2020/10/25

HEZ hezkuntza KIDE elkartasuna TZA taldea

    Aste honetan egiten zitzaigun proposamena jasota, erabaki nuen nire eguneroko bizitzako hiru eremutan (lana, guraso-koadrila eta militantzia) galdetzea ea hezkidetza terminoa ezagutzen zuten, haientzat zer den eta zein diren jarduteko ildoak.

    Laneko erantzunekin argi daukat eskoleetan gero eta kontzientziatuago gaudela. Beren erantzunetan, hezkuntza-komunitate osoaren lankidetzaz hitz egiten dute, baina baita banakako beharrezko hausnarketaz ere, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko hezkuntzaz, emakumeek historian egindako ekarpenak ikusarazteaz, gatazkak konpontzeaz, genero-identitateekiko errespetuaz...

    Aipagarria da eskolako gizonen parte-hartze handia galderei erantzuten. Horren harira, Jose Manuelen post-a gomendatzen dizuet, 5 gizoni egin baitzien inkesta.

    Gurasoen koadrilan deigarria da aita bat eta bi ama baino ez zirela ausartu erantzuten. Hezkidetza zer zen ideiarik ere ez zutela onartu zutela, nahiz eta haietako batek onartu zuen bazekiela bere alabaren ikastolan egiten zen proiektuetako bat zela. Gutxienez, haien jakin-mina piztu dudala uste dut.

    Militantzia feministaren esparruan, bi kideri eskatu nien beraientzat hezkidetza zer den esateko, eta biek teoria, metodologia eta praktika feminista gisa definitu zuten, matxismotik aske hazteko paradigma berri bat eraikitzeko.

    Beraz, irakurritakoarekin eta hausnartutakoarekin, hezkidetzari buruz ari garenean, ezin ditugu ahaztu hitz hauek:


    Horretan oinarrituta, zalantzarik gabe, aurrerapausoak ematen ari diren arren, borrokan jarraitu behar dugu hezkidetza gure bizitzaren parte izan dadin:

  • Hezkuntza-komunitate osoa proiektu honen partaide egin behar delako, Nagore Larrazabaletak esaten duen moduan artikulu artikulu honetan.

  • Iturria: naiz.eus

  • Gizarte honek botere-harreman osasungabeetatik, indarkerietatik eta desberdintasunetatik aldenduko gaituen eta aske bihurtuko gaituen aldaketa behar duelako.



  • Pertsona orok  askatasunez adieraziz hazi beharko lukeelako, gizarte heteropatriarkal batek ezarritako rolen agindupean egon gabe.

  • Emakumeok oraindik ez dugulako gure tokia gizarte honetan.

  • Bilgune Feministaren Hezkidetzaren gidan agertzen den moduan, Hezkuntzaren erdigunean pertsonen garapen integrala jartzeko garaia delako.








Hezkuntzan mekanismo baztertzaileak!!

 
Hezkuntzan badaude mekanismo baztertzaileak. Aztertzeko prest??.
 

HEZKIDETZA JAIO ORDUKO


HEZKIDETZA JAIO ORDUKO

Inkesta lana burutzerakoan Hezkuntza munduan dagoen lagunei eta kaleko jendeei galdetu diet. Hauek dira atera ditudan ondorioak:

-      Hezkuntzan lan egiten dutenek Hezkidetza ezaguna egiten zaie. Kaleko jendeari aldiz, bati noizbaiten entzun du eta beste biek ez dute inoiz entzun.

-      Zer den galdetu dudanean, kaleko lagunen artean batek izan ezik beste biek ezin izan dute azaldu. Erantzun duenak “droga, alkohola, tabakoa, berdintasuna” erantzun du. Hezkuntzan lan egiten dutenen artean batek “sexua alde batera utzita berdin tratatzea” definitu du. Beste batek “berdintasunean heztea” esan du eta azkenak “gazteentzako ikastaroak, hitzaldi didaktikoak” erantzun du.

-      Lan ildoak galdetu dudanean kaleko lagunen artean batek bakarrik erantzun du eta bere erantzuna “eskolan lantzen dena” esan du. Laneko lagunen erantzunak hauek izan dira:       

o    Hezkuntza curricularra, gelan lantzea, ingurua arakatzea.

o    Herrian, komunikabideetan

o    Denon kontua

Beraz, informazioa bildu ondoren, orokorrean jendeak ez dakigula zer den hezkidetza esan dezakegu. Hau ikusirik, hezkidetza zer den ez baldin badakigu, gizarteak nola hezituko du berdintasuna ikuspegitik? Nola tratatuko gaituzte berdin? nola tratatuko dugu berdin? Hau ez al da denon ardura, denon lana?



Aurreko ikaskideak egindako hausnarketak irakurri ondoren, Josunek egindako lana komentatu nahi dut. Berak batez ere egindako hausnarketa bisuala eta esanguratsua izan da. Bideo baten bidez, nire ustez gizartean neurri haundi batean gertatzen dena azaltzen du. Heziketa eta hezkidetza bide desberdinetik doa. Gizaki gehiengoak aniztasuna ez du onartzen.

#Josune "HEZKIDETZAZ BLAI ETA EMAN PLAY"


Hezkidetza lantzeko arrazoi asko daude. Arrazoi batek beste batera eramaten gaitu. Ikasleei nortasuna garatzen lagundu behar diegu. Horretarako, bere beharra desberdinak zeintzuk diren identifikatzen eta asetzen lagunduz, "izaten jakiten" konpetentzia lortzen lagundu behar diegu. Konpetentzia honekin oso lotuta dago errespetua, aniztasuna, askatasuna, autoestimua, emozioak auto-erregulatzea,… Hauek ezinbestekoak dira eta nik aspaldian, gure gizartean faltan botatzen ditut. Gaur egun errespetu falta handia dugu, besteen nahiak eta desioak ez ditugu kontutan izaten. Ez dago nahi duguna edo sentitzen duguna betetzeko askatasunik. Aniztasunaren inguruan zer esan… gizarteak ezarritako “neurrikoak” ez bagara…akabo. Eta zer esan gure emozio eta autoestimuaren inguruan? Emozioak ez dakigu kudeatzen eta inguruko “arauak, lehiakortasuna, indibidualismoa, konformismoa,… autoestimua baxua izatera eramaten gaitu. Hortaz, arrazoiak anitzak eta ugariak dira.

Hau dena lortzeko ezinbestekoa da eskolako profesionak desberdinak egotea. Irakasleak gain, irakasleak ez diren langileen (atezainak, idazkariak, sukaldariak, autobus gidariak,...) lankidetza ere oso garrantzitsua eta esanguratsua da. 









NON GAUDE EMAKUMEOK?

Aste honetan hezkidetzari beste begirada bat bota diot, horretarako, besteak beste, inkesta eta behaketa egin ditut.

Gai honi buruzko informazioa jasotzeko inkestatxo labur bat ,WhatsApp bidez bidaltzeko, prestatu dut. Mezuak kolektibo eta adin desberdinetara bideratzen saiatu naiz, ikuspegi globalagoa izateko.

Erantzun duten gehienak emakumeak izan dira. Helduek gazteek baino parte handiagoa hartu dute. Gutxik aipatu dute esku-hartze soziala, gehienek eskolari egiten diote erreferentzia eta batzuek familiari.    

Oso lan interesgarria izan da niretzat, zenbat buru hainbat aburu. Gizartean oraindik asko dagoela egiteke konturatzeko oso baliogarria izan da. Erantzunak aztertu eta hausnarketa egin eta gero hainbat arrazoi aurkitu ditut hezkidetza lantzen jarraitzeko. Beharrezkoa da:

  1. Kontzeptua argitzea.
  2. Hezkuntzan solik esku hartzetik hainbat gizarte-eremuetan aplikatzera pasatzea.
  3. Hezkidetzaren ikuspegia egunerokotasunean txertatzea.
  4. Familiei  hezkidetza lantzeko gakoak ematea.
  5. Bi sexuak bide horretan inplikatzea. 
 

