2020/12/10

IKUSEZINTASUNETIK PROTAGONISMORA

 

Historian, emakumea da protagonista ez dena, agertzen ez dena, anonimoa eta ikusezina dena…

Historian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria babestu izan dute. Biologismoaren izenean, askotan justifikatu dira gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak.

Nahiz eta emakume askok historian zehar borroka egin duten desorekan eta desberdintasunean oinarritutako paradigma horren aurka, nahiz eta ekarpen hainbat arlotan egin duten, ez digute inoiz haiei buruzko ezer kontatu, isilpean mantendu izan dira. Gizonek kontatu digute historia, haren historia gizatiaren historia bihurtuz.

Presentzia eta protagonismoa identitateari, botereari eta autoritateari lotuta daude. Presentzia eta protagonismo gabe, emakumeak objektu bihurtu dira eta beharrezkoak izan dira urteak subjektu izatera iristeko.

Patriarkatuak funtsezko hiru mekanismo erabili ditu emakumeak bizitza publikoan ez agertzeko eta, ondorioz, egin dituen ekarpenak ezkutatzeko: androzentrismoa (gizona gauza guztien neurria, erreferentea izatea da), sexismoa (emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa), eta ezagutzaren jabetza kentzea (gizonak emakumearen lorpenez jabetu dira edo bere izenpean agertu dira).

Emakumeek merezi duten lekuan jartzeko unea iritsi da! Emakumeek merezi duten balorazioa emateko unea iritsi da! Emakumeek merezi duten boterea eta autoritatea eskuratzeko unea iritsi da!

Euskadin, iraganean eta egunez, espazio publikoa okupatzen duten emakume asko daude, eta "agintariak" dira bizitzako hainbat esparrutan.

Emakume horietako bat Bertha Gaztelumendi Caballero da, eta haren bizitzak atentzioa eman dit, beti lanean aritu baita giza eskubideen eta emakumeen berdintasunaren alde.


BERTHA GAZTELUMENDI CABALLERO


Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun, 1962) gipuzkoar kazetaria, dokumentalen zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da. EHUn ikasi eta EITB eta Emakunderako lan egin du.

Bertha Gaztelumendi Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informazioaren Zientzian graduatu zen eta Bake Ikasketak eta Gatazkak Ebasteko masterrak egin zituen Bradfordeko Unibertsitatean, Ingalaterran.

Euskal Herriko zenbait komunikabideetan lan egin zuen: Latinoamerikan korrespontsala izan zen 2003. urtetik 2010. urtera EITB telebistan. Justizia saileko Komunikazio eta Prentsa arduraduna izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza saileko eta Emakumearen Euskal Erakundeko, Emakunde, arduraduna.



2012an “Mariposas en El Hierro” dokumentala estreinatu zuen, Euskal Herrian ardaztuta. Bertha Gaztelumendik hausnarketa-dokumental honi buruz hauxe esan du: “indarkeria mota desberdinei buruzko gogoeta da, non emakumearen papera aldarrikatzen den gatazken konponketan eta gizartearen eredu berrien sormenan”.




“Nigar franko egingo zuen aitak” dokumentala 2014an aurkeztu zen. Honek Guda Zibilari eta eduki zituen ondorioei buruz hitz egiten du, lehengo pertsonan kontatuta dago Gipuzkoako herrixkako (Villabona) biztanleengatik, garai horietako gatazkak bizi zituztenengatik.

Nuria Casalekin “Las buenas compaƱƭas” zuzendu zuen. Dokumental horrek jorratzen ditu Errenterian 1975tik egon ziren borroka feministak, hor 350 emakume baino gehiago espetxeratuta egon ziren adulterioa, abortua eta prostituzioagatik.

2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen.



“Volar” dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria da eta Donostiako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen, 2017an. Dokumentalak genero-indarkeriagatik tratu txarrak jaso dituzten adin eta lan desberdinetako bederatzi emakumeen bizitza kontatzen du.

"Atzerriko dokumental onenaren" saria, Annual Copenhagen Film Festivalen, 2019an. 14, Volar dokumentalak irabazi zuen.





Bertha Gaztelumendi indarkeriari buruzko zenbait txostenen egilekidea da: “Necesidades, obstĆ”culos y buenas prĆ”cticas en los itinerarios de salida de la violencia de gĆ©nero, desde la experiencia de mujeres del Ć”rea rural de Araba, ARGITUZ”, 2012an edo “Manual de divulgación sobre la realización de proyectos de recuperación de la memoria de la convivencia, Diputación Foral de Gipuzkoa”, 2015ean, besteak beste.

