Oraingoan nire hurbileko lagunek whatsapp bidez beste inkesta bat bete behar izan dute, hezkidetza kontzeptuan murgiltzeko eta horren inguruan hausnartzeko. Inkesta 6 lagunek osatu dute eta soilik 3k ezagutzen dute terminoa edo noizbait entzun dute. Hala ere, sei parte-hartzailetatik bik bakarrik gai izan dira hezkidetza definitzeko eta hurrengo definizioak eskuratu dira: genero bereizketarik gabeko hezkuntza ematea eta berdintasunean oinarrituriko hezkuntza.
Inkestarekin jarraituz, hezkidetza zer den jakin dutenek beste bi galdera mota erantzun behar izan dute. Azken bi galderetan ateratako ondorioak hurrengoak dira: hezkidetza garrantzitsua ikusten dutela gizarte feminista bat lortzeko. Hala ere, uste dute hezkidetza eskolan landu beharreko gaia dela.
Ondorio orokor gisa, oso gazte gutxik hezkidetza kontzeptua ezagutzen dute eta horren definizio sakon bat emateko gai dira. Izan ere, genero-bereizketa ez ezik, kultura, jatorri edota etnia bazterketak gaindituz heztean datza hezkidetza; beste modu batean esanda, askatasunean heztean.
Gainera, ados nago hezkidetza funtsezko tresna dela gizarte hobeago, justu eta feminista bat lortzeko, baina ez da bakarrik eskolaren esku geratu behar den auzia. Eskolak paper garrantzitsua dauka etorkizuneko herritarrak hezteko bai, baina familiak ere bai. Etxean ditugun ereduen jarrerak, hizkerak, rolak barneratu eta erreproduzitu ohi dira. Beraz, hezkidetza etxean lantzea ere oso garrantzitsua da, hau da, eskola eta familien artean hezkidetzan oinarriturik, haurrak hezi behar ditugu.
Pasaden ikasturteko #Lola -ren sarrera hautatuko dut oso sarrera erakargarria eta interesgarria iruditu zaidalako. Alde batetik, egin duen inkesta primeran irudikatu duelako, modu ulergarri eta bisual batean. Beste alde batetik, txertatutako abestia oso polita eta eraginkorra iruditu zait hezkidetza sustatzeko.
Galdeketa egin dudanean, batez ere irakaskuntzan diharduten pertsonek erantzun
didate. Kontutan hartuta ere irakaskuntzan lanean dauden % oso altua emakumezkoa dela, emakumezko gehiago erantzun didate gizonezkoak baino.
Hauek erantzunak laburbilduz:
Generoa ezberdintzen ez duen hezkuntza.
Sexuak eta generoak dituen " jarrerak"-"rol"ak kontutan hartzen ez duen hezkuntza edo hezteko era.
Berdintasunaren hurrengo pausua, edo berdina baina maila altuago batean dagoena.
Berdintasuna hezkidetza duen erramienta edo tresna da.
Parekidetasunean oinarritutako heziketa.
Neska eta mutilak parekidetasunean heztea. Horretarako behar diren berdintasun baloreetan eta jarreretan oinarrituta.
Ildoak hizkuntza sexista eta ez sexista, sexualitatea, berdintasunean oinarritutako baloreak...
Beste alde batetik, familian galdetu dudanean konturatu naiz gehienek ez zekitela zer den. Izenaz galdetzean hau da, ZER DA HEZKIDETZA ? ez zeukaten batere argi zer den. Adin ezberdinetakoak dira galdetutakoak, eta guztiei zer den azaltzerakoan ( oso modu zabalean) begi honez ikusi dute.
Gehien kezkatu
nauena, 14 urteko familiako mutiko batek galdetu didanean:
- Izeko ze ikastaro zauz egiten? ( niri izatez, berari galdetegia egitea burutik ere ez zait pasa).
-Hezkidetzakoa erantzun diodanean ZER DA HORI?? Erantzun dit.
Institutuan ia inoiz ez duen entzun hitz hori galdetu diot, eta ezetz erantzun
dit. Edukietaz edo ildoetaz galdetu diodanean ia lantzen dituzten... nesken eta mutilen rolak, zer espero den haietaz ..., estereotipoak... ezetz ere esan dit.
😱😱 Nola da posible gure gazte batzuk ez jakiatea ezer ez hezkidetzaz? Hain harrituta gelditu naiz non nire ikerketa egiten jarraitu dudan... eta hainbat galderen artean NAHIKO programa ezagutzen bazuen galdetu diot. Orduan baietz esan dit: "Hori igual bai...Me suena" eskolan landu genuela uste dut... baina ez du gogoratzen oso ondo zer egiten zuten. "Nahiko" ezaugutzen zuela esan didanean argi izpia ikusi dut.
Orduan hausnatzen hasi naiz nola den posible , gaur egungo heziketan hain eskuragarri eta hainbeste informazio ematen den garaietan ikasle askok hezkidetza ezezaguna izatea, oso larria iruditzen zait. Edo/eta ikastetxeetan ez da lantzen edo lantzen dena ikasleengan ez dauka eragin askorik.
Galdetegia egin ostean gogora etorri zait ondorengo esaera: "Izena duena izana du", ondorioz " Izena ez duena, ez da existitzen". Beharrezkoa da, HEZKIDETZARI eremu, ikastetxe, familiarte, kale, adin, espazio ... guztietan IZENA ematea eta lau haizetara zabaltzea ... HEZKIDETZAK IZANA IZAN DEZAN.
Izana horretan,lau haizetara zabalduko nuen leloa ere hauxe izango litzateke:
Aurreko urteetako post bat aukeratzerakoan ondorengoa aukeratu dut, #Garazik egindako. Izatez oso argia eta adierazgarria delako. Oso ondo garatuta nire ustez eta bertan idatzitako poemak, emakumeon eta borroka feministaren esentzia zein den oso ondo adierazten du.
HEZKIDETZA LANTZEKO ARRAZOIAK... asko dira, zerrenda oso luzea izan daiteke baina HEMEN NIREAK :
PETSONA GUZTIEK TRATU ETA AUKERA BERDINAK IZATEKO ESKUBIDEA DUGULAKO.
EMAKUMEARI EZARRITAKO JAZARPENAREKIN ETA PERTSONALKI MODU INTEGRAL BATEAN GARATZEKO EZARRITAKO MUGEKIN APURTU BEHAR DELAKO. SISTEMA PATRIAKAL HONEKIN BUKATU BEHAR DUGULAKO.
INDARKERIA MATXISTAREKIN BUKATU BEHAR DUGULAKO.
POTERE HARREMAN PAREKIDEAK BULTZATZEKO.
ESTEREOTIPOEKIN APURTUTZEKO, JENDARTEA HAU ALDATZEKO.
Azken arrazoi hau, estereotipoak apurtzearena, ikastetxeetan lantzeko adibide argia zuekin konpartitu nahiko nuke.
Hezkidetzahitza entzutean burura datorkiena adierazteko eskatu diet aste honetan nire inguruko ezagunei: lankideei, lagunei eta nire ahizpei.
Askok oraindik ere nesken zein mutilek hezkuntzarako aukera berbera izatea dela ulertzen dute, baina hori ez da hezkidetza. Hezkidetza, neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuak hartu gabe M.J.Urruzolak dion bezala.
Beste asko, ni bezala irakasleak direnak gehienak, ikastaro osagarriaren txostenean, identitateen garapeneko puntuan azaltzen den moduan, egungo eskola mistoa hezkidetza eskola bihurtzear dakarrela, pertsona eta hari datxekion nortasunaren garapena erreferentzia hartzen dituen eskola bihurtzean datzala uste dute.
Haur hezkuntzan, oinarrizko konpetentziak eskuratzeko funtsa ezartzen eta lantzen da hezkuntza-etapa honetan; hau da, bizitzako eremu eta egoera guztietan arazoei prestutasunez erantzuteko konpetentzien oinarriak ezartzen dira. Adin hauetan, berebiziko garrantzia dute norberari buruzko irudi doitua eraikitzeko eta haurrek beren burua ezagutu, baloratu eta kontrolatzeko ikasuntzek, horien bidez jartzen baitituzte euren autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko oinarriak. Noiz sortzen da genero-kontzientzia? Kulturalki gizonen eta emakumeen bizi-esperientziak, itxaropenak eta beharrak desbedinak direla eta deberdinkeria dakartenaz jabetzeko gaitasuna dutenean.
Pertsona guztiekin izandako harremanen, bizipen eta ikasitako guztiaren ondorioa da eraikuntza hori, eta, gauza berriak ikasteko abiapuntua den aldetik, oinarrizko konpetentzia guztiak lantzen laguntzen du.
Aste honetan egiten zitzaigun proposamena jasota, erabaki nuen nire eguneroko bizitzako hiru eremutan (lana, guraso-koadrila eta militantzia) galdetzea ea hezkidetza terminoa ezagutzen zuten, haientzat zer den eta zein diren jarduteko ildoak.
Laneko erantzunekin argi daukat eskoleetan gero eta kontzientziatuago gaudela. Beren erantzunetan, hezkuntza-komunitate osoaren lankidetzaz hitz egiten dute, baina baita banakako beharrezko hausnarketaz ere, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko hezkuntzaz, emakumeek historian egindako ekarpenak ikusarazteaz, gatazkak konpontzeaz, genero-identitateekiko errespetuaz...
Aipagarria da eskolako gizonen parte-hartze handia galderei erantzuten. Horren harira, Jose Manuelen post-a gomendatzen dizuet, 5 gizoni egin baitzien inkesta.
Gurasoen koadrilan deigarria da aita bat eta bi ama baino ez zirela ausartu erantzuten. Hezkidetza zer zen ideiarik ere ez zutela onartu zutela, nahiz eta haietako batek onartu zuen bazekiela bere alabaren ikastolan egiten zen proiektuetako bat zela. Gutxienez, haien jakin-mina piztu dudala uste dut.
Militantzia feministaren esparruan, bi kideri eskatu nien beraientzat hezkidetza zer den esateko, eta biek teoria, metodologia eta praktika feminista gisa definitu zuten, matxismotik aske hazteko paradigma berri bat eraikitzeko.
Beraz, irakurritakoarekin eta hausnartutakoarekin, hezkidetzari buruz ari garenean, ezin ditugu ahaztu hitz hauek:
Horretan oinarrituta, zalantzarik gabe, aurrerapausoak ematen ari diren arren, borrokan jarraitu behar dugu hezkidetza gure bizitzaren parte izan dadin:
Hezkuntza-komunitate osoa proiektu honen partaide egin behar delako, Nagore Larrazabaletak esaten duen moduan artikulu artikulu honetan.
Iturria: naiz.eus
Gizarte honek botere-harreman osasungabeetatik, indarkerietatik eta desberdintasunetatik aldenduko gaituen eta aske bihurtuko gaituen aldaketa behar duelako.
Pertsona orok askatasunez adieraziz hazi beharko lukeelako, gizarte heteropatriarkal batek ezarritako rolen agindupean egon gabe.
Emakumeok oraindik ez dugulako gure tokia gizarte honetan.
Bilgune Feministaren Hezkidetzaren gidan agertzen den moduan, Hezkuntzaren erdigunean pertsonen garapen integrala jartzeko garaia delako.
Inkesta lana burutzerakoan
Hezkuntza munduan dagoen lagunei eta kaleko jendeei galdetu diet. Hauek dira
atera ditudan ondorioak:
-Hezkuntzan lan egiten dutenek Hezkidetza ezaguna egiten
zaie. Kaleko jendeari aldiz, bati noizbaiten entzun du eta beste biek ez dute
inoiz entzun.
-Zer den galdetu dudanean, kaleko lagunen artean batek
izan ezik beste biek ezin izan dute azaldu. Erantzun duenak “droga, alkohola,
tabakoa, berdintasuna” erantzun du. Hezkuntzan lan egiten dutenen artean batek “sexua
alde batera utzita berdin tratatzea” definitu du. Beste batek “berdintasunean
heztea” esan du eta azkenak “gazteentzako ikastaroak, hitzaldi didaktikoak”
erantzun du.
-Lan ildoak galdetu dudanean kaleko lagunen artean batek
bakarrik erantzun du eta bere erantzuna “eskolan lantzen dena” esan du. Laneko
lagunen erantzunak hauek izan dira:
Beraz, informazioa bildu ondoren,
orokorrean jendeak ez dakigula zer den hezkidetza esan dezakegu. Hau ikusirik, hezkidetza
zer den ez baldin badakigu, gizarteak nola hezituko du berdintasuna
ikuspegitik? Nola tratatuko gaituzte berdin? nola tratatuko dugu berdin? Hau ez
al da denon ardura, denon lana?
Aurreko
ikaskideak egindako hausnarketak irakurri ondoren, Josunek egindako lana
komentatu nahi dut. Berak batez ere egindako hausnarketa bisuala eta
esanguratsua izan da. Bideo baten bidez, nire ustez gizartean neurri haundi
batean gertatzen dena azaltzen du. Heziketa eta hezkidetza bide desberdinetik
doa. Gizaki gehiengoak aniztasuna ez du onartzen.
#Josune "HEZKIDETZAZ BLAI ETA EMAN PLAY"
Hezkidetza lantzeko arrazoi asko daude. Arrazoi
batek beste batera eramaten gaitu. Ikasleei nortasuna garatzen lagundu behar
diegu. Horretarako, bere beharra desberdinak zeintzuk diren identifikatzen eta
asetzen lagunduz, "izaten jakiten" konpetentzia lortzen lagundu behar
diegu. Konpetentzia honekin oso lotuta dago errespetua, aniztasuna, askatasuna,
autoestimua, emozioak auto-erregulatzea,… Hauek ezinbestekoak dira eta nik
aspaldian, gure gizartean faltan botatzen ditut. Gaur egun errespetu falta
handia dugu, besteen nahiak eta desioak ez ditugu kontutan izaten. Ez dago nahi
duguna edo sentitzen duguna betetzeko askatasunik. Aniztasunaren inguruan zer esan…
gizarteak ezarritako “neurrikoak” ez bagara…akabo. Eta zer esan gure emozio eta
autoestimuaren inguruan? Emozioak ez dakigu kudeatzen eta inguruko “arauak, lehiakortasuna,
indibidualismoa, konformismoa,… autoestimua baxua izatera eramaten gaitu. Hortaz,
arrazoiak anitzak eta ugariak dira.
Hau dena lortzeko ezinbestekoa da eskolako profesionak desberdinak egotea. Irakasleak gain, irakasleak ez diren langileen (atezainak, idazkariak, sukaldariak, autobus gidariak,...) lankidetza ere oso garrantzitsua eta esanguratsua da.
Aste honetan hezkidetzari beste begirada bat bota diot, horretarako, besteak beste, inkesta eta behaketa egin ditut.
Gai honi buruzko informazioa jasotzeko inkestatxo labur bat ,WhatsApp bidez bidaltzeko, prestatu dut. Mezuak kolektibo eta adin desberdinetara bideratzen saiatu naiz, ikuspegi globalagoa izateko.
Erantzun duten gehienak emakumeak izan dira. Helduek gazteek baino parte handiagoa hartu dute. Gutxik aipatu dute esku-hartze soziala, gehienek eskolari egiten diote erreferentzia eta batzuek familiari.
Oso lan interesgarria izan da niretzat, zenbat buru hainbat aburu. Gizartean oraindik asko dagoela egiteke konturatzeko oso baliogarria izan da. Erantzunak aztertu eta hausnarketa egin eta gero hainbat arrazoi aurkitu ditut hezkidetza lantzen jarraitzeko. Beharrezkoa da:
Kontzeptua argitzea.
Hezkuntzan solik esku hartzetik hainbat gizarte-eremuetan aplikatzera pasatzea.
Azkenik, Josuneren post-a aipatu nahi dut, 2019ko azaroan argitaratutakoa, hain zuzen. Bere zirkuluan proposatzen dituen zortzi urratsak ikustea proposatzen dizuet, jarraitu beharreko bide on bat markatzen dutelako. Berak esaten zuenez...