2018/11/05

GENERO INDARKERIA NOIZ ARTE?




Gogorra egunerokotasunean
Emakumeen kontrako indarkeria
Neska-mutilak hezi behar ditugu
Estigma honen kontra
denok bateRa  
Oztopoak gaindituz

Ikasi egiten da 
Normala bihurtu arte 
Datozen gazteek 
Aldatu behar dute egoera 
aRdura guztiona dela
Konturatu behar gara
Emakumeen kontrako indarkeria
guRe gizartetik  desagertzea
Izan behar da helburu 
Aurrera emakumeak|


"Genero indarkeria ikasten da", nik uste dut denok ados gaudela eta urteetan errepikatzen diren estereotipoak agerian daude. Ikusitako bideoak ere, agerian uzten du. 
Nere ustez gaur egun gazteen portaeran eragina handia izaten ari da bai abestiek, bai telebistako filmek.
Abesti batzuk dituzten letrak oso kaltegarriak izaten ari dira. Abesti hauetan neskak beti ahulak; zintzoak ;mutilaren zai azaltzen dira; gustatzen zaizkien mutilak, gaiztoak, indartsuak, dirudunak, kontrolatzaileak...... Filmeetan ere, azaltzen diren ereduak antzekoak dira.
Gure ikasleekin abestien letrak aztertu behar ditugu, mezua mahai gainean jarri behar dugu eta eztabaida sortu behar dugu. Gure ikasleak kritikoak izan behar dira, aipatzen diren egoerekin.

Enlaze honetan Irantzu Varela elkarrizketatzen dute TV3CAT-n eta oso interesgarria iruditu zitzaidan.
Programa osoa dago eta bere elkarrizket 2:00:23 an hasten da eta 2:54:00an bukarzen da.

http://www.ccma.cat/tv3/alacarta/preguntes-frequents/preguntes-frequents-que-es-el-feminisme/video/5793026/

Bideo honetan indarkeriaren eredu pilo bat daude. Harrigarria eta unkigarria iruditu zait bideo. 17 urteko neska batek egindakoa.





Eta atal honi bukaera emateko Bebe-ren abestia





Beste urtetako sarreratik Eider Oleagarena aukeratu dut ASKE IZAN GAITEZEN|

Bere idatzian galdera hau azaltzen da: Eta zein da gizonen papera arazo hau konpontze aldera? eta erantzuteko beste lankide baten sarrera doa.
Sarrera hauetan maskulinitate berrien beharra aipatzen da eta ni ados nago honekin.



Munduko terrorismorik haundiena


       Gizartean
       Emakumeei emakume izateagatik
egiteN
    zaiEn
indaRkeria
      bOrtitza

          Indarrak elkartuz
aski da esateko momeNtua
          Denok batera
          Aurrera pausoak emanez
       estRategia ezberdinez baliatuz
          iKasitakoa desikasten
         hEldu da
       libRe
          Izateko
                             Aukera

Esan  beharra dago genero-indarkeria ikasia dela, baina desikasi daitekeela. Lehen, emakumeek ez zuten bozkatzeko aukerarik eta orain bai, honek esan nahi du desikasi dela eta aurrera pauso bat eman dela, baina oraindik asko geratzen dira emateko. Horregatik, hezkuntzak badauka lana, denok berdintasunean heztea eta hori txiki edo gaztetatik ikastea. Horrela, hemendik aurrerako gizartea hobea izango zen genero indarkeriarik gabe, oso tristea da telesailetan ia egunero horrelako albiste penagarri bat entzutea eta. Familiek beraien etxeetan ere badute eginbeharra, umeek ikusten dutena errepikatu edo kopiatzen dutelako, horrela ikasten dute eta. Inork ez balu horrelako ezer egingo inork ez zuen ikasiko.


Aurreko urteko postak irakurri eta aztertu ostean, Irati Mendigurenek idatzitako Gerra galdua…?gustatu zait asko. Bertan bide oso egokiak eta gomendagarriak daude, gainera, amaieran, izugarrizko poesia dago.

