2018/10/28

Ziberaktibismo hezkidetzailea

Kaixo!

Interesgarria sare sozialen artean arakatzen aritzea, gaur egungo aktibismoak birtuala ere behar duela izan ez dago zalantzarik, baina horretan jarduten ez garenontzat nekeza suertatzen da. Ni neu sare sozialetan partaide pasiboa izaten naiz, eta ez aktibista.

Ikasten ari naizen tresnak erabiltzen hasiko naiz, aktiboago jokatzen. Emakumeok espazio publikoa geureganatu behar dugula diogunean, birtualaz ere ari gara, eta horretarako ohitura eta jarrera aldaketa batzuk ere beharrezkoak dira. Mezu hauek txukun idaztearekin hasi beharko dut :-)

Emakunderen artikuluari dagokionez, denok helburu bera dugula azpimarratuko nuke ikuspuntu eta abiapuntu desberdinak izan arren, lehen aurkezpen saioko haritik tiraka ere bai.



Ongi segi!

Leire

AURKEZPENA

Kaixo!

Kontu pertsonal batengatik oso berandu nabil nire buruaren aurkezpena egiteko, baina "hobe berandu inoiz baino" esan ohi dute eta, tira, hau nire aurkezpena.

Leire naiz, Tolosaldean bizi naiz eta urte batzuetan DBH eta Batxilergoko irakasle aritu eta gero orain berdintasun teknikari lanetan nabil.

Hezkidetza asko gustatzen zaidan gaia da eta ikastaro honetan izena emateko arrazoi ugari topa baditzaket ere, hauek dira aipagarrienak: gaian sakondu eta informazio iturri berriak ezagutu, saretu eta beste batzuekin partekatzeko aukera izan.

Gaiari lotuta dauden bi abesti hauek oso gogoko ditut.

https://www.youtube.com/watch?v=u83bkqaUi2s

https://www.youtube.com/watch?v=Rq7QiETb37k

Irribarretsu eta eder jarraitzen saiatuko gera, hortaz! Laster arte!

#Pirrin, #LeireG, HEZKIDETZA

Maian Moreno: Genero-estereotipoak

Hona hemen sortu dudan indfografiak duen lotura.

Estereotipoak eguneroko gaitza!

Sexu-genero sistemari buruz nire inguru hurbilean hausnartzerakoan zaila egiten zait eremu zehatz batzuk aukeratzea, hala ere, 3 esparrutan gertatzen dena adieraziko dut.

1.- Lagun bat zerbitzaria da eta genero estereotipoetan ez da sartzen, besteak beste, emakumea delako eta ez delako depilatzen. Honek (harrigarria badirudi ere) gatazkak sortu izan ditu inguruan. Nagusiki, bezeroen nazka aurpegiak besapeko ileei begira begira geratzen diren bitartean eta batzu batzuen komentarioak, eta noski, bere lankide mutilei gertatzen ez zaien gauza bat da.



2.- Lagun batek jada ia 50 urte ditu eta askotan galdetzen diote ea ez al den damutzen haurrak ez izatez, berak, noski, ezetz esaten du eta oso harro dago bere erabakiaz.


3.- Ludotekako haur bat, taldekideei kontatzen hari zitzaigun bere aitak istripu larri bat izan zuela eta min handia hartu zuela. Beste batek galdetu zion “eta negar egin al zuen?” eta kontalariak zera erantzun zion “bai zera! Nola egingo du ba negar aita batek!!”. Eztabaida polita sortu zen, nire aitak negar egiten duela esan nionean bera piska bat deskolokatuta geratu zen baina besteak “noski, zergatik ez ba?” erantzun zuten.


Eta hemem doa nire egunerokotasunean sexu-genero sistema eta estereotipoak lantzeko proposamen bat: deskolokatzen gaituzten irudiak erakutsi haur zein nerabeei, adibidez, gizon bat negarrez, gizon bat balleteko tutua jantzita dantzan, neska bat saskibaloian jolasten eta besazpiko ileak agerian dituena...honen inguruko eztabaida bideratu dezakegu ondoren. Egoera honetan egon daitekeen arazoetako ba zera da, denbora, ikastetxeetan behintzat alderdi akademikoa lantzen zentratuta gaudenean faltan dugun gauza preziatu hori! Beraz, akaso, tarte bat eman beharko genioke garrantzitsuak diren gauza hauek lantzeari ezta?

Beste taldekideen postak irakurtzen hai nintzela, F!ONAren sarrera honekin geratu naiz, hasieran, asanbladetan izan duen sentimendua askotan bizi izan dudalako nik eta mutilak noski, ezer arrarorik ez dutelako sentitzen, zu txiki txikia sentitzen zaren bitartean. Eta, Lo-ren historia kontatu duenean, bihotzak jauzi bat egin dit, aspaldi ez dudala Lo ikusi eta ilusio handia egin dit!!

Hemen abestitxi bat, La Otra-rena, estereotipoez ari dena!



2018/10/27

SEXU-GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN

Yolanda Dominguezek dionez, irudiak dira gizartean iraultza egiteko ditugun tresna izugarrienetakoak.
Resultado de imagen de carpetas                                            

Ugari dira egoerak  sexu-generoa gainditzen ez dutenak:

1.- Kirol eskolarra antolatzerakoan neska eta mutil taldeak osatzen dira. Saltzen diguten filosofia praktikarekin gutxi zerikusia du. Ikasle guztien partaidetza bultzatu nahi omen dute, kirol ezberdinak ezagutuz.
2.-Adineko pertsonak zaintzeko kolektiboan ehuneko altu bat emakumezkoak dira. Gainera, zure ama zaintzeko eskaera egin ondoren, emakume eta gizonezko bat aurkeztuko balira, nor aukeratuko zenuke? Baditugu aurreiritzi eta esteriotipo asko gainditu gabekoak.
3.-Publizitatean emakumeen irudia gorputzarekin lotuta azaltzen da pentsatzen eta erabakitzen jakingo ez balu bezala. Gizonezkoa, berriz, boterearekin.

 ZER EGIN?

1.- Irudiak sortzen dituztenei zer eskatu diezaiekegu: konszientek izatea,sentitu,pentsatu eta ezagutzarekin ekiteko.






2.- Gure ikasleei pentsamendu kritikoa izaten lagundu behar diegu. Informatuak, jantzita egotearen garrantzia izan behar dute eta era berean jasotako guzti horren aurrean iritzia izaten. Txikitatik lantzeko aukerak ditugu eskoletan:


  • Ikasleen partaidetza bultzatuz, protagonistak izanik eskolako bizitzan: gelako ordezkariak, ardura ezberdinak eskainiz (materiala, agenda 21, jaialdiak,...). Batzarretan parte hartuz.
  • Egindako lanak azaldu ondoren besteen iritziak, iruzkizunak,...elkartrukatuz.
3.- Esperimentatzea funtsezkoa iruditzen zait. Esaten dugunatik zenbatekin geratzen dira gure ikaslek?  Bideo honetan egiten den jarduerak impakto handiagoa duela pentsatzen det.


https://blogger.googleusercontent.com/img/proxy/AVvXsEjj3WoPb6AH8TJrWZnOmORRoqG4NnZwIHW0iuT2nG8cxLu1JXVYgpICGCgn4XJLdxWYn33UxwiBd44X90GzpSVz71IP5CCvlRphPiasbdO6WBKYIrU5sXu23lt5VBfYNd2qVygwXz9aNGx5YSLxiqtJ3im_Ng=w530-h298-n



FUCK GENDER ROLES


Sexu-genero sistema adibideak leku askotan topa daitezke:
  • Jostailuen merkatuari begiratzea besterik ez dugu egin behar.Iristear dagoen gabonetako jostailu-kanpaina izugarria izango da, aurreko urteetako bezala. Honekin lotuta Emakundek orain dela urte batzuk egindako ikerketa horretan dirauela ikusten da.
  • Baina aspaldi honetan topatu dudan sexu-genero sistemaren adibide harrigarriena Helena Resanok, ostegun honetan, infolibren idatzitako kolaborazioan "platos rosas o platos azules" non Osasun Ministeritzak, 3 eta 8 urteren artean, mutilek neskek baino gehiago jan behar dutela argitaratu zuen!!!
Iazko ekarpenei dagokienez,Patxi Iriondo Juaristirena aukeratu dut. Egin zituen aipamen ugari eta nik proposatzeko buruan nuena proposatu zuen: bertsolaritza eta Maialen Lujanbiok iruneko saioan emandako bitxia.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/10/sexu-genero-sistamari-buruz-hausnartzen.html


ETA Nola landu hau gelan? 
  • bideo honekin hainbat kontzeptu landu daitezke
Noski, oztopoak ikusten ditut hau lantzeko: Gizartearen ezjakintasuna, mass-media bidaltzen dizkigun sexu-genero irudiak eta bereziki aurreiritziak. 

Amaitzeko Izaroren Erhori abestiaren estrofa bat mundu berria zabaltzen ari dela esaten du


"Iparra zahartzen hasia da

Zaharra ni emea eta zu arra

Izatearen botere harremana

Iparra sartzen koordenada berrietan"


Sexu-generoaren sistema gainditze bidean


Aste honetan Sexu-generoaz ikasten aritu gara.
Baita  aldi berean  Nafarroan Skolae hezkidetza programak  3 urtetan
ikastetxe guztietan ezartzeko erabaki  ausartak arrotu dituen zenbait
kolektiboetako interpretazioak irakurtzen ere bai.








Aurreko jarduera batean aurreratu nuen ze nola harrera jasotzen hasi zen zenbait
sektoreetako beldurra adierazgarriekin. Hasiera bertzerik ez zen!
Gaiari buruzko gogoeta pertsonalen nola ikusten duzu sexu-genero
sistema nire  inguruan​ argi adierazi dut orain arte. Hauxe da gure panorama!
Beatriz GarcĆ­a Mansok El Mundon iaz idatzi zuen artikulu hau honen adierazle
duzue:
Sexu-generoa  bete edo gainditzen duten  3 adibide zehatz emateko ere
eskatzen zuen jarduerak.Gaurkoan adibide  bakar hau nabarmendu nahi dut:
posizioa hartzeko tenorea iritsi da Nafarroara, ikastetxetara, gelara eta
azken finean etxe guztietara. Hauxe gure erronka!
Oztopoak gaindituz programa  aurrera ateratzea!





Hainbertze gustatu zait aurreko edizioetan  CyborgHaraway
Sexu eta generoaren performatibitatearekin esperimentatzeko azken urteetan
“Drag King” tailerrak aurkeztu izana,  ez bainituen ezagutzen!
Bertan, emakumeek gizon itxura hartzen dute, eta espazio publikoa erabiltzen dute gizon baten posizio
sozialetik. Oso interesgarria da parte hartzaileen esperientziak entzutea, izan ere, emakumeek indar eta
ahalduntze handia bizitzen dutela aipatzen dute, eta batez ere, beste pertsonek ematen dieten lekua potere
handiagokoa dela, eta beraz, beraien posizioa ere.





-egun berezietarako bildumak
-abestiak
-artikuluak
-bertsoak
-kortoak
-filmak
-ipuinak,
-...
Nire aldetik Skolae  eskura jartzea! Sakonduz bezala eskura jarriko dizuet!
Bukatzeko  zabaldua eta ezaguna izan arren, aspertzen ez nauen bideo eder hau
partekatu nahi dizuet: