Beste aste bat errealitateari begira betaurreko moreak jantzita!Oraingo honetan gure jaiak eta ospakizunei buruz hausnartzea egokitu zaigu eta esan behar dut gizarte jarduera hauek ez nituela horrela ikusita.
Gizarte-institizuio patriarkaletatik oso jai maskulinizatuak bultzatzen dira. Jaietan planifikatzen diren ekintzak, bai modu instituzional batean planifikatzen direnak bai pertsonen artean emanten diren barneko harremanak sexistak dira.
Orduan jaiak une inportanteak direla esateko ez dago zalantzarik. Irakurri dudan moduan jai eta ospakizunetan iruditegi sinbolikoa oso modu potentean agertzen da eta jaietan emanten diren dinamiken bitartez gizarte-egiturak indartu edota eraldatu egiten dira.
Aurreko edizioetako hurrengo post hau aukeratu dut:Festen sinbolismoa
Zergatik aukeratu dut? Erabat bat natorrelako esaten duenarekin eta ikasleekin lan egiteko planteatzen dituen gakoek primeran jasotzen dituzte lan egin beharreko aspektuak.
Aukeratutako post-ean Amelia Barquinen hitzak jasotzen dira eta nik ez dut post hau bukatu nahi Amelia Barquinen hitzak berriro hona ekarri gabe, nire ustez bereziki ondo azaltzen dute irakasleok izan behar dugun aldaketarako indarra.
Baina irakasleek ezin dute kanpotik datozen jarduera horien ejekutore hutsak izan; kontzientzia feminista garatuta eduki ezean, proposamen horien funtsa oso eskasa izango da. (…) Hori lortzen den egunean, agian ez da beharrezkoa izango kanpotik irakasleei sekuentzia didaktikoak ekartzea haien ikasleekin jorratu ditzaten; irakasleek beraiek jakingo dute noiz eta nola jokatu, zer indartu, zer proposatu ikasleei”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina