2019/01/21

PARTAIDETZA PAREKIDERANZKO BIDEAN

Honako leloa egin dut partaidetza parekidea aldarrikatzeko helburuarekin:





Asko gustatu zait Equipo Clavesek 1994. urtean proposatu zituen parte hartzeko baldintzak; parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta nahi izatea, alegia. Proposamen honekin bat egiten dut, hiru horietakoren bat ez bada betetzen, ezinezkoa baita behar bezala parte hartzea egungo gizartean. 

Aurreko edizioetako postetatik Irati Mendiguren Cosgayarenarekin geratzen naiz. Izan ere, post benetan interesgarria eta baliabide ugariz osatua eskaintzen digu. Hezkuntza ez-formalean eskuhartean eduki izan ditudan Oinherri liburuxkak benetan interesgarriak dira haurren parte hartzea sustatzeko, eta hezkuntza ez-formalerako idatziak badira ere (udaleku nahiz ludoteketarako), hezkuntza formalean aplika daitezkeen hainbat pauta interesgarri ere aurkezten zaizkigu bertan.


Beste hainbat kidek ere aipatu duen moduan, emakumeen partaidetza sozio-politikoaz diharduen eta horri buruzko gogoeta egitera bultzatzen gaituen ondorengo bideoa ere aipatzen du Iratik:





Nire inguruan gaiarekiko nolabaiteko kezka dagoela esan daiteke, baina jendeak kontraesan handiak ditu eta ez ditu botere-harremanak alde batera utzi nahi. Emakumeok subjektu pasibo izatetik aktibo izatera igaro beharra daukagu, alor ezberdinetan inplikatzen hasi beharra dugu. 

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea bultzatzeko erabilgarria izan daiteke Mujeres y Poder. Poder con, poder por; poder para izeneko unitate didaktikoa. Bertan, emakumeek eta gizonenek historikoki jasan dituzten (des)berdintasunak islatzen diren ariketak daude. Helburua ariketak egiten diren heinean emakumeen parte hartze aktiboa sustatzea izango litzateke.









Partaidetza Parekidea, Helburua!!


Pasaden urteko post-a Artaldetik At-en ariketa aukeratu dut, 2018ko urtarrilaren 22an idatzitakoa da. Izenburua “Parte hartu, izateko parte”.


Post hau aukeratu dut, jorratzen dituen gaiak eta adibideak oso egokiak ikusten ditudalako.
Ainhoa Azurmendiren erreflexioaren inguruan (sagardotegien denboraldiaren ekitaldiaz) “Ez al dago gure inguruan ohore hori merezi duen emakumerik?” aipatu behar da justu aurten, EITB-ko kazetaria den Olatz Arrietak, denboraldiari hasiera eman dio Astigarragan eta “ hau da aurtengo sagardo berria” esaldia berak esango du.


Kattalin Minerren erreflexioa ere bikaina.
Beste gai bat ere mahai gainean jartzen du: euskal dantzak. Berak aipatzen du, bere inguru hurbilean, aldaketak ikusten ari dela. Egia da, azken aldian, askotan ikusi ditudala, telebistan, horren inguruko adibideak. Nire inguruan, ordea, ez dut aldaketarik ikusten; herriko dantza taldea oso “tradizionala”da, eta, dantzetatik aparte (Santa Ageda, herritik abestu…), askotan bananduta egiten dituzte, neska eta mutilek.

Nire inguru hurbilean behatutako aspektuen inguruan, Galdakao Boleibol Taldea klubaren inguruan hitz egin dut, bertan 25 urte eman baitditut. Hor eman den bilakaera oso nabarmena izan da, jokalari aldetik aspaldi gehiengoa emakumezkoa bada be, azken urteetan entrenatzaile zein gestio esparruan ere, nesken parte-hartzea biderkatu baita.


Eta hona hemen partaidetza parekidea sustatzeko asmoz, aurkitu dudan baliabide bat (erderaz dago).






partaidetza parekidea


Gaur egun, eremu gehinetan emakumeen partehartzea haunditzen joan den arren, ez du esan nahi genero ikuspegia barne dagoenik, are gutxiago berdintasuna eman denik.

Hemen duela pare bat urte ONUk ateratako datuak:


Partaidetza eta generoa kontu politikoa dela ikusi dugu, emakumeen partaidetza eta giza eskubideak oso lotuta daude eta garrantzitsua da jendarte justuago bat lortzeko dauden ezberdintasunei aurre egiteko emakumeen partehartzea bermatzea.

Dagoeneko atxikitu duzue bideo hau baina interesgarria iruditzen zait, hausnarketarako bidea irekitzen du:


Zer egin dezakegu gure eskoletan?

- Eskola komunitatea osatzen dugun sujetu guztientzako parte hartze guneak sortu. Denon interesak, kezkak, proposamenak....jasotzeko
- Adostasunak eraiki hezkuntza komunitate guztiarekin
- Nesken ahalduntzea sustatu
- parte hartze parekidean oinarritutako kultura berria sortu, horretarako aurrez plangintza bat eginez eta baliabideak sortuz.



Aktibatu dezagun gure parte hartzea!


Equipo Claves (1994) taldearen proposamena, non parte hartzea bateratu beharreko hiru jarduera-ildoetan "sailkatu" daitekeen, oso aproposa iruditzen zait. Izan ere, parte hartzen jakinahal eta nahi behar da. Nola parte hartzen dugu? Nola komunikatzen naiz/gara? Zertarako parte hartzen dut/dugu? Zergatik? Beharra ikusten al dugu? Motibatzen al gaitu?
-    
-  Gai honetan, bistan daude sexu-estereotipoek zein publiko/pribatu dikotomiakjartzen dituzten mugak... Nahiz eta orokorrean emakumeen partaidetza eta presentzia handitzen ari den, horrek ez du esan nahi genero-ikuspegia txertatuta dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik edo "egiten diren politikak", "hartzen diren erabakiak", e.a. feministak direnik.

EHUko irakaslea den Mila Amurriok, mintegi honetan Nazio proiektuan emakumeen parte hartzeari buruz aritzen da. Kultura politiko eta botere harremanak aldatzea ezinbestekoa dela dio. Denbora eta espazioen inguruan hausnarketa edo gogoeta bat egin eta emakumeon interesak eta proposamenak aintzat hartu behar ditugula adierazten du, beste gauza askoren artean.


Astean zehar jorratutakoarekin partaidetza parekidea aldarrikatzeko LELOA Buffer Stories Creator-ekin sortu dut:


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-en artean, Garazi Esnaolarena aukeratuko nuke, postaren hasieran parte hartzearen izaera aktiboa ikusarazten duelako oso modu zuzenean. Ikasleekin suertatzen zaizkion gauzen inguruan egiten duen hausnarketatxoa ere interesgarria iruditu zait.

Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatu dudan aspektu esanguratsu bi aipatuko nituzke:
Alde batetik, orokorrean, gazte zein helduen artean (nire inguruan) mugimendu sozialetan ematen diren foro edo espazioetan parte hartzea minimoa da. Ez daude ohituta jarrera aktibo hori izatera, agian ez dute beharra ikusten edo ezjakintasunetik dauzkagun “beldurrek” atzera egiten diete… Askotan, parte hartzera gonbidatu eta kasurik onenean ezezkoa jasotzen dudanean (ohikoena ezer ez esatea da), “pelma” hutsa naizela sentitzen dut.
Bestetik, nire kasuan, askotan pentsatu izan dut nire parte hartzeko modua oso “maskulinoa” dela. Hartzen dudan jarreragatik, erabiltzen dudan tonu, jestu eta abarrengatik… Eta okerrena da, askotan balio izan didala nire “parte hartzea” eraginkorra(goa) izateko…

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitezkeen baliabide batzuk bildu ditut:

Guía de formación para la participación social y política de las mujeres” bildumaren barruan:


Hala ere, "nori" zuzenduta dauden ez zait oso egokia iruditzen. Izan ere, partaidetza aktibo, inklusibo eta parekide bat nahi badugu, guztion ardura dela konturatu behar gara. Baina tira…

Honetaz gain, “Nola landu parte hartzea ikastetxeetan? Gida praktikoa” dugu (15. orrian parte hartzea posible izateko 3 ildoak aipatzen dira; ahal, nahi eta jakin). Bertan, parte hartzearen inguruko hausnarketak, teknikak eta dinamikak, e.a. topa ditzakegu. Printzipioz, Batxilergoko eta DBHko irakasleei, orientatzaileei eta tutoreei zuzenduta dago, baina lanean/geletan lan egiteko moduak berritzeko edo aldatzeko gogoa dutenei ere baliagarri izan diezaieke.

Azkenik, beste urte batzuetako postetan kuxkuxeatzen ibili ondoren, konturatu naiz jende askok, Olatz C-k esaterako, Herri Hezitzailearen harira ateratako partehartzea sustatzeko koadernoei egiten dietela erreferentzia.


Denbora pixkat izanez gero, emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa jasotzen duen bideo bat uzten dizuet. Bertan, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen ekarpenak edo gogoetak biltzen dira.



Ondo izan!

2019/01/20

PARTAIDETZA PAREKIDEA: izan dezagun ahotsa




Partaidetzari buruzko bi bideo hauek interesgarriak irkuditu zaizkit:

EMAKUMEEN PARTAIDETZA



Lehenengo honetatik bi esaldi aipatuko nituzke:"Instituzioek kolektiboekin eta mugimendu sozialekin elkartzeko guneak bilatu behar dituzte"."La participación sienta las bases de los procesos de empoderamiento"
EMAKUMEEN HERRITARTASUNA


Bideo honetan, Amelia Valcalcer hitzak azpimarratuko nituzke: " Capacidad que tenemos de ser todas y todos iguales y de incidir en las decisiones comunes y políticas. En ellas las mujeres adquieren la plena capacidad de su libertad".

PARTAIDETZAREN INGURUAN ASPEKTU ESANGURATSUAK.

Nik hiru hauek nabarmendu nituzke:

- Emakumeak egoeraz jabetu gara, bereizketaz ahoartu gara eta aldaketaren bidetik gero eta gehiago gara. Emakumeak gero eta konzienteagoak gara.
- Emakumeek ez dute gizon gehienen benetako laguntzarik somatzen  , aitzitik, askotan kontrako papera jokatzen dute. Orduan emakumeak garbi dute beraiek direla eraldatzeko subjektu aktiboak. Horretan sareek eta erakundeek garrantzia handia dute.
- Emakumeen partaidetza astiro, gehituz doa. Nik batez ere, arlo kulturalean ikusten dut, kulturarekin erlazionatutako jardueretan parte aktiboa hartzen dute, antolaketan eta inplikazioan.

PARTAIDERZA SUSTATZEKO GOMENDIOAK

- Partaidetza landu behar da, trebatu egin behar da. Prozesu konsziente bat dela berneratu behar dute eta prozesu osoan esku hartu behar da, hasierako pausoetatik, ebaluatu arte. Prozesu horrek hau guztia suposatzen du: eragilea, erabakitzea, inplikazioa eta eraldaketa nahi izatea.
- Eragile guztien partaidetza bultzatu behar da.
- Ezin da edozein partaidetza bultzatu. Honen ezaugarriak izango lirateke: sortzailea, parekidea eta hezitzailea.
- Parte hartzeko aukerak eskaini behar dira.
- Elkarregintza sustatzea beharrezkoa da. Sareak sortu behar dira.

Aurreko edozietako post bat aukeratzerakoan, Olatzena aukeratu dut. Ados nago berak jarritako tituloarekin, partaidetza eskubide bat da. Bestetik Francesco Tonuccieren liburua aipatzea ere, interesgarria iruditu zait.



PARTEHARTZEA



PARTEHARTZEAREN DEFINIZIOA:



• Pertsona orok du parte hartzeko eskubidea modu libre eta boluntarioan • Ardura, konfiantza, elkar lankidetza, kooperazioa, konpromezua eta exijentzia • helburu eta interes komunak lortzea banakako zein taldeko beharrei erantzunaz • Testuinguru aldaketa sozial, kultural eta hezkuntzakoetan aldaketak gertatzea onartzen du • agente inplikatu guztien aldaketen antolakuntza eskaintzen du • Integrazio sozial,  kolektibo desberdinen elkarbizitzarako eta aniztasunerako bide eraginkorra da. • Kultura parte-hartzaile baten alde egiteak parte hartzen irakasten du.



Gaiari lotutako gustatu zaizkidan hainbat zita uzten ditut, pentsatuarazi egiten dutenak:



“Esparru publikoak emakume-ereduen falta. Eta dauden emakumeek askotan ez dute beste egiteko modurik azaltzen, tradizionalki maskulinoak izan diren rolak eta estereotipoak erreproduzitzen agertzen dira. Ereduak izateak, azken finean, etorkizunean gizartean non eta nola egon nahi dugun irudikatzen laguntzen digu.”


“Etxeko-pribatuan gizonen inplikazioa eta konpromisoa ez da neurri berean eman, beren espazioa ez bailitzan. Eta dikotomiaren logikari jarraituz, eremu publikoa emakumeena ez balitza.”


Eskolatarako baliabideei dagokienean, denek taldearen parte sentitzeko giroa sortu behar dugu, parte-hartzea sustatzeko, parte-hartze parekidea suertatzeko alegia.  Autoestimua eta ahalduntzea lantzea ere horrekin lotuta dagoela uste dut, izan ere, norberak bere buruarekiko duen irudiaren maila zerikusia du egiten duen parte-hartzearekin, nire ustez. Azkenik, erabakiak hartzerakoan taldean hartutakoak izatea, batzarrak eta kolektibak bultzatuz, denek hitz egiteko aukera bermatuz eta ziurtatuz.

Azkenik, Mujeresenred- eko bideo hau gomendatu nahiko nizueke, eta iazko postetatik honako hau aukeratzen dut. Bukaeran egiten dituen hausnarketetan partaidetza ahalmen bat dela eta errealitatea sortu eta eraldatzeko aukera ematen duen begirada positibo hori ahaztu behar ez dugulako! Bestetik, txertatzen duen haurren parte hartzearen pdf azterketa ere oso interesgarria iruditu zaidalako!

Bukatzeko, Cualca Argentinako sketch programaren umorezko bideo hau uzten dizuet!

JAKITEA, AHAL IZATEA ETA NAHI IZATEA


Partaidetza parekidearen irakurgaian azaltzen zaigun definizioa azpimarratuko nuke:
 “Gauzak eraikitzeko eta aldatzeko eskura ditugun estrategia ahaltsuen artean hauek ditugu: gure gaitasun eraldatzaileaz jabetzea, bidegabekerietan parte ez hartzeko erabakia hartzea, eta konpromisoaren alde egitea. Baina hori guztia landu egin behar da, “trebatu” egin behar da, “entrenatu”, gure harremanak eta ,nola ez,eskola bera ideiak alderatuz eta eragile guztien parte-hartzea sustatuz demokratizatu beharra dagoela jabetuta.”

Partaidetza parekidea lortu ahal izateko hiru erronka ditugu:

1.- Parte hartzen jakiteko ezagutu behar ditugu trebetasunak eta ditugun gaitasunak. Herritar gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko eta horiek praktikan jartzeko ezinbestekoa da horretan trebatzea.











2.- Parte hartu ahal izateko ezinbesteoa dugu foroak sortzea. Eskola komunitatetan eragile guztien parte hartzea sustatu behar dute, hezkidetzaren betaurrekoak jantzita.

3.- Parte hartu nahi izateko prozesuan motibazioa ezinbestekoa dugu. Parte hartzearen beharra, ilusioa, gogoa eta zergatia kontuan izan behar ditugu.












 Ildo honetatik, 2016an  Maitanek idatzitako posta aukeratu dut: "Partaidetza ere politika da". Berak dio generoari atxikitzen zaizkion estereotipoak eta rolak barneratzen ditugula eta horren arabera sozializatzen garela. Horren araberako hizkera, gorputz hizkuntza eta kodeak erabiltzen ditugula.Hau dela eta trebakuntzaren beharra azpimarratzen du, herritar ahaldundunak izateko.

Bukatzeko  trepasillosyaulas.blogspot.com/p/accion-tutorial.html orrialdean "educación no sexista" atalean ondorengo materiala interesgarria eta baliagarria iruditu zait: Guía de buenas prácticas para favorecer la igualdad entre hombres y mujeres en educación.