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Giza Eskubideen Elkarteko kidea da ARGITUZ elkartean.

2019an, "Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa" dokumentala zuzendu zuen.



HEZKIDETZAREN ERRONKAK

Marian Morenok bere artikuluan “la historia de la humanidad en femenino" dio: “Gizateriaren historia, oro har, maskulinoan kontatu da; izan ere, Gizonezkoaren Historiaz hitz egin ohi da gizateria osoari buruz hitz egiteko. Gerra, botere, konkista, inbasio, aberriaren guraso eta abarren historia izan da. Badira urte batzuk unibertsitateko emakumeek historia femeninoan ere kontatzea erabaki dutela, eta, horiei esker, testuliburuen historian erabat isildu diren emakumeak aurki ditzakegu.”

Artikulu honetan, emakumeak protagonista hartuta, gizateriaren historian zehar ibilbidea egitea proposatzen du.

Historia emakumeen ikuspuntutik berridatzi behar da, eta emakumeek bizitzako esparru guztietan egin zituzten eta egiten ari diren ekarpenak argitara atera behar dira.

Horretarako, Hezkuntza sistemarako erronkak diren II. Hezkidetza planaren bi helburu hauek aipatu behar dira:

  • Emakumeen jakituria eta ekarpen sozial eta historikoa diziplina guztietan txertatzea. Planak dioenez: “Emakume asko dira eta izan dira historia aldatzen lagundu dutenak eta beren diziplinen barruan erreferente handiak izan direnak. Haiek berreskuratzeak, ikusgai egiteak eta gure ikasleei ezagutzera emateak ezabatu egiten du errealitatearen parte hori ezkutatzean sortzen zen genero-joera, baina gainera, erreferente femeninoak sortzen ditu neskentzat, baita mutilentzat ere”. 
  • Berdintasuna sartzea ezkutuko curriculumean eta ageriko curriculumean. Planaren hitzetan: “Ageriko curriculumetik kontua izango litzateke, besteak beste, hezkuntza-sisteman ezartzen diren edukien berrikusketa egitea, tradizioz femeninoak izan diren eta ikusezin bihurtu diren esferak sartzeko… Ildo horretan, behar-beharrezkoa da testuliburuek hizkuntza eta irudi inklusiboak txertatzea eta jakintza-arlo guztietan erreferente diren emakumeak barnean hartzea.”

Konbentzituta nago hezkidetza dela emakumea ageriko egiteko bideetako bat, ezkutukoa esplizitua eginez, emakumeak curriculumean integratuz, txikitatik desberdintasunak eta diskriminazioa saihestuz, patriarkatuaren mekanismoak identifikatuz eta ikasleei kontziente eginez.

Eskola hezkidetzaileak gizarte-eredu bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen lagun dezake.


BLOGEAN EGINDAKO EKARPENAREN GOMENDIOA

Gomendatu nahi dut Nagorek blogean egindako ekarpena, oso ondo azaldu duelako historia berridazteko beharra emakumeen ikuspuntutik. Bere ekarpenean agertzen den bideoa, Arantza Urretabizkaiarena, interesgarria iruditu zait.

ZINEMAKUMEAK

Aste honetan emakume ezkutatuen behaketa egin dut. Orain emakume protagonistak nahi ditut eta erreferentziazko emakumea, Itziar ItuƱo aukeratu dut, herrikide eta laguna. Gurekin hasi zen ikasle AEKn eta mintza taldetan urteren baten antzerki tailerrak ematen aritu zen ere bai. Bere ekarpena da bere bizimodua, defendatzen dituen ideiak eta nahiak betetzen direnaren eredua, gure herriko beste hainbat emakume bezala baina anonimoak.

La Casa de Papel filmean Raquel Murillo inspektoreak arrakasta handia izan zuen arren, bere apaltasunari eusten dio eta ez da famaren trenera igotzen. Ez zaio gustatzen otorduetara edo sari-banaketetara joan behar izatea. Basaurin bizi den "tia normala" da, gurasoekin kafea hartu, bertako rock taldearekin entsaiatu eta euskarazko telesail bat egitea amesten du.

Hainbatetan galdetu diote berarentzat fenimismoa zer den eta gizonek duten rola borroka honetan, eta horrela erantzun du:

"Niretzat eskubide berdintasunaren alde borrokatzea da. Ez zait iruditzen denok berdinak izan behar dugunik, bakoitza bere indibidualtasunean mundu bat da eta hori zoragarria da. Baina gizarte honek rolak inposatzen dizkigu, eta horrekin apurtxo bat hautsi behar da"
"Uste dut gure borroka dela, emakumeok gidatu behar duguna, baina gizonak aktibatzea falta da. Sistema patriarkal horrek asko izorratzen ditu emakumeak eta gizonak. Uste dut aldaketak guztiona izan behar duela, gu ari gara bultzatzen, lankide batzuekin, baina gizonak zer gertatzen den konturatzea falta da, sistema horri buelta eman behar zaiola esatea"


Itziar ItuƱok "egoera deseroso bat" lanean bizi izan duela aitortu du. "Gaztea izanik, egoera deserosoak bizi izan ditut".

 

Zineman ezkutatuko emakume asko egon dira. Gaur egun egoera ez da asko aldatu baina bitartekoak jartzen ari dira hau ez gertatzeko, adibidea, Women Cinemarkers aldizkaria, non Larraitz Zuazori "Nosotras, mujeres de euskalduna" dokumentala dela eta elkarrizketa egiten diote.


Aurreko urtetako postetatik Mariarena aukeratu dut, asko gustatu zait nola tratatu duen gaia eta jarri dion izenburua, oso adierazgarria: Kukuuu! Non zaudete?

2020/12/09

EMAKUME IZENA TXOKOTIK PLAZARA

 Emakumeak hainbat arlotan izan gara , gara eta izango gara protagonistak. Txokoan egotetik plazara zabalduko gara. Pilota, eta gure IZANA txokotik aterako dugu eta IZENA plazaratuko dugu .  IZEN ABIZENAK izango ditugu.

Emakumeak eta  euskal pilota azkenaldian gehiago entzunten dugun gai bat da, eta astiro astiro zabaltzen doa. Pilotan beste kirol askotan bezala generoak badu eragina. Gaur egun,  emakumeen pilota sustatzeko emakume askok pausuak ematen ari dira.

 


Emakume pilotarien Elkartea, 2019ko ekainean sortu zen , emakumeen pilota sustatzeko, kontzientzia sortzeko eta duintzeko. Honetan izen bat aipagarria bada " Patri Espinar da" honen bultzatzailetariko bat izan baita.

Pilota oso kirol maskulinizatua izan da orain arte, eta emakumeak ez du aukera askorik izan, nahiz eta kirol mota honek 20 modalitate baino gehiago dituen.  

 Elkartean, Euskal Herri osoko esku pilotako eta palako emakume federatuak daude eta hauxek ditu helburuak: emakumezkoen pilota egituratzea, kudeatzea eta transmititzea; berdintasuna eta duintasuna bilatzea; pilotarien jarduna sustatzea eta publizitatea egitea; eta ikusgarri egitea.  Gainera, gizartean erreferenteak sortzea du helburu eta, horretarako, haurrekin, eskoletan, kirolean eta, are gehiago, gizarteko beste arlo eta talde batzuetan lan egiten dute.

 

Emakume pilotari bat aipatzerakoan   Josefa Ignacia Albisu Aranburu  edo  Joxpinixi aipatu nahi dut. 

 

 



Pilota zaleen historian 1885eko martxoaren 8an sartu zen ( egun berezia emakumeentzat ), Lazkaoko frontoian bi gizonen aurka esku pilotako bi partidatan parte hartu, jokatu eta irabazi zuenean.


 


Ondorengo artikuluan oso ondo azaltzen da nola izan zen gertakizuna eta nola Joxpinixi emakumezko lehenengo pelotaria izan zen. Eta hainbat gizonezkoei kantsan irabazi zien ere.

Ondorengo bertsoak idatzi ziren bere omenez.

 

Artikuluan bertan aipatzen denez, garai hartako albisteetan emakume pilotariaren berri ematen zan,

hainbat gizonezkoei irabazi ziena baina  Josefa Ignacia Albisuren izen eta abizenak ez dira inon ageri, ez prentsako aipamenetan, ez bertsoetan. Eta ez, ez zan despiste orokor bat izan , ezta kasualitate bat ere, baizik eta emakumeek mendeetan zehar jasandako despertsonalizazio eta ikusezintasun absolutuaren ebidentzia bat, zeren eta, probezia bat eginez eta garaipen gogoangarriak lortuz ere, ez baitzuten merezi beren izen eta abizenekin agertzea.
 
 
Gaur egun  pilotan aurrerapen handiak egin dira,azkenengo urteetan izugarri aldatu  da , pertsona batek eta federazio batek hartu zutelako ardura hori, emakumeen esku-pilota bultzatzeko ardura. Hasi ziren Bizkaian bultzatzen, Bizkaiko Federazioa eta Iker Amarika, Emakume Master Cup-eko antolatzailea, eta Larrabetzun emakume esku-pilotarien klub bat sortu zen, lehenengoa, txokoan.
 Hor hasi zen dena. Iker Amarikak Emakume Master Cup sortu zuenetik eta telebistan ateratzen hasi ginenetik emazkumekoen pilota zabaltzen hasi da, nahiz eta oraindik ere lan asko egon egiteko eta gizonezkoen eta emakumezkoen euskal pilotan berdintasuna izateko.
 
EMAKUME PILOTARIEN ABESTIAK DION MODUAN:

 

 Nire ustez kirol munduan berdintasun eta hezkidetza arlotik lan handia dago  egiteko. Emakumeen  erreferenteak behar ditugu eta hauei eman behar zaien lekua eman, eta hauxe aldarrikatu. Adibide ona, alemaniako futbol taldeak egindako kanpaina haien lana aldarrikatzeko. 


Kirol munduan gero eta emakume gehiago badago ere,
emakumeen kirola gizonen kiroletik oso urrun dago oraindik garrantziari, soldatei edo kirola egiten duten pertsonen kopuruari dagokionez. Ahalegin handia egin behar da esparru horretan ere generoen arteko berdintasuna lortzeko.
 
Aurreko ikasturteetako post bat aukeratzerakoan  BegoƱa Burgoa Etxabururena aukeratu dut.

" Emakume handi baten atzean ez da gizonik egon behar    "

Bertan egindako Memea asko gustatu zait. 

#ALAITZ

BERDINTASUNERANTZ AURRERA EGITEN!!

Aste honetan post hau aukeratu dut, jarraian azalduko dut zergatik.

Kathrine Switzer, emakume zoragarria iruditzen zait. Ilusio handia egin dit blog honetan bera ikusteak, esanahi berezia duelako niretzat. Guk askotan erabili egin dugu bere historia materiala sortzeko, emakumeen istorioari begira oso garrantzitsua izan zelako. Bere inskripzioarekin desberdintasunaren aurka eta botere matxistari aurre egin zion. Hau bezalako emakumeei esker, gaur egungo herrialde gehienetan emakumeek zaletu gisa edo lehiaketa profesionaletan parte har dezakete.

Bide batez, post hau aprobetxatu nahi nuke euskal emakume kirolari aitzindari erreferenteen ekarpenak aipatzeko. Hortik abiatuta, emakumeek kirolean duten presentziari buruz pixka bat gehiago hausnartzeko.

1917tik 1980ra bitartean, Euskal Herriko eta eskualdetik emakume askok herrialde osoko frontoiak hartu zituzten egurrezko erraketekin pilotan jokatuz.

'Raketistaz' gain, eibartar bat ere nabarmendu zen frontoi munduan egindako ibilbideagatik, baina oraingoan beste modalitate batean: zesta-puntan. Maria Unzueta eibartarra (1878-1948) zesta-puntan munduko lehen emakume pilotaria izan zen eta, horretaz gain, munduko lehen emakume kirolari profesionaletako bat.

Cristina HernƔndez-ek genero-ikuspegitik egindako ikerketa batek aztertzen du kirol profesionalaren lan-harremanari aplikatu beharreko araudia. Azpimarratzen ditu emakume kirolari profesionalean dauden gabeziak. Oraindik ere sexu-desberdintasuna badago kirol profesionalean.

Adibide moduan, 2018an lizentzia federatuen kopurua, Kultura eta Kirol Ministerioaren txostenaren arabera.

Kirola gizartean gertatzen denaren isla da. Genero-arrakala kirol federatuarekin irekitzen da.

Urtero mundu mailan emakumeen kirolera bideratzen den publizitate-inbertsio urria da. Hori da arrazoi nagusia. Desberdintasun ekonomikoak daude kirolarien artean. Gizonek emakumeek baino askoz ere publizitate-inbertsio handiagoa jasotzen dute. Estereotipoak daude oraindik ere kirol munduan.

Carlos III. Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, inprimatutako kirol-prentsan emakumea kirol-prentsaren ehuneko bost baino ez da agertzen, berriz, gizona informazioen protagonista eztabaidaezina komunikabideetan da.

Ikusten dugunez faktore sozialek eta komunikabideen rolak zeregin garrantzitsua dute esanahien transmisioan eta eraikuntzan. Informazio gehiago hemen.

Genero-ikuspegia bizitzen ari garen gizarte-errealitatera egokitutako programak, inbertsioa eta edukiak egitean eta kudeatzean datza. Errealitateari erreparatzen badiogu, ikusten dugu gure gizartean ez dagoela berdintasunik.

Europako Parlamentuaren ustez “el deporte es una actividad en la que se juega a la representación de las identidades sexuales, que las prĆ”cticas deportivas siguen siendo territorios muy marcados por el gĆ©nero y estereotipados, en las que se reproducen y tambiĆ©n se infringen los modelos dominantes de la virilidad y de la feminidad” (Informe sobre las mujeres y el deporte, 2003).

Zer egin ahal dugu hori apurtzeko? Zein dira hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?

Neurri integratzaileak har daitezke, eskolan berdintasunean oinarritutako jarduera egokiak egin ahal izateko, maskulinotasunari eta feminitateari egotzitako eta lotutako gizarte-esanahien multzoa eraldatzeko, eta ikasleen hezkuntza-garapena baldintzatu edo mugatu ahal izateko, estereotipo eta rol sexistak ezabatuz.

Eskola-eremuan, plano honek esan nahi du ikastetxea aztertu behar dela jarduera-testuinguru sozial gisa, ingurunea (etnikoa, kulturala, klase soziala), ikastetxeko espazioen banaketa eta erabilera, botere-harremanak, curriculumaren materialak eta edukiak….

Eremu interaktiboan, generoaren araberako elkarreragin eta portaera diferentzialak, interakzioetan haurrak sozializatzeko modu desberdinak edo eskolan eta familian jasotzen duten tratamendu desberdina hartzen eta aztertzen dira.

Hizkuntza oso garrantzitsua da gazteenentzat, kirolarekin zerikusia duen guztiarekin. Askotan, eskolan oztopoak sortzen dira neska-mutilen artean, eta hori neskak gutxiesten dituen hizkuntza baten bidez, mutilei baino garrantzi gutxiago emanez.

Erronka asko dugu hezitzaileok. Curriculum ezkutuaren bidez, batzuetan, pertsonen artean ezartzen diren ohiturak, dinamikak eta praktikak transmititzen dira, gu konturatu barik.

Bukatzeko, oso istorio ederra!! Aurrera, neskak!!

2020/12/08

EMAKUMEEN EKARPENAK BALORATU DITZAGUN

 

Emakumeen ekarpenak baloratu ditzagun



Arlo guztietako gizonak ezagutzen ditugu (politikariak, enpresariak, asmatzaileak, borrokalariak, zientzialariak, kirolariak, artistak, etab.), baina, emakumeak? Historian zehar emakume askok ezkutuan lan egin dute, beste askok egindako ekarpen guztiak ezkutatu dituzte eta munduan zehar egindako ekarpenak gizonak bereganatu dituzte.



Horregatik gaur egun ere, historian zehar bizi izan diren emakume gehienak ezezagunak egiten zaizkigu



Historian zehar emakume askok izan dira ekarpen oso garrantzitsuak egin dituztenak.

Hezkuntzan badaude emakume anitz, egindako ekarpenak oso baliotsuak izan direnak. Hauen artean hurrengoak aipatu nahi ditut



MARIA MONTESSORI

Maria Montessori italiar zientzialari, mediku, filosofo, antropologo, biologo, feminista, psikologo, humanista, hezitzaile, pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen. Medikuntzan graduatu zen lehen italiar emakumea ere bera izan zen.

Gaur egun Montessorik XX. mendeko metodo pedagogikoen berritzean izan zuen eragina ulertzea zaila izan liteke, bere ideiak agerikoak baitirudite. Baina, bere garaian sektore kontserbadoreenetan eztabaida sorrarazi zuten berrikuntza erradikalak izan ziren.

Jolasa haur batek bere bizitzako lehenengo urteak aurrera eramateko erabiltzen duen ekintza nagusia dela defendatzen zuen. Honi esker, umeak bere inguruko guztia modu aske eta naturalean behatu eta ikertzen du, eta aurretik dituen ezagutza eta esperientziak beste berri batzuekin erlazionatzen ditu, bere hazkuntzarako nahitaezkoak diren ikasketa prozesu indibidualak burutuz, garapena ematen den ingurunea edozein dela ere.


MARIA CURIE

 
     

Maria Salomea Skłodowska-Curie (1867-1934), zientzialari ezaguna izan zen. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan Nobel saria lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, Parisko Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna izan zen. 

Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako  “unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. 1891. urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska jarraitu zuen Parisera, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko bikainak burutu zituen. 1903ko Fisikako Nobel saria bere senarra Pierre Curierekin eta Henri Becquerelekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean hil zen. Handik urte gutxitara, 1911n, Marie Curiek Kimikako Nobel saria irabazi zuen.

Bere aurkikuntzek biltzen dute erradioaktibitateari buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa) , isotopo erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —polonioa eta radioa—. Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako neoplasien tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian Curie institutua sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro garrantzitsuenen artean mantentzen dena. Lehen Mundu Gerran, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.



Bada garaia mundua aldatzeko, estereotipoak apurtzeko, berdintasunean bizitzeko, errespetoan elkarbizitzeko, indarkeria salatu eta epaitzeko.


 


Bukatzeko aurreko edizioetan egindako post-en artean Begok egindakoa aukeratu dut berak egindako hausnarketa eta aipatutako emakumeak interesgarria iruditu baizaizkit.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/emakume-handi-baten-atzean-ez-dago.html

 







2020/12/07

FESTA PAREKIDEETARAKO GAKO BATZUK

Berandu nabil eta zuen ekarpen asko irakurtzeko aukera izan dut. Horri guztiari gehitzeko, Donostiako Udalak argitaratutako “Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz” (2014) lanean Donostiako danborradari buruz egiten diren hainbat gogoeta partekatu nahi ditut zuekin, horietako asko emakumearen partaidetzak gatazka sortu duen edozein festara eraman daitezkeelako. Orokortu eta sinplifikatu egin ditut blog-aren formatua errespetatzearren:


      1.   Festa oso gauza serioa da: bertan gizarte harremanak, kultur agerbideak eta arazo estrukturalak islatzen dira. Aldi berean, gizarte-harremanak birsortzen ditu. Baina era berean eraldaketa ere bideratzen ahal du.

2.        2. Aldaketak gizartean, aldaketak festan: festa eta eguneroko bizimodua hertsiki lotuak daude.

     3. Festek “berez” eboluzionatzen al dute? Ez dago “berezko” aldaketarik. Aldaketa oro pertsonen eraginaren eta erabakien emaitza dira.

     4. Emakumeen partaidetzarako sortutako figurak, irtenbide izatetik oztopo izatera? Emakumeentzako egitura bereiziak sortzen direnean, sexuaren araberako segregazioa dakar.

5.     5. Neskak: konkista isila: nesken lerrokatze progresiboak apenas izan du oihartzunik komunikabideetan.

6.       6. Festa mistoa = berdintasunezkoa? Festa mistoa izateak ez du esan nahi berdintasunezko baldintzak ematen direnik.

7.        7. Festa parte-hartzailea = berdintasunezkoa? Festa batzuk, oso partaidetza handikoak izanda ere, oso hierarkikoak dira.

8.      8. Hainbat festa, pribatuak eta era berean publikoak: hainbat festen antolaketa erakunde pribatuen esku geratzen bada ere: espazio publikoan ospatzen dira, eta udal egiturak eta zerbitzuak ere baliatzen dituzte.

9.      9. Festa, legetik at? 2005eko Berdintasun Legearen 24. artikuluan debekatu egiten da baztertzen duten elkarte eta erakundeei inolako laguntzarik ematea, eta 25. artikuluan debekatu egiten da ekitaldi baztertzaileak espazio publikoan egitea, baita izaera pribatukoak ere. Horrela ere, hainbat festetan ez da betetzen.

1      10. Historia ala mitoa? Badirudi historia festaren formatua legitimatzeko argudio bat dela. Hala ere, historia festaren oinarria benetan balitz ere, ezin liteke bazterkeria gauzatzeko aitzakiarik izan, zilegitasun-argudio bat delakoan, eta ez luke justifikatuko emakumeei pertsonaia maskulinoak antzezteko debekurik.

Badugu zer pentsatua!!