2016/02/20

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALA

Generoa bezala, sexualitatea ere eraikuntza soziala da, izan ere, lehenik eta behin genero identitatea da eraikizen dena eta ondoren, horrekin lotura zuzena duen identitate sexuala lehenengoak bigarrena baldintzatuz.
Sistema heteropatriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate eredua bultzatzen du,eta beraz, eredu hori sostengatu ahal izateko, sistemak jendarte heterosexuala behar du. Horren barnean sartu dezakegu “aurresuposatzen da guztiak heterosexualak garela”ren ideia. Horrek desira ere ugalketari lotuta egongo dela suposatzen du eta ondorioz, plazerra koitoarekin. Beraz, praktika sexualak genitalizazioan zentratuko dira eta batez ere gizonezkoaren zakilean horiek izango baitira erreferentziako genitalak. Gorputzeko beste atalek berriz, garrantzia galtzen dute eta adibide argia dugu klitoriarena, gorputzeko atal hau baztertua eta gutxiagotua geratu da. Horrek generoen arteko botere harreman desorekatuak areagotzen ditu eta emakumeen menpekotasuna naturalizatu.

Esan beharra dago sistema heteropatriarkalaren eskematik at dauden sexualitate eredu anitzak ez normaltzat jotzen direla horiek baztertuz.

En efecto, la sociedad heterosexual está fundada sobre la necesidad del otro/a/diferente en todos los niveles. No puede funcionar sin este concepto ni económica, ni simbólica, ni lingüística ni políticamente (…) Porque la sociedad heterosexual no es la sociedad que oprime solamente a las lesbianas y a los gays, oprime a muchos/as otros/as/diferentes, oprime a todas las mujeres y a numerosas categorías de hombres, a todos/as los que están en la situación de dominados. Porque constituir una diferencia y controlarla es un acto de poder” (Wittig, 2006:53).

Egungo egoeraren analisiari dagokionez, esan genezake oraindik ere gure jendartean maitasun erromantikoak presente jarraitzen duela. Horrek gizon eta emakumeen arteko botere harreman desorekatuak mantentzeaz gain, genero indarkeriaren oinarrietako bat bezala identifikatu dezakegu. Horrez gain, gazteen artean estereotipo sexistak mantentzen direla esan genezake. Horrekin batera mutilen sexualitateak dauka zentralitatea emakumeok sexualitaterik izango ez bagenu bezala. Hori gutxi balitz bezala, sistemaren eskemen arabera sexualitatea eta maitasuna zehaztuta egoteaz gain, sexualitatea maitasunarekin lotzen da , maitasunik gabeko sexualitaterik egongo ez balitz bezala.
Aldarteren arabera, gay erreferenteak lesbiana erreferenteak baino ugariagoak dira. Gainera, sexu-orientazioen arteko hierarkia nabaria da eta ikasleen erdiak baino gehiagok hautematen du eskola ez dela espazio segurua. 

 

Eskolari dagokionez, beraz, egoera larria dela esan genezake, izan ere, testuingurua aurrekoa izanik, curriculum esplizituak ez du jasotzen heziketa afektiboaren gaia eta normalean irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi izan da lanketarako aukera eskasak izanik.
Azpimarratzeko da eskolan sexualitate normatiboaren diskurtsoa barneratuta ez dagoela horrek esan nahi du sexualitate ez normatiboa barneratzeko oso urrun gaudela. Horren adibide da asexulitatea.

Nire ustez, sexualitatearekiko dauden tabuak deseraikitzeko beharra dago, izan ere gorputz sexuatuak garen heinean sexualitatea beti dugu presente gure bizitzetan. Hori horrela izanik, ikasleei aukerak eman behar dizkiegu sexualitatea nahi duten moduan bizitzen ikasteko eta dauden aukera anitzak ezagutzeko.

Nahiz eta egoera kezkatzekoa izan, baliabide ugari daude gaiari heltzeko, hona hemen Heziketa Afektibo Sexuala lantzerakoan kontuan hartu beharreko dekalogoa:
1- Sexu eta genero binarismoen deseraikitze lana.
2- Afektibitatearen garapen berdinkidea
3- Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira
4- Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea ezta koitoa ere.
5- Sexualitatea eta ugalketa gauza ezberdinak dira.
6- Sexualitatea pertsonen baitan dago eta ez da arriskutsua
7-Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen zilegi da.
8-Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar.
9-Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu,
10- Ez pertsonak sailkatu eta estereotipo batean sartu.