Nire hezkuntza-esparruetan gehienbat Azaroaren 25ean lantzen da gaia hau, baina irakasle batzuek, geroz eta gehiago, ulermen testuetan honi lotutako albisteak edo testuak erabiltzen dituzte. Honela, normaltasunez lantzen da gaia, baina, beste ekintza edo tailer batzuk ere burutzen dituzte ziklo ezberdinetan, eta filmak ikusi baita.

Erronkak kontuan hartzen baditugu, badakigu nahikoak daudela baina nik batzuk aipatuko ditut:
-Ikastetxea eta familien arteko lotura.
-Sexu/genero sistema apurtzea eta aniztasun batera zabaltzea.
-Eremu guztietara zabaltzea denen inplikazioarekin.

Izaro Andres abeslariak bere Facebookean jarri zuena: Dicen que no pero sí estamos en guerra. 43 mujeres asesinadas en España por sus parejas o exparejas en lo que va de año, 971 desde 2003.

Hasta 33 menores han quedado huérfanxs, 27 niñxs han sido asesinadxs por violencia machista desde 2013.
Por lo menos 1 violación cada 8 horas.
Y después, o al principio, todo el iceberg de ideas machistas que dicen ser, a priori, inofensivas. Pues ya te digo yo a ti que NO. Ni el mínimo detalle da igual porque no está bien, porque es grave, porque es el mayor terrorismo del planeta Tierra.
Porque a nivel mundial, si eres mujer y tienes entre 15 y 45 años es más probable que te mate un hombre que te mate un cáncer.
No estamos locas.


Amaitzeko, hemen uzten dizkizuet bi abesti.

Lehena, Mafaldaren En guerra, matxismo musikalaren aurka eginiko abesti bat. 

Bigarrena, Vendettaren Pao Pao Pao abestia.


Esas alas que tú le cortabas
Pero ese pájaro al fin rompió la jaula
Y es que tus cadenas no soportaba
Y canta en libertad y le respaldan tantas
Y por fin tuvo el valor de decir basta
Mujeres que acabaron hartas,
De que tú decidas el si puede llevar falda
Hartas de tu control de tus palabras
Y ya no quiere ya no debe más sufrir
Porque decidió no callar más y resistir
Miedo que por ser mujer puede morir
Porque decidió sentirse libre y ser feliz
Nunca más calladas, tristes, invisibles
Y resiste y así va cerrando las cicatrices
Nunca más cerrando su boca ante lo que dices
Siempre empoderadas, insumisas y felices

Indarkeria matxistaren tentakuluak

Honela dio 2018ko maiatzean argitaratutako artikulu honek:


Azken urteotako datu ofizialei arreta jarriz gero, bi gauza argi ikusten ditut: alde batetik erasoen gehiengoa ez dela salatzen eta, bestetik, salaketa jartzeak ez duela erailketa ekiditen. Hona hemen azken urteotako datu eta zifra esanguratsuen bilduma txiki (baina oso adierazgarri) bat:


·    Baina, EspainiakoEstatuko etxeko eta genero indarkeriaren aurkako behatokiak indarkeria matxista kasu batzuk ez ditu kontutan hartzen. Zifra ofizialak vs. errealitatea, hemen (ere) dago gakoa. Espainiko Estatuak genero indarkeria bezala zerrendatzeko hildakoaren eta hiltzailearen artean bikote harremana egon behar dela dio. Honek esan nahi du, eraso berean gizon batek bere bikotea edo bikote ohia hiltzeaz gain, bere ama, auzokide, lagun edo koinata ere hiltzen baditu, estatistikek lehena soilik kontabilizatuko dutela.
Hala ere, “Feminicidio” izeneko webguneari esker, datu ofizialetan kontutan hartzen ez diren feminizidioak biltzen eta kontabilizatzen dira. Hitz hau, June Fernandezek eta Marcela Lagardek dioten moduan, “emakumeak emakume izateagatik bikote esparruan zein beste esparruetan sistematikoki erailak garela azpimarratzeko erabiltzen da, Estatu eta gizartearen konplizitatea eta inpunitatea salatuz”.