     

Azkenik, Josuneren post-a aipatu nahi dut, 2019ko azaroan argitaratutakoa, hain zuzen. Bere zirkuluan proposatzen dituen zortzi urratsak ikustea proposatzen dizuet, jarraitu beharreko bide on bat markatzen dutelako. Berak esaten zuenez... 

 

HEZKIDETZAZ BLAI ETA EMAN PLAY

 

2020/10/24

Justizia ekosoziala nahi badugu, HEZKIDETZA da gizarte eraldaketarako tresna

Une honetan, Lehen Hezkuntzako Graduko irakaslea naiz. Zehazki bigarren mailako "Eskola eta Hezkuntza Sistema" izenburutzat duen modulo bateko tutore lanetan nabil. Modulo honetan Ikastetxeko Hezkuntza Proiektu  bat garatu behar dute besteak beste.  33 ikasleko klase baten bidelaguna naiz, 12mutil eta 21 neska (beraien burua hala izendatuta), guztiek etorkizuneko irakasle izateko apustuari tinko heldu diote. Ikasleak 4 eta 3ko 9 taldetan banatu dira IHP bana sortzeko (talde guztiak genero aldetik mistoak dira). 

IHP-aren atalak azaltzerako orduan, eskolarentzat garrantzitsuak ziren programak sartu behar zirela aipatu nuen, eskolaren helburuak, printzipioak eta hori guztia bermatzeko garatu beharko liratekeen programa anitzak bildu behar direla. Adibide argiak izateko asmotan galdetu nien ea beraiek ikasitako eskoletan zein programa zeuden uste zuten eta agenda 21, bertsolaritza, Eki, IKKI eta baratza aipatu zituzten. Inorrek ez zuen hezkidetza aipatu. 

Ondoren galdetu nien ea bazekiten zer zen hezkidetza, zuzentasunez erantzuteko gai bi bakarrik izan ziren. Askok ez zuten ezer erantzun eta beste batzuek kulturaniztasunarekin lotu zuten. Amaitzeko galdetu nien ea orain hezkidetza zer zen jakinda, beraien eskoletan plana ba zeukaten edo ez esatera ausartzen ziren. Guztiek aho betez adierazi zuten, beraien aburuz, ez zegoela planik.

Hezkidetza plan baten atalak eta eskeintzen zituen aukerak kontatzen hasi nintzenean, batzuek identifikatu zuten beraien eskoletan hori egiten zela, baina ez zekitela plan baten barruan edota modu transbertsalean egiten den antolamendu baten barnean egon daitekeenik. Zer pentsatu handia eragin zidan horrek.

Ziur nago nire egungo ikasleen eskoletako gutxienez erdiek hezkidetza plana bazutela. Zer egin genezake gure ikasleak ohartu eta plan horien eraikuntzan eta hezkidetzaren sustapenean aktiboki parte hartu dezaten? Akaso hor egongo da koska.

Hezkidetza bidelagun izan dut azken urteetan. Hamaika hausnarketa eta hamabi komeriren artean ibili ondoren, ez dut nire bizitza berau gabe ulertzen, feminismorik gabe ulertzen ez dudan bezala. Hezkiedtzatik eraiki dit hezitzaile izaera eta hezkidetzatik transmititu dizkidate erabilgarri/baliogarri/inspiratzaile/interesgarrien egin zaizkidan ideiak. Hezkidetza taldean besterik ez dut ulertzen, feminismotik eta feminismoarentzat. Ez naiz gai izan hezkidetza lantzeko 5 arrazoi soilik aukeratzeko, arrazoi ezberinak batu ditut disimulatzeko ajajjja



Hezkidetza sexu orientazio eta genero-identitateen arteko berdintasunean eta inklusioan hezteko estrategia pedagogikoa da, zeinetan pertsonen aniztasuna onartzen eta balioesten den, eta aniztasun horrek ez duen desberdinkeriako, desparekotasuneko eta diskriminazioko jardunbiderik ekartzen. Hezkuntza-jardunbide inklusiboak dira eta pertsona guztien hezkuntza dute helburu, alderdi guztietan. 

Beraz, hezkidetzaren helburua eskolan dauden diskriminazio-mekanismo guztiak desagerraraztea da, hala egitura formalari buruzkoak nola hezkuntzako ideologiarekin eta jardunbidearekin lotutakoak. Eskola hezkidetzailearen azken xedea beren errealitateaz arduratzeko gai diren herritarrak sortzea da, hala ekoizpenari nola gizarteari eta familiari dagokienez. Pertsona horiek gai izango dira beren biziproiektua askatasunez aukeratzeko eta beren buruak, beren kideak eta ingurune naturala zaintzeko.

Udazken koloreak, niretzat, hoberenak direnez, hementxe arrazoi horiek bilduta, hezkidetzak niretzat suposatzen duena:



Amaitzeko #Lolaren sarrera gomendatu nahiko nuke: Munduak ezin du galdu daukan talentuaren erdia!

Arrazoi osoa Lola, justizia kontua da.

HEZKIDETZA GURE INGURUAN: XXI. MENDEKO ERRONKA

 

Zazpi laguni hezkidetzari buruz galdetzea zen gure betebeharretako bat, esku artean darabilkigun gai honi buruz jendeak dituen jakituriak ikuskatzeko asmoz. Honako erantzun hauek jaso nituen bueltan:

 

- “Hezkidetza heziketa metodologia bat dela uste dut; ez nago oso ziur. Elkarren arteko harremanetan oinarritutako metodologia, bizikidetza baloreak abiapuntu bezala hartuta, elkarbizitza lantzea helburutzat duena”

 

- “Hezkidetzak pertsona bakoitzaren jarrera, helburuak, garapen pertsonala… baldintzatzen ditu, inguruko patroiei kasurik egin gabe”.

 

Beste guztiek kontzeptu bera noizbait entzuna zutela baina bere esanahiaren inguruan ezin zidatela ezertxo ere esan erantzun zidaten; asko jota, hezkuntza mota bat izan zitekeela. Hori ikusirik eta dagoeneko, hezkidetzaren mezu hori munduan zehar zabaltzeko helburuarekin, ikastaroan orain arte ikusitakoa eta neure aurretiko jakituriak azaldu nizkien, gai honen inguruko berriketaldi politak izan genituelarik.


Honekin guztiarekin ikusi ahal izan dut oraindik ere hezkidetzarena asko zabaldu gabeko gaia dela. Jende gehienak honi buruzko informazio oso gutxi du (nire inguruko jendeak bai behintzat) eta ez dira sekula horren inguruan pentsatzen jarri. Hala ere, nahiz eta gai ezezagun xamarra izan gehienentzat, oso gustura aritzen dira honi buruz hizketan; eztabaidatzeko moduko gaia izanik. Gainera, termino interesgarria iruditzen zaie; hezkidetzaren oinarriak, bizikidetza egoki bat bermatu ahal izateko beharrezkoak direla aipatzen dutelarik.

 

Nabaria da oraindik ere lan asko dugula egiteko hezkuntza modu hau inguruko pertsonei helarazten. Jakina denez, egungo hezkuntza sistema eragile garrantzitsua da eredu patriarkala erreproduzitzeko. Hori dela eta arrazoi ugari topa ditzakegu gure hezkuntza sisteman hezkidetza lantzeko:

 

  •  Gizarte zein sistema patriarkala deseraikitzeko.

  •  Indarkeria matxistarekin amaitzeko.

  •  Identitate desberdinak eta anitzak zilegitzat hartzeko, baita errespetatzeko ere.

  •  Botere-harremanak ekiditeko, elkarbizitza osasuntsu bat bermatuz.

  •  Espazio eta giro erosoak sortzeko. 


Iazko ikastaroko blog-eko ekarpenetatik honakoa da gehien gustatu zaidana, bere gaiari buruzko irakurketa aproposagatik, olerkiaren mami politagatik eta emandako 5 arrazoien pisuagatik:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/10/egin-desegin-berregin-hausnartzen.html







Miren Amuriza bertsolariaren bertso hau aproposa iruditu zait jendeak hezkidetzara salto egiteko!