2018/01/22

Partaidetza Parekidea

TXATXI HAUSNARKETAK: "Haurren parte-hartzea" bideoa aukeratu egin dut. Haurenganako dudan loturagatik. Haur txikiekin lan egiten dut eta bideoan azaltzen dituzten ideia nagusiekin erabat ados nago.
Haurrak zein gazteak parte hartze aktibo moduan aurkeztu behar ditugu.
Euren errealitatetatik abiatu behar garela. Zentsuskoa eta erreala izateko haurrek, kasu honetan, bizi dutenetik abiatu behar dira. Beraien errealitatea esanguratsua den heinean beraien parte hartzea aktiboagoa izango da.
Lotura duten ekintzekin motibatuko ditugu, eta bide horretatik beraien segurtasuna ea konfiantzarekin parte hartzen joango dira. Egia da ere, partaidetza bultzatzeko ekintzek helduon ikuspuntutik egiten direla. Begirada aldatu behar dago, honetan ere. Beraiek ere, errealitatea eraikitzen dutelako, badutelako zer esan eta zer erakutsi.
Historian zehar, emakumeak bigarren plano batean utzi nahi izan dute. Emakumeek egindako lanak, aurkikuntzak… estaliak izan dira, gizonei egokitzen zitzaien, gizon moduan mozorrotu/estali behar ziren….
 Bizipen horiek eta egungoak eta gero inseguritatea emakumearekin lotu izan da. Beldurra ondo esatera, beldurra ulertarazteko, beldurra entzuteko, ideiak ondo defendatzeko eta sortu daitezkeen arazoei, galderei aurre egiteko gai izan. Galdetegi luzeei “era egoki” batean erantzuteko, sinesgarria izateko. Lotsa eta barregarri ez geratzearen beldurra.
Unibertsitatean euskara klaseetan, irakasleentzako fidagarriagoa zen mutil batek egindako aurkezpenak zein lanak. Irakaslea apaiza izandakoa zen, eta bere ustetan euskalki bat ez genuenak erabiltzen besteak baino gutxiago genekien. Hori da profesionaltasuna!
Beraren aurrean eta gelaren aurrean aurkezpenen bat egitea tokatzen zitzaidanean, benetan gaizki pasatzen nuen. Nire parte hartzea beharrezkoa, derrigorrezkoa nuen. Ezin nituen akatsatik egin, argia izan behar nintzen. Hainbeste presioarekin gaia ez nuen inoiz kontrolatzen, inseguritateak jaten ninduen. Dardara, izerdia, ahotsa faltan…dena kontra nuen.
Noski klase horietan nire partaidetza eskasa zen. Ez nuen barregarri geratu nahi, ez nuen bera nitaz barre egitea. Zeuden mutilekin lasai eta trankil aurkezten zen.
Gure partaidetza sustatzeko estrategien artean galdetzeko, proposatzeko era landu behar dela nago. Ze espazio eta egoeran ematen den. Espazioan seguruak sentitu behar gara, era informal batean ere gauzak landu egin daitezke. Txikitatik erakutsi beharko digute, nola egin, nola hitz egin, defendatu edota erratu. Parte hatu nahi dugunean eta nahi dugunarekin. Uste dut “puesta en escena” oso garrantzitsua dela. Lasaitasuna eta konfiantza transmititu beharra dago, eta beldurrak landu.
Nola galdetzen da: ze intentzioarekin egiten dira galderak? Galdera zabala ala itxia da? Nori zuzenduta dago? Aurrean dagoena/daudenak interesatuak daude nire erantzunetan eta iritzietan? Baloratua sentitzen da hitz egiten dagoena? Jende gehiegi dago? Nonbaitera dora er
antzuna, galdera?
Parte hartu DEZAKET/DEZAKEZU/DEZAKEGU/DEZAKEZUE
Honako posta irakurri eta gustatu egin zait

Hemen uzten dizuet partaidetzaren inguruan sortutakoa.

Ikusiz ikasi, aldaketari ekinez irabazi

Egunero klasean ikasleen parte hartzea bultzatzen saiatzen gara irakasleak. “Esan zuen iritzia”, “zer uste duzue honi buruz?”, “kasu honetan zeinen alde egingo zenukete?”. Bat-batean mutil askok hitz egiteko nahia azaltzen dute, neskak isilik geratuz. Denon partaidetza ezinbestekoa den arren, emakume eta gizonen arteko desoreka nabaria da ikasgelan. Eskola gizartearen islada denez, kolektibitatean gertatzen dena aztertzea ezinbestekoa litzateke. 

Parte-hartzea indibiduala zein kolektiboa izan daiteke. Kolektiboa pertsona talde batek elkarrekin lan egiten duenean gertatzen da, denek helburu amankomun baten alde jokatzen dutelarik. Historikoki, emakumeen rola, umeen zaintza eta etxeko lanen arduradunarena izan da soilik. Gizonek aldiz, lan egiten zuten, erabakiak hartzen zituzten eta elkartzeko eskubidea zuten. Txokoetan edo tabernan aisialdi denboran edo lantokian jornada laboralean, gizonek elkartzeko, ideiak partekatzeko eta taldearen parte izateko sentimendua lor zezaketen. Emakumeak aldiz, elkartzeko eskubide hori ukatuta izan dute beti, beraien zeregina beste bat dela sinestaraziz. Hori hala dela, beti izan dira gizonezkoak agintea bere esku zutenak, emakumeak isilik mantendu behar zirelarik.

Eta XXI. mendean gauden heinean, hobetu al da egoera? Ba, aste honetan egunkarietan agerturiko berria irakurtzea besterik ez dugu errealitatea zein den ikusteko. Jaiotza tasa bultzatzeko egindako politiken berri ematean, bost gizonezko agertzen dira argazkian. Alde batetik, emakumeak guraso izateko duen garrantzia ez da kontutan hartzen, gizonek soilik harturiko erabakia delako. Eta beste alde batetik, askotan aipaturiko kristalezko sabaia politikan ere badagoela oso nabaria da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria, lurralde historiko bakoitzaren diputatua eta Eudeleko presidentea gizonezkoak direlako. Aginteak gizonezko itxura duenaren seinale da, eta haurrek ere hori izaten dute eredu. 



Gizartea eta mundua aldatzeko, hezkuntza aldatu behar dugunez, Gurekin bada, izango da proposamen didaktikoa, aldaketa horren baliabide gisa erabiltzea baliagarria izango litzatekeela uste dut. 


Amaitzeko, iazko posten artean arakatzen ibili ondoren, Maite A. S.-k idatzirikoa plazaratu nahiko nuke, Valentina Tereshkova-ren hurrengo esaldi ederra agertzen baita: 


Hegaztiek hegal bakar batekin hegan egin ezin duten bezala, espaziorako hegalaldiek ez dute aurrera egingo emakumeen parte hartze aktiborik gabe”. 

PARTE HARTU: HITZA HARTU, BOTEREA HARTU!



Parte hartzearen gaia, emakumeok jendarte honetan dugun presentzia, gune eta boterearekin oso lotua dagoela zer esanik ez dago. Argi ikusi dugu azken asteetan emakume izatearekin bat datorrela gure espazioaren mugaketa. Badirudi, emakume jaiotzeagatik pribilegio gutxiago, botere gutxiago eta presentzia gutxiago izan behar dugula.
Emakumeon parte hartzea zenbat eta gutxiago den, kontuan hartuko diren ikuspuntu, iritzi eta beharrak, beti besteenak izango dira; hots, pribilegiatuenak.

Horren aurrean, jarri dizkiguten mugak apurtu eta Aurrera pausu bat eman behar dugunaren ideiak , indarra hartu behar duela eta dagoeneko eremu batzuetan hasiak garela sumatzen da.
Parte hartzearen gaian zehazki, aldaketa handia behar duen eremua da. Gure gazteen artean dagoeneko ikusi dezakegu, ze desberdintasuna ikusten den mutilen parte hartzean eta neskena.

