2015/12/20

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Historian zehar emakumeak eginiko ekarpenak ikusezin bihurtu dira eta haien esku hartze eremuak patriarkatuak mugatu egin du, estrategia desberdinak erabiliz. Honek guztiak emakumeen errepresentazioan eta denboraren erabileran eragina handia izan du. Horregatik, garrantzitsua da historia berridaztea, gure gizartean emakumeei bere lekua eta protagonismoa emateako.



Emakumeek hirian duten presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da, gure herri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak % 10 baino gutxiago dira, eta horietatik gehienek santa edo ama birjina baten izena hartzen dute. Honek, Emakumeek espazio publikoan dagokien tokia sortzen eta euren buruak aintzat hartzeko erreferentziak topatzen lagunduko du


Aipatzen ez dena ez da existitzen,
ez da errekonozitzen

Bizi ez ditugun espazioak ezezagunak
eta arrotzak dira.

http://emakumeenmundumartxa.eus/

2014. urtean Hezkuntza sailak Hezkidetza planaren barruan patioen berrantolaketa proposatu zuen: espazio fisikoak harremanak baldintzatzen ditu eta sexuaren araberako botere harremanak zein pribilegioak finkatzen ditu, baita adin eta aniztasun funtzionalaren araberakoak ere.

Ikerketek erakusten dute oraindik patioa mutilena dela, baloia eta porteriak nagusitzen dira espazioaren kudeaketan eta neskak hitz egiten jarduten dira patioaren ingurunetan. Baina, neskek ez dute bereziki adierazten espazio gehiagoren beharra; zoritxarrez ondo barneratuta daukate beraientzako esparruak beste batzuk direla. Gainera irakasleriaren gehiengoak naturala ikusten dute egoera hau.

Mundu birtualean genero kontuetan gauzak berdin errepikatzeko arriskua dago. Beraz teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea ezinbestekoa dela emakumeen presentzia parekidea beramatzeko.

Gelan lantzeko jarduera egoki bat, emakumearen prezentzia interneten izango litzateke, Internet emakumeen jabekuntzarako «esparru aproposa» delako:


Ikerketek frogatu dute kopuruan behintzat berdintasuna lortu dela, baina horrek ez du boteregunerik lortu Interneten. Erabiltzaileen erdia izatea ez da eraginaren erdia emakumeena izatearen sinonimo. Eta, «Gizartea parekidea ez den artean, Internet bera ere ez da izango»

Gazteen arteko gehienek telebista zein internet aukeratzen dute entretenitzeko modu bezala. Esan behar da telesailek haiengan sekulako eragina dutela, bereziki neskengan, eta mutil zein neskentzako eraikitako estereotipoetan genero-desberdinkeria nabaria dela.

Irakurketa atalean ere estereotipoen etengabeko erreprodukzioa topatzen dugu.


Ikastetxean lantzeko erronkak:

Arlo desberdinetan emakumeen errepresentazioa eta denboraren erabilera aztertzea eta parekidea izateko erabakiak hartzea
Patioak berrantolaztzea parekidea izan dadin
Patriarkatuak emakumeak gutxiezteko erabiltzen dituen estrategiak irakastea

Etorkizuneko gizarte parekidearen alde irakastea, mugarik gabe norbanako identitatea garatzeko

Errepresentazioa eta denboraren erabilera



Bigarren bloke hau: “Emakumeen ekarpenak eta presentzia” izeneko honetan “Errepresentazioa” dugu aztegaia. “Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen”  kontuan harturik, ahanzturatik berreskuratu behar dira emakumeen aztarnak oroimen sozialaren partaideak izendatuz. Emakumeen presentzia areagotu behar da eremu desberdin hauetan:

·      Espazio fisikoetan

Hiriak
Gaur egun, gure erri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak %10 baino gutxiago dira, eta horietatik gehienek santa edo ama birjina baten izena hartzen dute. Kaleen izenak, plazenak, parkeenak, eraikin esanguratsuenak eta espacio publikoan ageri diren ikonoak izendatzerakoan/sortzerakoan emakumeen presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da.

Hiria ekoizpen-ugalketa binomioaren arabera diseinatu den heinean sexista eta diskriminatzailea da” Teresa Del Valle antropologoak esandakoa haintzat harturik,  espazioen konfigurazioan eta segurtasun pertzepzioan: gune ilunak identifikatu, aztertu eta hobekuntza proposamenak martxan jartzea ezinbestekoa da.


Eskolak
Ikastetxetan “gune debekatuak” daude neska / mutilentzat? Ikasgelak, pasabideak, jantokia, aldagelak … ikasle guztiek  konpartitutako espazioak dira. Orokorrean berdintasunean ematen da toki hauen erabilera sozializazioa eta elkarbizitza garatuz.

Patioko diseinuan futbol eta saskibaloi zelaiak dira espazio handiena okupatzen dituztenak eta baloiak inbaditzaileak diren heinean horren erabilera kudeatu beharko da. Erdiko edo bazterreko espazioen okupazioa, ematen diren jolas mota / harremanak, hezkidetzaileak diren bermatzeko ardura dugu “patioa jendartzerako espazio publikoa bat delako”.



Komunak
Genero logika binarioa gainditu eta zutik (mutila) / eserita (neska) dikotomia apurtu behar ditugu. Amelia Barquinek luzatutako hausnaketak komunen erabilerari buruzkoak oso berritzaileak izan dira. Berdinatsuna bultzatu nahian, ikastetxean komunaren erabilera eserita egitea oso proposamen egokia dela baiezta daiteke.


Etxeko eta kaleko komunak ez dira berdinak. Zergatik? Erabilera pribatua eta publikoa desberdina direlako. Zalantza aurrean irakurgarri interesgarria dugu Beatriz Gimenok osatua.


·      Espazio birtualetan
Bizitza hiperkonektatu honetan garrantzi handikoa da internetek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea eta sexismoa salatu eta erreproduzitzen ez dutenekin konektatzea eta eredu berriak zein ez estereotipatuak bistaratzea.
 
Harreman sozial birtualak sortu, kudeatu eta bizitzeko era berrietan murgildu behar honetako hedabideak, gazteentzako atariak, bideoblogak, … pertsonen errepresentazio ez estereotipatuak bistaratzeko saiakerak, pentsaera kritikoa eta salaketa zuzenak ahalbideratzeko hautuak, interakzioa eta partaidetza zuzena bilatzen eta sustatzen dutenak oso garrantzitsuak dira bilduma honetan jasota dauden guneak.

Teknologiak eskeintzen dituen aukerak ezagutzea ezinbestekoa bada ere, emakumeen jabekuntza eta talde-antolakuntza sustatzeko gaitasunak lantzea garrantzi handikoa da internet eta sare sozialak beldur gabe erabiltzeko.

·      Denboraren erabilean
Denboraren erabileran jedarteratze sexistaren eragina nabaria denez, desberdinkeriak detektatzea, kontziente egitea eta aldaketetarako bideak irekitzea xedeak ditugu eskola hezkidetzailean aritzen ari garenok.

 .................................................................................................

Aurreko guzti hau laburtuz, begirada kritikoa martxan jarrita Hezkuntza sistemaren erantzunkizuna :
     - ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus-entzunezko alfabetizazioa eta literarioa eskaini
       - eredu berdinkideagoak, aniztagoak erakusten dituzten ikus-entzunezko ekoizpenak eta literarioak bistaratu.






“Berdintasunaren aldeko jarrerak, lehenik eta behin, gure mundo hau antolatzeko bestelako era bat proposatzen du, banakoen garapen indibidualaren gainetik, gizarte guztiaren aurrerapenaren alde egiten duena”  (Izaskun Landaida)

Errepresntazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.


Espazioen diseinuan, erabilera eta izendatzeetan sexismoa presente dago.
Hiri eta herrien urbanizazioa egiterakoan nahitaezkoa litzateke hirigintzak ere generoaren kontzeptua kontuan hartzea eta edozein interbentzioa egin aurretik honako galderak egitea: gune berria segurua izango alda? Diskriminatzailea izan daiteke? Rol banaketa bultzatzen du?... 
Hona hemen dokumentu interesgarria "Urbanismo con perspectiva de gƩnero".



Arazo bera topa dezakegu eskoletan, patioetan oso nabarmen baino baita ere beste gela batzuetan (gela arrunta, taillerra...).
Kale eta espazio publikoen (eraikuntzak, enparantzak...) izendatzea ikaragarri sexista da. Gure herri eta hirien espazio publikoen izenetan emakumeak %5 eta 10en artean kokatzen dira.
Ikus-entzunezkoetan eta espazio literarioetan emakumeen presentzia oso baxua izateaz gain, bertan aurkezten diren ereduak eredu sexista hegemonikoa  errepikatzen dute.
Denboraren erabileraren inguruan, adibidez etxeko-lanetan eta zaintza eginkizunetan desoreka handia jarraitzen du egoten emakumeen kalterako.




Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin. 

"Calle de mujer". Escenarios urbanos para mujeres. Topatu dudan oso lan interesgarria da. Lan honetan eta honako galdera hauetatik abiatuz: Nork jartzen ditu gure kaleen izenak? Hiritarrok parte hartzen al dugu izne horien aukeraketan? Zergatik ez dira emakume gehiago agertzen? Eta agertzen direnak zergatik dira gehienetan ama-birjinak edo santuak? Lan hoen egileen aburuz, kaleen izenak erreferenteak dira bertan jolasten diren neska-mutilentzat, horregatik emakumeen presentzia areagotzean errefenerente berriak azalduko dira. Kaleen izen femeninoak behar dira izendatua izatea oso-oso garrantzitsiua delako.



Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Kale izendegien datuak desoreka ikaragarria azaltzen dute. Hiriaren arabera datuak aldatzen badira ere, emaakumeei eskainitako kaleak nekez iristen dira %10era. Datu kezkarririk ere badugu gai honen inguruan. Kale berrien izendatzeetan proportzioa pittin bat igo bada ere, oraindik, lau gizoneko emakume bat topa dezakegu bataz-beste. El Pais egunkariko artikulu hau argigarria da: "Poco mƔs que santas y reinas en el callejero".

Etxeko lanetan dagoen desoreka ere ikaragarria da eta itxuraz herrialde desberdinetan ez da alde handirik antzematen:


Ondorio nagusia emakumeen errepresntazioan zein denbora banaketan sexismoa ere nagusia dela esan genezake eta hezkidetzaren premia larria dela.

Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?


  • Ikastetxetako espazioen erabilera (eta diseinua) aztertu behar dugu. Nola kokatzen dira neskak gelan, zenbatekoa da bere partehartzea, patioan...
  • Gure ikasleek ikusten dituzten filme, serien, bideojokoen... genero ikuspegiko azterketa kritikoa. Ikasleei ikus-entzunezko horiek transmititzen dituzten ereduen aurrean kritiko izaten lagundu behar diegu.
  • Etxeko lanen eta zaintzaren inguruan hausnartu ikasleekin eta eredu berdinzaleagoetara jo.
  • Hirigintza eta kaleen izenen inguruan hausnartu eta errealitatea ezagutu. Aukera berriak aztertu.
  • Sare sozialen erabilera eta emakumea. Gaia landu.
                                     Janire Estebanez "Redes sociales y jóvenes".




k

Errepresentazioa

Historioan zehar emakumeen irudia eta lorpenak isilarazi eta lapurtu dituzte gizonezkoek. Eta oraindik, gaur egun, matxismo eta sistema patriarkal horren arrastoak ikusten dira gure inguruetan. Gure hiri edo herrietako kaleak, plazak, … begiratuz gero, askoz ere gehiago dira gizonen izena dutenak. Emakumearen irudia gutxiesteko eta gizonen bezain garrantzitsuak ez garela adierazteko modu sutila da. Hori gutxi balitz, emakumeen izenak dituzten kaleen ehuneko handi batek, orokorrean, erlijioarekin erlazio estua dute, denak Santak izanik. Bilbon adibidez 911 kale eta toki publiko daude. 31k dute emakume izena, baina Birjinak kenduta, emakume errealak 16 bakarrik dira. Emakumeak herritarren erdia izanik, gutxiegi, ezta? Ziur naiz beste emakume askok merezimendu guztiak dituztela aitortza xume hori jasotzeko.


