2015/11/29

"Errealitaea eraikitzeko Legeak ezinbesteko"




Gizakiok jaio bezain pronto sozializazio prozesuan hazi eta hezi egiten ari gara. Gizartea aldakorra da eta etengabeko moldaketak suertatu beharko dira. Luzaroan errepikatzen diren injustiziak, desorekak, ahuleziak, … ekiditzeko legeria dugu euskarri nagusi. Hori dela eta “Ignorantia juris non excusat”.


Berdintasun aldekoa eta indarkeria aurkako legedia indarrean ipini bezain pronto Hezkidetzaren marko legalaren ibilbidea argitu da.

“Legeak, babesle eta arautzaile” berdintasuna sustatezko eta bermatzeko hainbat lege eskuragarri dugu gatazketatik irtetzeko eta giza eskubideak errespetarazteko.

Pertsona guztion berezitasuna, errepikaezintasuna baloratu eta harremanetarako forma berri eta positiboak sortzeko gunea dugu eskola. Prestakuntza eta gizarteratze espacio pribilegiatu honetan balioen aldaketa sustatzea ezinbestekoa da. Aldaketa prozesuan legeak ardatz eta argi nagusiak izango dira.



“Emakume eta gizonen arteko berdintasuna”
Giza eskubideen aldarrikapen unibertsaleko 1.atala: “Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute” kontuan harturik, gizarteratze prozesuan agertzen diren diskriminazioak, estereotipoak, indarkeria, … gainditzeko neurriak ezarri beharko dira.

  






Hezkuntza eremuan legediarekin eta eragile guztiak inplikatuta egonda, konpromisoa harturik izanda, eskola hezkidetzaileak berdintasuna sustatu eta bermatuko duela ziurra da.

http://www.erein.eus/media/primeros_capitulos/primer_capitulo1062.pdf



Material didaktikoa
Ikastetxetan erabiltzen dugun material hezkidetzailea eta sortzeko gomendioak pertsonen arteko berdintasuna indarrean jartzeko motakoa da.
Horrez gain erabiltzen den materialarekin ikuspegi kritikoa landu beharra dago balorazioak egiten: diskriminazioa, indarkeria, desegokitasuna, desberdintasuna, … agertzekotan bidezko erantzuna ematen. Hots, ahuleziak eta indarguneak zerrendatu ondoren hobekuntzak eta zuzenketak gauzatzeko gaitasuna garatu beharra dago.




Ikastetxeko erronkak
Etapa desberdinetan lortu nahi diren helburuak ondoko hauetan laburbildu daitezke:
o   Estereotipo sexistak, aurreiritziak eta indarkeria baztertzea eta gatazken trataera baketsua ikastea (gatazka pertsonalak eta harremanetan gertatzen direnak: eskolan, familian eta bizitza sozialean)
o Aniztasun-funtzionala duten pertsonen benetako berdintasuna eta diskriminaziorik eza bultzatzea
o    Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua bermatzea
o   Gaitasun afektiboak eremu pertsonalean eta besteekiko harremanetan garatzea
o   Emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasun 
eraginkorra sustatzea, dauden desberdintasunak kritikoki aztertzea eta balioestea
o Ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko estereotiporik gabeko orientazioa 
izatea

Esku-hartzaile metodologia, baliabide anitzak, erreferente egokiak eta eskola komunitate kide guztien ardura eta konpromisoarekin lortzeko pausoz pauso gabiltza errealitatea eraikitzen.

HEZKIDETZA: LEGEAK eta HEZKUNTZA


Marko legala


HEZKIDETZA: Zer dio legediak Euskal Herrian?

Euskal Eskola Publikoaren legea (1995), Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004), Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako legea (2005), Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006), Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa (2007), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua (2008), Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II.Akordioa (2009), EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI.Plana (2013), Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana (2013) eta Heziberri 2020 (2015).



1995tik eskatzen zen alde batetik, Euskal eskola publika ezberdintasunen berdintzailea eta dibertsitateen integratzailea izatea eta bestetik, irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea. Horiek helburuak ziren.

2004an horiek aurrera eramateko hartu behar ziren neurriak zehazten dira:  hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak (gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoak, emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetua), curriculuma eta material didaktikoak (estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatu) eta, bukatzeko, pertsonak, prestakuntza eta egiturak (nabarmendu nahiko nuke 7.art.:”Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakaslegoaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun arloko prestakuntza ezar dadin ”).

2005ean nabarmentzen dute datuek adierazten dutela bai emakume eta gizonen arteko harremanetan, bai beren garapen pertsonal eta sozialerako aukeretan hierarkizazioak irauten dutela. Birplanteatu behar helburuak.

Eta, horrela jarraitu, beste 10 urtez hobetu nahian... aurten arte, Hezkuntza Sailak aurkeztutako Heziberri 2020 dokumentua iritsi arte.


Nire ustez, Hezkidetza-Aholkularitzak egon behar dira eta 2001ean gertatutako atzerapausoa ezin da berriz gertatu. Bestalde, uste dut marko legalean aldaketa, aurrerapen asko egin daitezkeela. Baina, egin behar dira. Esku-hartze esparru guztietatik hauek egiteke daude eta hauekin hasiko nintzateke:

-          Emakume eta gizonen arteko presentzia orekatua curriculumeko jakintza arlo guztietan.

-          Etxeko lanak, autozaintza eta pertsonak zaintzeko beharrezko ezagutzak sartu 8elkar ardura eta zaintzaren etika). Agian, HHn eta LHn  egiten dituzte. Ez dakit. DBHn eta Batxilergoan ez.

-          Gaitasun afektiboak garatu eremu pertsonalean eta besteekiko harremanetan.

-          Irudietan emakume eta gizonen arteko errepresentazio orekatua eta ez-estereotipatua ziurtatu.

-          Inposaturiko eredu sozio-kulturalak gainditu eta aniztasuna islatzen dituen heziketa afektibo-sexuala integratu.

-          Hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala egitura eta zentru guztietan izan.

-          Sisteman sartzeko hezkidetzan prestakuntza eskatu.

-          Prestakuntza (4.puntu osoa)


Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak dira:

-          Material guztiak errebisatu mintegi bakoitzak.

-          Formankutza-saioak birplanteatu eta sartu hezkidetza inguruko ikastaroak (derrigorrezkoak irakasle guztiontzat eta Kontseilu Eskolarrentzat). Orientazio mintegiak eta Zuzendaritzak egin beharko lukete.

-          Aniztasun afektibo-sexuala landu ikasleekin. Beraiek nahi dute sexualitateaz sakontzea gehiago.



Bukatzeko, “emakume eta gizonen arteko berdintasuna” kontzeptuan dena sartzen da. Berdintasuna benetan izateko hasieratik eraiki behar da:  familian, ikastetxean, gizartean … balio berdinetan hezi, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertu.  Bizitzaren esparru guztietan aukera eta tratu duin berdina izatea.    

“Material hezkidetzaileak” izan behar du, nire ustez, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten duena. Eta, horretarako, curriculumean sartu behar da ere emakumezko adituak, jakintsuak, ikertzaileak arlo guztietan eta maila guztietan! Orain arte erabat desorekatua egon den curriculuma orekatzeko!!!!

LEGEDIAREN APLIKAZIOA NIRE ERREALITATEAN


2. Helburu estrategikoa
Eskola mistoan eraldaketa‐prozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.
2.1. Helburu zehatza: Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero‐ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.
Estrategia:
2.1.a. Curriculuma genero‐ikuspegitik
garatzea, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako 4/2005 Legearen
29. artikuluan xedatutako hezkidetzahelburuak
txertatuz.

Ekintza:
2.1.a.7. Data esanguratsu batzuetan (martxoaren 8an, azaroaren 25ean, maiatzaren 17an, ekainaren
28an…), hezkidetza sistematikoki lantzeko curriculum‐proposamenak osatu eta luzatu ikastetxeei.
Onurak:
Komuneko lana gauzatu eta eskualdeko ikastetxe guztiei sites eta blogaren bitartez heldu.
Errekurtsoen bilaketa taldean egin eta konpartitu.
Proposamenak eta ideiak komunean jarri.
Eskualdean gertatzen dena guztieti komunikatu eta jakinarazi.
Lorpen adierazleak:  Eskualdeko ikastetxe guztietan  martxoaren 8tik aparte beste egun berezien gaia jakinarazi eta aldarrikatu egin da.
Ekintzen proposamena mintegian gauzatu da.
Ospakizunetarako errekurtsoak mintegi kideen artean bilatu eta erabakitzen dira.
Ikastetxeetan egin diren ekintzak ezagutu (bideo, argazki, twitter)
eta ebaluatu dira.
2.2. Helburu zehatza: Tutoretza‐ eta orientazio‐planetan genero‐ikuspegia txertatzea.
Estrategia:
2.2.a. Ikasturte hasierako
ebazpenetan, tutoretza‐ eta
orientazio‐planetan berdintasuna eta genero‐indarkeriaren prebentzioa
lantzeko jarraibideak ematea.
Ekintza:
2.2.a.2. Hezkuntzari buruzko programa, proiektu, material eta abarren aurkezpenak egin.
Onurak:
Ikastetxearen lidergoa pedagogikoa dutenek hezkidetzaren inguruko programa eta proiektu ezagutu.
Norberaren ikastetxearen ibilbidea ezagutu (bizikidetza eta hezkidetza).
Norbere ikastetxearen errealitatearen azterketa egin .
Informazioa partekatu eta transmititu.
Lorpen adierazleak:
Hezkidetzaren inguruko plana eta programak ezagutu dira.
Lan egiteko materialak ezagutu dira.
Ikastetxeetan hezkidetzaren arduraduna izendatzen eta papera eman da.
Ikastetxeetan programa eta proeiktuen zabalkuntza egin dute.
Ikastetxeetan hezkidetza plana egiten birmoldatzen edota egiten ari da.
2.3. Helburu zehatza: Eskola‐komunitateko arlo ezberdinen arteko lankidetza bultzatzea.
Estrategia:
2.3.a. Hezkidetzari buruzko ezagutza
sortzea eta elkartrukatzea sustatzea.
Ekintza:
2.3.a.1. Hezkidetza landuko duen ikastetxe‐sare bat sortu.
Onurak:
Nire eskualdean, hezkidetzaren inguruan lan egiten dituzten ikastetxeen artean lankidetza eta errekurtsoen optimizazioa sustatzen  da.
Denok gogoz parte hartzen dute. Partaideen artean, ideiak eta erabakiak komunean pentsatzen eta hartzen dira.
Taldekide guztien poterea piztea lortzen da.
Informazioa konpartitzen gehiago ikasten da. Lanean zihurtasuna ematen du.   
Lorpen adierazleak:
Mintegi saioetan taldekideek dituzten ideiak eta kezkak askatasunez azaltzen dituzte .
Ikastetxeetan sortzen diren errekurtsoak erakusten eta elkartrukatzen dira.
Mintegian egiten eta erabiltzen den guztia partaideen artean erabakitzen da.  
Norberak bere ikastetxean, mintegian proposatu dena Berritzeguneko aholkularien laguntza barik aurrera eramaten du.
Taldekideek,  mintegiko foroan zalantzak  azaltzen eta konpontzen dituzte.
Taldekideen artean ikastetxei bisitaldiak egin dira (txoko moreak, liburutegia, materialak,... ikusteko).



HEZKIDETZAN LEGEDIAK BABESTEN AL GAITU?

Feminismoak izan dituen lorpenak azpimarratzen eta gogoratzen egon ginen aurreko asteetan. Feminismoaren mugimenduaren eta borrokaren ondorioz, egun emakumeok ditugun lorpenak azpimarratzen; horien artean berdintasun legala. Ezinbestekoak ulertu ditut, ekintza hezkidetzaileen argudioak indartzen dituelako. Jendartearen begiradan, Legeak aitortzen dituenean, arrazoiaren pisua indartzen da. Aldundiak garatzen dituen politikei dagokienez, berdintasuna eraikitzeak oinarrizko hiru zutabe ditu, eta horiek ekintza-plan desberdinekin garatu dira azken zazpi urteetan: Kanpoko zutabea, elkarte-sarearekin egiten diren ekintzak, herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak, kontzientziazio-ekintzak, etab. Barruko zutabea, Aldundiko politika guztietan zeharkakotasuna aplikatzeko egiten diren ekintza guztiak barnean hartzen dituena. Zutabe elkarbanatua (parekatuz espazioa): administrazioak, gizarte-sektoreek, enpresek eta erakundeek jardun-esparru bakoitzean berdintasun-politikak aplikatzeko esperientziak eta proiektuak elkarbanatzen dituzte. (Informazio Agerkaria 2007ko urria/azaroa 9)

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna, jendarte askea.

4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoaren xedea tratu eta aukera berdinak izan ditzaten sortutako araudia da, non gizon zein emakumeak libre izango diren beraien gaitasun pertsonalen garapena eta gizarte librearen eraikuntzan. Hori bultzatzeko (28.art) curriculuma berraztertu behar da. Hezkuntza sistemak sozializaziorako baliabide sozial eta baliozkoetan trebatzea du helburu nagusietako bat. Baita mundu laboralerako zubia izatea. Horietan, haur bakoitzaren garapen integral eta askeari so egin behar dio. Eta horiek bermatuak izan daitezen eskaintzen den eredu oro aztertu eta behar den kasuetan desegin eta berriak sortu. Material hezkidetzailea lan-tresna bilakatu behar da, irakasle ororentzat. Begirada berriaz, parekidetasun jarreraz erroturik burutuko ditu helburuak, jarrerak, ekintzak, proposamenak, …

Material hezkidetzailea ez dut irakaskuntzak eskaintzen duen material didaktikoaz soilik ulertzen. Hori bera eredu denetik berregin eta kritikotasunez aztertzea egin beharreko ariketa dela gogoratzen dudan arren. Material hezkidetzailea, hezitzaileak berak bere horretan formatzeko eta ikaslea eta errealitatearen zubi izateko sortu eta eskaini behar dituen eredu hezkidetzaile gisa ulertzen dudan baliabide multzoa ere badela esango nuke; eskolako espazioetan dauden materialak (hormairudiak, aldizkari eta liburuak, bideoak,…); irakasleontzat formatzeko eskolak izan ditzakeen tresnak; geletan gai bakoitzean eskaintzen diren materialak-ariketa bakoitzean-, etapatik etapara oso desberdinak dira guztiak. Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a) agertzen digu, “Emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasun eraginkorra sustatzea, dauden desberdintasunak kritikoki aztertzea eta balioestea” duela helburu Hezkuntzak, batetik, eta “ Ikasketa eta lanbide aukera guztiak gauzatzeko estereotiporik gabeko orientazioa izatea”, bestetik. Eskolak horiek gauzatzeko eta eskaintzeko azterketa eta hausnarketa sakonak burutu behar ditu, beti ere, lan-talde osoaren parte hartzearekin, inplikazioarekin eta zuzendaritzaren etengabeko ikuskaritza eta jarraipenarekin.

Aste honetako jarduerak-ondorioak. 

Legearen babesa nahikoa ez dela erakutsi didate. Bai, ostera, hezkidetza taldeotan lanean ari garenontzat babes handia. Legeak duen berezko indarra, erresistentzietarako argudio egokia bilakatzen baita. Zoritxarrez berdintasunaz mintzatzean, jarrera sexistez erroturiko ehunka argudiorekin egiten dugu topo; gizonen pribilegioak eta hierarkiak babestu ohi dituztenak, eta emakumearen egungo arteko ahulezia gailendu. Legeak esaten dituenak aipatzen dituzunean, bortizki eta era inposatuan adierazten dituztenak iraultzeko baliagarriak dira. Lau katuren bertsio feministak (eurek asmatzen duten konnotazio negatiboez) izan beharrean gizarte eraikuntzarako proposamen bilakatzen baitira. Gurean, esate baterako, jaialdien diagnostikoa eta ondorioak aurkezteko unean, inguruko hezitzaileek erresistentzia handia agertu dute; “ez ote ditugun kontuak bere onetik ateratzen, zer axola dion bikoteak neska-mutil osatzea tradizioa eta estetikaren izenean bada, zergatik eman behar zaien jantziaren aukera librea ikasleei, zer axola duen kaldererotan neskek pandereta edota mutilek zartagia jotzea,…” Horrelakoen aurrean, argudio hezkidetzaileak ez direla nahikoak sentitu dut. Baita Zuzendaritzak gaiarekiko ardura handiagoa hartu beharko lukeela ere. Hezkidetza taldeko proiektua, formazioa, proposamenak eta ekintzak etapetan presentzialki babesteaz gain, hitzez heziketa hezkidetzailearen garrantziaz mintzatu beharko litzateke. Exijentziaz. Indarrez. Gaiak berean dakartzan mamuak, beldurrak eta erresistentziak deseginez. Horietarako baliagarriak Legeak. Babes politikoa eta instituzionalarekin gaiak merezi duen indarra hartzen duelako.

