2017/03/26

ERA PAREKIDEAN KONPARTITZEN IKASI



Zer da maitasun osasuntsua?  Zer dira bikote kideen arteko harreman osasuntsuak? 
 Pelikuletan, eleberrietan, telebistako programetan, gure inguruan ikusten duguna? Badugu, benetan, eredu garbiren bat maitasun osasuntsua erakusten duena?
              Gai honen inguruko hausnarketan murgiltzeko, Pilar Aguilarren bi artikulu proposatzen dizuet oraingoan. Abiapuntu bezala, “Rompiendo las olas” pelikulari buruz egiten duen gogoeta, O CÓMO, DEBAJO DE LA ESPUMA DEL “AMOR”, ANIDA EL SADISMO, non pausoz pauso patriarkatuak gure izatearen muineraino sartu dizkigun ziztadak salatzen dituen oso modu sinple eta argian.
Bigarren artikuluak, metafora gisa, “orratz-takoiak” ditu jomuga, PREGUNTA TONTA ¿SE PUEDE SER FEMINISTA Y LLEVAR TACONES?  izenburupean. Besteak beste gogora arazten digu El feminismo tiene un objetivo: la igualdad entre hombres y mujeres. Entendiendo por igualdad (que no es para nada identidad) también la equipotencia, la no sumisión de las mujeres como género, edo, “Nuestras opciones no son simplemente fruto de la sumisión, pero tampoco son fruto de nuestra libertad suprema. Son productos transaccionales (y en movimiento, o sea, mutables) entre nuestra conciencia crítica y el formateo patriarcal”.

1.- Orain aste honetako gaiari dagozkion jardueretan zentratuz, hemen doa sortu dudan akrostikoa

2.- Nahiz eta irudi edo bideo aldetik sinple xamarra izan, oraingoan TRATU ONAK izenburupean Maitane Ortiz de Martioda iazko ikastaro kidearen ekarpena aukeratu dut iazko guztien artean,  edukia oso ona dela iruditu zaidalako, ideak garbi azalduta, diskurtso koherentea eta interesanteak egiten dituen proposamenak.

3.- Ni bigarren hezkuntzan aritzen naizenez, institutuko Ikaslengan pentsatzen egon naiz beraientzat zein izan daitekeen baliabide edo bideo aproposa erabakitzeko. Azkenean bi hautatu ditut, QUIÉREME BIEN antzezlana eta HECHOS SON AMORES laburmetrai kurioso bat, eszenatoki berean historiaren zati ezberdinak agertzen direlarik.

. .


4.- Hezkuntza edo jendartean lantzeko dauden erronka anitzen artean, nik bost hauei emango nieke lehentasuna:

  • Harreman positiboak garatzea norbera bere buruarekin eta baita ere inguruko besteekin. Beste pertsonarekiko enpatia izatea  
  • Elkarbizitza positiboa lortzearen alde, ikastetxeko komunitate-kide bakoitza bere identitatearekin gustura egotea, diren bezalakoak onartuak sentitzea, harreman positibo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
  • Menperatze-mendetasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren egitura eraikitzea.
  • Maitasun-eredu bakarretik haratago joatea,  hau da, maite izateko ikuspegi anitzei lekua egitea, batez ere elkarrekiko begirunea zainduz.
  • Erantzunkidetasuna sustatzea, eguneroko etxeko lanen banaketa errealitatea bihurtzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina