean heztea
Denak berdin tratatzea
Aukera berdintasuna izatea
-
-
Ezarritako roletatik at zu zeu izatea
Hezkidetza behar bat dela kontsideratzen al duzu?
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI
Eskoletan berdintasuna dagoela uste al duzu?
EZ
EZ
BAIETZ PENTSATU NAHI DUT
BAI
EZ DUT USTE
EZ
Lan-munduan arloen artean generoaren arabera bereiziak egotearen arrazoia “ezkutuan” ezarrita dagoen genero-ikuspegiagatik dela uste al duzu?
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI
BAI

Ondorioz EZKUTUKO CURRICULUMA dagoela azaleratzen da, eta honek txikitatik helduak garenarte baldintzatzen gaituela froga daiteke. Hezkidetza zer den ere ez du jende gehienak ezagutzen, beraz goazen hau zabatzera!!

Iazko edizioko norbaiten ekarpena gomendatuko banu Iosune de la PeƱarena gomendatuko dute. Bere irudia asko gustatzeaz gain berak egindako hausnarketa ere atsegin dut. Bere inkestaren ondorioz hezkidetza zerekin lotzen duen azaltzen du: Inklusioa, Errespetua, Parekidetasuna, Berdintasuna, Generoa, Estereotipoa, Hezkuntza, Etorkizuna, Aniztasuna Honetaz gain, hezkidetza lantzeko bere bost arrazoiak pisuzkoak direla iruditzen zait. Hona hemen post honen linka: http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/egin-desegin-berregin-hausnartzen.html .


 Nire ustez HEZKIDETZA lantzeko bost arrazoiak hauek dira:

-      1. . Zarena zarela etorkizuna erabakitzeko mugarik ez izateko.
-  2. Indarkeria matxistarekin bukatzeko.
-     3.  Aniztasuna zerbait positibo bezala onartzeko.
-    4.  Emakumeen lorpenak behar diren moduan baloratzeko.
-      5.  Genero-estereotipoekin bukatzeko.




Hezkidetza leloa

Norbera “izaten uzten” hezi behar dugu, ereduetatik kanpo. Oscar Wild irlandarrak esan zuen bezala.. “Be yourself, everyone else is already taken.”
Hona hemen nire homa-irudia:
hezkidetza%20hormairudia.png

HEZKIDETZAN KOKATZEN



Hainbat definizio irakurri ondoren,gipuzkoangazten ikusitakoarekin geratzen naiz.
“Hezkidetzak, beraz, sexutik harago, denon gaitasunak garatzen laguntzen du eta erraztu egiten ditu identitate zabalak eraikitzeko bideak. Etorkizun alternatiboa lortu nahi duen hezkuntza da eta, ildo horretan, neskentzat eta mutilentzat aukera berdinak izango dituen jendartea lortu nahi du.” 

"Ez daude pentsamendu arriskutsuak, pentsamendua bera da arriskutsua." Hanna Arendt.

 Honen harira, liburu bat gomendatu nahiko nuke, “EducaciĆ³n en gĆ©neros para infancias mĆ”s libres”. Bertan, haurrekin aurrera eramandako praktiken azterketa, materialen erabilera, jolasa eta jostailuak berditasunerako estrategia bezelako gaiak, etab. jorratzen ditu. 
ni-una-menos-desde-los-primeros-anos-edu
Liburua: “#NiUnaMenos desde los primeros aƱos. EducaciĆ³n en gĆ©neros para infancias mĆ”s libres” Idazleak: Nadia Fink y Cecilia MerchĆ”n. Editorial Chirimbote y Las Juanas Editoras, 2016.