Ikastetxearen erronkak, Legea eta hezkidetza 


  • Irakasle guztiok berdintasuna bermatzea helburu duten Legeen oinarrien berri izatea. 
  • Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak eta Heziberri 2020 dokumentua (bere hutsune guztiekin) berdintasunaz, estereotipo iraulketez,.. esaten duena aitorturik gelditzea. 
  • Eskolak, Legea eskuan harturik behar dituen ardurak hartzea. 
  • Zuzendaritza eta Eskolako Organu Gorenaren inplikazio zuzena. Beraiek Legeen oinarrien berri izatea, lege bakoitzak Parekidetasunaz adierazten duena jakitea, eta eskolak ez dituen tresna berriak sortzea. 
  • Eskola guztietan Hezkidetza-teknikari bat egotea, horien guztietan jantzia eta gero eta beharrezkoagoak diren esku hartzeak abian daudela bermatuko duen. 



“Berdintasunaren zuhaitza”
 Haur Hezkuntzarako eskuhartze proposamen oso interesgarria hurrengoa.


Hezkidetzan lan egin dutenak ikusgarri eginez: hezkidetzarako hainbat aipu.

LEGEARI BURUZKO HAUSNARKETA



Euskal hezkuntza sistema eraldatze prozesu batean murgilduta dagoela nabarmena da. Aldatze prozesu hau 80. hamarkadan hasi zen, zenbait ikastetxeetan emakume feministek eskuhartzeak egiten hasi ziren, hori bai, babes ofizialarik gabe. Giro horretan LANBROA, lehenego "hezkidetza" mintegia martxan jarri zen, bere helburu naguasia hezkidetza Hezkuntza siteman nola txertatu ahal zen eta materiala sortzea izan zen.

90. hamarkadan bultzada handia jasan zuen baina 2001ean Hezkidetza- aholkularitza desagertu zen , hau da, hezkidetza jarduerak babes ofizialik gabe geratu ziren. 2013- 2016 Hezkuntzan sisteman hezkidetza eta genero- indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida, bertan zenbait ekarpen eta konpromizu definitu ziren epe bat jarriz. Epe hori betetzear dago eta ezinbestekoa izan da Heziberrin hezkidetza beharra azaltzea. Hau izango zen, laburbilzuz, hezkidetzaren ibilbidea.Helburu hauei babesa zenbait legeritan zehaztu ziren.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN LEGEA (1995) . 

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO BABES OSORAKO NEURRIEN LEGEA (2004)
EUSKADIKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGEA (2005).
EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA ERAGINKORRA LORTZEKO LEGE ORGANIKOAK (2007).
IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN DEKRETU (2008).
ETXEKO TRATU TXARRAK ETA SEXU INDARKERIA JASATEN DITUZTEN EMEKUMEEI HARRERA HOBEA EGITEKO ERAKUNDEEN ARTEKO II.AKORDIOA.
EAEko EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO VI. PLANAK (2013).
HEZKUNTZA- SISTEMAN HEZKIDETZA ETA GENERO- INARKERIA PREBENTZIOA LANTZEKO GIDA PLANA (2013- 2016).
 HEZIBERRI 2020.

n
Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien legeak (2004) Hezkuntzari zenbait neurri artesa eskatzen zion, hurrengo artikuluetan ikus ditzazkegun bezala.

1.- Hezkuntza- sistemaren printzipio eta balioak (4.art): gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa eta, honekin batera, aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubideen eta aukera berdinen errespetua.
2.-Curriculuma eta material didaktikoa (6. art): estereotipo sexistak ed bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela  sustatzen direla zaindu beharko dute.
3.-Pertsonak, prestakuntza eta egiturak (5. art): irakaslegoaren hasierako eta etengabeko prestakuntza- planetan partehartzea bermatu behar du administra.

Legealdia esaldi honetan laburbildu daiteke: Irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea.
  
1.- Curriculumean transformazioari dagozkion egitekoak
2.- Materialei dagozkionak 
3.- Egiturak eta pertsonak.
           4.- Prestakuntza.
5.- Zuzendaritza.
6.- Koordinazioa.
7.- Genero indarkeriaren aurkako politikak. 



 Legedia sendoa eta zabala dugula ematen du, planak eta planak. Ikastetxeetan lan handia egiten ari gara materialak berrikusten eta sortzen, gure ikasleentzat eredu berriak eskeintzen dieten materiala eta emakumeek egindako ekarpenak disziplina guztietan jasotzen dituztenak. 
Irakasleek gure burua aztertu dugu, gure harremanak ikasleekin aztertu ditugu, gure jarrera geletan, gure ikasleak estereotipotik at hezitzeko, aukera berdinak izan ditzazten. Baina gure babesleku hauetatik, hezitzaileok zer eskatzen diogu gizarteari? Komunikabideak, musika, zinea, komertzioa... Goliat.




