2017/03/13

Gatazkak eta trataera hezitzailea

GATAZKAK ETA TRATAERA HEZKIDETZAILEA

        
        


         Aste hasieran banekien gatazkak interes kontrajarriak daudenean sortzen direla eta hori bizikidetzaren parte bat dela. Jendartean, harremanetan gatazkak egotea ohikoa eta osasuntsua da eta gure izatearen parte dira.


Galtung-ek dioen bezala : “ gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua”. Eta gatazka ez da negatiboa ezta positiboa ere, positiboa edo negatiboa gatazkari aurre egiteko modua izan daiteke.

         Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz zein garrantzitsua den dugun harremanak nola eraikitzen ditugun jabetzea eta zentzu horretan gatazkei aurre egiteko moduetan generoak duen eraginaz ohartzea. Gatazkak modu egokian kudeatzeko genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da, horien zergatiak eta ondorioak ezagutzeko , ulertzeko eta ondorio kaltegarriekin bukatzeko. Gatazkaren trataeran genero ikuspegia kontuan ez hartzea indarkeria da, izan ere, ezinbestekoa da mutilen zein nesken beharrak kontuan hartzea eta gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko ere. Errealitatea aztertzerakoan eta berregiterakoan jakintza sortzearen “generizazioa” deitzen zaio emakumeak eragile gisa eta beren egoerak kontuan izateari, beraz, gatazken trataeran “generizazioa” egiten saiatu beharko gara.







                Iazko post-etatik honako hau aukeratu dut gaiaren mamia garbi adierazi eta baliabide onak aurkezten dituelako:

Gai honen garrantziaz jabetzeko oso interesgarriak iruditzen zaizkit  GEUZ (Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa) taldearen honako bi proposamen  hauek eremu hezitzaileetan elkarbizitza eta gatazkaren gaia lantzeko:

-                 “Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak” :http://www.gabiria.eskolatxikiak.org/wp-content/uploads/2012/08/Guia_Procesos_resolucion_conflictos_escuela_EUS.pdf

-                    “Eskola-elkarbizitza hobetzeko programak eta estrategiak” :














         Hau guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak :

·                       +   Generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea.
·            + Curriculumean gatazken trataerarako behar diren konpetentzian garapenerako edukiak txertatu.
·                       +  Gatazken trataera irakasleen etengabeko prestakuntzan gauzatu.
·               + Partaidetzan elkarrekiko eraginkortasuna eta parte-hartze parekidea bermatzeko metodologia kooperatiboak erabili.
·                      +  Banakako tutoretza, gatazka baten aurrean kontuan izatea alderdi pertsonalak.
·                      + Antolakuntza ez hierarkikoa izatea.



GATAZKAK, GARAPENERAKO GILTZARRI....

Aste hasieran banekien egunerokotasuna, bizitza bera dela gatazka.  Testuinguru eta egoera desberdinek gugan sortzen dituzten emozio eta sentipenen arabera, gatazkaren intentsitate maila da aldakorra den bakarra. Gatazkak izan ohi ditugu gure buruarekin edo eta gure ingurune sozialarekin.


 Gakoa, gatazkari tradizionalki atxikitu zaion izaera ezkorrari aurre egitean datza. Gatazka, garapen aukera bezala ikustea beharrezkoa da,  aldaketarako giltzarria delako. Ezinbestekoa,  pertsonen eta jendartearen garapenerako. Gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa, gatazka konpontzeko modua izango da positiboa edo negatiboa.



                Gatazka ulertu eta hau kudeatu ahal izateko, ezinbestekoa da hezkidetza  bakea lortzeko tresna bezala ulertzea. Hezkidetza eta Bakerako Hezkuntzaren arteko harremana ulertu beharrean gaude. Bi hauen arteko harremana lantzen du Luixa Reizabal Arruabarrenak  bere ”Genero berdintasunean hezteko gida” liburuan.  




          Ideia nagusienen artean , gatazkari ematen zaion ikusmolde sortzailea nabarmendu behar da. Gatazka patología, ezkortasun esparrutik atera behar da, prozesu natural eta jendartearentzat ezinbestekotzat hartuz. Gatazka bizitzarako eta garapenerako positiboa izan dadin, hura erregulatu eta konpontzeko  jokabide egokiak landu behar dira. Gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu, harremanak sendotzen ditu. Pertsonen  zein taldeen  identitateak indartzen ditu, boterea garatzen laguntzen du. Elkarbizitzaren  garapenerako aldagai eraldatzaileak dira gatazkak.







Iazko ekarpenen artean, Ane Zurutuzarena aukeratu dut. Bertan bakeaz eta ondorioz pertsonen artean berdintasun harremanak eraikitzeaz hitzegiten du.  Eremu hezitzailean gatazken kudeaketan, bakea helburu, ezinbestekoa hezkidetzaren, genero ikuspegiaren presentzia.


ERRONKAK:

-        - Gatazkak ezkortasun esparrutik atera, eta maila pertsonalean zein kolektiboan garapenerako tresna direla ulertu,  barneratu eta kudeatzeko gaitasuna  izateko baliabideak  lantzea.

-       - Hezkuntz eragileen artean eta ikasleekin  gatazkaren oinarrian dagoen genero ikuspegia  ikusteko gaitasuna lantzea .

-       - Gatazken kudeaketan ikasleekin partehartze aktiboa eta komunikazio kanalak lantzea, hauen bitartez, neska zein mutilen beharrak eta interesak modu orekatuan partekatuz.

-       - Genero ikuspegiaren bitartez, gure antolaketa eremua aztertzea, espazioak, arauak, denborak….


Emozioak, Krisiak, Gatazkak



Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz, gatazkak, trataeran krisiekin  eta emozioekin harremana dutela iruditzen zait. Emozioek krisia eragin dezakete eta krisiek gatazka. Irakurgaian agertzen diren hainbat ideia hauekin lotuko nituzke. Esate baterako, gatazka ez dela berez ez ona ez txarra, alegia, emozioa edo krisia bezala. Eta sarri, zentzu negatiboa ezartzen zaiola berez, arazo zentzua. Eta zein garrantzitsua den gatazkak, krisiak eta emozioak kudeatzen jakitea, ez iskutatu, alboratu edo ahaztea, baizik eta haien tratamendua. Nola bizi ditugun, hala egingo gaitu. Eta honek, haurtzaro eta nerabezaroan, berebiziko garrantzia hartzen du.




Gatazkak, krisiak, emozioak, eredu patriarkaletik aztertu dira eta tratatu ere, baina poliki poliki badoa hori aldatzen eta esango nuke, enpresa eta politika munduan, hasi dela nolabaiteko garrantzia ematen horrelakoak genero ikuspegiarekin antzematen eta nolabait ere feminismoak arlo honetan eskaini lezakeen kultura-aldaketarako proposamena kontuan hartzen.

Honekin lotuta, gatazkei aurre egiteko ideietako batean, honako esaldian, eredu patriarkalak eskainitako joera dikotomikoa bete betean agertzen da:

“Gatazkei aurre egiteko eskubideak bai, baina betebeharrak ere bai; pentsamenduak bai baina emozioak ere bai; indibidualtasuna bai, baina harremanak ere bai. Azken finean justizia bai, baina zaintza ere bai”. Non, gure gizartean, pentsamenduak gizonei lotu zaien eta emozioak emakumeari; modu indibidualean jokatzeko joera gizonari eta harremanak hobesteko joera emakumeari; justizia gizonari eta zaintza emakumeari. Eta hori lan-harremanak bete-betean ikutzen duen ikuspegia da.



Hori dela eta, aste honetan ikusitakotik  gatazken trataeraren ikuspuntu feminista integratzeko beharra azpimarratu nahiko nuke. Eta zentzu honetan Zaintzaren Etikaren planteamendua gatazken inguruan. Eskolan oso tresna garrantzitsua bada ere, gero lan munduan bete betean joko baitu behar honek. “Irtenbideak du garrantzia eta ez hainbeste erruduna identifikatzeak edo zigorra jartzeak”. Pertsonak, prozesua eta arazoa; ikuspegi subjetiboa, arrazoiak eta testuingurua eta gertaera bera.

Zentzu honetan, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak, irakurgaian oso mordu argian agertzen dira eta batez ere eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel Fernández-en arabera landu beharreko bost eremuak.  Eremu horietan genero ikuspegia txertatzeko iradokizunen artean honakoak azpimarratuko nituzke:


● Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia izatea.

● Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak. Botere kontzeptua birdefinitzea eta bera garatzeko behar direnak: aukerak zabaltzeko gaitasuna, akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna. Historikoki emakumeei egotzi zaizkien ahalmenak, alegia, denei zabaltzea.

●Sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea. adibidez, errukia eta maitasuna. Eta oinarri bezala enpatia.

● Gatazka baten aurrean alderdi pertsonalak kontuan izatea, baina gizarte heteropatriarkalaren egiturek ere horretan izan dezaketen eragina ahaztu gabe, gatazkari emandako irtenbidean aspektu horiek ere kontuan izan beharko ditugu eta. Berriro ere testuinguruaren garrantzia.

●Gatazken trataeraren prozesuetan ikasleen (nesken zein mutilen) irtenbide proposamenak oinarri izatea.

●Arauak genero estereotipoetatik kanpoko jarrera eraikitzeko lagungarriak izatea eta behar izatekotan, bitartekaritza zerbitzua izatea, zaintzaren etikak emandako irizpideak kontuan izanik


Eta honetan Golden 5 eta Konfidantzaren Pedagogia proiektuak baliagarri izan daitezke, agian genero ikuspegirik zuzenean lantzen ez duen arren.

Iazko postei dagokionez, Agurtzane Goitiarena aukeratu dut, zabala eta anitza delako.

Gatazkak eta trataera hezkidetzailea

1.-Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:

Aste hasieran banekien gaur egun gatazkaren zentzu negatiboa dela nagusi. Baina, gatazka ez da positiboa edo negatiboa, modua izan daiteke positiboa edo negatiboa.
Baita ere, bakearen ikuspegi tradizionalaren ikuspegi negatiboaz jakitun nintzen; alegia, bakea ez dela soilik gerrarik eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila izango dela bake-mundua lortzea (Rigoberta Menchú).


Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz, gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo duela jabetu naiz. Hortik letorke bake positiboaren kontzeptua.
Bestalde, gatazken trataeran genero-ikuspegia kontuan izatea garrantzitsua dela ohartu naiz; izan ere, generoa kontuan izatea lagungarria da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko, baita gatazketan parte hartzeko ere.
Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke gatazka egituran hiru aspektu kontuan hartu behar direla: pertsonak, prozesua eta arazoa. Halaber, aipatuko nituzke feminismoak egindako proposamenak gatazken trataeraren ikuspuntutik. Eta, bukatzeko, ikastetxetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko baliagarriak diren 5 eremuak aipatuko nituzke.
2.-Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratu:

Neu nabigatzera hautatu dut, hainbat baliabide interesgarriren berri ematen duelako. Bat aipatzearren, Nerea Mendizabalaren bideoa. Bertan, gatazken konponbideetan trebatzeko KOMUNIKAZIOAren garrantzia gogora ekartzen digu.



3.-Gai honen garrantziaz jabetzeko, hezitzaileei ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu.

Irakasleek bizikidetzan trebatzeko, gatazkari buruzko material interesgarria dago helbide honetan:

Bideo interesgarriak ikasleekin lantzeko:




4.-Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

1.-Hezkuntza komunitate osoaren kontzientziazioa eta formazioa, gatazken trataerarako kultura positiboa hedatze aldera.

2.-Curriculumean txertatzea gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak: akordiotara heltzeko gaitasuna, komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna...

3.- Banakako tutoretza bermatzea: alderdi pertsonalak kontuan izan, baita jendarte-egitura sexistek izan dezaketen eragina.

4.-Komunikazioan trebatzeko estrategiak diseinatzea.

5.-Gatazkaren ikuspegi positiboa landu ikasleekin, aldaketarako trena moduan, alegia.

6.-Neska-mutilen beharrak eta interesak adierazteko, parte-hartze aktiboa bultzatzea.

7.-Araudia modu partekatuan lantzea ikasleekin.






2017/03/12

MINDFULNESS ZENTROETAN: TRESNA OSASUNGARRIA

Orain arte gatazkak genero ikuspegitik sakonki aztertu gabe nituen.
Eta egia da jarrera femeninoak eta maskulinoak daudela, gatazkak bideratzeko orduan.
Ez hainbeste emakumezko eta gizonezkoen arteko jauzia.
Jokabide maskulino eta femeninoaren artean, baizik. Mundua, bizitza, harremanak ikusteko modu ezberdinen arteko distantzia ekidingarria. Badago hainbat gizonezko betaurreko femeninoekin. Eta hainbat emakumezko betaurreko maskulinoekin. Eta matxistekin!

GATAZKAK SORTU BAINO LEHEN

Emozio kutsatuek pentsamendu toxikoak eragiten dituzte, eta hauek portaera okerrak. Osasunik gabeak. Gatazkatsuak.

Emozioak kontrolatzeko tresnak behar ditugu, emozio osasuntsuak sortzeko eta negatiboak bideratzeko, aztertzen jakiteko, energía bilakatzen ikasteko. Erantzuteko, ez erreakzionatzeko. Nondik datozen ezagutzeko. Zerk eragiten dituen nabarmentzeko. Gure burua ezagutzea, egoerak aztertzea. Kontzienteak izatea. Konektatuak egotea. Adi egotea. Orainean bizitzea. Ez iraganean (amorruan) edo etorkizunean (beldurrean). Iragana ez da existitzen jada. Eta etorkizuna ez da existitzen oraindik. Oraina da existitzen den bakarra. Eta hor bizitzen jakin behar da.








Ume konektatuak behar ditugu, kontzienteak. Hezkidetzak beste tresnen beharra dauka bere helburuak lortzeko. Gure umeek betaurreko moreak jantziak eramateko kontzientzia puntu hori behar dute. Kontzienteak izan behar dute. Konektatuak eta adi bizi behar dute. Euren gorputza, emozioak, pentsamenduak eta hauen arteko sekuentziak eta kateak ezagutzen lagundu behar diegu. Hori izango da giltza, beste guztia bide horretatik joango baita. Bestela ez da mundua, bizitza eta harremanak ikusteko gure ikuspegi horizontal hau txertatzerik egongo. Ez baita egongo lurra ongarriz asea. Prestatu behar da lurra, ereiteko, landatzeko. Haziak baditugu, ura eta ongarria prest ditugu. Lurra egon behar da hazia, ura, eguzkia eta ongarria jasotzeko prest, zabalik, emankor.

GATAZKAK SORTU ETA GERO

Erronkak: elkarrizketa, bitartekaritza, diagnostikoa, inplikatu guztien artean eraiki behar den bidea. Horizontaltasuna. Transparentzia. Egia. Naturaltasuna. Konfiantza gunea. Familien inplikazioa. Familien formazioa. Zentroko irakasle eta langileen formazioa.

iazko ekarpena: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/gatazkak-hausnarketa.html  



Gatazken aurrean komunikazioa



Astearen hasieran banekien gatazkak pertsonen arteko konfliktoak zirela. Iritzi ezberdinek edota egoera batzuen aurrean pertsonek dituzten jokabide ezberdinek sortzen dutena. Pertsona bakoitzak ezberdin erreakzionatzen du gatazkaren aurrean, eta batzuk beren burua defendatzeko joera izaten duten bezala, beste batzuk gatazka ekiditu eta bake egoera lortzeagatik akordioa lortzeko jarrera izaten dute. Batzuk eztabaidaren bidez lortzen dute akordioa, eta beste batzuk besterik gabe beren iritzia edo jokabidea utzi eta parekoari ematen diote arrazoia. Gatazka kolektiboak batzuetan gatazka pertsonalen ondorio izaten dira, hau da, gerta liteke pertsona bat ez egotea eroso bere buruarekin eta horrek ezegonkortasuna sortzea. Era berean, ezegonkortasun horrek sozialki ere arazoak sortzen dizkio eta norbere buruarekin eroso ez egoteak, ingurukoekin eroso ez egotea dakar. Horrek askotan intseguritateak eta mesfidantzak sortzen ditu ingurukoekiko eta gatazkak sor daitezke.

Halere astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz gatazkarik ez dagoen egoera askotan sumisioa ematen dela eta bakea dela botere harreman horiek parekatzeko modua. Bake positiboa deiturikoak esan nahi du adiskidetze kultura errotuta egotea, hau da, bizikidetzan sinestea eta, beraz, bakea ulertzea botere harreman orekatu gisa. Inork ez dezala beste pertsona bat baino gehiago balio duela bere generoagatik edo arrazagatik.

Beraz, gai honen garrantzia zehazterakoan ezinbestekoa da botere harremanak deuseztatu behar direla ulertzea, pertsonen arteko zapalkuntzak sortzen dituen gatazkei aurre egiteko.
Gatazkei aurre egiteko estrategia ezberdinak daude, eta ezinbesteako da horiek lantzea, pertsona orok bakea lortzera bidean aterabide demokratikoena bilatzeko. Pertsonak ahalduntzea da lehen estrategia eta entzuketa aktiboa bultzatzea bigarrena.
Pertsonen ahalduntzeak ahalbidetzen duena da norberak bere burua maitatuz eta errespetatuz gainontzekoekin ere horrelaxe harremantzea. Bide horretan entzuketa aktiboak enpatia sustatzen eta pertsonei entzuten ikasteko estrategiak garatzen laguntzen du. Modu horretara entzuten ikasteko.
Ildo horretan, aurreko ikastarokidearen post hau aipatuko nuke: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/gatazkak-hausnarketa.html
Era berean, entzuketa aktiboa lantzeko estrategiak martxan jartzeko proposamena luzatuko nuke, komunikatzen eta entzuten ikasteko trebatzean dago gakoa nire ustetan.

2017/03/11

Gatazkak hezkidetzaren ikustegitik hausnartzen

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN

            Aste  hasieran Bakerako Hezkuntzarako Euskal liburuan dioen bezala,”bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da.” Baieztapen honekin ados nengoen.

            Astean zehar, gatazkaren trataeran helburuak eta harrremanek garrantzia dutela konturatu naiz. Gatazka 3 fase dituen prozesua dela ikasi dut. Hiru faseak hauek direlarik:
·         Igoera (momento altuena hartu arte)
·         Geldiera (egonkortu egiten da).
·         Jaitsiera (poliki-poliki gutxitzen doa).

Gatazka-egituran hiru aspektu kontuan hartu behar direla irakurri dut.
·         Pertsonak
·         Prozesua
·         Arazoa
Hiru aspektu horiek ondo definitzeak lagunduko digu,zer gertatu den zehazten,zergaitiak eta ondorioak definitzen,azken finean, irtenbide egokiak aurkitzeko giltzan izango direnak.


            Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu,esango nuke, lankidetza bada gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera eta modua, gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak,balioak,itxaropenak,gertatutakoaren pertzepzioak ezagutu behar direla. Nola?? Beraien arteko komunikazioa bultzatuzedota bitartekaritza erabiliz.
Blanca Kerejeta irakasleak dioen bezala

Gatazkak, haurrek  haien kabuz konpontzen utziz gero , eta ikastetxean bizikidetza positiborako lanketa seriorik ez bada planteatzen, gizartean gatazkak konpontzeko nagusi den eskema erabiliko dute: IRABAZI-GALDU eta MENDERATZE- MENDETASUN erlazioak ezarriko dituzte. Zer ondorio ditu esandakoak?

Blanca Kerejetaren elkarrizketa osoa irakurri nahi badezue


Iazko ikastarokideen post bat aukeratzeko unean , Haizea Egigurenena aukeratu dut.

Alde batetik, eremu hezitzaileetan lantzeko aipatzen dituen erronkekin erabat ados nagoelako


Hau guztia lantzeko erronkak:

-Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.
-Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri jartzea.
-Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.
- Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)
-Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
-Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.
-Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.


Eta bestetik,emakumeok gatazken aurrean hartu dugun rolari buruz egiten duen aipamena..

Gatazken aurrean, emakumeok hartu ohi dugun rola datorkit burura. Beste karga bat gehiago emakume izate hutsagatik …

Eta hezitzaileei,rol horren zergaitiaz eta ondorioetaz ikerketa bat egitea oso gomendagarria iruditzen zaidalako