2021/01/27

DENOK BERDINAK GARA EZBERDIN IZATEAN

Hausnarketa hau pertsona guztien giza eskubideei buruz hitz eginez hasi nahi nuke. Nazio Batuen Batzar Nagusiak, urtarrilaren 24a, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea, genero-berdintasuna lortzeko eta munduan pobrezia murrizteko helburuarekin.

Gaia ikertzeko nahian aurreko astean europapress eskainitako honen inguruko txostena partekatuko dut. Datu horien arabera eskola-adineko 262 milioi haurrek jarraitzen dute munduan eskolarizatu gabe; Saharaz hegoaldeko Afrikako nesken % 40k baino gutxiagok osatzen dituzte Bigarren Hezkuntzako ikasketak, eta 4 milioi haur eta gazte errefuxiatuk ezin dute eskolara joan. "El derecho a la educación de estas personas se ve afectado y eso es inaceptable" dino Nazio Batuen Erakundeak (NBE).

iturria: UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) 

Konturatu naiz mundu mailan nazioarteko arazo horiek konpontzen ez ditugun bitartean, diskriminazioaren eta desberdintasunen arteko aldeak, genero-ikuspegitik, jarraituko duela.

GUZTIONTZAKO HEZKUNTZA = GUZTIONTZAKO ESKUBIDEA

Post hau gomendatzen dut aste honetan. IKUSTEN DUGUNA EGITEN DUGU? CURRICULUMA ERALDATZEA. Gustatu zait nola azaltzen den haurrek zer erreproduzitzen duten eta baliabide didaktiko batzuk geletan erabiltzeko. Horretaz gain, Marina Subirats-en hitzak beti dira oso interesgarriak.

Nik post honi, hobekuntza moduan, ondorengo argazkia gehituko nioke, curriculumean hezkidetzaren garrantzia oso ondo islatzen duelako.

Beste aldetik, neure buruari galdetu diot ea zer baliabide ditugun gure errealitatean haurrak era parekidean hezteko genero-ekitatean.

Hezkidetza ulertzen dut elkarlaneko gizarte-lanari, balioei (askatasuna, errespetua, enpatia, asertibitatea...), sentimenduei eta emozioei loturik. Horretarako, eskolaren eta familiaren lanetik haratago joan behar da. 

Hezkidetza ezin da eskola-eremura mugatu. Izan ere, generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista nagusiki sozializazio-eragileen bitartez barneratzen da. Hala, hezkidetzak politika integrala behar du, hau da, eskolan, familian, komunikabideetan, lan-eremuan, lagunartean eta bestelakoetan gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatuko duten legedia, praktika sozialak, usteak, ohiturak, arauak eta antzekoak bultzatu behar ditu politika horrek”. (Ilazki Gainzak, Kalaka enpresako formatzaile feminista, HIK HASI).

Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?

Niretzat, berdintasunean oinarritutako irakaskuntzaren kontzeptua.

Ez da nahikoa informazioa transmititzea. Zerbait gehiago egin behar da gizartean, familian, ikastetxean... Eskola ez dago soilik ikasleek ezagutzak ikas ditzaten, baizik eta jarrerak, balioak, arauak, emozioak, sentimenduak ere lantzeko. Horretarako, batera lan bat egin behar da, eskolaren, familiaren eta gizartearen arteko helburu komun batzuekin praktika sexistekin amaitzeko. Nola?

  • Familiekin modu koordinatuan lan egiten.
  • Estereotipoak eta jarrera sexista geldiarazten.
  • Jarduera egokiak sustatzen dituzten jolasak sustatzen.
  • Familiekin jarduerak adostuz eta rolak banatzen.
  • Emozioei, hitzari eta elkarrizketari lekua ematen.
  • Aniztasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzen.
  • Konfiantzazko giroa eta espazioa sortzen.
  • Ikasleek beren burua erregulatzeko duten gaitasunean sinesten.

Hauxe da aste honetako LELOA.

Bukatzeko disfruta dezagun haurren munduan!!

HAURREK ENTZUNAK ETA ULERTUAK SENTITU BEHARRA DUTE. BERDINTASUNAREN ALDEKO BORROKA GURE ESKU DAGO, ETA MUNDURA ERAMAN BEHAR DUGU.


MEREZITAKO AITORTZA

 Boaventura De Sousak epistemizidioa salatzen du bere lanetan. Haren aburuz, epistemizidioa honelaxe definitzen da: 

"Destrucción sistemática del sistema de saberes y conocimientos de una etnia, especialmente para asimilar estas a una cosmovisión europea." 

Hau kontuan izanda, epistefeminizidio kontzeptua proposatu nahiko nuke, espresuki, emakumeen jakintzari, munduaren ikuskerari eta ekarpenei egindako suntsiketa sistematikoari egingo lioke erreferentzia. Horren harira, hona hemen leloa:


Konturatu naiz genero eraikuntzak gizarteko alor guztietan eragina duela. Hori dela eta, patriarkatuak eta misoginiak zientziaren eraikuntzan eta transmisioan ere eragin zuzena dute. Horregatik, ezinbestekoa da, alde batetik, emakumeen jakintzek gordetzen duten zientziari behar duen lekua ematea; bestetik, historian zehar hamaika ekarpen egin dituzten emakumeen izenak, aurkikuntzak eta lorpenak lau haizeetara zabaldu beharra dago. Esan gabe doa, sozializatuak izan garen generoaren eraginez, munduaren ulerkera jakin bat garatu dugula eta horrek eragin zuzena duela ikertzeko garaian erabiltzen ditugun kategoria sistemekin (androzentrikoa guztiz).

Ikertu dut mendeak daramatzatela emakumeak zientziari ekarpenak egiten, kontua da ez dutela gizonek adinako oihartzuna izan eta, noski, gehienetan, ez zaiela beraien lana aitortu. Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientziaren harira, SORKIN elkarteko Vanek egindako hitzaldi hau elkarbanatu nahiko nuke zuekin. Bertan emakumeen jakintza horiei (ekofeminismoarekin uztartzen du) merezitako aitortza egiteko hastapenetan hasten da:


Horren harira, gaur irakurritako artikulu hau elkarbanatu nahiko nuke zuekin, andra.eus atari aberatsean batxilergoko filosofia curriculuma jarri du zalantzan Lola Cabrera Trigo irakasleak eta, honela izendatu ez duten arren, epistefeminizidioaz ari dira.

NIre ustez, baliabide hezkidetzaileak txertatzeko erronka eta zailtasun handiena sentsibilizazioa da. Batetik, lanbidea unibertsitatean erakusten zaigunean ez zaionez merezi duen lekua ematen, uste da arbuiagarria dela. Bestetik, inork ez duenez bere lanbidea galdu material ez hezkidetzailea lantzeagatik, eraldaketarako beharra, gehiegitan, ez da sumatzen. Une honetan, milintatziaz egiten den eraldaketa bat da, eta betaurreko moreak jarrita edukitzearekin du zerikusia (eta gure lanaren ardura beteatzearekin, noski).

Neure buruari hauxe galdetzen diot: Noiz arte? Erabil ditzagun sare sozialak, saretzeak eta  lortutako espazioak lau haizeetara zabaltzen jarraitzeko, MEREZITAKO AITORTZA lortu arte! Saretzeari daokionez, Ainok egindako post hau gomendatzen dut, testu liburuen analisi ez-sexistetarako baliabide interesgarriak dituela iruditu zait.

Ez etsi, eutsi!


EMAKUMEAK AHALDUNDU!!

 






Aste honetan egindako hausnarketaren inguruan, hurrengo hausnarketa egin dut: Irakurritako guztiatik antzematen da hezkidetzarako proiektuarentzako oinarri eta euskarri gisa balio dezakeen eta, aldi berean, aldi eta esparru guztiei, ikastetxearen kudeaketa barne, egokitzen zaion eredu baten beharra.

Zenbait pertsonentzt, eredu hori bikain adierazten da Begoña Salasek proposaturiko, egun Pentazitatearen ideian irudikatzen denean, eta EAEko ikastetxe desberdinetan ezarritako eskeman.

Begoña Salas berak onartzen du hasieran ereduak apllikatzeko arazoak zituel ez zegoelako gidatzat har zitekeen euskarririk, baina gaur egun arigtaratutako material ugari dago.

Ikastetxearen inplikazioa guztiz garrantzizkoa da, aurrerapenak ziurtatuta daude ikastetxe  guztia inplikatzen denean. Hezkidetzak ez du pertsona gutxi batzuen eskuetan geratu behar. Ikastetxe-ereduak, izan ere aitortzen da ikastetxeo Hezkitza Proiektuak egin eta onartzea izan daitekeela ikastetxeak hezkidetza bere lehentasunezko helburu gisa hartzeko estrategiak antolatzeko formuletariko bat.

Aurreko edizioetako ikastarokideen egindako hurrego posta aukeratu dut:  ERREFERENTE BALIOTSUAK.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/erreferente-baliotsuak.html

Pilarek esaten duen moduan, etengabe gertatzen ari diren prozesuak da, maskulinitatea feminitatearen oposizioan eraikitzen ez dena,

emakumeen mendekotasuna gainditzen dutela, rolak aztertu eta zalantzan jartzeko prest dagoena,

pertsona bakoitzak egin beharreko garapena ( kolektiboki lagunduta) adierazten duena, 

aldagarria eta malgua eta beste modu batzuekin batera ere bizi ahal dena, eredu tradizionaletik ihesi... 

Hobekuntza bezala proposatzen dudana, hezitzaile gisa kontziente gara hanibatetan gure kontrolpetik
at dauden baliabideak ereabili behar izaten ditugula, baita gure muga fisiko eta denborazkoak ere.


2021/01/25

Gure bizitzaren protagonistak mundua eraldatzeko

Hurrengo bideoan ikus daitekeen bezala jaiotzetik genero aginduak jasotzen ditugu. Guzti hauek txikitatik jasotzen ditugu eta horiekin hazi eta hezi egiten gara.

Gure garapena baldintzatzen du eta rol batzuetara eramaten gaitu: pasiboak izatera, arreta gutxiago deitzera, prestigio sozialetik ihes egitera, lanbide feminizatuetara jotzea.

“Parte hartzeko baldintzak Equipo Claves (1994) taldearen proposamena erreferentziaren arabera, bateratu beharreko hiru jarduera-ildoz hitz egin dezakegu: Parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea.”

Gure bizitzaren protagonistak izan behar gara. Mundua aldatzeko eta berdintasuna lortzeko parte hartzea ezinbestekoa da.

Emakumeen parte-hartzea eta lidergoa politikan eta bizitza publikoan, berdintasunean oinarrituta, funtsezkoak dira 2030a baino lehen Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko, honela jasota dator link honetan.



Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut 

Atletismo inguruan egindako ekarpenak gogorarazi didate futbolean jokatzen hasi nintzenean ere oso emakume gutxi ginela eta nire ondoan Espainako Liga eta Erregina kopa irabazleak bazeudela eta komunikabideetan ez ziren azaldu eta gaur egun pixkanaka-pixkanaka tokia egitea lortu dugula.

Kirolarekin jarraituz aipatu nahiko nuke gaur egun emakumearen kirolari eman zaion ikusgarritasunari. Gogoratzen naiz San Mames-en egon nintzela lehehnengo aldiz emakumeen futbol partidua ikusten, Espainako Ligako Txapeldunak geratu zirela eta hala ere ez ziren Gabarran atera… ondoren Errealak Erregina Kopako partidu batzuk Anoetan jokatu zituen eta sarrerak banatu zirela jendez betetzeko eta neskak animatzera zale pilo gerturatu ziren ere. Baina Errealeko emakumeak ez dute irabazten gizonezkoak bezala, eta hau beste kiroletan ere gertatzen da. Gure partaidetza beharrezkoa da zelaiak ikusleekin betetzeko. Gure botereaz jabe gaitezen eta babestu gurea dena.

https://www.athletic-club.eus/noticias/2020/03/20/videoteca-la-primera-liga-de-nuestras-leonas-2002-03

Hamar urtez futbol aretoko arbitroa izan nintzen eta emakume bakarra nintzen arbitro lanetan, bazeuden beste emakumeak baina hauek aulkiko epaile lana burutzen zuten. Tamalez gaur egun egoera ez da asko aldatu.

 

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatu:

GUÍA DE BUENAS PRÁCTICAS DE EDUCACIÓN EN IGUALDAD EN EUROPA

Escuela incluida:recursos y estrategias para la participación ciudadana

Igualdad de género a través de la escuela: proporcionar unentorno de aprendizaje seguro e inclusivo

HAURREN PARTE-HARTZEA

 Aste honetako gaia parte-hartzea izan dugu... eta eskoletan haurren parte-hartzeari buruzko testu edo ahoz gorako hausnarketa hau partekatu nahi nuke zuekin:


Irudia: Tonucci



Haur Hezkuntzako etapan, haurra bere nortasunaren eraikuntza garatzen eta osatzen ari den etapa honetan, eskaintzen diogunak edo eskaintzen ez diogunak berarengan eragina duela esan beharrik ez dago. Harri horretatik tiraka esango nuke, Haur Hezkuntzako dekretua oinarri hartuta Mugimendu Autonomoak eskoletan haurren benetako parte-hartzea txikitatik ahalbideratzeko aukera izan daitekeela. 

Autonomoa? Autonomia? Erabakitzeko autonomia. Zerbait erabakitzeak halabeharrez dakar beste zerbaiten dolua kudeatzea. Bai eta erabakitako horren kontzientzia, konpromezua eta ardura hartzea ere. Ardurak norbere erabakia hartzen denetik garatzen denerainoko bide honetan bizipen, hausnarketa, erabakia, kontzientzia, akats zein lorpenak dakartza. 

Aldi berean norbanakoak egiten du bide hau, indibiduoak. Baina inoiz ez ingurune huts batean eta eraginik gabe, aste honetan sakondu bezala. Barruak kanpoa ezagutzea eskatzen digu eta hark gugan eragina duenez, norbanako horrek berriz ere garapen eta kokapen konstantea dakar... hori delako bizitza:

Ni, zu, gu, ni...

Nik erabakitako bide eta zirrikituei esker lotzen naiz ingurunera. Zuk aukeratzen eta erabakitzen baduzu nire bidea, nekez bizi dezaket indibiduo bezala. Inguruneko profesionalek beraien betaurreko moreekin aukera hori ematen badidate, berez, naturaltasunez biziko dut bakoitza garena eta nigan zein nigandik jasotzen dudana. 

Aurreko urte bateko post hau irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet, gaiaren kokapena egiteaz gain, eskoletarako proposamenak aurkezten dituelako:

PARTAIDETZARAKO ESPAZIOAK ESKAINTZEN

 

Aste honetako gaia oso interesgarria egin zait. Ikasleen parte hartzea  eskoletan oraindik ere asko landu behar den gaia dela iruditzen zait.

Jarrillerak idatzitako post hau partekatu nahi dut zuekin emakumeak espazio publikoan  lidertza izateko hainbat puntu aipatzen dituelako.

Eskola eremua oraindik ere helduok zehazten eta antolatzen dugu gehienetan ikasleei benetako parte hartze txikia uzten diegularik.

Helduon ikusmoldera eta beharretara eraikitako espazio eta denbora antolaketak ditugu gehienetan. Sistema bera martxan jarri zenetik oinarri oinarrian aldaketa gutxi egiteko egitura zurrunak dauzkagu.

Legeak arautzen digunez ikasleen parte hartzea sustatu behar dugula nolabaiteko moldaketak egiten saiatzen gara eta ahotsa ematen diegu esparru murritz batzuetan baina niretzat ez  da nahikoa. Emakumea ahaldunduaz bat haurra eta gazteei hitza hartzen ahalduntzen lagundu behar diegu baina hor gure begirada irekitzen hasi behar dugu lehenik.

Zenbateraino gaude prest beraien parte hartzea handitzeko? Aukerak zabaltzeko? Entzuteko eta beharrei erantzuna emateko?

Oinherri-k eginiko ekarpen hau ekarri nahi dizuet. Parte hartzea ikuspegi feministatik nola eraiki daitekeen proposatzen du liburuxka honetan.

 

Gure eskolan azken hiru urteetan ikasle batzordea martxan daukagu. Bertan maila bakoitzetik  bi arduradun joaten  dira asanblada batera eta bertan klaustroko eta zuzendaritzako arduradunekin eskolari dagozkion gai desberdinei buruz beren geletan landutako gaiak, beharrak , iritziak ekartzen dira eta erabakiak hartzen dira.

Lehenengo pausoa eman dugu baina oraindik ere urrats asko ditugu emateko. Parte hartzea parekidea den ala ez  dugu hausnartu… aste honetako lanketarekin badugu honetan lana…

Ikasle guztiak beraien ikaskuntza prozesuan zehar noizbait bertatik pasatzeko sistema antolatu behar dugu.

Lanketarako gaiak eta erabakiak hartzeko esparrua zabaltzen joan behar dugu.

Ahaldundu behar ditugu. Gure begirada zabaldu behar dugu.

             

 


EZ begiratu, zatoz ta BATU!

 Lelo horrekin hasi ginen Zarauzko Sorginak Gazte Asanbladako kideok hamaika ekintza feministetara herritarrak animatzen. Orduan ikusi genuen guk, parte-hartzen, parte-hartuz ikasten dela, ez dagoela besterik.

Duela hamar bat urte gurera gerturatu zen Pili Alvarez Moles soziologoa, ‘Gaztetxeak eta Generoa’ ikerketan parte hartu nahi genuen galdetzera. Berarekin saio asko egin ostean, ohartu ginen espero genuena baino botere-harreman gehiago zeudela guk kolektibo bezala parte hartzen genuen Zarauzko Gaztetxeko Asanbladan. Irakurri nahi izenez gero, hemen Piliri, ikerketa amaitzean egin zioten elkarrizketa. Eskerrak eman nahiko nizkioke hemendik Piliri, oso garrantzitsuak izan ziren berekin izandako hizketaldiak niretzat. Jarraian zati bat:

"Gauzak aldatuz joango direla uste duzu?

Ikerketa planteatzeagatik bakarrik pozik nago. Parte hartu duten neskek komentatu didate ikerketaren ondoren gai hauen inguruan hitz egiteko aukera zabaldu dela. Gaztetxeetan edo asanbladetan gai hauek ateratzea oso zaila da. Gehienetan arazoa ez delako identifikatzen, beraz  horren inguruan berba egitea ez da lehentasuna. Badakit leku batzuetan debatea piztu dela.

Gaztetxeetan kultura feninista ez dago normalizatuta?

Oztopo piloa dago gaztetxe batean parte hartzeko, nahiz eta horrela ez duen izan behar. Gizarte honetan gaudelako, baina oztopoak daude. Guztiok daukagu heziketa bat, eta ez baduzu lantzen zure heziketa, ez baduzu horrekin apurtzen, rol sexistak eta diskriminazioa errepikatuko dituzu. Gaztetxe batean talde feministak parte hartzen badu egoera desberdinean biziko dira edota, behintzat, gauzak zalantzan jarriko dituzte."

Gazte mugimenduan bezalaxe, eskoletan ere parte-hartzearen gakoetako bat transparentzian dagoela iruditzen zait. Parte-hartze horren ondorioz egingo diren proposamenak eta ekintzak egin egingo direla, guztionak kontuan hartuko direla (eta ez batzuenak eta batzuetan). Hor dago, nire ustez, une honetan, eman gabekopausu konplexuenetariko bat. Helduok, oraindik, parte-hartze prozesuak gehiegi bideratzen ditugu (horrek ez du esan nahi, askatasun naturalaren alde egin behar dugunik, badakigu "naturalak", askotan, hegemonikoa esan nahi duela eta). Horren harira, hementxe duzue proposatutako letra-zopa:



Bestetik, gazteen parte-hartzearen inguruko dokumental txiki bat uzten dizuet jarrian. Bertan Kolombia eta Euskadiko gazteen prozesu batzuk biltzen dira, genero parekidetasunari atal bat eskaintzen diote:


Parte-hartzeak herritartasun kontziente eta eraldatzailearekin du lotura zuzena nire ustez. Eskubideak ditugula, baina baita bete beharrak ere. Indibidualismoa eta kolektiboaren mugak eta loturan uztartzen laguntzen digute prozesu hauek, entzun eta proposatzen, elkarrekin eraikitzen. Elkarrekintza horretan, derrigorrez, emakumeok egon beharko dugu, irakasleotatik hasita (ez dezagun ahantzi eskoletako organo erabakiorrenetan zein izaten den, gehiegitan, gure rola). Izan gaitezen ere gure eskoletako prozesuen burujabe, gure formakuntza jarraiaren burujabe, ikasle, familia eta herriarekin elkarlanean. Eskolan parte hartze prozesuak martxan jarri nahi baditugu, hezkuntza komunitate osoak egon beharko du bertan, guztiok ikusi behar dugu besteek ere parte-hartzen dutela, modu horizontalean. Hezkuntza da etorkizun parekideagoak sortzeko giltza, eta horretarako, dudarik gabe, parte-hartze eraldatzailea da gakoa, bestela, ez da jasangarria izango. Horretaz gain, eraldaketaren burujabe izango dira parte-hartzaile guztiak, propio sentituko dugu prozesua. Honen harira,  Gorettiren post hau irakurtzea gomendatzen dut, aparta iruditu zait helduon askatzearen beldurren inguruan. 

Azkenik, Alboan herritartasun kritikoaren inguruan dituen baliabideak gomendatuko nituzke, asko gelan bertan lantzeko interesgarriak zian daitezke:https: //www.edukalboan.org/eu Balibide horien artean, hemen duzue Hezkidetza Autodiagnostiko Parte Hartzaileak egiteko gida, gozatu :)

Beraz, badakigu: EZ BEGIRATU, ZATOZ TA BATU!