Hona hemen, 2018an Espainian erail dituzten emakumeen izenak, gogoan zaituztegu!

Datuak ikusita, pentsa dezakegu: zergatik ez da salatzen? Edo zergatik atzera botatzen da salaketa? Ze oztopo aurkitzen ditugu bidean? Ze hutsune daude sisteman? Euskal Herriko Emakumeon MunduMartxak adibide edo erantzun batzuk jasotzen ditu: salaketaren osteko prozesua bortitza izan ohi da; epaitegietan (ere) matxismoa agerian dago; klase egiturak edota arrazak emakumeok ditugun errekurtsoak baldintzatzen dituzte; komunikabideek egiten duten irakurketaren ondorioz erasoen ardura biktimarengan jartzen dute; agertutako (edo probokatutako) zalantzek ez dute laguntzen erantzun soziala bideratzen, e.a.

Aste honetan, Amaia Lekunberrik idatzitako artikuluak agerian uzten ditu prozesu judizialaren argi-ilunak: Euskal Herrian aurten eraildako zazpi emakumeetatik hiruk –Mbeugouk, Roxanek eta Yolandak– jarri zituzten beraien bikotekide eta hiltzaileen kontrako salaketak. Castejonen (Espainia) alaba biak hil zituen gizonaren kontra ere jarria zeukan salaketa honen bikotekide ohi bizkaitarrak, zeinari urruntze agindua ukatu zitzaion. Salaketak tartean egonik, emakume eta neskato hauen bizitza babestu eta bermatzeko eginkizunean zerk huts egin duen hausnartzeko beharra agerian jartzen dute hilketok.

Argi dago salaketa judiziala jartzeak ez duela bermatzen emakumeok babesteko bitarteko nahikoak martxan jartzea. Egoeraren argigarri izan daitezkeen hainbat adibide: La manada kasua, Magrebeko marrubiaren jornalariak, Sandra Barrenetxea, haurrek pairatutako sexu abusuen salaketa gehienak artxibatzen dira, Maguette Mbeugouren kasua...
(In)Justizia sistema patriarkalak genero arauak erreproduzitzen ditu, baita sexualitate eta plazerraren ulerkera patriarkala ere: gizonen bulkada sexuala naturalizatzea, emakumeok pairatzen ditugun eraso sexisten erantzule bihurtzea, berriz biktimizatzea, erasotzaileak gaixo mentalak bailiran hartzen ditugu (sozialki justifikatuak)…

Baina, epaitegietan egiten dena ez bada justizia… Zer da orduan justizia? Zelako justizia nahi dugu? Zer da justizia guretzat? Zein da eta nolakoa beharko zukeen izan behar, desio dugun justiziaren kontzeptua eta eredua?

Justizia ereduaren gaia alde batera utziz, indarkeria matxistaren “beste” tentakulu batzuk aipatu nahiko nituzke… Izan ere, genero indarkeria askotan izeberg gisa irudikatzen da, “goialdeabaino ikusten ez den arren, oinarri sendoa duelako azpian”.



Ezin dugu ahaztu, emakumearen "kosifikazioa", maitasun erromantikoaren mitoa eta honekin lotuta dauden mikromatxismoak ere errotuta daudela egungo gizartean.



Gai honen inguruan, June Fernandezen artikulu bat etorri zait burura. Bertan, Queer Avengers-en bideo bat komentatzen da, non esaten den ez garela laranja erdiak edo osoak, mandarinak baizik. Bikotekidea mandarinaren atal bat da, baina gehiago ditugu: lagunak, bikotekide ohiak, pisukideak, familia, zaletasunak... Atal bat kenduz gero, mundua ez da bukatzen, besteez goza dezakegu.



Gure egunerokotasunean “genero-indarkeria ikasia dela argi dago. Jaio aurretik sistema heteropatriarkalak bere tentakuluak zabaldu eta sexu-genero dikotomian banantzen gaitu, gure bizitzak baldintzatuz. Horrela, ipuinetan, telebistan edo pelikuletan izeberg-aren oinarrian dauden “tresna” asko naturaltzat hartu eta barneratzen ditugu. Sexismoan hezten gaituzte eta maitasun erromantikoaren eredua aitzaki hartuta, indarkeria sinbolikoa, psikologikoa, fisikoa eta sexuala jasaten dugu. Akaso ez da “normala” izan “aguantatzea”??

Baina, eskerrak, genero indarkeria ikasia denetik, desikazi dezakegula!


Genero-indarkeria kulturala, estrukturala eta ideologikoa den heinean… hona hemen osatu dudan akrostikoa:
sexu-Genero
                  Estereotipoak
                     oiNarri ikusezinean,
          Erailketa
                ageRiko tontorrean,
                                      matxismOaren eraikuntza gizartean errotuta
                    Izeberg gisa.
BaiNa
                  honDoratuko dugu,
                        Ahizpatasunetik
                saReak osatuz,
                  Kolektiboki,
                               Emakumeok* sistema
heteropatriaRkalari        
    aurre egIngo diogu
                                                               Autodefentsa feminista gure arma delarik


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-etatik Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoa aukeratuko nuke. Sakona iruditzen zait, arlo asko jorratzen ditu… Bereziki gauza hauek gustatu zaizkit:
  • Gerrarekin egiten duen erlazioa. Izan ere, mugimendu feministan askotan aipatzen dugu “es una guerra” esaldia.
  • Indarkeria matxistaren definizioa jendarteratzen bakarrik lan dexente dugula aurretik.
  • Indarkeria eraikitzen den bezala, deseraikitzeko aukera mahai gainean jarri behar dugula. Errealitateaz jabetu, kontzientziak astindu, indarkeria mota oro azaleratu, salatu…
  • Hezkidetza eskolan soilik jorratuta nekez aterako diogula behar besteko zukua erronkari. Eskola komunitate osoaren parte hartze eta inplikazioa berebizikoa dela zeregin honetan.
  • Eskoletan dagoen jendearen inplikazio, dedikazio eta gogo mailak eragiten duela guzti honetan.
  • Azkenik, borroka txikiekin gauza handiak lortu ditugula historian zehar.
Ez dakit Hezkuntzan gai hau zenbateraino lantzen den edo ez lantzearen arrazoiak zeintzuk diren baina, gazteago nintzeneko garaiak gogoratuz eta gaur egungo gazteen artean egindako ikerketen ondorioak ikusita, hezkuntza esparruetan gai hau oso gutxi lantzen dela esango nuke. Momentu puntualetan “fokalizatzen” dela uste dut; azaroaren 25ean edo martxoaren 8an, adibidez. Baina lanketa, egunero egin beharrekoa da…

Hau guztia nire (gure) eremu hezitzailean lantzeko erronkak asko dira. Ikusita gazteen (eta ez hain gazteen) egoera edo pertzepzioa, kontzientziazio lan mordoa daukagula aurretik iruditzen zait. Izeberg-aren estruktura ulertu dezatela, egunerokotasunean bizitzen dituzten mikromatxismoetaz ohartu daitezela, orain arte ikasitakoa zalantzan jarri dezatela…

Jarduera-ildo bezala, autodefentsa feminista ikastaro bat nahitaezkoa ikusten dut DBHko ikasleentzat. Eta, nerabe diren heinean, ligatzeko ereduei buruz hausnartzea ere beharrezkoa ikusten dut, beraien arteko harremanak nolakoak diren aztertu dezatela, “ligoteo sanoa” sustatuz.



Aipatzekoa da ere, guzti honen aurrean, agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa dela.

Bukatzeko, Pamela Palenciano Jodarren “No solo duelen los golpes” monologoa konpartitzea gustatuko litzaidake. Oker baldin ez banago, monologoa bereziki DBHko ikasleei zuzenduta dago, nahiz eta denoi ondo datorkigu ikustea. Badakit apur bat luzetxoa dela, baina ikusteak merezi du!


 Ondo izan!

GENERO INDARKERIA

Hona hemen nik osatutako akrostikoa:

Guztiok
Elkarrekin,
Nerabe zein
hEldu,
bateRa
bOrrokatu.

Injustizia
hoNi
helDu
sustrAietatik,
luRra erein,
zuhaitzaK loratu,
Ekin,
tiRa,
Indarra egin,
Aurre egin!


Genero indarkeria ikasia dela frogatzeko, honako bideoa benetan interesgarria iruditu zait. Izan ere, bertan hainbat egoera ageri dira eta haurrak beti berarentzat eredu direnen (gurasoen, irakaslearen, telebista-saioren bateko protagonistaren, begiralearen...) jarrerak imitatzen eta, beraz, ikasten dituela ikusi daiteke. Adibidez, eszena batean aita amari oihuka ageri da, eta zer egiten du umeak? Noski, egoera hori normaltzat hartu, ikasi eta, ondorioz, berak ere amari oihu egiten dio.

Genero indarkeria ikasi daitekeen moduan, DESIKASI ere egin daiteke, baina horretarako, lanketa handi bat egin beharra dago pertsona horrekin, ez baita batere erraza norbaiti beste baten gainean gehiago delaren ustea kentzea.

Benetan interesgarria iruditu zait pasa den urtean Patricia Oregik argitaraturiko posta. Izan ere, genero indarkeriari buruzko informazio xehea plazaratzen digu, adibide ugari emanez. Merezi du irakurtzeak!

Uste dut hezkuntza-esparru guztian landu beharreko gaia dela honakoa, baina zoritxarrez, urtean ordu gutxi batzuk baino ez zaizkio eskaintzen. Zoragarria litzateke ikasleek tresna ezberdinak izatea egoera horiek identifikatu eta aurre egiteko!

Generoa baino, gen eroak aldarrikatu


Gure artean dela
Ezin ukatu
Noren errua den ordea
Ezin omen jakin
eRrepikatzen gaude
Orain eta lehen

Indarrak batuta
Nortasuna irabazi, geroa aldatu
Dakigunetik abiatuta
Aldaketak abiarazi
eRraietara joan, dena erreaz
Kea bilakatu
Elkarlanaren bidez
iRaultza martxan jarri
Ikasten gaude eta
hAzia erein dugu jada


Genero indarkeria ikasia dela argi dagoela uste dut, baina lupa behar da hau egunerokotasunean ikusteko. Antropologia Sozial eta Kulturaletik natorren heinean, kultura ezberdinen ikerketa eta behaketak horixe bera erakutsi dit: gizaki guztiok ditugula modu ezberdinak egoera antzekoei erantzuteko. Hala nola, goseari, etxebizitzari, mundua ikusteko moduari eta horrela, gizakiok egiten ditugun gauza orok forma ezberdinak ditu kulturaren arabera eta nola ez, emakume eta gizonen arteko antolakuntza ere ez da aparte geratzen. Beste kulturei begiratzen badiegu, zein gure kultura propioari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu, inongo zalantzarik gabe, forma ezberdinak hartu dituela genero sistemak.

Jo dezagun abibidez gure aitona-amonen garaira, egin dezagun errepaso historiko bat. Gure amona 9 urterekin hasi zen gaixo zuen aitona zaintzen, oso gazte ezkondu zen eta bere senarraren baserrira joan zen bizitzera, ez du inoiz lan ordaindurik izan eta bera izan da seme-alaben arduradun ia nagusia. Hau zen orduan normala, hau uste zen zela emakumeek naturalki egiten zutena, zaintza, ordaindu gabeko lana eta ikasketarik egin gabeko bizitza. Urteak aurrera joan diren heinen ordea, ikusi dugu bikotetasuna eta zaintza bizitzeko modu ezberdinak daudela eta bi belaunaldi geroago, gure inguruan, oso arraroa da “normaz” emakumea senarraren etxera bizitzera joatea, baita ezkontzea bera ere, zalantzan jarri dugun instituzio bilakatu delarik. Honek erakusten digu, genero sistema moldagarria dela eta genero indarkeriaren panorama ere aldatu daitekeela. Ikasia izango ez balitz, nola ba aldagarria izan?

Nire hezkuntza esparruan, batez ere nerabeekin tailer ezberdinak egiten gaude, autodefentsa feminista, maitasun erromantikoa eta abar. Honekin denarekin, ikusi nahi duguna zera da, “naturaltzat” jotzen ditugun gauzatxo txiki guzti hoiek moldatu daitezkeela eta libreago egin gaitezkeela. Normaltasunetik atera eta hazi bilakatu gaitezke, gogorra izan daitekeen arren, presio sozialarengatik!



Asko gustatu zait Artaldetik AT-en posta, nagusiki, aspaldian galduta nuen bideo bat berriro ikusi dudalako eta nire iritziz ere oso argi uzten duelako genero arteko “ezberdintasuna” ikasia dela. Asko gustatu zait ere izeberga, eskerrikasko beraz! 

Hemen gaineratzen dizuet abesti zoragarri bat, La Otra bakarlariarena da eta kanta honetan, maitasuna bizitzeko modua ere aldatu daitekeela erakusten digu! 


Genero indarkeria. Denon ardura!







Zuen ekarpenak irakurri ondoren, gutxi dut gehitzeko. Argi dago genero-indarkeria ikasia dela, ez dela naturala. Emakume eta gizonen artean dagoen botere harreman desorekatuan edo hierarkizazioan dago oinarria. Hau horrela, emakumeak emakumeak izanagatik soilik sufritzen eta jasaten du edozein motako indarkeria.

"Ahora o nunca" bideoak argi eta garbi uzten du genero- indarkeria ez dela soilik fisikoa, eta haurtzarotik ikasten dela. Ohikoa da, emakumeak txikitatik honelakoak entzutea:
      
          "ez kezkatu, mutilek lurrera botatzen bazaituzte, gustoko zaituztelako da"
          "ez jolastu hain basati, mutila dirudizu"
          "andereinoek ez dute oihukatzen, ixildu zaitez"
          "zein guapa, ilea primeran orrazturik"
          .....
          .....
          "ez nazazu utzi edo erokeria bat egingo dut"
          "ez nazazu utzi edo hil egingo zaitut"


Pasa den urteko post hau aukeratu dut, ez dut denbora hartu iazko guztiak irakurtzeko, eta hau oso konpletoa iruditu zait.




Ez dakit zein neurritan lantzen den hezkuntza-eremuan gai hau. Gure haurreskolan (0-3 adin tartea) ez dugu honi buruz ezertxo ere landu, ezta familiekin ere.
Nire alabaren eskolan, dagoeneko eskolako ziklo guztiak Azaroaren 25a prestatzen ari dira. Haurrekin mailaren arabera ariketa edo ikasgai ezberdinak garatzen dituzte, eta egun horretan ikustarazten da emaitza. Honez gain, Familiei "guraso eskola" batzuk eskeintzen zaizkie urte guztian zehar hezkidetzaren inguruan.
Ez da nahikoa, jakin badakigu, baina tantaz tanta lortuko dugu, basakeriarekin amaitzea!


aste ona izan,

Maria.