 

LEGEAK GORA ETA BEHERA!


Aste honetako gaia primeran etorri zait ideiak hobeto antolatzeko. Alde batetik legedi guztietan adierazten diren printzipioak ildo beretik doazela konturatu naiz eta amaieran egiten den laburpena benetan lagungarria izan dela. Izan ere, pasaden ikasturtean eskema bat sortu nuen ideiak antolatzeko. Izenburua, NOLA HEZKIDETU BEHAR GENUEN ESKOLA" zen. Hala ere orain hobeto elikatuko dut irakurgaian sakondutako ideia berriekin. 


Beste aldetik ikusita ibilbidea zein izan den, aipatu behar dut,  lan asko aurretik egin dela. Egia da tarte bat egon dela gai honen inguruan ez dela ezer egin eta horri esker ondorioak izan ditugu, lorpen askok atzera joan direla, adibidez.

Beraz ezinbestekoa da, legeaz gain, eskolan genero ikuspegia egunerokotasunean txertatzea, normalizatua eta ez noizbehinka lantzen dugun ospakizun bezala. Horretarako irakurketan aipaturiko printzipio eta ildo guztiak kontuan hartuko ditugu, baina ahaztu gabe ibilbide handia egin dela eta hor badagoela zerbait, jadanik 0tik ez hasteko.



Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eskubide eta erantzukizun berdinak izatean oinarritzen da, legalki adierazten badugu. Baina gehiago sakonduz, berdintasuna aukeraketetan ta askatasunean oinarritzen da. Aukera berdinak hainbat eremutan, lanean, osasunean, hezkuntzan, gizarte segurantzan,...baita askatasuna ere, benetako askatasuna, bikotea aukeratzeko, nahi dugun familia eraikitzeko, sozialki partaide aktiboa izateko, gure inguruko elkarteetan, politikan, ....

Noski, guzti hau soilik lortzen da momentu honetan dugun Gizon eredua eta patriarkatua deseraikiz eta eredu berriak sortuz. Horretan emakumeen ahalduntzea ezinbestekoa da eta honekin batera Feminismoaren aldarrikapenak eta mugimenduak ere.

Hurrengo kontzeptua "material hezkidetzailea" nire ustez ez zen existitu behar, hots, dagoen material guztia hezkidetzailea izan beharko lirateke. Bestela, dagoen materiala,  sexista eta estereotipatua dela esan beharko genuke. Hala ere, errealitatea ikusita, derrigorrez erabili behar dugu kontzeptua, izan ere, momentu honetan, eskolan, adibidez, dauden material askok sexistak eta estereotipatuak dira.

Beraz, esan dezakegu MATERIAL HEZKIDETZAILEA, sexismo eta genero estereotiporik transmititzen ez duen materiala dela.

Jardueren inguruan, gehiegi sakondu gabe(2. jardueran azaltzen delako), aipagarria izan da pasaden ikasturtetik sortu diren harremanak eta sareak: udaletxeetako berdintasun teknikariekin, batzorde eta guraso batzuekin, hezkidetza lantzen duten bestelako herri-taldeekin, ... . Ezinbestekoa ikusten ditut sareak egotea Eskola-komunitate osoan, herri mailan egiten diren ekintzetan parte hartzeko, beste eskolekin batera proiektuak garatzeko, esfortzuak hobeto planifikatzeko eta eskola mistoaren eraldaketa guztion ardurapean egoteko. Hezkidetza ez dugu bakarrik utzi behar eskolako arduradunaren eskuan; eraldaketa prozesua benetakoa izateko komunitatera zabaldu behar da eta sareen bidez lan egin.

Eta amaitzeko, aurreko ideiarekin batera, argi dago zein den eskolako Erronka nagusia, hezkidetza beste "modako programa" ez izatea. Badirudi 70.hamarkadatik nahikotxo landu egin den gaia izan dela baina bapatean lasaitu ginen eta lorpen asko atzera joan ziren. Hori ez gertatzeko Hezkidetza eta Genero indarikeriaren prebentzioa gure egunerokotasunean txertatuta egon beharko lituzkete gaiak dira eta horretarako ezinbesteko da GUZTIOK tren berdinean joatea; herria, familiak, irakasleak, ikasleak,...gizartea,...Eskola Mistoa elkarrekin eraikiz.