Egoera honen aurrean, argi dago aldaketa bat behar dugula. Emakumeon eskubideak aldarrikatuz. Gizon eta emakumeen izenak gure herri eta hirietan parekatuta egotea lortzea da helburua, hau da, emakumeek historian zehar izandako garrantzia eta izandako lorpenak goraipatu eta defendatu, kale, plaza eta eraikinei beraien izena ezarriz.
Besteen artean Euskal kulturako emakume aitzindariak izan daitezke Hélène (1812-1889) eta Blanche (1815-1886) Feillet margolariak. Parisen jaioak biak, Baionan bizi izandakoak eta Miarritzen hilak. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan zabaldu berri den erakusketan daude ikusgai haien lanak, izenburu honen pean aurkeztuta: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian. Aitzindari eta ibiltari. Baionatik Bilborainoko paisaiak eta jendea jaso zituzten beren marrazki, litografia eta akuareletan, eta baita argitaratu ere liburutan: Album des deux frontières (bitxia izenburua) eta Guide du voyageur de Bayonne à St-Sébastien, besteak beste.


Jendarteak eta eskolak berak landu beharreko erronkak honako hauek izan beharko lirateke:
·           Jendea egoerarekin kontziente egin.
·           Eskoletan historian emakumeek izandako garrantzia ezagutzera eman.
·           Hiri eta herriak, jendarteak, emakumeei beraien merituak aitortzeko garrantzia ezagutzera eman.


ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERA

Aste honetan, errepresentazioa eta denboraren erabilera izan ditugu hizpide. Nire herrian, Euskal herriko beste herrietan bezala, emakume izenak dituzten kaleak %10 baino gutxiago dira gizonekoekin alderatuz, gainera, erreferentetzat hartu dituzten emakumeen kaleak, ez dira emakume zehatzak honen adibide, Santa Ana, Santa Maria, Santa Susana,... , Emakume zehatzak eta kolektiboak, beraz, existitu ere ez dira egin, gure ondorengo belanauldikoek ere, ez dituzte erreferenztat hartuko erreflejatzen ez baditugu. Alderantziz, gizonen errefrentzetat  hartu dituzten kaleak, gehiago badira ere, militarrrak, abadeak, lehendakariak, idazleak,...izan dira, eta hoiek , bai izan dira gizon zehatzak, adibide modura: Fray Juan de Zumarraga, eta beste asko...





Bestalde, leku bat izendatzea, momentu bat diseinatzea edo oroitzapeneko plaka batekin seinalatzea oroimenaren sozialaren parte da, jendeartean garrantzitsutzat jotzen duguna ahazturatik berreskuratzen  dena.
Zaida Fernandez soziologak dioen bezala, "urbanismoa historiaren materialtasuna da" aipatzen ez dena, ez da existitzen eta ez da errekonozitzen.
Hala eta guztiz ere, hamaika txokotan, emakumeak bistaratzeko saiakerak egiten ari dira.

Teresa Vallesek ere holako hau esaten du: "Hiri sexista da ekoizpen ugalketa binomiaren arabera diseinatzen den heinean". Honekin lotuta, Koldo Telleriak eta Oihana Ruiz arkitektoak,  hausnarketa interesgarri egiten dute, espazio irekiei buruz hitzegiten dute, umeen autonomia kontutan izateko espazioak diseinatzen direnean kontutan hartu beahrrekoei buruz, espazioen erabilpen anitzei buruz, kaleen bizitza herri batean dagoen bizitza den isaldari buruz,...Horregaitik, mugimendurik, bizitzarik ez dituzten tokiak, espazio ilunak bezala ezagutzen ditugu.

http://www.elcorreo.com/alava/v/20110327/vizcaya/seis-desempleadas-vigilaran-puntos-20110327.html

Hezkuntza eremuetara erreparatuz ere ikus dezakegu zer gertatzen den hezkunzta komunitatekideen artean. Ikasgelan, nola kokatzen diren neska eta mutilak, zein gune ezin dituzten erabili neska edo mutilek, patioak nola diseinatuta dauden, nork okupatzen dituen erdiko espazioak, zein jolas egiten dituzten,...
Gure eskolan gune ezberdinak ditugu jolasteko:















Frontoia da gunerik arriskutsuena  batez ere, baloia tartean sartzen denean. Horregaitik, gure eskolan, egun bakoitzean frontoiaren erabilera nolakoa izan behar den klaustroan eta ikasleekin, adostu dugu.

Ikastetxean lantzeko erronkak honako hauek izan beharko lirateke:


- Espazioen erabilera berdina izan dadila bermatzea, inposaketarik ez egotea, aukerak eskaintzea, beharrezkoa bada, espazioak bermoldatzea.
- Irakasle taldea sensibilizatzea eta daukan garrantziaz jabetzea.
- Kale berriak edo espazio berriei izena jarri behar bazaie, emakumeen biografia kontutan hartzea.
- Neskeei eta mutilei komunera joaterako orduan berdin hezitu, txisa egiterako orduan, 
- Espazio birtualetan errepresentazioaren garrantziaz jabetzea, 
-..,

                                                                                                                                             
Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Aste honetan emakumeen eta gizonen errepresentazioari eta denboraren erabilerari buruz egon gara lanean. Aurreko asteetan analizatu ditugun ideia berberak berriro agertu zaizkigu eta orokorrean esan ahal dut behin eta berriro gizartea dela aldatu behar dena, hau da, komunikabideek tranmititzen dituzten genero-estereotipoak, hezkuntzan zabaltzen eta hedatzen diren ereduak, eta bar. Helburua beti berdina da: emakumeak ikusgai bihurtzea, historian zeharreko bere ekarpenaren balioestea, genero-estereoptipoak gainditzea eta  benetako berdintasuna lortzea gizon eta emakumeen artean.




Hau den guztia lotuta dago gure hirietan espazio publikoetako erabilerarekin, gure eskoletako espazioen banaketarekin eta emakumeek hirietan duten irudikapenekin: (kale-izenak, monumentuetako irudikapenak...).


Orokorrean esan ahal da espazio publikoetan ia kalerik ez dago emakume-izenekin. Gure hiriak oso sexistak dira eta “ekoizpen -ugalketa” binomioaren arabera daude diseinatua. Eskolan ere oso fenomeno antzekoa gertatzen da non neskek barneratuta daukate espazio publikoen zati handienetan mutilak mugitzen direla, estereotipo sexisteei erantzunez.


Aipaturiko gaien inguruko ikerketa baten aipamena .  


Lorea Jauregi EHUko irakasleak ‘Haur Hezkuntzako gelen antolaketa espaziala eta erabilera’ izenburuko tesia egin du, eta bertan, espazioari buruzko hausnarketa proposamen ugari bildu ditu.


Haur eskoletako espazioaren antolaketa eta diseinua.


Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.


Interesgarria iruditu zait Amelia Barquinek egindako ikerketa komunen erabileraren inguruan. Datuak eta ondorioak oso nabarmenak dira. Lan honen arabera mutilek pixa zutik ikastea badirudi erlazionatuta dagoela bere maskulinotasunaren erakustaldiarekin. Barquinek defendatzen du mutilek pixa zutik eta neskek ezerita egiten erakustearen atzean eredu sexistak transmitizen direla eta, agian, mutilek intimidaderik gabeko komunean pixa egin beharrean ere bai.
"Baina mutilek pixa eserita egin dezakete?” Maskulinitatea, hezkuntza eta komunen erabilera


Ikastetxean lantzeko erronkak.


  • Ikastetxeetako espazio ezberdinen okupazioa eta diseinua aztertu eta mutil eta neskeen arteko berdintasuna lortzeko erabilera hezkidetzailea proposatu. Horretarako jolastokietan eta patioetan ikasle guztiek parte hartzeko jarduerak proposatu eta jarduera edo jolas alternatiboak eta kooperatiboak landu. Ikasgeletan ere kontutan hartu zelan kokatzen diren neskak eta mutilak eta erabilpen parekideago lortu ahal izateko neurriak hartu.
  • Ikus-entzunezko eta espazio literarioetan eskeintzen diren emakumezko eta gizonezko ereduak ikasleekin errebisatu balore sexistak identifikatu ahal i izateko.
  • Teknologi berrien erabilpenaren arriskuak ere aztertu era sakonean estereotipo sexistak ez hedatzeko ikasleen artean.