2017/03/27

Emozioen munduara bidaiatzeak harreman osasuntsuak oparituko dizkizu


Emozioen mundua, uffaa! nagia ematen du batzuetan, gehienetan, oso maiz.  Baina, ezin bizi barrura begiratu gabe, droga on batek baino efektu hobea du bidaia horrek. Benetan gorpuzten delako harreman osasuntsuagoak izateko aukera
Gure burua sakon ezagutzerako orduan eta gure zirrikitu mingarriak distantziarekin baina, maitasun osasuntsuz ezagutu ostean, ez dago atzera bueltarik. Gurekiko harremana orekatu egiten da, autoezagutzak indarra eta haizea ematen digulako, barnean dugun neskatoa onartzen dugulako. 

Modu interdependiente batean, besteekiko harremanetan eragin zuzena du, kalitatezko harremanei balioa ematen, eta mingarriak baztertzen hasten gara. Ondorioz, tratu txarrek edo bizipenek emandako motxila horren zama arindu egiten da. Gainera, ditugun aurreiritziak  aurrez aurre begiratu eta kudeatzen ikasten dugu, batzutan deseraikiz eta besteetan ez azaleratuz (beti ez baita asmatzen). Eta horrek inguruko elkarbizitza ikaragarri aberasten du, norberaren zilborra ezagutuz eta ondokoaren aniztasuna aukera moduan ikusiz.


Bidaia honetan hauskorrak garela konturatu nintzenetik, norberaren zaintza eta elkar zaintza gero eta presenteago daude. Izaki sozialak gara, beraz tratu onak, berdinkideak, empatiadunak, osasuntsuak, askeak... izan ditzagun gure artean.  





Tratu onak hezkuntzan eman ahal izateko erronketako batzuk dituzue jarraian: 

1) Hezkuntza emozionala irakasgaia moduan sartu ikastetxeetan. Honela, ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak garatuko dituzte. 

2) Ikastetxeetan kalitatezko elkarbizitza positiborako hezkuntza lortzeko plan estrategikoak garatu eta praktikara eraman, denboran ebaluatuz. 

3) Hezkuntzaren erdigunean zaintza txertatu; horrela gure ikasleak osotasunean lagunduko ditugu eta zaintzari balio positiboa  txertatuko diogu. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina