2019/02/03

IPARRA GALDU BARIK!!


Pasaden urteko post-a  Argiñena hartu dut:
Hasieran egiten duen acrostikotik hasita, Islandiari buruz egindako aipamenak eta aurkezten duen bideoa oso egokiak direla uste dot. Egin beharreko pausuei buruz, jarritako argazkiak oso egokiak dira, oso adierazgarria  da.


Ezin dugu esan gauzak aldatzen ari ez direnik, baina kontua da aldaketaren abiadura eta eragina. Jendarte honetan gertatzen den bezala, arlo honetan ere bereizketa argi dago. Datuak horrela adierazten dute: txostenean agertzen diren PISA-ren datuak, eta hainbat webgunetan ikus daitekenez.

Matrikulatutako ikasleak zientzia eremuen eta sexuaren arabera 2013-14




Gradu-ondoko berezko tituluetan matrikulatutako ikasleen banaketa, sexuaren arabera

Era ofizialean berdintasuna dago, hezkidetza kontuan izaten da, baina errealitatean: curriculuma androzentrikoa da, hizkuntzaren erabilpena erdi-purdikoa, espazioak eta baliabideak genero-rolen arabera, partaidetzan zailtasunak, neskei arreta gutxiago eta esaten dutenari balio eskasagoa. Oraindik espektatiba bereiziak daude, lanen irudikatzean zer esanik eta etxeko ardurak eta zaintza-lanak partekatu behar dira.

Nire semea mekanizado-ko erdi mailako formazio ziklo bat egiten ari da. Bere klasean, 23 ikasletik neska bakarra dago. Kurioso da, zeren eta, dirudienez, ikasketak bukatu ondoren, lan egiteko aukera nahiko handia omen da. Ala eta guztiz ere, hau da egoera. Aldiz, administrazioko erdi-mailako zikloan egoera berdina da, baina alderantziz, mutil bakarra dago.


Datu hauek 2016-17 ikasturtekoak dira. Bertan, Lanbide Heziketan (erdi maila zein goi mailako familia ezberdinetan) matrikulatutakoen kopurua agertzen da, sexuaren arabera.
14-500 gizonezko, 9300 emakumezko erdi mailako zikloetan eta 21.000, 13.500 goi-mailakoetan. Azpimarratzekoa da zeintzuk familietan ematen diren alderik nabarmenak. Neska gehiago dago familia hauetan:
ü  Administrazioa eta kudeaketa.
ü  Irudi pertsonala.
ü  Osasun saila
ü  Zerbitzu sozio-kulturalak eta komunitatearentzakoak.
ü  Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
Beste batzuetan, emakumezko gehiago egon arren, ez dago alde nabarmenik. Hainbat familietan gehiengo nagusia gizonezkoa da.

Hona hemen baliabide batzuk Lanbide Heziketako familia horietako batzuk neskengana hurbiltzeko


Erronkarik nagusienak:
ü  Tutoretza planetan, Lehen Hezkuntzatik, gai hau, sistematikoki ezartzea, planak eta jarduerak zehaztuta.
ü  Curriculuma errebisatzea eta, behar den guztietan, aldaketak egitea.


Orientatzen edo desorientatzen??


Zer da orientazioa?

Orientatzeak neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da.

Ezinbestekoa da genero ikuspegia orientazioan txertatzea, maila eta esparru guztietan. Zergatik? Sexu-genero sistemak ezartzen dituen estereotipoak, dikotomiak, eta abarren ondorioz, gure ilusioak, ametsak... baldintzatuta daudelako.
Ikasketei (eta beste hainbat arloei) begira gizon eta emakumeok ditugun jarrera, emaitza eta aukera akademikoetan agertzen diren desberdintasunek osatzen dute “genero arraila” kontzeptua.

Hemen Emakundek gaiaren inguruan sortutako “Emakumeak zientzian: Genero arraila” bideoa:



Baina, nola itxi genero-arraila? PISA txostenaren ustez, hezitzaileon ardura kontua da… Nire ustez, aldiz, guztion ardura da, ikas-komunitate osoarena (familiak, langileak, irakasleak… barne) alegia. Txostenean ikertutakoaren arabera, ondoko aspektu hauek lantzea proposatzen dute:

* irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu;

Horretarako, gure aurreiritzi eta espektatibei buruzko hausnarketa bat egitea ezinbestekoa da. Bertan, gabeziak identifikatu, ondoren aldatu edo moldatu ahal izateko.

* nesken konfiantza sendotu matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman...;

Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Maria Luz Guenagak (Deustuko Unibertsitateko ingeniaria) dioen moduan, muga psikologiko eta sozial indartsuak daude atzean. Hemen, ereduak behar dira, emakumeen ekarpenak ikusarazi behar ditugu; orokorrean eta, bereziki, zientzia edota STEM arloetan.

* mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu…

Hemen, Marina Subiratsen hitzak datozkit burura… “eskola mistotik harago joan behar da, lehen sexu bakoitzari erreserbatzen zituzten balio eta praktikak neska eta mutilei transmititu behar zaizkie, bereziki nesken jarrera eta praktikak birbalioztatu eta oreka lortzeko mutilengan garatu, alderantzizkoa neurri handi batean jadanik gertatu baita: mutilentzat kontsideraturiko balio eta praktikak neskentzat orokortu. (…) Horrela, pertsona bakoitzak, emakume edo gizon, bere intereseko, bere gustuko bizitzaren esparruak aukeratu ahal izango ditu inolako kanpoko muga eta esklusio barik”

Mutilentzat kontsideraturiko balio eta praktikak neskentzat orokortu ohi dira… Zeri eman diogu balioa? Zeintzuk dira ikasle (edo seme-alaba) “bikain” batengan ditugun espektatibak? Injineru izatea? Medikua izatea? Zergatik??? Zergatik ez diogu balio berdina ematen zaintza zerbitzuari? edo garbitzeari?
Kategoria profesional eta lanbide oso feminizatuak, ordainsari txikiagoak eta gizartean prestigio txikiagoa dute. Horregatik, Marinak dioen moduan, nesken jarrera eta praktikak birbalorizatu egin behar ditugu. Guk beraien balioa eman behar diegu!

Astean zehar jorraturiko ideia edo kontzeptu garrantzitsuenekin hitz-hodeia hau osatu dut:



Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Irati Mendiguren Cosgayarena izango litzateke. Gaia oso ondo aurkeztu eta kokatzen du, curriculum esplizitu eta inplizituaz (ezkutuaz) aritzen da eta tutoretza lanaren inguruan hausnarketa interesgarria eta kritikoa egiten du. Atentzioa eman dit lanaren banaketari buruz aipatutako esaldi bat, Saioa Alkaiza Guallarren artikulu batean agertzen dena, “gakoa ez da zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik”.

Azken honen harira, astean zehar agertu eta nire ustez esanguratsuak diren datu edo baliabide interesgarri batzuk biltzen saiatu naiz...

Eustatek jasota duenaren arabera, unibertsitate-ikasketetako ikasleen artean, emakumeak arlo hauek aukeratzen dituzte: (%-tan)

Zientziak
6,1
Ingeniaritzak eta arkitektura
12,9
Osasun-Zientziak
18,6
Gizarte-Lege Zientziak
51,3
Arteak eta Giza zientziak
11,2

Izan ere, Eustaten webguneko "Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunaren Atala" baliabide interesgarri bat iruditu zait. Bertan, genero ikuspegiarekin ateratako estatistikak aurki ditzakegu. Hemen “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn. 2018ko txostena”-tik ateratako hainbat datu:

Ordaindutako lanari buruz eta sektore ekonomikoak aztertuz, 2016an okupatutako 380.200 emakumeen lan-jarduera zerbitzuen sektorean biltzen da, emakume okupatuen %89a, lan-errotaziorako marjina handia duen sektorean.
Industrian eta bereziki eraikuntzan okupatutako emakumeak askoz ere gutxiago dira gizonezkoak baino. Hala, 2016an emakume okupatuen %9a industrian dira eta gizonezko okupatuen %31 sektore horretan. Sexuen araberako banaketa sektore bakoitzeko enpleguen ezaugarriekin loturik dago, baita lanpostuek dituzten balorazio sozial eta ekonomikoekin eta haietara sartzeko eskakizunekin ere.


2015eko bataz-besteko errenta pertsonala kontuan hartzen dugunean, ikus dezakegu errenta-estratu guztiek gizonezkoen proportzio handiagoa ageri dutela (emakumeena baino) urteko 18.000€-tik gorako errentetan. Zenbateko horretatik behera, aldiz, emakumezkoen proportzioa handiagoa da gizonezkoena baino estratu guztietan; errenta baxueneko estratuetan emakumeak dira argi eta garbi nagusi.


Oso ona iruditu zait ordaindutako eta ordaindu gabeko enpleguaren inguruan egiten duten laburpena:

* Guztizko lanak ordaindutako lana eta ordaindu gabeko lana biltzen du. Lehendabizikoan ekarpen handiagoa izan dute gizonezkoek emakumezkoek baino; ordaindu gabeko etxeko lanetan, berriz, oraindik ere ekarpen handiagoa egiten dute emakumeek gizonek baino.
* Gizonezkoak etxeko lanetan hasteko erritmoa motelagoa da emakumeak ordaindutako lanetan hasteko erritmoa baino.
* Emakume asko gizonezkoak baino baldintza kaskarragoetan hasten dira lanean, lanaldi motaren, kontratu motaren, trebakuntzarekin lotutako lanbide-kategoriaren eta abarren arabera. Emakumeak nagusi diren jarduera-sektoreek ez dituzte lan-baldintza oso onak izaten. Horrek eragin negatiboa izaten du emakumeen bizi-baldintzetan, baita errenta pertsonalean eta familiakoan ere.
* Emakumeek gizonezkoek baino guztizko lan-karga handiagoa izan dute eta hala izaten jarraitzen dute, baita aisiarako denbora gutxiago ere. «Ordaindutako lanak/aisiarako denbora gehiago» eta «etxeko lanak eta zainketak/aisialdirako denbora gutxiago» binomioa, eskuarki, kaltegarria da emakumeentzat.
* Adingabeak euren kargura dituzten emakumeen jarduera-tasa handitu egin da azken urteetan.
* Emakume okupatuek bizitza pertsonalarekin duten satisfazio-maila beti egon da, eta hala izaten jarraitzen du, okupatutako gizonen bizitza pertsonalarekiko satisfazio-mailaren azpitik.

Hezkuntza eremuan, beste hainbat adierazle jasotzen ditu txostenak. Hauxe zen populazioaren hezkuntza maila 2016. urtean:



Genero ikuspegitik, oso adierazgarria da lanbide heziketan gertatzen dena. Adibidez, 2015-16 ikasturtean goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketan matrikulatutako ikasleen artean egin zuten azterketak emakumeen eta gizonen artean dauden aldeak erakusten ditu. Erdi-mailako graduan, honako hauek dira emakumezkoek aukeratzen dituzten lanbide-adarrak, gizonezkoek apenas hautatzen dituztenak: osasungintza, irudi pertsonala eta zerbitzu soziokulturalak eta komunitarioak. Era berean, badira bi familia gizonezkoek zein emakumezkoek maiz aukeratzen dituztenak: administrazioa eta kudeaketa, eta ostalaritza eta turismoa. Goi-mailan, aukerak errepikatu egiten dira, beste ordena batean bada ere: zerbitzu soziokulturalak eta komunitarioak dira nagusi emakumeen kasuan. Emakumeek, neurri txikiagoan bada ere, gizonezkoen presentzia handia duten adar batzuk ere aukeratzen dituzte, hala nola fabrikazio mekanikoa, informatika eta komunikazioak, eta jarduera fisikoak eta kirolak.


Nire esperientzia pertsonaletik kontatu dezakedana hauxe da… Unibertsitateko irakaslea naiz eta elektronika eta energiaren inguruko ikasgaiak ematen ditut. Ikasten nebilenean (ingeniaritza elektronikoa) neska oso gutxi ginen klasean (2 soilik izatera heldu gara hainbat kurtsotan), nire irakasle ia guztiak gizonezkoak izan dira eta marko teorikoan erreferente gehienak ere gizonezkoak izan dira. Gaur egun, lanean, nire lankide gehienak gizonak dira, koordinazio postuetan gizonezko gehiago daude eta administrazioan, aldiz, emakumezkoak. Nire ikasleen artean, orokorrean neska oso gutxi daude (eta, daudenak, ia beti elkarrekin egoten dira), hizkuntza sexista erabiltzen dute (bai ikasleek eta baita irakasleek) eta genero ikuspegia “brilla por su ausencia” esaten dena… Beraz, sekulako lana dago oraindik egiteko…

Nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek dira:

Alde batetik, hezitzaileok eta ikasleek ditugun/dituzten espektatiba eta aurreiritzien inguruko diagnostiko edo hausnarketa sakon bat egitea beharrezkoa da. Aztertu behar dugu zelan eragiten diguten sexu-genero estereotipoek eta ze gabezia ditugun gure lan egiteko/pentsatzeko/jarduteko moduetan. Identifikatu ondoren, eragin ahal izateko.

Bestetik, orientazio eta tutoretzan jarduten diren guztien sentsibilizazioa eta formakuntza genero ikuspegian ezinbestekoa da. Arestian esan bezala, ikasleekin harreman zuzen-zuzena dutenak dira, haiei entzun, informazioa zabaldu eta laguntzeko aukera dute. Ikaslea zer izan edo nora joan nahi duen prozesu guzti horretan zehar, bere bidelagun izan behar dute (eta gara).

Ondo izan!

ORIENTAZIO AKADEMIKOA







Astean zehar irakurri eta ikusitakoarekin nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailean lantzeko erronkarik nagusienak, batetik partehartze parekidea lortzea gure gelan eta ikasleen artean eta espazioa eta baliabideak guztienak direnez, hau aplikatzen hastea.  Halaber, estereotipaturik ez dauden adibide eta pertsonaiak erakustea, izan ere, existitu egiten dira eta egon badaude, agertzea besterik falta da, haiei leku bat egitea da falta zaiguna.

Baliabide interesgarri bezala hau azalduko nuke, EMAKUNDEK ateratako “ORIENTACIÓN Y COEDUCACIÓN PARA LA IGUALDAD”. Izan ere, honen idazlea den Elena Simon Rodriguez-ek dioen bezala: “eskolak ez du genero bazterkeriarik sortzen baina elikatu, hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik”, eta gure ardura da hau pixkanaka aldatzen joatea.

Azkenik, iazko post-etatik Garazi Esnaolarena aukeratzen dut berak txertatutako linkak oso baliabide interesgarriak iruditu zaizkidalako. Hemen dituzue: Genero-berdintasunean hezteko gida eta Queremos coeducar gida.



Umeei emandako tratua eta beraiengan jarritako itxaropenak aztertzen

Azterketatxo hau egiteko neure buruari ezezik, lankide biri ere jarraian datozen taulatxoak betetzeko eskatu nien.

Hasteko, irakaskutzan eskarmentu sako izan ez arren, izugarrizko andereño ona den taldekidearen erantzunak taula honetan jasp egin dut:



Jarraian, lankidea ere baden, tarteko esperientzia duen maisu baten erantzunak jasotzen dituen taula dugu:



Eta bukatzeko, nik neuk bete dudana. Eskarmentua biei irabazten badiet ere, ... horretan baino ez:



Egiazta daitekeenez, belaunaldi berriek kontzientza hartua dute gaiarekiko, euren erantzun guztiak baiezkoak izan dira eta. gainera ondo argudiatuta.

Nik uste dut, denok saiatu egiten garela pertsonei tratu bera ematen bereizkeririk egin gabe. Ez daukat horren argi, ordea, lortzen dugun ala ez.

Ez dut pentsatu nahi, urtak pasa ahala gure ezkortasuna handitu egiten dela. Espero dut, erantzunetan egon diren aldeak belaunaldi berrien formazio-maila askoz ere hobea delako izatea. 

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA



Aste honetan aztertutako materialetan, datu hauek aipatuko nituzke:

Lehenengo lauak, Eustaten txosten sozioekonomikotik aterata daude. Txosten honek  adierazle sozioekonomiko jakin batzuk generoaren ikuspegitik aztertzen ditu.

- Jakintzaren adar ia guztietan emakumezkoak dira nagusi, karrera teknikoetan, ingeniaritzetan eta arkitekturan izan ezik. Nabarmentzekoa da Medikuntza, Zuzenbidea edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza lizentziaturetan gero eta emakume gehiago dagoela; baina ez da fenomeno bera ematen lanbide edo diziplina horien barruan erabakiak hartzen diren esparruetan, hauetan ez baitago gero eta emakume gehiago. Emakumeak pixka bat gutxiago dira katedretan, profesionalen elkargoetako burutzetan, epailetzako organo erabakitzaile nagusietan, enpresetako administrazio kontseiluetan, eta abarretan. (Emakunde, 2011ko Zifrak). Azken finean, lanbide batzuk feminizatu egin dira baina boterea gizonezkoen esku dago oraindik.

- Gizartean eta ekonomia arloan balio eskasagoa duten lanbideetan gehienak emakumezkoak dira; horrenbestez, lan esparruan eta ondorioz esparru pribatuan edo familian ere emakumeek eta gizonek aukera ezberdinak izaten dituztela. Datuen arabera, emakumezko gehien dituzten sektoreak gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna dira.Euskal AEko gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen artean % 69,7 emakumezkoak dira, zerbitzuen sektorean (ostalaritza, garbiketak) langileen % 80tik gora emakumezkoak dira, teknikarien artean % 88,2 eta osasun arloko langileen artean % 91; azken multzo honetan, gainera, laguntzaileak eta OLTak medikuak baino askoz gehiago dira, emakumezkoak % 53,3 baitira. Ehunekorik txikiena, aldiz, zerbitzuen zuzendaritzan eta administrazioan ematen da.

- Oso handia  da Euskal AEko emakumeen eta gizonen arteko errentaren erabilgarritasunean dagoen aldea. Hori azaltzeko arrazaioak, beste askoren artean, hauek dira: lanpostuen behin-behinekotasuna bere gain hartzen dute, norbait zaintzeko eszedentziak hartzen dituzte, horrez gain, emakumeek dituzte gutxien ordaindutako lanbideak, eta kontraturik gabe lan egiten duten gehien-gehienak emakumezkoak dira. Alderdi horiei esker azal daiteke zergatik diren ezberdinak bataren eta bestearen errenta erabilgarriak baina batez ere lanaren errentak, honetan gizonezkoek 8.000 euro gehiagoko errenta dute eta.



- Emakumeen eta gizonen artean jarduerarik ez egoteko arrazoia ere oso adierazgarria da. Emakumezkoen artean jarduerak ez izateko arrazoi nagusia etxeko lanetan aritzea da eta gizonezkoen artean, gizonezko gehien-gehienen artean, erretiratua edo aurre-erretiratuta egotea da jarduerarik ez egiteko arrazoi nagusia.



Gainera, EMAKUNDEK egindako azterlan honetan, soldata-arrailaren inguruan hausnarketa interesgarria eginten da.

Azterlan honetan, soldata-arraila eragiten duten zergati hauek identifikatu dira:
• Diskriminazio zuzena: emakume batzuek gizonek baino gutxiago kobratzen dute, lan bera egiteagatik.
• Emakumeek egindako lanari balio txikiagoa ematen zaio. Gizonek eta emakumeek ez dute lan beraren truke soldata berdina jasotzen, emakumeen gaitasunei gizonezkoenei baino balio txikiagoa ematen zaielako. Antzeko trebetasunak, kualifikazioak edo esperientzia dauzkaten gizonek eta emakumeek egindako lanen kasuan, emakumeek egindakoei balio txikiagoa ematen zaie, bai gizartean, bai ekonomian.
• Lan-merkatuko segregazioa: emakumeak berandu sartu dira hainbat lan-sektore eta mailatan; gehiengoa dira okerren ordaindutako sektore eta lanbide batzuetan; gutxi daude zuzendaritzako nahiz erantzukizuneko postuetan.
• Familia-ardurak oso-osorik emakumeen esku uzteko joerak izugarri zailtzen du lan-bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka. Lana eta familia bateratzeko ezintasunaren ondorioz, emakume askok utzi egiten dute lan-merkatua, eta lanbide-karrera eten. Horrek, era berean, eragin negatiboa du haien lan-baldintzetan, lanbide-karreraren garapenean, eta sustapen-aukeretan.


Bestetik asko harritu nau, Emakundek egindako beste azterlan batetik ateratako ondorioa: "gazteek ez dutela antzematen genero-estereotipoek ikasketak aukeratzerakoan duten eragina eta garapen pertsonalean dituzten ondorioak".

Jakin badakigu, datuek esanda, hamar neskatilatik zazpik interesa erakusten dutela zientziarekiko (eta emaitzak ikasgai hauetan ez dira txarrak) baina soilik bik burutuko dute zientziekin eralazionatutako graduren bat.

Ondorioz, badago lan asko egiteko. Nik bi baliabide hauek nabarmenduko nituzke:



Eta INSPIRA STEAM nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat da, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen dena. Ikerketaren, zientziaren eta teknologiaren alorreko zenbait emakume profesionalek gidatzen dituzte jarduerok. 

Gure erronkak hauek dira:

- Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea, bereziki, konfidantza sendotzeko, autoestimua garatzeko eta emakumeak baloratzeko.

- Aurreritziak era kritikoan aztertu eta apurtu eta espektatibak berrikusi.

- Espazioen kudeaketa eta partaidetza parekidea bermatu.

- Emakumeen eta gizonen errepresentazioa orekatu.

- Curriculumaren hausnarketa sakona egin: ezkutuko curriculuma, errepresentazioak eta hizkuntza.

Bukatzeko, aurreko edizietako Marivi Fernándezen sarrera aukeratu dut. Interesgarria iruditu zait, batez ere material anitza eskaintzen duelako. Bereziki hau gustatu zait: 













ORIENTAZIO PAREKIDEA ERREALA AL DA?




Oraingo honetan "Orientazio akademiko" gaiari heldu diogu. Esan beharra daukat, irakurgaiak irakurri aurretik nuen ideia eta une honetakoa aldatu dela. Bigarren edizioko Maite A.S-ek idatzitakoarekin identifikatuta sentitu naizela. Orientazio hitza, Bigarren Hezkuntzan eta ondorengo Batxilergoko erabakiekin lotu izan dudalako. Eskolatze une hauetan erabaki parekide errealak lortu ahal izateko, haurtzarotik landu beharrekoak irakasle eta hezitzaile guztion eginbeharra da. Horrela azaltzen da Orientazio hezkidetzailea Gida Planean:

"Hori dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko. Prozesu horretan, bitarteko guztietan aritu behar da: irakasgaiak, irakasleen eta familien mezu esplizituak eta inplizituak, etab. Tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke,ikasleei genero‐ estereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko".

 Bestalde, Hezkuntza Sistemak kontraesan ugari ditu. Hona hemen Marivi Fernandezek bere postan adierazten duena, honen harira: "... La escuela es depositaria de estereotipos de género y los transmite desde las primeras etapas de escolaridad y de manera no intencional a través del llamado currículum oculto. Esto incidirá en el futuro desarrollo profesional del alumnado, que sigue respondiendo a los estereotipos sociales diferenciados de las actividades (en especial, estudios y profesiones) según las realicen hombres o mujeres…" (Isabel González López)

Beraz, Orientazio parekidea erreala al da? Plan, Gida, ...baditugu. Egitasmo hauek beharrezkoak dira baina bestelako esku hartzeak ezinbestekoak dira praktika errealak lortu ahal izateko. Youtuben idatzi ezazue "oficios" eta hau da azaltzen zaigun lehenetakoa:

Nire ustez, zeregin eta rolen banaketetan sexu-genero estereotipoak apurtu ordez, nola beregantu ditzakegun adibide erreala.

Orientazio hezkidetzailea lantzeko bi erronkarik nagusienak hauek dira :

1.- Ikastetxeetan, egoeraz ohartzeko,  sentsibilizazio eta diagnostiko bat egitea lehenengo pausua izango da.

2.- Tutoretza eta orientazio planifikazioa hezkidetzailea eraikitzea. Horretarako hurrengo aspektuak kontuan hartu beharko ditugu:

- Emakumeek garatu dituzten gaitasunak balioan jarri. Neska/emakumeen ahalduntzea
- Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua agerian jarri.
- Afektibitatearen heziketa martxan jarri
- Elkar ardura eta zaintza eskolan, etxean eta aisialdian landu.
-Identitate eta bizitza eredu anitzak agerian jarri.
- Lanbiderako orientazioan irudi ez esterotipatuak aurkeztu.
- Lanbidea izatearen zentralitatea, lehen mailako lehentasuna bihurtu emakumeengan.
- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
- Metodologian parte-hartze parekidea bultzatu.



Bukatzeko, aste honetan EMARIA liburua argitaratu du Kalakak. Kontuan izateko baliabidea dela iruditzen zait. Hona hemen helbidea: https://kalaka.eus/denda/emariak/

2019/02/02

Nola orientatu libreki, gu ez bagara libre


Iazko sarreren artean, Iosune de la Peñaren "Hitz gutxiago eta ekintza gehiago" posta hautatu dut. Diskurtso ofiziala eta errealitatearen artean dauden kontraesanak azaltzen ditu: curriculum androzentrista, hizkuntza sexista, espazioetan mutilen nagusitasuna, emakumeen hitzen balio txikiagoa, ….Ikastaroa egiten ari garenenontzat ez dira gauza berriak baina hau dena horrela den bitartean, gure eguneroko jardunean hau dena iraultzen ez bagara hasten, oso zaila izango da ikasleei behar duten orientazioa eskaintzea.  Honez gain, Marian Morenok “Queremos coeducar” liburuan orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako proposaturiko gako garrantzitsuenak jasotzen ditu bere sarreran.

     Gizarte matxista batean bizi gara eta patriarkatuak bere baliabide guztiak erabiltzen ditu sistemak dagoen bezala jarrai dezan. Gizonezkooi pribilegio eta erosotasun asko eskaintzen dizkigu, espazio publikoan, laboralean, entzuna izatean, nahiz eta ordainetan intimitatea, sentimenduekiko konexioa edo alderdi emozionala baztertu behar izan dugun. Emakumeen kasuan aldiz, menpekotasuna, konfiantza falta, eremu pribatua eta erreproduktiboa  gainjarri zaizkio eta onurarik ez du ateratzen sexu-genero sistema honetatik.
     Kontua da, sistema hori pertsona gehienentzat kaltegarria eta diskriminatzailea dela, gure benetako izateaz aldentzen gaituela eta ez diola ongizateari batere onik egiten. Hau guztiaz jabetuta, estrategiak bilatu behar ditugu mandatu matxistei, genero estereotipoei, eta rolei muzin egin eta pertsona askeagoak eta zoriontsuagoak izateko. Orientazioak hor bere biziko lana du.

    Astean zehar agertu eta nire ustez esanguratsuak diren datuak.

    2015ean argitaratutako PISA  txostenak, genero estereotipoek ikasketetan nola eragiten duten eta zentzu honetan dagoen genero-arrailaren nondik norako nagusien berri ematen du: neskek autokonfiantza baxuagoa dutela, irakasleen eta familien aurreiritzi eta espektatibek haur eta gazteengan duten eragin handia, mutilek neskek baino 4 aldiz gehiago hautatzen dituztela ingeniaritza edo informatika ikasketak eta neskek proportzio berdinetan osasun zientziekin lotura dutenak erakusten digu ikerketak. Lanbide heziketan ere antzeko zerbait gertatzen da EAEn: 10 edo 20 aldiz gizon gehiago daude Elektrizitate eta Elektronika,Fabrikazio mekaniko, Informatika edo Garraio eta ibilgailuen mantentzean  eta alderantziz gertatzen da Irudi pertsonala, Ehungintza eta Jantzigintzan emakumeekin edo Zerbitzu soziokulturalak eta komunitarioetan eta Osasun sailan kasuan lau emakume daude gizon bakoitzeko.
     PISAren ikerketek argi uzten dute, genero-arrailak ez duela zerikusirik jaiotzez emakume eta gizonek ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin, beraz eskoletan tutoretzan, orientazioan eta orokorrean une oro,  lan egin beharko dugu estereotipoak gainditzen joateko lanbideak aukeratzerakoan.

    Zein dira nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak?
  • Emakume izan eta egoteko erak baloratzea. Neskek identifikatzeko historian zehar emakume erreferenteak edukitzea garrantzitsua da eta bestetik, emakumeek bizitza mantentzeko garatu dituzten gaitasunak baloratzea ezinbestekoa da; historia androzentrista albo batera utziaz eta dena gizonen neurrira neurtu beharrean.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea. Ideia berritzailea iruditu zait hau eta Finlandiako kasuak atentzioa deitu dit, astean hiru orduz etxeko lanetan aritzen dira. Gure kurrikulunean ez dut horrelakorik ikusi eta aurreiritziak gainditu eta ohitura onak hartzeko garrantzizkoa ikusten dut. Bestetik zaintzaren ideia barneratu eta “merezi duen bizitzagatik borrokatzea” funtsezkoa iruditzen zait.

  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea. Bizitzarako afektibitatea funtsezkoa da. Emozioen kudeaketa eta adierazpenean dauden zailtasunak ikusirik, hau lantzea tresna interesgarria izango litzake, batez ere gizonok ditugun gabeziak hobetzeko.

Luis Boninok gizonezkoen inguruko hainbat gogoeta egiten dizkigu aurreko bideo honetan.