2020/01/27

ORIENTAZIO EGOKIA EZINBESTEKOA, BERDINTASUNA LORTU NAHI BADUGU

Gai interesgarria esku artean duguna. Ezinbestekoa etorkizunean, lan munduan, berdintasuna lortu nahi bada. Lan munduan berdinatsuna lortzeak asko erraztuko liguke egunerokoan ere gauza bera lortzen, baina jakin badakigu, ondo egindako lana, denbora eta egiten dugun hori esanguratsu izatea direla oinarri.

Aurreko ikasturteetako lan bat aukeratzekotan, #Andonirena aukeratuko nuke oraingoan. Zer dela eta? Besteka beste, izenburuak atentzioa eman didalako eta baita, hezkuntzan lortu beharreko erronkekin guztiz bat natorrelako: "Nola orientatu libreki, gu ez bagara libre?"

Formazioa ezinbestekoa dugu, gure garaian jaso genuen orientazioak eta gaur egun, genero-ikuspegia kontuan hartuta eskaini beharrekoak, zerikusi gutxi baitute. Beraz, egiten dugun lana ondo egiteko, sinistu, apustu egin eta formatu beharra dugu, gure ikasleei orientazio egokiena eskaintzeko.


Durangoko Berritzegunean, besteak beste, Orientatzaileen mintegia daramat beste lankide batekin. Bertara, hilean behin, zonaldeko orientatzaileak datozkigu, ikastetxe publikoetakoak, bai itunpekoak. Lantzen ditugun gaien artean, orientazio akdemikoa  dugu eta horretarako, 3. eta 4. DBHn, tutoretza saioetan lantzeko, Berritzegune Nagusiko Aniztasun eta Orientazio arduraduna den Rosa Ortegak sortutako programa ere landu izan dugu eta euretako batzuek martxan jarri dute euren ikastetxeetan. AURRERA programa hau genero ikuspegitik garatuta dago, hori dela eta azken pare bat urtetan arrakasta izaten ari da ikastetxeetan. Berdintasunean aukeratzea du ataletako bat, hor doakizue pixkat bat trasteatu nahi baduzue. Hala ere, ondorengo  sitearen estekan programa osoa ikusteko aukera izango duzue: https://sites.google.com/view/aurrera/p%C3%A1gina-principal

1. Berdintasunean aukeratzea

Prozesu guzti hau hasi aurretik, galdera bat egin nahi dizugu, sinplea baina oso garrantzitsua:

Ikasketak aukeratzerakoan nesken eta mutilen artean ba al dago ezberdintasunik? 

Ondorengo jarduerek galdera horri erantzuteko eta, era berean, aurreiritzi batzuk alde batera uzteko balioko dutela uste dugu. 


Berdintasuna lanean (GPS materiala) DBH3

Ondorengo bideoan bi pertsonai agertuko dira. Horien bizitzan hiru markagailu jarriko dira martxan: ekonomiarena, lanarena eta aisaldiarena. Hasierako egoera berdina da bientzat baina, denbora pasa hala, markagailuak  desberdintzen joango dira. Zergatik?
EUSTATeko datuak aztertzen    DBH3
Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea ez da erraza. EUSTATek. EAEko biztanle landunek dituzten aukerak aztertzen ditu, euren lana familiarekin eta norberaren bizitzarekin uztartzeko orduan. 

Uztartzeak gure bizitzako alderdi ezberdinak orekatzea esan nahi du, ordaindutako lana etxeko lanekin zein familiari dagozkion ardurekin eta norberarentzat gordetako aisiarekin orekatzea, hain zuzen:
  • lanaren alderdia, bizimodu ekonomikoari lotua, ordainsaria dakarrena; 
  • familiakoa, etxeko lanei eta familiaren zaintzari dagokiena (adingabeen eta mendeko pertsonen zaintza), 
  • eta norberaren bizitzarena, espazio eta denbora propioarekin lotua, norbanakoak bere buruaz arduratzeko eta ingurunearekin harremanetan jartzeko erabiltzen duena.
EUSTATen 2017ko txostenaren datuak dituzu ondorengoak: EAEko landunak egunean etxeko lanetan eta besteen zaintzetan emandako orduak, sexuaren arabera sailkatuta. Nork sartzen ditu ordu gehiago lan horietan, gizonezkoak ala emakumezkoak? Zergatik?










































Taldean bideoa ikusi eta grafikoak eztabaidatu ondoren, zure Orientazio Koadernora joan eta galderak erantzun.





Datuak aztertzen  DBH 4

EUSTATek 2017ko irailean kaleratu zituen datuak dituzu ondoren. Grafikoek ikasleek aukeratzen dituzten ikasketak jasotzen dituzte: neskenak gorriz; mutilenak, urdinez. 

Neskek eta mutilek aukeratzen dituzten ikasketetan desberdintasunik ba al dago?   

http://eu.eustat.eus/elementos/ele0000000/Euskal_AEn_Lan_Heziketan_matrikulatutako_ikasleak_gradu_eta_familia_profesionalaren_arabera_lurralde_historiko_eta_sexuari_jarraiki/tbl0000096_e.html

Badirudi neskek besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituztela; mutilek, berriz, teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak. 

Neskak ingenieritzetan? DBH4
Debbie Sterling-ek ingenieritza ikasi zuen eta neskak karrera horietan sartzen animatzeko jostailuen enpresa bat martxan jarri zuen. Haren bizitza
ren helburu bat da zientzian, teknologian, ingenieritzan eta matematiketan generoaren desberdintasunei aurre egitea.

Zure Orientazio koadernora joan eta galderak erantzun. 
Zure iritzia ere eskatuko dizugu: zergatik ematen dira desoreka horiek? Zer diozu Debbie-ren aukerari buruz?
 Aurten, urriko mintegian, honekin guztiarekin lotuta ere proposamen interesgarri bat jaso genuen HETELeko (Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 26 ikastetxe biltzen dituen elkartea)Julen Elgeta zuzendariaren eta Leire Belar komunikazio arduradunaren eskutik: #aintzindariakLH, proposamena aurkeztu ziguten. Merezi du ikustea.

 

 Beraz, hezkuntzan orientazioari dagokion esku hartzea ildo beretik jarraitu beharra dagoela uste dut, bai hezkidetza II.planeko 8 zutabeak oinarri hartuta, bai orientazio akademiko parekidea eskainita, azken urteotan egiten ari garen bezala.

 


 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat