2020/01/19

Bidea baliatuz, baliabideak bilatzen


Baliabide didaktikoak hezitzaileen tresnen kutxa osatzen dute… Eguneroko erronka dugu baliabideak aurkitzea, moldatzea, euskaratzea eta genero ikuspegi eta ikuspegi inklusiboarekin erabiltzea… Ikasleek ere ezagutza eraikitze prozesuan, baliabideen bilatzaile, sortzaile, ekoizle dira… Eta zertarako erabiltzen dira? Ikas prozesoa planifikatzeko, garatzeko, ebaluatzeko eta komunikatzeko.



Hezkidetzailetzak begirada jakin bat eskatzen du, errelitatea behatzerakoan, aztertzerakoan, esku-hartzerakoan…Noren begirada? Parte-hartze dugun guztiona: ikasleak, irakasleak, familiak, komunikabideak…Curriculuma eta baliabie hezkidetzaileak sistematikoki erabiltzeak irakaskuntza, eta gizarteari buruzko ikuspegia zabalduko liguke. Gizarte bezala ditugun erronketaz sakonago ohartuz, ditugun indargunetaz jabetuz, guztion garapenaren aukerak zabalduz.




Nola jakin dezakegu begirada hezkidetzailea erabiltzen ari garela? Edukiak (testuak eta irudiak), metodología, interakzioa eta hizkuntza  gure ardatzak izango dira. Batez ere, galdera hau beti presente badugu: zer erakutsi nahi dut? 




Guztiok izendatuak gauden erreparatu, protagonismoari erreparatu, erreferentzia anitzak erabiltzen direla bermatu, ikusten denak ikusten ez dena  nola izkutatzen duen aztertu, egilearen asmo eta helburuei begiratu, materialak denen eskura daudela bermatuz, irudi eta hizkuntza kodeak zaindu, errealitatez behin eta berriro txekeatu; @HezkEHn azpimarratzen den bezala, ezkutukoa eta agerikoak errealitate oso bat islatzen bait du:




Curriculuma eta baliabide didaktikoen erabilerari buruzko  @AneLeren hausnarketari erreparatu diogu, adibide bat,  partaidetza esperientzi erreal bat ikasleen eskutik azaltzen duelako.

Honelako esperientzia batetan, proiektuen bidezko ikaskuntza erabili dute, ikasleen partaidetza errealitatearen azterketan, ideien bilketa, azterketa eta erabaki hartze prozesua: oinarrizko konpetentzia guztiak batera aktibatuz.






STEAM proiektuetan gabiltzan honetan, Hezkuntza sailak prestatu duen STEAMGUNEA baliabide aberatsa dela esango nuke:



Eta gune honetan aurkitutako HYPATIA proiektuaren baliabidea azpimarratu nahi dut, irakasleentzetan proposamen interesgarriak ematen dizkigulako:





Azkenik esan, denbora damakigula esku-hartze hezkidetzaileak egiten baina errealitateak ematen dizkigun datuak egoskorrak direla. Egoeraren diagnosia egitea baino garrantzitsuagoa da martxan jarri ditugun neurrien jarraipena egitea: zein izan ditugu abiapuntuak? Nora ailegatu nahi dugu? Gizartearen erakunde eta partaideak zertan gaude ados?



