Festa eta ospakizunetan murgilduta ibili gara aste honetan;
Egia da festak bizitzaren erdigunean daudela; bizi dugun monotoniatik ateratzeko bide dira eta aldi berean herri bakoitzaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin lotuta daude (Farapi taldea).
Ospakizunetan erabiltzen diren komunikazio edota hedabide moduak (abestiak, bideoak, irudiak, mezuak, ea) garrantzitsuak bezain arriskutsuak dira, batez ere genero ikuspuntutik; askotan ohartu gabe erabiltzen dira, aurretik eraikitako estereotipoetan oinarrituta eta are gehiago, horiek gehiago indartzen dituzte.
Esan beharra daukat ez naizela “Egun Seinalatuen” edota “Egun Berezien” oso zalea, baina hala ere, parte hartzen dut, etorkizunean lortuko denaren ilusioz. Nire ustez, horrelako egun batean aldarrikatzen duguna egunerokotasunean hedatu beharko genuke, sirimiriaren antzera, piskanaka gure ingurukoak bustiz.
Bestetik, aipatu beharra dago ere, tamalez, oraindik salatu behar ditugula hainbat egoera eta eraso, horien artean indarkeria matxistaren eraginez milaka emakumeren hilketak eta tratu txarrak gure inguru hurbilean.
Gai horrekin lotutako bideoa duzue hemen (seguru ezaguna izango duzuela dagoeneko):
Mexikoko Vivir Quintana eta El Palomar abesbatzaren "La canción sin miedo" abestiaren bertsio euskalduna da. Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta, Sastraka Gaztetxeko emakume talde batek prestatutakoa.
Eremu hezitzailean landu beharreko erronkak:
-Ikastetxeetan irakasle zein ikasleekin sexu-genero sistema erreproduzitzen duten eredu estereotipatuak modu kritikoan aztertzea.
- Sexu-genero sistematik kanpo dauden eredu berriak ezagutzea eta errespetatzea.
-Jaiak edota ospakizunak zein helbururekin egiten diren ondo aztertzea.
Ikasleekin ere aurretik planteatu ditudan erronkak lantzea beharrezkoa da, hau da, era kritikoan aztertu herrian, ikastetxean edota gelan zer ospatzen den, zergatik, zertarako...(tertulia dialogikoen bidez, ikusentzunezkoak erabiliz, rol jokoen bidez, ea).
Azkenik, aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut:
Bertan ospakizunen eta festen hausnarketa egiten da eta aldi berean horietan lantzeko proposamen interesgarriak aipatzen dira (tradizioak, hipersexualizazioa lantzea, ea)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina