Tratu onen inguruan, garrantzitsua iruditu zait egiten den
bi dimentsioen banaketa. Pertsonen arteko dimentsioa bezain garrantzitsua da
pertsona barrukoarena. Norberak bere buruarekin lortzen duen ongizateak,
onarpenak, maitasunak… bideratuko du aldi berean besteekiko harremana. Harreman
onen bitartez, zaintza pertsonala eta kolektiboa da bilatu behar dena, elkar
maitatze eta errespetuaren kultura sustatuz,
Hezkidetzaileok, tratu onen kulturaren bitartez, gure ikasleen arteko harremanak parekideak
izan daitezen lan egin behar dugu.
Parekidetasunak soilik berma dezake berdinen arteko harremanen
eraikuntza. Badagoelako modu indibidual zein kolektiboan gure sentimendu eta
emozioak bideratzeko eta bizitzeko beste modu bat, eta hori da gure
haur eta nerabeei transmititu eta erakutsi behar dieguna.
Garrantzitsua da gure ikasleekin txikitatik
erantzunkidetasuna lantzea, baina hau zaintzaren ikuspuntutik haratago
babesaren arlotik bideratzea. Norberaren eta ingurukoen babesa.
Iazko ekarpenen artean, Nerearena aukeratu dut. Mari Jose Lerak emandako hitzaldi batean egoteko
aukera izan dut gaur arratsaldean eta berak Golden 5 programaren inguruan
aipaturiko hainbat alorrek tratu onen kulturarekin duten harremana aipatzen
ditu bertan.
Eremu hezitzailearen ERRONKAK:
- - Gure eskoletan lortu nahi dugun elkarbizitza osasuntsua lortu ahal izateko, ezinbestekoa da tratu onen inguruko kultura gure eguneroko jardunean barneratzea.
- - Erantzunkidetasuna, haur hezkuntzatik bertatik landu behar den esparrua da, baldin eta harreman parekideak lortu nahi badira.
- - Norberaren eta ingurukoen zaintza eta babesa landu.
- - Elkarri maitatzeko modu askeak eta desberdinak daudela erakustea, maitasun erromantikoak sortzen dituen harreman ezkorrak gaindituz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina