2022/02/24

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA

 

Zein izan dira astean zehar bor-bor ibili diren ideia nagusiak?

Aste honetako irakurgaitik jaso ditut parrafo interesgarri batzuk eta horiek komentatzera nator.

“Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira. Harremanetan indarkeria agertzen denean sexualitatea zena boterekeria-gose eta indarkeriaren erotizazio bihurtzen da.”

Guztiz ados nago adierazpen honekin. Ez dot ulertzen nolatan pertsona batzuk bi kontzeptu hauek elkar lotzen dituzten. Baina tamalez errealitate bat da. Nondik datorren aztertu beharko litzateke baina edozein kasutan oso zaila da ulertzeko.

“Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da. Beti ere “adostasun” horretara benetako askatasunetik abiatu eta inplikaturiko pertsonak botere posizio berdinean baldin badaude”.

Sentitzen dot baina adierazpen hau errena dago. Zuzena bai, baina ez dago osotuta. Adin txikoekin ezin du sexu erlaziorik izan adin nagusiko batek, nahiz eta adostasunean izan. Agian “pertsonak botere posizio berdinean baldin badaude” esaldian sartu genezake adinaren atal hau, baina derrigorrezkoa ikusten dut adieraztea esplizitoki. Horrela inork ez du izango zalantzarik.  Hau adieraztea derrigorrezkoa ikusten dot, batez ere kontutan izanda azkenaldi honetan azaleratzen ari diren adin txikikoen aurkako sexu erasoak. Azken berriak ezagututa norbaitek pentsatu ahal zezakeen zeruaren babesak dena estaltzen eta justifikatzen dabiela…

 

 Azkenik, beste guztizko desadostasun bat irakurgaian erantsi den irudi baten inguruan. Irudi honetan famila eredu desberdinen marrazkiak daude. Pertsonen arteko elkarteak direla familiak uste dot ados gauela, baita hitz egin ahalko dogu txakur familia batetaz, baina inolaz ere pertsona batek eta animalia batek osatzen dute familia bat. Familia bat osatzea afektu kontu bat bada soilik, hortaz, zergatik ez pertsona bat eta landare bat?  Edota pertsona bat eta objektu baten familia?



 

R.A.E.: FAMILIA: “Grupo de personas emparentadas entre sí que viven juntas.”

Denborarekin lortu dogu familia ez nuklearra ere onartzea familia definizioaren barne eta kulturalki ere horrela dago dagoeneko onartuta gizarteagatik. Pertsonen arteko familia batetan maskota bat dagoenean ere,  hauek sentituko dute txakur, katu, edo txori hori familiaren parte dela, seguru baietz. Baina hortik abiatuta, pertsona batek eta adibidez txakur batek familia bat osatzen dabiela adieraztea gehiegikeri bat iruditzen zait.

 

Aurreko ikasturteko post-en artean hau aukeratu dot:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/heziketa-afektibo-sexuala_50.html

“HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA”

 

Aukeraketa hau alde batetik proposatzen dituen esteka eta bideo kopuruagatik izan da. Eta azken hauen artean oso gustuko izan dot hurrengoko hau:


https://www.youtube.com/watch?v=skp5f6gA_5g

 Lehen aldiz aspaldi ikusi neban goiko bideo hau eta izugarrizko zirrara eragin zidan. Bertan oso ondo ikusten da barnetik DENAK garela berdinak (hezurrezko egitura berberarekin osatuak). Kanpoko itxurak, sexuak eta koloreak ezer gutxi inportatzen dabiela.

 

Aste honetako gaiaren inguruko baliabide (abesti, irudi, bideo), irakurketa edo erreferentea izan daitekeen norbait proposatu ikasleekin erabiltzeko.

Goian aipatu doan bideoaz aparte beste hauek proposatuko nituzke:



“Una jaula de grillos” filma. “The birdcage”, Mike Nichols zuzendaria, 1996.

 

https://www.filmaffinity.com/es/film944478.html

Ez dot ezagutu modu dibertigarriagorik bilatu filma hau baino aniztasun sexuala tratatzeko. DBH-n hezkidetzan jartzen nizkien ikasleei eta izugarrizko arrakasta zeukan beti. Hortaz, hezkidetza gai serioa bada ere, badago humorez tratatzeko aukera ere. Gainera aktore bikainez osatutako filma da. Zer gehiago eskatu ahal da?

Bere parean legoke ere IN & OUT filma (Frank Oz, 1991), baita izugarrizko komedia non irakasle batek deskubritzen duen bere homosexualitatea.



 

Beste filma bat ere oso egokia, baita ere DBH ikasleentzako hurrengoko hau da:

“Antes de que anochezca” “Before Night Falls”, Julian Schnabel zuzendariarena (2000).



Filma hau ez da komedia bat, egia esan errealitatzezko historio bat kontatzen du modu oso gordinean. Javier Bardem aktoreak interpretatzen du Cuba-ko Reinaldo Arenas poetaren bizitza. Bati baino gehiago argituko dio filma honek nolatan tratatzen zuen Cubako diktadurak homosexualak. Garbi dago trataera berezi hau homosexualen aurkakoa diktadura ugarien ezaugarri bat dela (F. García lorca nola bukatu zuen gogoratzea besterik ez dago). Zalantza gehiago baldin badauka norbaitek gai honetaz irakurri dezala G. Cabrera Infantek idatzitako memoriak, Mapa dibujado por un espía, 2013. Gauza bat bada adierazgarria oroipen liburu horretan da Cubako agintarien obsesioa “marikoi”-en aurka.

 


 

Orain arteko gutxi iruditzen bazaio norbaiti, hona hemen beste benetako historia bat, U.R.S.S.en gertatutakoa: Citizen X filma (Chris Gerolmo, 1995). Bertan garbi ikusten da utopia komunista materializatzen duen estatu batetan ezinezkoak direla gay-en esistentzia. Baina uste dot oraingo Errusia eta orokorrean Europa ekialdeko herrialdeak ez direla honetan asko aldatu.



 

 Zein da zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusia?

Orain arte esandako guztiarekin uste dot nahiko garbi gelditu dala erronka ANIZTASUNA onartzea dela. Ikasleek, et gizarte osoak, ulertu behar du LEGE-a bakarra dela, guztiontzat berdina. Gu geu, gizabanakoak gara DESBERDINAK. Berdin du zein den desberdintasuna: etnia, kultura, hizkuntza, sexua, generoa,  erligioa... Guztiek berezitasun pertsonalak dira. Baina denok gara desberdinak besteekiko (edo behintzat horren aukera izan beharko genuke beti) eta aldi berean berdinak gara legearekiko.

2022/02/21

IDENTITARTEAK

 Zer da identitatea? Zertaz ari gara gure identitatea eraikitzen dugula esaten dugunean? Identitatea bat eta bakarra da? Eta beti al da berdina? Zer da identitatea edo identitartea? Tarteetan dagoena ere bada, beti ez ditugu muturrak behar, puntu batetik bestera dagoen hori ere bada. Edo izan daiteke. 

Gai sakona eta korapilatsua aste honetakoa. Hona hemen gai honetan landautako kontzeptu garrantzitsuenetakoekin egindako gurutzegrama: 

 


Kontzeptu horiek guztiak eta askoz gehiago aipatzen dituen aurreko edizioetako blog sarrera bat aukeratu beharko banu hau izango litzateke: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/gizon-emakume-kartzela-gainditzeko.html (Gizon-emakume kartzela gainditzeko, hezkidetza)

Asko gustatu zait post horren izenburua. Izan ere, batzuetan gorputza kartzela bihur liteke, eta hezkidetzak baliabideak eman behar ditu bai kartzela horretatik ateratzen laguntzeko, baita kartzelarik egon ez dadin bidea egiteko ere. Edo kartzelak guztiz desagertzeko.  Bestalde, asko gustatu zaizkit blog sarreran erakutsitako testigantzak, pentsarazteko baliagarriak. 

Bide horretan, sentsibilizaziorako baliagarria izan daitezkeen bi gida hauek gomendatu nahi dizkizuet. 

- https://www.igualdadnavarra.es/imagenes/documentos/-236-f-es.pdf (SEXU- ETA GENEROANIZTASUNARI BURUZKO OINARRIZKO GIDA)

- https://drive.google.com/file/d/1oXyWY7gznd_gJNCWRsJlnyMCA-Ugi5Wn/view (Sexu aniztasuna eta familia berriak)

 



- Pikara magazineko audio hau ere bai: https://www.pikaramagazine.com/2019/02/sexu-eta-genero-aniztasuna-hezkuntza/ 

- Azkenik irakurketa hau: 




Azkenik, nire ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronketako batzuk honakoak dira:

- Formazioa ematea hezkuntza komunitateko partaide guztiei

- Ikastetxeetako lanketa berezia

- Errespetuzko eta zaintzako jarrerak bultzatuko dituen giroa sortzea

- Eskola espazio segurua bihurtzea era guztietako identitateak garatzeko

- Hezkidetza plan integral bat egotea, identitate aniztasunaren bidean pausuak emango dituena

- Material didaktikoetan eduki hauek txertatzea


ANITZA ETA ASKEA



Aste honetako gaiaren inguruan post hau aukeratu dut: 

Aniztasun sexuala askatasunez bizitzeko alde


Bertan  aipatzen da aniztasun sexualak bermatzen ez direnean zer nolako indarkeria motak jasan daitezken , bai gizartean eta eskola eremuan; bizi dugun sistema bitarraren ikuspegia aldatzeko eta zabaltzeko; hezitzaileon aldetik, sentsibilizazioa funtsezkoa da irakasle zein ikasleekin, hezkidetzaren alderdi hauek lantzeko. 


STEILAS-ek argitaratutako gida gomendatuko nuke, bertan gaiaren oinarrizko kontzeptuak eta hainbat baliabide ugari aurkitu ahal dira. 

 

Genero eta aniztasun sexualerako GIDA.STEILAS. 2015









Hona hemen osatu dudan gurutzegrama:






Eremu hezitzailean lantzeko erronkak: 


-Erronka nagusia homofobia lantzea litzateke; nire ustez, gaur egun bizi dugun jerdartean identitate aniztasuna eta aniztasun-sexualak normaltasunez bizitzeko lehendabizi ikastetxea leku segurua izan behar du, norberaren identitatea askatasunez sentitu eta adierazi ahal izateko. 


-Aniztasun sexualak normaltasunez bizitzeko eskubideaz hitz egin eta ikastetxeetan landu behar da; bermatzen ez denenan jasotzen den indarkeriaz ere hitz egin behar da.


-Bestetik, bisibilitatea eman behar zaie identitate eta aniztasun-sexualei, estereotipoak apurtuz eta normaltasunez bizitzeko eskubidea bermatuz. 


Estereotipoak_hausten (26m);

Bideoan Alira Araneta, Josebe Iturrioz eta Kattalin Minerren elkarrizketak aurkezten dira.

(Bigarren Hezkuntzan, nerabeekin ikusteko proposatzen dut).


- Zeharkakotasuna eta inklusioan oinarritutako hezkuntza zabaldu behar da,pertsonen arteko harremanen aniztasunaz hausnartzeko, egoera desberdinak aztertuz, orientazio sexualagatik pairatzen diren diskriminazioaz eta giza presioaz ohartzeko.


Ezgaitasuna duen neska baten adierazpena (1:45m).  

Bideo honetan herritar guztiak gonbidatzen ditu pertsona eta mundu desberdinak ezagutzera. Ikasle zein irakasleentzat gomendatzen dut ikusteko eta hausnarketa egiteko. 


 

STEILAS-ek dituen ondorengo baliabide didaktikoak proposatzen ditut aurretik aipatutakoak lantzeko.




Abestiak:


Filmak:

  • Boy (14:35m). (Azpitituluekin).Transexualitatearen gaia: nerabezaroan sortzen diren sufrimenduak, egoera zailak, gurasoengandik ez denean onartzen, ez denean ikusi nahi.

    Aniztasunaren inguruan, jendartearen arteko harremanetan dauzkagun aurreiritziak eta pertsonak “etiketatzeko” joera aztertzen du

Film honek giza identitatea aztertzen du New Yorkeko Ray nerabe transgeneroan;  emakume izatetik gizon izatera igarotzen den horretan jartzen du arreta; Maggie, bere ama ezkongabea, nola hazi modu egokian ulertzen saiatzen ari da.

  • Always Again (6:31m)  LGTB Lesbianen gaia ikusarazteko bideo motza. 







Aniztasun sexualak




 


* Arratia bailarako herri txiki batean bizi izan naiz 17 urte bete arte. 600 biztanle eskas zituen Arteak. Semea jaio eta ondoko herrirra joan nintzen etxe handixeago batera, Areatzara, 1300 biztanleko herria. Eta gaur egun, 5 gara familian eta Dimara etorri gara bizitzera, 1500 biztanle dituen herrira. Beraz, ondo ezagutzen dut herri txikietako giroa. Horregatik aukeratu dut pasa dan urteko port hau: Herri txikietako trantsizioa, izan ere, oso ezagunak egiten zaizkit bertan kontatzen diren hainbat gauza.

*Zuekin partekatunahi dut gai honen inguruko la psicowomanen bidetxo bat. Beti egiten duen bezala, gauzak oso modu egokian kontatuta gazte eta nerabeentzat.



*Azkenik, esan nahi dut gai hau ikastetxeetan edo jendartean lantzeko erronkarik handienak jendearen aurreiritziak, beldurrak, ezjakintasuna eta abarrak direla. Gakoak heziketa eta informazioa zabaltzea dira, baina sarritan, arazoa da, badirudiela erronka hau ikastetxeei egozten zaiola beti, eta ahaztu egiten dela gurasook daukagun ardura. Zenbat aldiz entzuten den "hau ikastetxeetan irakastea ezinbestekoa da". Ados! Baina ikastetxeetan ikasiz gero, nahikoa da? Familiak ez al du ardurarik? Geurea da seme-alabak hezteko ardura, eta horretarako, lehenengo, guk geuk ere urte askotan iruntzitakoa desikasteko gai izan behar dugu, ondoren, beharrezko informazioa bilatu, ingurua behatu eta askatasunaren ikuspegitik hezteko eta esku-hartzeko. 

Aske bizi

 

Asteon, IDENTITATEEZ eta ANIZTASUN SEXUALEZ aritu gara, eta enegarrenez ikusi ahal izan dugu argi honako hau: zenbat ate, hainbat maratila. Premisa horretatik abiatuta saiatu behar dugu eragiten, oso hankamotz geratzen baita aniztasuna bere baitan jasotzen ez duen ikuskera oro.


 

Aniztasunaren bidean, egoki deritzet honako gidei:

·         https://steilas.eus/wp-content/uploads/2015/05/Genero-eta-aniztasun-sexualerako-GIDA.-STEILAS.2015.pdf

·         http://mugengainetik.org/phocadownload/userupload/2018/UD-Aniztasunean%20Heztea.pdf

Ildo beretikoa da, hain zuzen ere, hautatu dudan blogeko ekarpena: aniztasunsexualak askatasunez bizitzeko

Bertan, Josebe Iturriotzi egindako elkarrizketa dago ikusgai:  “Emakumeak eta gizonak ez dira existitzen”. Egokia ikasleekin ikusteko, eta baita gogoetarako bidea irekitzeko ere: dikotomia auzitan.

Hainbat kontu azaltzen ditu Iturriotzek, baina horien artean honako hau azpimarratuko nuke: “Gorputza ez da erratzen, gizartea baizik: gorputz anitzak daude”. Gakoa continuumean dagoela dio, besteak beste.

Ezin esan gabe laga, inondik inora, ekarpenok aberasgarriak direla oso. Dena den, heteropatriarkatuak ezarritakotik hain urrutira iristeko, bide luzea bezain malkartsua dugu aurretik.

 

Hainbat mugatan





Aniztasunaren  mugek normalitatea definitzen dute eta normalitatearen muga estuek gero eta leku txikiagoa uzten diote aniztasunari. Zergatik ez dugu apurtzen normatiboa eta ez normatiboa binomio dikotomiko honekin? Eta zergatik ez ditugu pertsonok aske garatzeko eremuak lantzen? Sexualitatearen mugek eta gorputzei jarritako mugek, jendarte osasuntsuago bat osatzeko eman behar diren pausoei mugak jartzen dizkiete.

Gai sakona, iraultzilea, intimoa eta politikoa  da aniztasun sexuala.  Horregatik erronka moduan Transexualitateak liburuan kokapenean jasota dagoen aurkezpena hona ekartzen du:

....utzi genion gaiaz urruti samarretik pentsatu eta hitz egiteari, eta hasi ginen gaiaz norbere azaletik pentsatu eta hitz egiten. Feminismoak goitik behera eta behetik gora interpelatzen gaitu beti.

...Eta horrelako ariketak harikaltuz iritsi gara honaino. Galdetuz, barrurra begiratuz eta ausartuz

Gu gorputzak gara eta  edozein planteamendutan  hasi baino lehen gure buruari begira jarri beharko gara, gure buruari helarazi galderak, zalantzak, beldurrak... eta gero, gero ikasleekin ibiltzen hasiko gara. 

Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, Etengabeko ibilbidean   planteatzen dituen materialez gain , ideia berdinarekin hasten delako hain zuen ere, Norberak ez baditu barrurako bideak egiten zaila izango du kanporakoak egitea.

Eta zer material erabili gure ikasleekin aritzeko galderari erantzuteko,   nahiz eta guztiontzat ezaguna izan hezkidetzagunean jasotako materiala estekatuko dut:

Hezkidetzagune: berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala


2022/02/20

Izan gaitezen libreak aukeratzeko

 


Iazko sarrera hau gomendatzen dut GIZON-EMAKUME KARTZELA GAINDITZEKO, HEZKIDETZA!!  Blogeko sarrera zaharrago bat aipatuz, munduaren irudi baten bidez, herrialde askotan pertsonek bizi duten 
egoera tristea gogorarazten digu. Mapa hori urdin ilunez margotuta ikusteko irrikan nago.
Gainera, bat nator eremu hezitzaileetan/jendartean landu behar diren erronken laburpenarekin eta aipatzen dituen artean eta denak garrantzitsuak izan arren, bi hauek iruditu zaizkit funtsezkoak:
- Eskola heteronormatibitatetik aldentzea eta eredu anitzak eskaintzea.
- Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.

 

▶ Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gidaren bat gomendatu.

Hezkuntzako web-orrian, hezkidetzagunean  https://hezkidetzagune.euskadi.eus/eu/hasiera aurki ditzakegu baliagarriak izan diren hainbat gauza eta haien artean, ikastetxerako eta ikasgelarako materialak. Hor, jarduera pilo bat daude gelan lantzeko etapaka.

▶ Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?

Berdintasunaren arloan aurrera egitea. Pertsona guztien integrazio soziala, laborala, kulturala... haien sexu-identitatearen independentziaz. Ikastetxeetan landu behar da haur-hezkuntzatik eta ez dugu ahaztu behar familien inplikazioaren garrantzia.