BALIABIDE HEZKIDETZAILEEKIN MUNDUA ERALDATUZ

Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoei buruz hausnartzen egon gara. Hau da nik sortutako hitz-hodeia:
Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait eta praktikoa zein erabakiorra aldi berean. Nire ustez, curriculuma eta erabiltzen ditugun baliabideak sistematikoki hezitzaileak izango balira, gauzak erabat aldatuko liratekeela.
Txikitatik ordu pila bat pasatzen ditugu eskolan eta han erakusten dizkiguten ereduak erabateko eragina dute gure garapenean, familiatik jasotzen dugunarekin batera. Beraz, eskolatik jasotzen ditugun mezuak, ereduak, baloreak...hezkidetzaileak balira, berdintasuna modu natural batean ikusiko genuke, normaltasunez.
Hau da, ikasleei eskeinitako eduki, liburu edota irudietan ez litzateke ez sexismorik ez estereotiporik agertuko. Ezta hezitzaileon mezuetan ere.
Emandako ereduetan, emakumeak presente egongo lirateke: historian, zientzian, literaturan etabar eta emakumeek egindako lanei dagokien garrantzia emango litzaieke. Honekin batera, androzentrismoa alde batera utziko genuke.
Aniztasun sexuala landuko litzateke eta bakoitza den bezela izateari garrantzia emango litzaioke.
Horretarako, erabiltzen ditugun baliabideen diagnosia egin beharko genuke eta ikusi dugun bezala, zenbait erabaki hartu: erabilitakoa mantendu egokia bada baino bestela eraldatu edo ordezkatu. 
Ezinbestekoa ikusten det hezitzaileen arteko elkarlana sustatzea, baliabide berriak sortu eta elkar trukatu ahal izateko. Azken finean, denok ditugu (edo izan beharko genituzke) helburu berdinak.


Bestalde, hezkidetzan konzientzia pizteko estrategia bezala honako hau etorri zait burura: gaur egun normaltasunez hartzen ditugun gauza askok dituzten eragina jendartean erakustea. Inguruan bertan entzun dezaket, oso urrutira joan gabe, gauza asko “testuingurutik” ateratzen ditugula… “txiste bat edo broma bat besterik ez dela”...edota “beti izan da horrela”. Beraz, detaile txiki horiek dituzten garrantziaz jabetzeko bideo hau proposatzen det:

“Querido papá, me van a llamar puta”

Bideo honek, egunero onartzen ditugun mikromatxismoek izan dezaketen eragina erakutsi nahi du.


Aurreko edizioetatik #ArgiñeALren “Hasiko gara? Teoriatik praktikara! “ aukeratu dut.
Oso sarrera egokia egin du pausoz pauso azalduz nola eraiki beharko genukeen curriculum hezkidetzailea. Horretaz gain, baliabide oso interesgarriak txertatu ditu, zenbait ipuin hezkidetzaile eta posta, irudi eta estekaz josita dago. Hemen berak eskeinitako liburuen estekak berreskuratu ditut :
Honekin lotuta, ondoren Haur Hezkuntzarako aurkitu dudan ipuin hezkidetzaile baten bideoa eta materiala uzten dizuet:
Ipuina PDFn:
file:///C:/Users/Usuario/Downloads/Cuento-aventuras-minicorinio_v6_marzo_2018.pdf
Gida didaktikoa:
file:///C:/Users/Usuario/Downloads/unidad-didactica-minicornio-V6_marzo_2018.pdf


Eta oso ados aipatzen duenean diagnosi bat egin eta gero hausnarketa bat egitera behartuak gaudela, bakoitzak bere buruarekiko zein sistemarekiko. Bestalde, nik aurrerago aipatu dudan kontzientzia pizteaz gain, formakuntza aipatzen du ezinbesteko estrategia bezala, erabat konpartitzen dudana.

Bukatzeko esan gure esku dagoela gauzak eraldatzen joatea, eta bakoitza bere buruarekin hasita eta ingurukoekin jarraituz, ahal degula mundu hobeago bat bultzatu.



HEZKIDETZA HEZKUNTZAN ARDAZTU NAHIAN...AZKENEAN, LORTUKO DUGU!

Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoak izan ditugu aztergai. Ezinbestekoa dugu curriculuma zein baliabideak hezkidetatu eta txiki-txikitatik lantzen hasi. Horra hor aste honetako hitz-hodeia:

Aurreko ikasturteko post bat aukeratzekotan, ondorengoa aukeratuko nuke:

hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/hasiko-gara-teoriatik-praktikara_28.html 

#ArgiñeAL da egilea. Bera bezala ulertu dut prozesua eta berak jarritakoarekin zeharo bat egiten dut, bai estrategia aipatzerako orduan, bai eskema nola osatu duen.

Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero? 

Zeharo aldatuko litzatekela uste dut. Batetik, ezinbestekoa litzateke diagnostiko ganotazko bat egitea. Marian Morenok "Queremos coeducar" liburuan ondorengoa dio diagnostikoari buruz:

​Hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen diagnostikorako oinarrizko, ertain eta goi-mailako analisi maila ezberdinak proposatzen ditu: 

●Oinarrizko mailan: idatzizko hizkuntza,ospakizunak. 

●Ertainean: dokumentazio ofiziala,ekintza zehatzak, baliabideak eta testu-liburuak, tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala, zuzendaritza-taldea. 

●Goi- mailan: idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia, elkarbizitza-plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala. 


Diagnosiarekin batera beti laguntzen du AMIA egiteak ere:

Diagnosiarekin batera AMIA betetzeak, bai baliabide, material, curriculum, espazioa, egitura (ikastetxeko batzordeak) etab. kontuan hartuta asko lagundu dakiguke helburuak zehazten. 

Curriculum eta baliabide hezkidetzaileak sistematizatuta baleude, arazo-egoerak sortzerakoan ere, alegia, erronkak burutzerakoan, kontuan hartuko litzateke eta errealitatearekin bat eginez, jendartean hezkidetza islatuko litzateke, horrela gure ikasleak ere guk jarritako egoerak era "normalizatuan" biziz. Testuingurua jorratzeko orduan ere beti egoera hezkidetzatuak hartuko genituzke kontuan. Arazo-egoera bera, egoera hezkidetzatu baten oinarrituko balitz, horrek berak ekarriko luke eduki, material, etabarren eraldaketa ere. Hori izango litzateke azken finean, denon ametsa...Eta urteen poderioz, eta orain arte bezala lan eginez, lortuko dugula uste dut.💜👌

 


Zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat?

Beti izan dut argi eta garbi hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarriena formazioa dela, bai ala bai. Hasteko, oso ondo legoke  Marian Morenoren ondorengo bideoa, batik bat, ezertan hasi orduko, kontzeptuak argi izateko:


Bestalde, ondorengo bideoan ere, II. Hezkidetza planaren aurkezpena Euskalduna Jauregian egin zenean, alegia, iazko martxoan, Morenok egindako aurkezpena doakizue, interesgarria benetan:

 

 

 

Curriculuma eta baliabide didaktikoak, azken muga.





Gure jarduera hezkidetzailea aurrerapauso handia emango luke curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliko bagenituzke.  Domino-pieza izan liteke, gainerako pieza guztiak mugituko lituzkeena.




Ikastetxeetan modu sistematikoan erabiltzean, androzentrismoa amaituko litzateke hezkuntzan. Ez litzateke biztanleriaren erdiari bakarrik erakutsiko. Beraz, ikasleengan eragin handia izango luke, historiaren eta bizitzaren ikuspegi osoa izango lukete, ez erdia.

Bai mutikoek bai neskatoek erreferente femeninoak izango lituzkete jakintzaren arlo guztietan, eta integratuko lukete emakumeek eta gizonek gaitasun berberak eta balorazio sozial bera dituztela. Egin diren azterlanetan egiaztatu da neskek erreferente femeninoak eta maskulinoak dituztela. Mutilek, aldiz, erreferente maskulinoak baino ez dituzte, nesken eta emakumeen mundua ezezaguna egiten zaie.


Curriculum hori eta hezkidetzako baliabideak erabiltzeak sentsibilizazio-eragin handia izango luke irakasleengan. Irakasle guztiek erabiliko lituzkete material horiek ikasle guztiekin. Ez orain bezala, emakumeen ekarpenak oso kontzientziatuta dauden pertsona batzuek bakarrik erabiltzen baitute. Irakasleen sentsibilizazio horrek betaurreko moreak jantzaraziko lizkieke, eta patioen, espazioen, denboraren, hizkuntzaren erabilera aldatuko liekete... Baina lan hau ezin da argitaletxeen eskuetan utzi:



Estrategia erabilgarri bezala Marian Morenok sortutako materialak eta bideoak ezinbestekoak dira:



