2019/02/14

Identitatearen garapena: prozesu zirraragarria

Hasteko, hona hemen sortu dudan hitz hodeia:


Bestalde, joan den edizioko post-en artean “Genero identitaearen aldakortasuna
izenekoa aukeratu dut. Leire de Miguel Martínez-ek adierazten duen identitatearen
eraikuntza prozesua dela pentsatzea erabat koherentea delako ideia horrekin erabat
ados nago. Gainera, nire ustetan behinik behin, ederto idatzita dago post-a, bere
irakurketa oso atsegina bilakatzen duena. Ideiak ondo antolatuta azaldu egin zituen eta
gaiaren inguruan oso ikuspegi argia ematen du.

Gaiaren inguruan oso azalpen argia ematen duen bideo hau zuokin nahi dut
partekatu.


Hona hemen beste bideo bat, non gaiari buruz mintzatzen zaigun.



HEZIBERRI 2020 bere bigarren zatian Lehen Hezkuntzako Curriculumari buruz ari denean,
KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA” garatzen duenean, bigarren atala (4.2.)
BALIO SOZIAL ETA ZIBIKOEI eskaintzen die, bada, bertan 113. orrialdean,
honako helburu hau zehaztu egiten da:

Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutu eta finkatzea bere
pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea,
nork bere bizitza eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.

Helburu honetan identitatearen garapenaz ari da testua. Helburu honen lanketa
ezinbestekoa da, duda barik, baina ezin dugu ahaztu gure ardura dela berau bermatzea.
Ez dugu lortuko neska-mutilentzat esparru seguru eta abegikorra ezarri ezean, non euren
garapen pertsonala arazo barik ezarriko den. Atal honetan, gure jarrera egokia izatea
gakoa da. Izan ere, umeekiko edozelako aurreiritzirik izatekotan, euren garapen hori
kolokan jarriko baitugu. Erraza ez bada ere, hau guztia zaintzea behar-beharrezkoa da.

Resultado de imagen de genero identitatea

Genero-identitateen inguruan aurrerapen esanguratsuak ezagutu izan ditugu azken
bolada honetan. Ezin ukatu gaur egun, identitate desberdinak daudelako kontzientzia
errotzen ari dela jendartean. Ikuspegi bitarra ez da nahikoa eta, behar dena baino
astiroago bada ere, ari gara konturatzen. Lehenengo urratsa besterik ez da, baina pausu
hori eman ezean, ez dago hurrengoak ematerik.

Zoritxarrez, oraindik ere aurreiritzi gehiegi ditugu, aurreratzen uzten ez
gaituztenak. Gaur egun ere, desberdina denak lekuz kanpoko erreakzioak pizten ditu
gehiengo handi batengan, eta ez hori bakarrik, askotan ere aldaketaren beharra ondo
barneratuta dugun askok ezin diogu gure inkontzientearen jokabide desegokiari eutsi.

Amaitzeko, askotan umeak izaten dira guri benetako lezioak ematen dizkigutenak.

Bideo honetan ikus daitekeen moduan.


NI NAIZ, HI HAIZ, HURA DA, la-la-la!


Astero-astero ikasgai berria hasten dugunean,
gai guztietan bukaeran dagoen galdetegia betetzen dut,
deus ere irakurri baino lehen.
Orain arte 7tik goiti ibili naiz… baina oraingo honetan 10etik 4 atera dut, hau da, iDENTITATEei buruz gutxi dakidala jakin dut.

Buru belarri ekin diot ikasteari!!!

Hauxe ikasi dudana.  Sartu hemen ikus dezakezue!    IDENTIFIKATU

Maite Elorzak egindako posta Eta zu, zer sentitzen zara?
aukeratu, estekatu, gomendatu nahi dut irudi eta esteka interesgarriak partekatu eta hausnarketa ere gustatu zaidalakoz:
  • sexuaz harago izateaz
  • sexu banaketa bitar inposatua
  • bidegabekeriak
  • sentsibilizazio bideak:
  • erronkak: estereotipoak gainditu, errepika-ezintasuna aitortu, ...
Aipu eta galdera sorta interesgarri hauekin bukatzeko:
Heziberri 2020 aztertuta  identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldi hau hautatu dut (62. orrialdea):


Hau betetzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak hauek dira ene uste apalean:
  • sentitzen eta pentsatzen duguna hausnartzeko astia hartu. Ez dakite hausnartzen,
ez eta pentsatzen ere. Kanpoko eragileen epaiekin mugitzen dira, eta horiek
patriarkatuak ezarritako erabakiak dira.
  • ez egoki, ez maitatua, ez aukeratua, ez ongi egitearen beldurra uxatuz,  ongia eta normaltasunaren aldeko heziketa garatu eta bermatu.

Nire  inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak oraindik ere txikiak dira. Unibertsitate garaian pisukidea nuen  lagun batek aitortu zidan bere sekretua eta nik normaltasunez erantzun nion banekiela , ikusi nuela,...! Egia errateko ez nuen inoiz solastua inorekin baina akaso etxean jaso nuen ez epaitzeko heziketari esker, ez nuen horren beharra izan eta normaltasunez ikusi nuen.   Gure etxean gurasoak bidaizaleak ziren eta Europan barrena ibili ginen nerabezaroan. Jende, toki, ohitura, hizkuntza desberdinak ezagutzeak, bertze ikuskera eskaintzen digula uste dut, desberdintasuna normalizatzera, ez epaitzera, ulertu eta onartzera. Orduan ez bezala, gaur egun  eskura dugun ezagutza guztiarekin, erraza beharko luke normaltasuna egoera honek, baina badakigu ez dela hala. Errespetua eta ez epaitzea falta den ikasgai urgentea dugu, etxetik hasi eta nora nahi eraman behar dena.

Ze sinesmen faltsu desikasi behar izan dira? Niregandik hasita….ia dena berrikasi beharra  eta irakatsi behar dela argi dut. Horretan laguntzeko
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarteak bere webgunea eskura jarri digu:

Ikasleei jartzen diedan bideo polit  honekin bukatuko dut: Ongi etorriak LURRA planetara




2019/02/13

IZAERA-KOLORE GUZTIAK DAUDE ORTZADARREAN




Orain dela 2 ikasturteakp Amaia Chuecaren sarrera aipatu dute  behin baino gehiagotan eta kuriositatea piztu zait, behin ikusita bere txoria txori abestiaren interpretazioa ulertzen dut zergatia. Eta nire miresmena adierazten diot Amaiari,
Heziberri 2020an 2 parrafo hautatu ditut:
zehar konpetentzien artean:
e) Izaten ikasteko konpetentzia. Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.(11.orrialdea)

Norberak den modukoa onartzea lehenego pausua da besteek onartzeko. Ikasi behar dugu eta irakatsi behar diegu ikasleei onartzen haien buruak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako Balio Etikoen Ebaluazio irizpideen 1a. Puntuan “Orientazio afektibo-sexual guztiak onartzea eta errespetatzea, pertsonek aukeratzen duten orientazioa gauzatzeko eskubidea defendatzea eguneroko bizitzan (eskolan, etxean, lanean, kultura-jardueretan, etab.), hura gutxiesten eta baztertzen duten jarrerak arbuiatzea, eta haien aurka gauzatzen den indarkeriarekiko aurkako jarrera aktiboa izatea. “ (241 orr)
Eta irakatsi behar diegu errespetatzen besten izaera gurearen oso desberdina izan edo ez!. Uste dut hau ez dugula baloratzen ikasleen artean, eta funtsezkoa da.

Gogoratzen dut nire alabak 11 urte zuenean neska zakildun bat zegoela bere ikastetxean kontatu zidanean, naturaltasun osoz.
Aldiz, aurten 15 urteko mutil batekin lanean ibili  behar izan naiz nire ikastetxean  transgeneroak errespetatzen ez dakielako. Berarekin hurrengo bideoa landu nuen

Eta hau izan zen ekoiztu genuenaren emaitza bere gelan azaldu zuena

Identitate anitzak, ez...BERDINAK

Berdinak, baina ezberdinak, horrek ematen dio kolorea geure inguru eta gizarteari. Denak berdinak bagina, aspergarriak izango lirateke geure herriak, eskolak eta kaleak.
Beraz, zer hobeto pertsona izateko modu anitzak onartzea baino?
Izateko, eta egoteko moduak bi aukeretara mugatzea, bizitzeko moduak gehiegi murriztea dela iruditzen zait. Beraz, aste honetako gaiarekin lotuz, geure inguruko haurrei aukerak eskaintzeko garaian gaudela uste dut.
Has gaitezen geure barruan identitateen inguruko hausnarketak egiten, eta geurea eraldatzen, modu egokian eskeintzeko aukera ezberdintasuna. Baina baita ezberdina izate horretan autokontzeptua zainduz ere. Nork bere buruaz duen sinesmena garrantzitsua baita, eta eraikitzen eta heldutzen ari den haur horrek gizartean, kanpokoak, lagunek...ez badiote laguntzen nahi duen moduan eraikitzen, baliabideak beharko baiditu autozaintzeko eta autobabesteko.

Ni neu ere estereotipoz josia ikusten nahiz askotan, ezberdin izan nahi baina askotan neska prototipikoen oso berdin (segurtasun gabea, fina, gauzak esaterakoan modu neurtukoa,...). Pixkanakakoa da bidea eta hala izan behar du, barnera begiratu, ulertu, eraldatzen saiatu eta kanporatu. Horregatik, lehengo urteko lanen artean Iosuneren honeko hau aukeratu dut. Beratan, ezagutzen ez nuen liburu baten berri ematen duelako: ""Bodas diversas y amoren queer" Coral Herrerarena. Eta esan bezala, geuk ere, heldu moduan oraindik gai honen inguruan asko hausnartzeko dugula uste dudanez, baliabide interesgarria iruditu zait.

Heziberrik dio Identitate garapenerako kontzepentziez "Bizitzako arlo eta erguera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan diziplina arlo guztietan zein eguneroko bizitzan, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo eta ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako arlo eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira". Irakurgaian dioen moduan, zeharkako konpetentzia bidezko garapena da. Beraz, zeharka bada, momentu oro presente izan beharreko gai bat da identitatearena eta ondorioz, baita genero identitatearena ere.
Curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoa berez aukera eskaintza anitza dela uste dut. Egiten, proposatzen eta aurkezten dugun guztian, aukera aniztasuna eman. Beraz, estereotipoekiko "tolerantzia zero" erabiltzen dugun materialetan eta erabiltzen ditugun hitzetan. MUTILen moduan, MUTILAK egiten dutena, NESKEN moduan, NESKEK egiten dutena...bezalako hitzak alboratu eta haur edo gazteengan ikusiz gero, tartea eskeini hausnarketarako, ondoren geure hezitzaile posiziotik estereotipoetatik at dauden pertsonen adibideak emanez.


Nire inguruan antzeman ditudan  genero-identitatearen inguruko adibideak asko izan dira. Batetik "mutilen" munduan, neure inguru hurbilean emozioez geroz eta gehiago hitz egiten dela nabari dut; negar egiten mutil geroz eta gehiago ikusten ditut eta betiko eredu maskulino gogorraren inguruan hausnartu nahiean dabiltza. Lan asko dute oraindik egiteko, baino beraien identitatearen eraikuntzan bide honek aukera berri bat eskaintzen diela uste dut. Bestetik, "nesken" munduan, geroz eta askatasun gehiago ikusten dut; bakarrik bidaiatzen dute, mendian geroz eta emakume gehiago dabiltza bakarrik edo lagun artean; kaleak begiratuz gero, espazio publikoa geroz eta gehiago erabiltzen dugu; geure itxuraren inguruan ere aldaketa batzuk ematen ari dira (batez ere feminismoan murgiltzen ari den jendearengan) ile orrazkerak, depilazioa, esertzeko eta egoteko moduak...Guk ere asko daukagu oraindik egiteko, baina genero-identitate tradizionalak pixkanaka haustera gatozela uste dut.
Honekin lotuta eta bihar San ValentHIL eguna dela gogoratuz:

Identitateen konplexutasuna

2019/02/12

NOR NAIZ? NAHI DUDANA NAIZ





Identitatea autokontzeptuaz haratago doan ideia da eta nor naiz ni? galderari erantzuten dio. Beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie identitatea. Eraikuntza pertsonala, subjektibo eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.

Identitatearen garapena haurtzaroan hasi egiten dela, nerabezaroan bereziki garrantzitsua bihurtzen da eta bizitza osoan zehar jarraitzen duen zeregina da. Identitatea hiru prozesuen ondorioa da: biologikoa, psikologikoa eta soziala, elementu kultural eta baita politikoak ere barnebilduz. Nolabaiteko arau-orientazioa ere badu. Izan ere, gizarte-sisteman partekatutako balioen, arauen eta kode kulturalen barneraketarekiko lotura estuan sortzen da identitatea.

Genero identitatea norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio. Gure gizartean bi arketipo zurrun gailendu dira: emakume edo gizona izateko aukera polar eta bitar bakarra. Bat ala bestea izateak markatuko digu zelan jantzi, zelan jardun, eta finean, zelan bizi.


Bi kategoria posible horietatik at kokatzen diren identitateak gatazkatsu gisa interpretatuak izan dira. Alabaina, badaude gizon edo emakume izatearekin identifikatzen ez diren pertsonak: transgeneroak (jaiotzerakoan egokitu ez zaion genero batekin identifikatzen direnak), intergeneroak (bi generoen artean sentitzen direnak) edo ageneroak (genero-identitaterik ez dutenak), androginoak, poligeneroak, hirugarren generokoak, pangeneroak... Horregatik, generoak ekar dezakeen determinismotik ihes egiteko, genero “egoteko” modu bat gisa ulertu beharra dago, eta ez “izateko” modu bat gisa.



Euskal Herrian topa ditzakegun adibide ezagunenetakoen artean Josebe Iturrioz-en kasua dugu. Orain dela oso gutxi eskainitako elkarrizketa batean transgenerotzat jotzen zuen bere burua, zera adieraziz: 

Binarismoa da guk mundua antolatzeko daukagun modu bat. Guk mundua antolatzerakoan gizonak eta emakumeak definitzen ditugunean oposizioz definitzen ditugu. Kategoria horiek elkarren artean baztertzaileak dira, eta oposizioz ulertzen ditugunez, ez dugu aukerarik pentsatzeko ezaugarri desberdinak izan ditzakegula. 

Egon daiteke tipo bat itxuraz oso maskulinoa dena baina sentsibilitate berezi bat duena. Orduan, tipo hori jada ez da tipoa? Tipo bati kendu egin behar zaizkio ezaugarri femeninoak izateko aukera?

Dualismo horretatik atera behar dugu eta gorputzen konplexutasuna ulertu. Feminitatea eta maskulinitatea, hau da, arra eta emea kontzeptuak desnaturalizatzea, binomio hori zalantzan jartzea eta generoen definizio hertsi eta zurrun hori zalantzan jartzea”. 


Josebe Iturrioz:
"Ez dakit gizonezkoa ala emakumezkoa naizen. Ez dakit zein punturaino nahi diodan galdera horri erantzun itxi bat eman"



Heziberrik, Norbera izaten ikasteko konpetentziaren osagaitzat jotzen du  Sexu-nortasunaren autorregulazioa (54. orrialdean). “Sexu-nortasuna zehazten dute emakumea, gizona edo sexuartekoa izatea dakarten ezaugarri biologikoen kontzientziak eta norberak sexualki gehien identifikatzen dituen ezaugarri psikologikoen kontzientziak” esanez hasten da. Beranduago, testuak azaltzen du nola “Sarri askotan gertatzen da ezaugarri biologikoak eta psikologikoak bat ez etortzea”. Horrelako kasuak emanez gero, “eskola inklusiboaren planteamenduan sartzen da aniztasun horren errekonozimendu-faltaz kontzientzia hartzea, genero-arrazoiengatiko gizarte-presioez eta bazterketez jabetzea, eta diskriminazio-egoerak erregulatzea”.

Ezkutuko curriculumak zentzu horretan eragiteko kontutan hartu beharreko elementuak dira: genero aniztasunarekiko tolerantziaren sustapena, erreferenteen eskaintza, pertsona horien identitate librerako askatasuna bermatzea arropa, izendapen nahiz komun/aldagelak aukeratzeko, etab.

Ingurua hurbilean genero-aniztasunari buruz somatzen dudan errealitatea zera da: aurreiritzi asko eta ezjakintasun handia dagoela.  Niri ustez, esparri honetako erronkarik nagusiena gure gizartean genero sistema modu binarioan ulertzearen desikasketa egitea da. Alegia, Josebe Iturriozek goian esan bezala, gizarte gisa ulertu behar dugu ez dagoela zertan izan gizon zein emakume. Eta halaber, pertsona batek, bere sexua edozein delarik, feminitatearen nahiz maskulinitatearen elementu desberdinak barnebil ditzazkeen identitatea garatzeko eskubidea duela.



Iazko Janire Itsasoren Sistema bitarretik haratago post-a aukeratu dut, egiten duen irakurketa gustatzen zaidalako:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/sistema-bitarretik-harago.html

2019/02/11

NORK erran du ZER?

Teknologia berriei esker baliabide digitalak sortzeko aukerak ugaritu dira
baina hezkidetzaren ikuspegia kontuan hartzen ez dela argi dago. Euskaraz zer erranik
ez! Gero eta baliabide gehiago sortzen ari badira ere, irudiak eta edukiak ez dira
parekideak inondik ere. Gazteen erreferentzi gunea sarea da eta horra jotzen dute
beren egunerokoan behar duten guztia jasotzeko: jakiteko, musika bilatu eta
entzuteko, jolasak, erosteko, ereduak, komunikatzeko,…. Aisialdiaren parte
garrantzitsua sarearekin lotua dago baita ere.
Hortaz gainera, ikaskuntza formalean ere teknologiaren erabilera gero eta ugariagoa da,
eta bideo, dokumental, irudi, eta eduki gehiena saretik eskuratzen da. Goazen
hortaz, eduki, jolas, irudi hezkidetzaileak sareratzera, ohiko erreferente
parekide hezkidetzaile bilaka daitezen.Hau egin ezean, eredu patriarkal
matxista berregiten jarraituko da.
Kahoot baliabide digitala aukeratu
dut, jolas honetan Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroan ezagutu ditudan
13 emakumeen  aipu interesgarriak bildu eta ezagutarazteko asmoz. Aipuak 13
emakumeena badira ere, erantzuna aukeratzerakoan 4 aukera dituztenez,
aipurik gabeko baina erranguratsuak diren adin, jatorri, interes eta ezagutza
desberdinetako  bertze 18 emakumeen izen abizenak ezagutuko dituzte:
Itziar Ciga, Mari Karmen Basterretxea, Patricia Amigot, Mary Wollstonecraft,
Marta Macho, Virginia Wolf, Amelia Barquin, Indira Gandhi, Catalina Lara,
Josebe Iturrioz, Marie Curie, Simone de Beauvoir, …
Zer da Kahoot?Jolasa, lehiaketa: Gelan galdetegiak erantzuteko tresna da.
Ikasleendako motibagarria eta ikasten laguntzen duena. Behin eta berriz
errepikatzen ahal dena.

JOLASAREN IZENA:  NORK  ERRAN DU  ZER?
Jolas honekin  helburu hauek lortu nahi dira:
  1. Emakumen erranak publiko egitea eta zabaltzea.
  2. Historian eta zientzian   emakumen ekarpenak agertaraztea
  3. Emakumeen  aipu hauek memorian txertatzea
  4. Jolasaren bidez ikastea.

Ondorioak hauek izanen dira:
  1. Emakumeen erranak konszientean txertatuko dira.
  2. Emakumeen ekarpenak ikusi eta ezagutuko dira.
  3. Historian eta zientzian   emakumeen ekarpenak ezagutuko dira.
  4. Emakumeen  aipu hauek, jolasten dutenen artean hausnarketa bideak zabalduko dituzte.
  1. Jolasaren bidez, emakumeak egunekoan txertatuko dira.