Heziketa afektibo sexualarekin lotura duten ikerketa eta lan ezberdinen adibideak:






https://vimeo.com/yeswefuck   
 


Zelako erronkak ditugu eskolan gaiarekiko?

  • Heziketa afektibo sexuala curriculum ezplizituan txertatu
  • Praktika sexual anitzak bistaratu eta normalizatu
  • Sexualitatearekiko dauden mitoak eta maitasun erromantikoaren mitoak deseraiki
  • Gorputz eta identitate anitzen ereduak eman eta euren egoerak normalizatu
  • Hizkuntza eta baliabide hezkidetzaileak sortu, erabili eta zabaldu. Horietan aniztasunaren presentzia bermatuz
  • Hezkuntza komunitateak gaiarekiko kontzientziazioa, ardura eta erantzukizunak hartu.



2016/02/19

HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN

Sexualitatea fenomeno sozial, biologikoa eta kulturala da. Bere barnean, Marcela Lagardek aipatzen duen bezala, hainbat fenomeno daude eta guztiek gure sexualitatea garatzeko prozesuan eragina izaten dute.

Sistema patriarkalak sustatu duen eredu sexuala "ugalkortasunean" oinarriturik dago. Hainbat urteetan zehar  sexu-harremanak izatearen helburua gure espeziea mantentzeko helburua baino ez da izan. Ze ondorio ekarri ditu  pentsamendu honek?

- Sexu-harremanak koitoan oinarritze
- Gizonen gorputza erreferentzia izatea
- Klitorisa ugalketarako beharrezkoa ez denez garrantzirik ez ematea
- Emakumeen papera menpekotasunean geratzea

Sexualitate-eredu hau mantentzeko, ezinbestekoa da "heterosexualitatra". Gure desirak  (ikasiak direnez) zuzentzen dizkigute eredu hori mantentzeko eta horretarako,  sexua kontsumo-produktua bihurtzen dute (prostituzioak, neska hipersexualizatuak, emakumeen irudia objektu sexual bezala)

Aurreko ideiak kolokan jartzeko, ESKOLAK badu zeregin eta ardura.

- Izan ere, oraindik eskolak modu batean edo bestean heteronormatibitatea mantentzen du. Oraindik bidea du horren aurreko jarrera kritikoak sustatzeko edo bestelako eredu ez-normatiboak azalarazteko. Eskoletan sexu-diskurtsoa "espresio anitzetan" oinarriturik agertu beharko lirateke baita esparru guztietan integraturik ere.
- Halaber, gazteen arteko harremanak mahai gainean jarri beharko genituzte. Momentu honetan euren harremanetan estereotipo sexistak mantentzen ari dira. Gainera kezkagarriak dira hainbat plantemaneduak:
  • Neskeentzat erakargarriak diren ereduak dominazioarekin, biolentziarekin lotuta daude
  • Bikote bat izatearen beharra sentitzen dute eta maitasuna irrazionaltzat ulertzen dute. Kontrolatu ezin den fenomenoa.
  • Kontrola eta zeloak maitasun adierazpen bezala ulertzen da
  • Pasioa indarkeri mugimenduekin eta biolentzia tratuarekin lotzen da
  • Neskei aktiboki sexualak izatea eskatzen zaie (eskuragarritasuna adieraziz) baina, aldi berean, aktiboak direnean, irainak, mesprexuak eta bazterkeriak jasaten dituzte.
  • Askotan neskak askatasun sexuala, sexu-harreman asko izatearekin lotzen dute. Ez dute ulertzen EZETZ esatea askatasuna ere badela.

- Aniztasun sexualaren inguruan oraindik eskola urrunago dago. Momentu honetan ezin ditu espazio eta leku seguruak bermatzen LGTBIQko ikasle. Halaber, gazte gehienek ezagutzen dituzten LGTBIQ erreferenteak urrunekoak izaten dira (komunikabideetan agertzen direnak, batez ere). Beraz, bi gazte homosexualak afektibitatea haien arteaneskolan erakusteko, oraindik nahiko zailtasunak izaten dituzte, ez baitute leku segururik aurkitzen askatasunez adierazteko.
- Eskolak ere curriculumari buelta bat eman behar dio. Aurreko hausnarketetan komentatu nuen bezala, hezkuntza afektibo sexuala eta aniztasun sexuala ez daude modu konzienteki curriculumean eta gure programazioetan txertaturik. Normalean lanketa momentu puntualetan ematen da, gehienetan kanpoko eragileekin. Hala ere,  irakasleek izaten badira, esan behar dugu, guztiok gai honen inguruko prestakuntza berezirik ez dutela izaten eta kasu askotan haien esperientzia pertsonalean oinarritu behar direla. 

Amaitzeko, esan behar dut, oso interesgarria iruditu zaidala ASEXUALITATEAREN ideia. Egia da kontsumismoa hipersexualizaturik dagoela, eta mekartuan, interneten, etengabe sexualizazioa presente dagoela. "Sexualizatutako" mezu guzti horien atzean "askatasun sexual"aren ideia faltsua agertzen da. Orain "asexualitatearen" ideiarekin, aukera dugu bestelako aukerak erakusteko, aniztasuna azalarazteko eta bere tokia aldarrikatzeko.


Aste honetako BEHAKETAN Heziketa afektibo sexualaren inguruko galdetegia pasatu diet nire inguruko lagunei. Horietatik atera ditudan ondorioak hauek izan dira: 

1.- Izan dituzten erreferenteak anitzak izan dira;  kasu bakarra ama izan dela adierazten du beste kasuetan lagunak edo lehengusin nagusiren bat.
2.- Guztiek argi dute sexualitatea momentu honetan ez dagoela berdintasunean oinarriturik eta nagusitasuna gizonen gorputzan, plazerran eta ereduan dagoela.
3.- Aniztasuna eskolan ez dute identifikatzen, ez dituzte adibiderik aipatu.
4.- Lehentasuna ematen dioten estrategiei hauek dira:
- Informazio gehiago izatea
- Naturaltasunez gaia lantzea
- Berdintasunezko harreman afektibo-sexualak bultzatzea

Zer egin dezakegu eskolan? Ze erronkak ditugu aurrean?


- Lehenengo eta behin ulertu behar dugu sexualitatea gure egunerokotasunean presente dagoela; erabiltzen dugun hizkuntzan, keinuetan, zeri ematen diogu garrantzia eta zeri ez, erabiltzen ditugun erreferenteetan eta ereduetan, esaten duguna eta ez duguna esaten,...; beraz argi dago gure hausnarketa propio egitea ezinbestekoa da, autodiagnosia eta sentsibilizazioak

- Material espezifikoak eta sekuentziatutako esku-hartze programatuak diseinatzeaz gain, ezinbestekoa da prestakuntza bat atzean egotea. Momentu honetan komunitate osoa osatzen dugunok gure esperientzia pertsonaletik abiatzen gara eta bakoitzak modu desberdinean aritzen da (kontzeptuak argi eta adostuak ez ditugu).

- Hortaz a parte, ezinbestekoa ikusten dut gure gorputzaren autoezagutza egitea. Horretarako afektibitatea lantzea ezinbestekoa da, aurreko asteetan aipatu dudan bezala Gorputza anitzak, Harreman anitzak, plazer anitzak,... guzti horren lanketa ezinbestekoa da gure harreman afektibo sexualak hezkidetzaileak izateko.

- Honen harira "Aniztasuna" aipatu beharra dago, binarismoa, heteronormatibitatea, genitalitatea, koitoa, .. apurtu behar ditugu baita sexualitatearen mitoekin lotuta daduen hainbat ideiak desmontatu sistema eta kolore guztietako paleta erakutsi.

- Berdintasunean oinarrituriko eredu-erakargarriak aurkeztu, "adostasunean" eta "errespetuan" oinarrituriko harremanak bultzatu eta eredu horiek plazaratzeko eta eraldatzeko tresnak eskaini.

- Identitate guztiak eta harreman afektibo sexual guztiak segurtasunez eta askatasunez adierazteko aukera izan.


Heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen


     Izaki sexuatuak gara, sexualitateak jaiotzen garen momentutik hiltzen garen arte lagunduko digu, eta pertsona bakar eta errepikaezin bihurtzen gaitu. Sexualitatea aniztasuna da, norbera errepika-ezina den heinean pertzepzio, bizipen, sentimendu, emozio eta gorputza bizitzeko era propioak ditu, izaki sexuatu beste sexualitate daude beraz. 

Ta zer da ba sexologia?
Sexualitatea eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatu eta indartzen du eta kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak, ez normaltzat hartzen ditu. 

Sexualitatearen bizipenak era pozgarrian bizitzeko afektibitateari duen garrantzia eman beharko diogu. Afektibitatea, norberarekin eta ingurukoekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna da. Afektibitatea eta sexualitatea estuki erlazionaturik daude.

     Gai hau jorratzeko baliabide gomendatua Arrasateko Udalak kaleratutako “Kili Kontuak. Sexualitatea haurrekin lantzeko ipuinak.” bilduma izan da. Ekimen honen helburua haurrekin sexualitatea modu zabal eta integral batean lantzea da:
-          Emozioak eta hauek identifikatzen ikastea.
-          Autoestimulazioa.
-          Gorputzarekin jolastea.
-          Ugalketa
-          Familia eredu ezberdinak ezagutzea.
Ipuin guztien hasieran, gomendio batzuk daude ipuina kontatuko dutenentzat, ipuinarekin zer eta nola landu daitekeen azaltzen da. 
 
     Jardueran Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen beharraz ohartu naiz; elkar zaintzaren garrantzia, pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, harreman anitzak ikustaraztea…
Helburua beraz, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietan txertatzea izango da. Nire esparruan, aisialdian, hezkuntza ez-formalak harreman afektibo-sexualak izaten ikasteko eta elkarrekin bizitzen ikasteko tresnak eskaini behar ditu, horretarako ezinbestekoa da hezitzaileak aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta trebatzea.

     Horretarako hauek izango lirateke erronkak:
-          Kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta prestakuntza.
-          Mitoak deseraikitzea.
-          Aniztasunean heztea.
-          Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
-          Norberaren eta besteen nakartasunaren onarpena.

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN



HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN

Afektibitatea eta sexualitatea erabat lotuta daude, afektibitatea pertsonaren osagai estrukturala da, emakume eta gizonen garapen integralerako oinarrizko gaitasuna. Afektibitatean, laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna, erabat garrantzitsuak dira edozein pertsonaren bizitza orekatua izateko. Harreman guztietan, sexualetan ere, afektibitatea agertzen da

Sexu-genero sistema gure bizitzaren esparru anitzetan agertzen da, sexualitatea beraz, eraikuntza sozial bat bihurtzen da. Sistema patriarkalak ugalkortasunera zuzendutako sexualitate-eredua sustatzen eta indartzen du (sexualitate eta praktika onak) eta kanpo dauden sexualitate-eredu anitzak, kasurik onenean patologizatzen ez baditu, ez normaltzat hartzen ditu (sexualitate eta praktika txarrak).

Ugalkortasun sexualitate-eredu hegemonikoak jendarte heterosexuala beharko du. Sexualitate-ereduen aniztasuna, (LGTBIQ+) ikusezin bihurtzen da eta ez da positiboki baloratzen. Horrek suposatzen du desira ugalketari lotuta egongo dela, eta aldi berean boterezko harremanak sortzen dira. Gainera pertsona guztien heterosexualitatea aurresuposatzen da, ez dago aniztasun afektibo-sexualarentzako tokirik, aniztasun funtzionala, zentzumenezkoa edo psikikoa dutenen sexualitatea ikusezina da eta estigmatizatu egiten da.
  
Beste aldetik bizi garen jendartean sexua kontsumo-produktu bihurtu da;…jendartea hipersexualizaturik dago, osasunaren aspektu askorekin lotzen da, zoriona emango digunaren ideia transmititzen da, sexu patriarkalaren negozioak prostituzioa eta pornografia daude


Gure inguruan landu behar den bidea, kontzeptu hauetan oinarritu behar da sexualitatea ez dagoela gorputzaren fisiologiak erabat baldintzaturik eta garrantzi handia dutela sentimenduek, emozioek eta burmuinak.

Gure inguruan exualitateaz hitz egitean saiatu behar da beste modu batez transmititzen, hau da, hitz gozoak, samurrak, maitekorrak eta atseginak erabiltzen saiatzen,  textuetan alternatiba ez-sexisteekin ordezkatzen, aniztasun afektibo-sexuala irudikatzen, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin kontzientea egiten,…..

Helburua da heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea, eta sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.

 
Horrela neska eta mutil ikasle guztiak, trans eta intersexualak, lesbiana diren ikasleak, gay diren ikasleak, heterosexualak, bisexualak, asexualak, pansexualak, harreman afektibo-sexualak bere buruarekin bakarrik dituzten ikasleak … izendatuak senti daitezen baita giza-sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte ere bai.

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN



Gaiari buruzko laburpena eta balorazioa. Gai honetan Hezkuntza Afektibo-Sexuala hizpide izan dugu. Sexualitatea eta afektibitatea bete betean ikutzen duen gaia dugu hau. Sexualitatea eraikuntza sozial gisa ulertzen den kontzeptua da eta afektibitatea pertsonaren osagai estrukturala da, emakume eta gizonen garapen integralerako oinarrizko gaitasuna izaten laguntzen duena.

Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, desioaren espresio eta komunikazio bezala, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin, errespetua eta komunikazioa medio direlarik.

Dekalogo interesgarri bat azaltzen da gaiaren bukaeran:

- sexu eta genero-binarismoaren deseraikitze lana
- afektibitatearen garapen berdinkidea
- sexualitatea eeta indarkeria bateraezinak
- sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa ere
- Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira
- Sexualitatea ez da arrikutsua, pertsonaren baitan dago
- Elkarrekiko errespetuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexulaitate adierazpen zilegi da
- Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
- Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu
- Baliogarriak dira ez pertsonak sailkatu eta estereotipotan sartzeko, baizik eta norberak aukeratutako etiketarekin identifikatzeko.

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak heteroarautik, genero jazarpenetik eta sexu binarismotik haratago joan behar du, pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu nor den moduan onaruta sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske azaltzeko .


Gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamen bat kometatzeko EMAKUNDEK argitaraturiko "EAEko nerabeak. Hurbilketa ahalduntzetik abiatuta" txostenekoa aipatuko nuke. Bertan agertzen da nola populazioaren %10a lesbiana eta gay dela estimatzen da. Gehituk, 2008an Gipuzkoan populazioaren %12ak orientazio homosexuala duena agertzen du "Aniztasun afektibo-sexualen aurrean nerabeen jarrerak" izeneko ikerketa lan honetan. Berdinduk ere 2013-14 ikasturtean egindako "aniztasun afektibo-sexualen aurreko jarrerak eskolan" txostenean LGTBQ+ erreferente gehiago dituztela dio baina gehienetan hedabideetatik harturikoak. 

Ikasle erdiak baino gehiagok antzematen dute eskola ez dela espazio segurua. Aniztasun sexualarekiko jarrera hobera doala ikusten da. Izan ere, bazterkeria behera doaz eta pertsona anitzak onartuagoak daude baina beti nesken jarrerak mutilenak baino irekiagoak izaten mantentzen dira. Datu hauek oso esanguratsuak dira.


-  Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak. Eskolak heteronormatibitatean hezten du ezkutuko curriculumaren bitartez. Ondorioz, heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar beharrekoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzen da.

Helburua izango da heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza-eremu guztietan txertatzea, pertsonen sexualitatearen inguruko diskurtsoa normalizatzea eta espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea. Horrela, ikasle guzti guztiak izendatuak senti daitezen giza sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte bezala.

Sarritan heziketa afektibo-sexuala ikastetxean lantzen denenan kanpoko erakunde bat arduratzen da eta normalean sexualitate normatiboaren diskurtsoa ematen da.

 Ikastetxean lantzeko erronkak honako hauek nabarmenduko nituzke: 
  • sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea
  • sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
  • eskola-komunitateren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspuntutik sustatzea
  • gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna suspertzea
  • Hezkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea
Material interesgarri batzuk aipatuko nituzke bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan batik bat lantzeko: "Sexu-muxu" (EHU/UPVko materiala), EITBko "Sexu bloga" programa.

Heziketa afekibo-sexualaren gainean hausnartzen

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Heziketa afektibo-sexualaren gaia hezkidentzaren lanketan oinarrizko gaia da. Gaur egungo gizartean sexua kontsumo produktua bilakatu da eta honen ondorioz emakumea batez ere, baino askotan gizonak ere, hipersexualizatua agertzen da maiz publizitatean, bideo jokoetan, filma eta serietan. Emakumea hipersexualizatua objektua bihurtzen da eta zenbait adituen arabera pertsona bati izaki kategoria kentzean bere aurkako bortizkeria justifikatzeko lehen pausoa suposatzen du.

Honekin lotuta,   azken urteetan maitasun erromantiko tradizionalaren ideiak indar handia hartu du gazteei zuzendutako ekoizpen kultural ugaritan (musika, filmak, serieak...) eta honen ondorioz  harremanak ondorengo ezaugarriak bete behar dituztelako ideia transmititzen da:
- Heterosexuala.
- Derrigorrezkoa. Bikote harremanetatik kanpo ez  dago zoriontasunik.
- Betirako da.
- Monogamoa. Ondorioak, jeloskortasuna, kontrola, propietatea.
- Sufrimendua guztiaren gainetik normalizatu egiten da.

Honen adibide garbia eta gordina Rosario Floresen "Tu libertad" abestia da:
Honako esaldiak entzungo ditugu: "Dulce condena", "En la frontera del peligro, sólo a un paso del miedo", "Dame el veneno del dolor, sólo las espinas de la flor", "Contigo no me importa caer, rodando por el suelo siento el mismo placer", "Haz conmigo lo que quieras hacer..." Izugarria.


Honi gehitzen badiogu, gazteek pornografia oso-oso eskuragarri dutela eta pornografiak eskaintzen duen eredua oso kaltegarria dela bere osasun sexualarentzat; bonba baten aurrean gaude.

Egoera honen aurrean ikastetxeetako interbentzioa derrigorrezkoa bihurtzen da.

Asteko honetako gaiaren inguruko baliabideak gomendatu.

Ondorengo loturan heziketa afektibo sexuala  maila guztietan lantzeko materiala topatuko duzue:

Materialen bilduma bat da eta bertan, beste askoren artean, Eusko Jaurlaritzaren "Sexu Muxu" programa azaltzen da. Hau da web orriaren sarreran dagoen testua:

"Leku hau Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo eta Unibertsitate eta Ikerkuntza sailek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako proposatutako Sexu-Heziketarako programaren garapenerako eraiki da. SEXUMUXU deritzan ekimena, teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren maileko ikasleei dago zuzendua. Bertan, iru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat.
Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak aurkituko dituzu. Bertan sartzeko gonbitea egiten dizugu eta materialok zuretzat erabilgarriak izan daitezen nahi dugu. Alegia, gizakion hain bereizgarri diren Maitasuna eta Sexua bezalako bi dimentsioen ulermenerako eta sakonketarako."
Sexu Muxu

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.

Gazteen euskal Behatokian 2013ko datuak topatu ditut. Datu guztietatik honako hauek azpimarratuko nituzke:

EAEko gazteek gero eta gehiago diote sexualitatea oso garrantzitsua dela beraien bizitzetan. 2000 urtean gazteen % 24k zioten hori eta 2012an % 34k.

- Gazte gehienek bereizten dituzte harreman sexualak eta maitasuna, hori horrela “harreman sexualak izateko maiteminduta egon behar da” baieztapenaren kontra daude gazteen % 59.

EAEko 15 eta 19 urte bitartekoen artean % 51k izan dituzte harreman sexualak, penetrazioarekin zein penetraziorik gabe, % 85ek 20 eta 24 urte bitartekoen artean, eta % 90ek 25 eta 29 urte bitartekoen artean.

Aldez aurretik genekiena baieztatzen dugu, gure gazteak sexualki aktiboak dira, sexualitataari garrantzia ematen diote baino bitxia iruditu zait sexua eta maitasuna bereizteko joera. "Ezin ulertu afektibitaterik gabeko harremanik, niretzako hau izango zen "ni gabeko harremanak" esatea bezala..." Laura La Torreren  iritziaren kontrako joera honen aurrean afektibitatea eta sexualtatea elkarrekin lantzeko beharra azpimarratuko nuke.


Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?

o   Genero estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa egiteko ikasleak gaitu.

o  Denok desberdinak garela jabetzea eta aniztasun hori errespetatu eta denok aberastasun iturri bezala ikus dezagun.

o  Norberak bere izatea askatasunez adierazi eta bizitzeko aukera izan  dezan oinarriak jarri.

o  Izpiritu kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, hala nola, testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak, bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.

o   Berdintasunean oinarritutako sexu heziketa landu.

o Maitasun eredu tradizionala aztertu eta honen gaineko hausnarketa kritikoa egin (kontrola, jeloskortasuna, posesibitatea, laranja erdia, printze urdinaren mitoa...).

o  Homofobiaren gaia aztertu eta honen aurka borroka egiteko bideak aztertu eta martxan ipini.