Marian Morenoren bloga: http://blog.educastur.es/marianmoreno/ 

eta bere weg gune berria:  https://www.marianmoreno.com/


Eider Olareagaren “Curriculumak eraldatzen” posta aukeratu dut. Baliabideak eta Curriculuma aldatzeko dauden ostopo batzuk aipatzen ditu.  Ostopo ekonomikoak proiektu berriak sortu eta ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua behar da. Irakasleen arteko desadostasunak bide hezkidetzailea aurrera eramateko, eta beraz irakesleen formazio beharra, betaurreko moreak jartzeko eta erabiltzeko.



Ikasleekin batera eragiteko estrategia




Eragin itzela izango luke sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiltzeak gure ikasgeletan. Mundua ulertzeko eta irudikatzeko beste ikuspegi bat eskainiko litzateke eta, ondorioz, guztion posizioa birkokatu mundua eraldatzeko, balio berdinzaleagoetan oinarrituta.

Uste dut, gainera, ikasleekin eragin izugarria ere izango lukeela, daukaguna hezkidetzaile bihurtzeko prozesuan eurak parte-hartzera gonbidatzen baditugu. Irizpideak landu (agian hutsetik sortu, dakitenetik…), dauden gidekin kontrastatu, hutsuneak antzeman eta eraldaketarako alternatibak ikasleek proposatu. Estrategia benetako egoera-arazo bati aurre egitea da, kontestualizatua, eraginkorra eta transferigarria beste hainbeste testuinguruetara estrapolatzeko modukoa. Eta gainera, zabaltzeko/komunikatzeko xedearekin: sareetan edo presentzialean. Oinarrizko konpetentzia guztiak, zeharkakoak eta disziplinarrak, garatzeko bideetako bat.

Ikasle guztiek izan eta egin nahi dutena askatasunez egin dezatela, ez presio sozial edo ezezagutzagtik. Hori dagokigu lortzen joatea.

Hitz-hodei honetan doaz behatu beharreko irizpideak eta pertsonai femenino eta maskulinoen arteko presentzia-protagonismo-espazio-aisi-ogibide-senidetasun-ezaugarri adierazleak.





Eta aurreko edizioetako ikastarokideengandik Agurtzane Goitia Lopez-en CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN aukeratu dut,  baliabide xinplea bezain erabilgarria iruditu zaidan BECHDEL TESTA jasotzen baitu:

Eta baita proposamenak ere diagnosia egin ondoren, erabakiak hartzeko:


1.- Dagoena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu.

2.- Dagoena modatu/Osatu

3.- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu

4.- Falta dena sortu.

“Egia da sormen eta euskaratze lanak nahiko denbora eta dedikazioa eskatzen duela, baina poliki poliki bakoitzak zerbait eginez sekulako bilduma osatzea lortuko genuke.”   2016an idatzi zuen post hau eta hiru urte hauetan zein bilakaera izan duen bilduma honek aitortzekoa dela esango nuke.

Amaitzeko, National Geographic-ek Washington-en jarri duen argazki erakusketa bat aprobetxatu nahi dut baliabidetzat erabil baitezakezu edozein testuinguru hezkidetzailean:  WOMEN: A CENTURY OF CHANGE.

Mundu osoko emakumeen rol berdefinitua azken 100 urteotan: egin dugun bidea gauzatzeko borroka eta erresilientzia ereduak  eta geratzen zaizkigun erronken aurrean, egin dugunaz gogoratu eta ahal dugulaz jabetzeko.


curriculuma


CURRICULUMA OINARRIA, BALIABIDE DIDAKTIKOEN SORRERA, MOLDAKETA ETA FORMAKUNTZA BIDEA.

 https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=curriculuma posta aukeratu dut, berak 236/2015 abenduaren 22ko dekretua eransten du eta horri eutsiko bagenioke aurrera salto handia egingo genukela uste dut curriculuma, baliabide didaktikoak barne hezkidetzaileak izateko.

“Oinarrizko Hezkuntzak pertsonaren garapen integralari laguntzen dio, alde batera utziz sexuaren araberako estereotipoak eta rolak, bai eta bereizkeria mota oro ere, generoaren eraginik gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatuz. Horretarako, ikastetxeek emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko dute alor guztietan: curriculuma, antolaketa eta abar.”
                                                      236/2015 Dekretua 

Baina aurre egiteko curriculum hezkidetzaileari beharrezkoa da irakaslegoari formakuntza eskaintzea batetik kontziente egin, ikuspegi kritikoa sustatu, eta baliabideak eta trebeziak izateko erabiltzen dugun materiak didaktikoa hezkidetzailea izateko eta guk sortu eta moldatzeko aholku, gida prestakuntza bat izateko.
Arazoa non dago, prestakuntzak borondatezkoak badira, ziur asko gerturatuko diren pertsonak gaiarekin sentsibilizatuak eta interesa dutenak izango dira baina gainontzekoan ere formakuntza egitea oso beharrezkoa ikusten dut, eta horegatik nire duda agian beste kasu batzuetan egin izan ohi den bezala beharrezko izatea edo positiboki baloratzea, non bultzatuko dituzten gainontzeko irakasleak prestatzera.

Curriculuma prestatzerakoan ere ezinbestekoa da erabiltzen ditugun material digitalak errebisatzea: sareetako web orriak, pelikulak, abestiak...



Hona hemen Lanbide Heziketako 5. plana, non jasotzen duen:

6. PRINTZIPIOA Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatu lanbide-heziketan 

"Planak diseinatutako helburu eta jarduketa lerroetan islatu behar da gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna, gaur egun gizonek eta emakumeek beren hezkuntzako eta laneko ibilbideak aukera-berdintasunean eta aniztasunean garatzeko dituzten oztopoak ezabatzeko".

Ez nuke nahi haztu guzti honi aurre egiteko baliabide pertsonak eta materialez gain ekonomikoa ezin bestekoa dela.

.




https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/eu/80/51/58051.pdf  Gasteizen egindako ikerketa oso interesgarria iruditu zait eta horregatik erantsi dizuet.

Liburuxka hau diagnosi eta egoera aztertzeko egokia dudik gabe.


Josune#
Baliabideak

2020/01/18

HEZKIDETZA CURRICULUMEAN




                Curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero gure jarduera                   hezkidetzaileagoa izateko bidean jarriko dugu baina ezin dugu ahaztu, curriculum ezkutua,  curriculum eta material      hezkidetzailea izan dadin gure jarrera, gure jokaera, hizkuntzaren  erabilera ere hezkidetzailea behar du izan.
                 Jarrera hezkidetzaile batekin, material eta baliabide hezkidetzaileak erabiliz helburu 
 hauek lortzea iritsi gaitezke:

  •  Estereotipoak gainditu eta neska zein mutilen gaitasunak garatzea, norberaren desberdintasunak eta ezaugarriak positiboki baloratuz.
  • Ikuspuntu androzentrikoa baztertzea.
  •  Historian zehar eman diren emakumeen ekarpenak curriculumean ikusaraztea.
  •   Zaintza eta arduren banaketa bermatzea.
  •  Erabiltzen den metodologia, materiala, hizkuntza ez sexista bermatzea
Erabiltzen ditugun baliabideak aztertzeko errepara diezaiogun eskema honi eta egin dezagun diagnosia :




Hausnar dezagun zer material, ze curriculum, ze baliabide erabiltzen ditugun, erabaki dezagun egokiak diren ala ez , egin ditzagun beharrezko aldaketak, sor ditzagun berriak eta azter eta alda dezagun gure jarrera, jokabidea , hizkuntza. Oinarrizko hezkuntzak bermatu nahi duen hezkuntza-eskubidea lortze aldera:


Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza-eskubidea bermatzeko behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera-berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.


Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia nagusiak formakuntza eta sentsibilizazioa direla esango nuke, prozesu parte hartzaile batetik bideraturiko sentsibilizazioa