Adibide bat jartzekotan, egunero ikusten den kontua den arren, institutu bateko instante edo argazkia deskribatzea nahiko nuke, parte hartzearen gai hau egunero gertatzen diren eta maiz ohartu ere egiten ez garen kasuetan islatzeko.

Jolastorduan, futbolean edo saski baloiak parte hartzen duten ikasleak soilik mutilak dira. Jolas-ordua bukatu eta klase ordua heltzean, ikasgai batean egin behar ziren ariketak zuzentzerako orduan, irakasleak altuan esaten zituen erantzunak. Erantzun horien inguruko gogoetak, parte hartzea, iritziak eta abarren artean, soilik mutilen ahotsa entzuten ziren. Gelako neska guztiak, koadernoa eskuan zutela, boligrafoarekin horiek zuzentzera mugatzen ziren. Era berean, momentu horretan ikasgaia gidatzen zegoen irakasleak berak ere, hitza gehien bat mutilei ematen zien.
Egoera honetan ohartu bezain laster, nire buruarekin bakarrizketa bat izan nuen: Eskola eremu osoan,  ze parte hartze eremu dute neskek? Pasilloak agian? Komunak? Ez patioan ez gelan, ez da ahalbidetzen hauen jarrera aktiba.
Hortaz, guk hezitzaile legez, zer egin behar dugu? Argi dago eremuak sortu behar direla, nesken jarrera aktiboak sustatzeko eta beraien iritzi eta parte hartzea ahalbidetzeko. Orain arteko ohiturak eta errutinak apurtzen joan beharko gara, errealitate berriak eraikitzeko. Parte hartzean, hitza hartzen dugulako, eta gurea den boterea berreskuratu. Ahaldundu hain zuzen ere.










Pasan urteetako post-en artean, hau hautatu dut. Asko gustatu zait eskainitako enfokea, baina gainera egindako ekarpenak, batzuk ez nituen ezagutzen eta interesgarriak iruditu zaizkit.


http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/01/parte-hartzea-eskubidea.html

J´EXISTE!!!!




Askotan entzun ohi dugu Euskal Herriko gizarteak antolamendu matriarkala zuela, baina gehienetan emakumearen boterea eta partehartzea baserrira (etxera) mugatzen zen. Eremu pribatuan norbait zireneko ilusioarekin eremu publikotik baztertuta zeuden. Existitu bai, baina etxearen barnean.

Oinordetza hau, gure errealitatean nabaria da gaur ere. Emakumearen partehartzea eremu publikoan handitu egin da, baina, oraindik gizonezkoekin konparatuta txikia da.

(Politikan emakume eta gizonen arteko partehartzearen inguruko datuak)

Ikastetxeko eremuan partaidetzaren inguruan behatu dudana horrela laburbil daiteke:
- Gehienetan, neskak oso ziur ez badaude, ez dute parte hartuko: Lotsa, autoestima baxua, nahiago dute izkutuko lana: “nik eginen dut lana, berak [mutilak] aurkeztuko du”.
- Gehienetan, mutilak batere ziur ez badaude ere, edozein unetan parte hartuko dute, edozein gairako zer esaterik dute: lotsarik ez, autoestimua altua, protagonistak dira; “lana berak [neskak] egin du, baina ikusiko duzu ze nolako aurkezpena eginen dut nik [mutilak]”.

Horrela ba, gure ikastetxeko egunerokoan, neska eta mutilen arteko partehartzea desorekatua da: mutilen partehartze denborak handiagoak dira. Eta honek, nesken inbisibiliazioa dakar. Neskek ez badute partehartzen, beraien argudioak, iritziak, ikuspuntuak, proposamenak, interesak, balorapenak, kezkak... ez ditugu ezagutuko; ez dira existituko. Mutilen ahotsak bakarrik entzuten ditugu eta beraz, aldi berean, jendartearen erdiaren pentsamoldea izkutuan geratzen da.







Beraz, neska/emakumeen parte hartzea bultzatzea derrigorrezkoa da parekidetasuna lortzeko.
Eta hor dago koxka, nola egin hau??




Honatx, ikasleen partaidetza orekatuagoa lortzeko hainbat proposamen:

-          PARTE HARTZE DENBORAK OREKATU: nesken parte hartzeak bultzatu, nesken iritziak eta kezkak agerian jarri
-          ESPAZIO FISKOAREN DISEINUA AZTERTU (klasea): neska eta mutilen espazioak orekatu (mutilak zentroa/ neskak periferia izan ez daitezen).
-          PARTE HARTZE EGOKIAK ETA DUINAK AHALBIDETU: Ikasleak parte hartzeko trebatu.



Beste urteetako sarreren artean Leire Garro-rena aukeratu dut:


Honetan, gaiaren laburpen zehatz bat aurki dezakegu. Baita ere, ONUk emakumeen partaidetza eta lidergoari buruzko txosten interesgarria (http://www.unwomen.org/es/what-we-do/leadership-and-political-participation/facts-and-figures) eta gure eskoletan neskeen partehartzea bultzatzeko hainbat estrategia proposatzen dizkigu.



Inguru hezkidetzailean erabili ahal ditugun baliabide hauek gomendatu nahi dizkizuet (DBH eta Batx):

cola cao iragarkia. “Neskek ere ahal dugu” mezuarekin

Nocilla iragarkia. Taldearen garrantzia eta taldearen barruan bai neskak eta bai mutilak ezinbestekoak dira. “Denen artean lortu dugu”

Emakumeak. Oso bideo alaia, indartsua eta motibatzailea. “you can, we can”




Hurrengo arte lagunak







2018/01/21

Gu geu zutabe, horma eta teilatu


Herrien garapenerako diskurtsoetan sakon landu omen da gai hau eta kolektibo marjinatuen errepresentazioa ahalbideratzen dutela diote, hain zuzen ere, pobreena eta emakumeena. Hala ere, askotan ikusten dugu, partaidetza zein genero ikuspuntua itxura besterik ez dela izaten. Horri buelta emateko garaian hainbat aspektu hartu behar dira aintzat: parte hartzen jakitea, ahal izatea eta nahi izatea dira ezinbesteko oinarrien artean aurkituko ditugunak. Eta partaidetza horrek, lan kolektibo bat dakar bere funtzioen baitan. Errealitate soziala modu kolektiboan eraikitzeko eta edozein proiektu aberats bilakatzeko formula da parte hartzea.

Ez da berez edo ausaz datorren zerbait, ordea. Zeregin horretan egin behar da bat. Ezaguera, trebetasunak, gaitasunak, baliabideak, motibazioa, ilusioa... eta batez ere, parte hartze hori gauzatzeko zergatiak izatea. Jendartean partaidetza gauzatzeko gero eta zailtasun handiagoekin aurkitzen gara, eta zailtasun horiek eskoletan ere erreproduzitzen dira. 

Iazko sarreren artean Olatzena hautatu dut oraingoan. Bertan hainbat baliabide aurkezteaz gainera, Herri Hezitzailearen harira ateratako partehartzea sustatzeko koadernoei egiten die erreferentzia. Nik ere esku hartean izateko aukera izan dut, eta hezkuntza formal zein ez formalean aritzen garen profesionalentzako erabilgarriak iruditzen zaizkit oso. 

Bestalde, Ane Lenizenak ere bideo, hausnarketa eta aipu interesgarriak dakartza. Tartean honako bideoak emakumeen partaidetza sozio-politikoaz gogoeta egitera garamatza


Baliabide orokorrak badira ere, jendarteko eremu anitzetan aplikatzeko moduko teoria eta pantsamenduak azaltzen dira jarraian. Irakaskuntzan ere, oinarri gisa kontuan hartzeko modukoak direla iruditzen zait niri. Goiko postean azaldutako harietatik tiraka iritsiko gara beste iturri hauetara, hogei minutuz bada ere, jendartean partaidetza parekidea eragitearen ondorioz marraztu litezkeen eskenatoki ezberdinak irudikatzera. 

Esaterako, Carmen Castrok ekonomia feministaren ikuspegian murgiltzen gaitu zoriontasunera bidean. Era berean, ekonomiaren beste eredu posible bat aurkezten digu  bigarren ikusentzunezkoan.





Inguruan behatu daitekeenez gero, gaiarekiko kezka azaltzen duten erakundeetan ere, ez da nahikoa izaten emakumeak eta gizonak egotea, ezta diskurtso ausarta edota emakumeen diskriminazioaz jabetzea ere. Horrez gain, ondo baino ezkutatuago dauden barneko muga eta ezintasunekin ere topatzen gara egunerokoan. Muga sinbolikoek eragin handia dute, eta eraikitzen dugun testuinguruan botere harremanen presentzia nabarmena izan ohi da: materialetan, edukietan, gai batzuei ematen ez zaien garrantzian, erantzukizunen banaketan, lidergoetan, rolak aldatzeari diogun beldurretan... Adibidez, publikoki genero banaketak eta oreka kuotak arretaz begiratzen badira ere, tamalez, gehiegitan gertatzen da barne-antolaketa eta erabakitze guneetan dauden lagunak eta aurpegia ematen duten horiek ez direla berdinak izaten. Alegia, kanpora begira badirudiela genero errepresentazioari garrantzia ematen zaiola, baina, lehenago aipatu bezala, itxurakerian besterik ez dela geratzen errepresentazio hori.



Badira, dena den, barnetik ere egoera irauli nahi duten eragileak, eta horretarako, euren langileen artean bilatzen duten perfila ondo definitzeaz gain, plantillan eta arduretan botere eta erabakiguneak perspektiba anitzekin bermatu nahi dituzten kolektiboak osatzen dituzte. Hortan ahalegintzen dira, eta besteak beste, hautatze prozesuetan diskriminazio positiboa egiteko irizpideak markatzen dira. Gainera, jardunak zein bilera inportanteak dinamizatu eta prestatzeko garaian talde orekatuak osatzea bilatzen da beren beregi. Ez da lan makala, baina ikuspegi feminista duen erakunde batek, barne eraldaketa bat eman nahi badu bederen, ezinbestekoa izango du halako urratsak ematea. Poliki poliki fruituak antzematen baitira. Lan egiteko moduak aldatu eta talde interesetara hobeto egokitzen direla demostratuta dago.



Emakumeok asko dugu esateko!


Partaidetza, pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta bere bitartez, eragile edo subjektu funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektibo horren etorkizunari begira. Parte-hartzea, indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Hortaz, lan tresna bat da errealitate soziala modu kolektiboan eraldatzeko eta eraikitzeko, baita garapen pertsonalerako prozesu bat ere.
 
Parte hartzea eman dadin, beharrezkoak dira hiru jarduera ildo, alegia, parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea, baina parte-hartzea garatu daitekeen ahalmen bat da. Partaidetzaren eremuan ere, sexu-genero estereotipoek hainbat muga jartzen dituzte, izan ere, hainbat esparrutan emakumeen partaidetza handitzen ari bada ere ez du esan nahi genero-ikuspegia dagoenik ezta parte-hartze aktibo bat gauzatzen denik ere.
 

Hezkuntzaren esparruan ere, neskek zailtasun handiagoak izaten dituzte eta fenomeno honek, zerikusi handia du genero sozializazioak sortzen dituen jarrera, balore eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin. Horregatik, hezitzaileak garen aldetik partaidetza parekidea eraikitzeko arazo horiek kontuan izan beharko ditugu eta estrategia berriak sustatu. Aurretik aipatutako honengatik guztiagatik, generoa eta partaidetza kontu politikoa dela ondorioztatu dezakegu, izan ere, botere-harremanetan eragin zuzena baitute. Horrek gatazka eta boterea modu aktiboan maneiatzera bideratu behar gaitu, non desorekak identifikatuko diren guztien protagonimoa onartzeko.
 
 
Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatutako aspektu interesgarri gisa honakoa azpimarratu nahiko nuke. Hezkuntzaren lanbidea orokorrean emakumeek osatutakoa bada ere, zuzendaritza karguetan gizonen partaidetza da nagusi. Emakumeak gehiago ikasgeletan gaude bulegoetan baino. Horrela aditzera ematen du Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministerioari atxikita dagoen Emakumearen erankundeak argitaratutako txostenak. Lehen eta bigarren hezkuntzan emakumeak gehiengoa izanda ere, %45ak soilik osatzen ditu zuzendaritza lanpostuak. Gainera, hezkuntzako mailan gora egin ahala emakumeen errepresentazioa eta partaidetza eskasagoa da.
Gehiengoa gara irakaskuntzan dihardugunak eta etorkizun hurbil batean horrela ere izango delakoan nago, izan ere, Emakundek argitarautako "Zifrak" txostenean berresten dira datu horiek. Gauzak honela, partaidetza eta generoa badira elkarri lotutako bi kontzeptu. Zenbait eremutan emakumeen partaidetza handiagoa bada ere, hezkuntzarena kasu, ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik.



Horrela aipatzen du ere Jone Martinez Palacios ikerlariak emakumeak eta politika gaiaren inguruko elkarrizketa honetan. "Parte hartze handiagoak ez dakar berez genero hausturarik". Ildo beretik, Gipuzkoako Foru Aldundian gauzatutako Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako prozesuaren bideo hau partekatu nahiko nuke interesgarria iruditu baitzait.






Hortaz, emakumeen presentziak partaidetza bermatzen ez duelaren idea gogora ekartzen duelako beste edizioetako post-en artean Maite-ren "Emakumeen parte hartzea kolokan?" izenekoa aukeratu dut. Gainera, bere testigantza pertsonalarekin egindako ekarpen ausarta eskertu nahiko nuke. Emakumeok partaidetzarako izaten ditugun zailtasun eta erresistentziak agerian uzteaz gain, bestelako parte hartze estrategiak beharrezkoak direla erakusten duelako. Tamalez, emakume ugari parte hartze aktiboa burutzerakoan horrelako esperientziak bizi ohi baititugu.  
 
 



Ez da nahikoa beraz, emakumeak egotea edota diskriminazioaz ohartzea, baizik eta partaidetzarako dauden zailtasunez ohartzea litzateke lehenengo urratsa eta bestelako partaidetza bat eraikitzea, non guztien ahotsak atera eta entzuteko estrategia egokiak erabili behar diren, desorekak identifikatuz eta guztien protagonismoa onartuz.

Horregatik, inguru hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen honako baliabide hauek gomendatu nahiko nituzke:

 
Lehenengo biak emakumeen parte hartze sozial eta politikorako baliagarriak diren bitartean, azkena proposamen didaktikoa da. Proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromezua hartzeko eta prozesuaz gozatzeko proposamen didaktiko egokia biltzen du.  



 
 




 


 
 

ZUZENTASUNEZ BETERIKO MUNDUA




Ez dakit lar baikorra naizen… baina nire ingurunean, herri mailan, mugimendu sozialetan… emakumezkoen partaidetza gora egin duela uste dut, herrian gutxienez hori hautematen dut, hori da nik jasotzen dudan errealitatea… Herrian emakumeok soilik mugitzen garela ematen du… Agian hori da gizonen erronka… mugitzea, plazaratzea, adieraztea… mundo bidezkoago batean bizi nahi badute behintzat. Emakumeok argi daukagu zein den gure bidea, aldarrikatzea, eta aldarrikatzea… era batera zein bestera… Mugimendu bakezale eta parekide hau nor gelditzerik ez dago!!!

 

Aurreko post bat aukeratzekotan Maiterena aukeratuko nuke. Berarekin ere bat egiten dudalako, emakume parte hartzaile gehiago egoteak, bai politikan, ikusentzunezkoetan, enpresetan…, errealitatea aldatzerik ez dakarrela nahitaez. Emakumearen partaidetza ez du zertan eraldatzailea izan behar… Hain zuzen ere, hori da gaur egun gertatzen dena… Emakume gehiago poteredun lekuetan egon daitezke, baina gizonezkoen politikak, arauak, irizpideak… jarraitzen dituzte, emakumeen aurkakoak badira ere. Horrela direlako, eta heurek ere horrela barneratu dituztenez, zertarako aldatu…?


Orain dela gutxi albisteetan irakurria dut, emakumeek boterea dutenean ere, gauzak berdin jarraitu dezaten izateko dela, eta horraino ailegatu badira, horrexegatik dela, eraldatzaileak ez direlako. Horrela, eta ildo horri jarraituta, emakume politikarien artean, eskuineko partiduetan emakume gehiago boteredunak ziren. Berriz sker partiduetako emakume politikariek nekez lortuko zuten boterea, azken hauek eraldatzaileak direlako…
machismo: 8 pasos para quitartelo de encima-9788416700493Hona hemen Barbijaputari egindako elkarrizketa bat, non eskuineko eta ezkerreko partiduetako emakumeez dihardu. Horretaz gain bere liburu berriaren aurkezpena eta bere liburuaren promozioa.



“Autoputeo” liburu honetan, gizonezko zein emakumezkoei zuzenduta dagoena, norberak dauzkan sinimenak, eta pribilegioak,berrikusi eta galduz gero, jendarte parekide eta bidezkoago baten alde aritukozarela azpimarratzen du.Kontzientziak astindu nahi ditu…

Beraz emakumeen partaidetza gora egin duen arren, boterea duten emakumeek parte hartu bai, bai aldaketarik ez lortzeko… Gauzak dauden moduan uzteko… Hori batetik eta bestetik eroso ez bagaude nekez parte hartuko dugu…


Artikulo honetan, agerian jartzen dira, emakumezkoen erresistentziak gizonezkoen eredua jarraitzen duten  programa horietara joateko gogo falta… https://www.berria.eus/paperekoa/2273/037/002/2017-12-19/eitbk_ez_duela_begira_kodea_betetzen_azaldu_dute_legebiltzarrean.htm Horrelako formatoak, azken boladan ohikoenak gainera, deserosoak, mehatzaileak, oihuz beterikoak, eta gizonezkoen “eta ni gehiago” jarraitzen dituztenak…
Nire ustez, gizonezkoen artetik erresistentzia horiek alderatu arte edota heuren pribilegioei uko egin arte, emakueentzat gaitza izango da parte hartzea. Gizonezkoek eredu propio horretan eroso daudelako, eta ez dute itzalik egingo dien inor… Eta gerezpean uzten dituen emakumerik, agertzen bada, berehala bere itxurarekin, bere jarrerarekiko kritikak… entzun beharko ditu.
Ingurune hezkidetzaile batean, funtsezkoa iruditzen zaidan baliabide bat irakesleri hezkidetzailea da. Hezkidetzailea den hezitzailea, emakumeak ahalduntzen eta gizonezkoen pribilegioak kolokan eta deusestatzeko saiakerak egingo dituelako. Ereduak behar ditugu, nonnahi eta ugari!! Horretarako formakuntza, formakuntza, eta formakuntza beharrezkoa ikusten dut. Legeak ezagutzeko, hauek egikaritutzeko eta dauden baliabideak, gidak, unitate didaktikoak… erabiliak izan daitezen…