JABEKUNTZA HELBURU


                                                                           Gogorra  da
                         irEnsteko zaila benetan
gizo Nak eta emakumeak
genero Estereotipoz beteta
emakumeen auRkako-indarkeria
err Otuta gure gizartean


I zeberg-a apurtzeko
              pertsoNak berdintasunean hezi
             Dikotomia apurtuz
     ikAsia dena desikasteko
      estRategiak landuz
miKromatxismoei adi
     Erantzuteko prest beti
                  maitasun erRomantikoaren mitoa apurtuz
kontz I entziatzea
jabekuntzA  helburu

Lehenengo aldiz genero-indarkeria emakumeen %35i eragiten diola irakurtzean atzera egin behar duzu berriz ere  zifra begiratzeko.  Hirutik bat. Gure gizarteak eramaten duen zama handi hau gainetik kendu behar dugu lehenbaitlehen.  Gauza asko ditugu egiteko: politikariek, familiek, hezitzaileok, publizitateak, hedabideak…  Emakumea izateagatik jasotako biolentzia hau bistaratzea ezinbestekoa dugu.  Hori da niretzako eman behar dugun lehenengo pausua.

Erraza da identifikatzea izeberg honetan agertzen den muturreko indarkeria. Gizarte mailan gutxi batzuk ausartuko dira indarkeria mota hau defendatzen. Baina izeberg horren beheko aldean dagoena gizartean errotuta eta naturalizatuta  dago. Hau da bistaratu behar duguna, gure bizitzako parte bat delako kontzientzia hartu aldatzen joateko, desikasteko eta, ahal bada, desirakasteko.

Hemen indarkeriaren izeberg-a oso modu errazean azalduta, Pepa eta Peperen istorioaren bitartez.




Indarkeria sinbolikoaren oinarri dira sexu-genero estereotipoak.  Gizarteratze prozesuan barneratu ditugun dikotomia sexistak birpasatu beharko ditugu eta eredu berriak eman beharko ditugu dikotomiarekin bukatzeko eta  maskulinitate eta feminitate  berriak eraikitzeko.


Mikromatxismoei aurre egiteko gure inguruan kontzientzia landu beharko dugu lehenengo. Bikotea, lagunak, familia, lankideak, fruta saltzaileak…lan asko daukagu aurretik.  Jarak aurreko ikasturteko post-ean esaten duenarekin  ados nago, “ekintza batek  erantzun bat” .

Hurrengo linkean agertzen den bideoa ere oso interesgarria da. New Yorken grabatu zen. Aktore bat 10 orduz egon zen kaletik ibiltzen.  Itxura batean, orain Internet bidez mehatxuak jasotzen ari da bideoan agertzen den aktore hori.


Blogean trasteatzen ikusi dudan bideo batean mikromatxismoa utilitarioaren kontzeptua agertzen da.  Berehala gogoratu naiz “Dena ez dago barne” web orrialdearekin. Bertan etxeko lan guztien zerrenda egin eta gero faktura aurkeztu diezaiokezu dagokionari. 


Aurreko edizioetako post honetan Alasnek oso ondo azaltzen du aste honetan landutakoa. 



 “Genero-indarkeria ikasia dela” frogatzeko  adibide  dugu  neskei gaur egun jaio eta berehala  jartzen zaizkien belarritakoak . Hori familiaren barruan ematen da. Alaba, neska delako, bi hilabete dituela egiten dizkiote belarrietan zuloak, neska dela adierazteko. Inguruko denek, ezagunak eta ezezagunak zure sexuari dagokion bezala tratatzeko. Zalantzarik ez egoteko.  Guk argi geneukan gure alabari ez genizkiola jarriko eta horrek hainbat eztabaidak sortu ditu familian eta lagun batzuen artean ere.  “Zehaztugabetasuna ezinegon” artikuluan ondo azaltzen dute egoera.




Hezkuntza-esparruan ditugun ERRONKAK asko dira.  Nire ustez hauek dira garrantzitsuenak:

  • Eskola komunitate osoa  konstzientzia garatu behar du eta ingurua aztertzeko gaitasuna garatu behar du.

  • Ikasleen arteko berdintasuneko harremanak sortu behar ditugu: neska eta mutilen arteko potere harremanak deseraikiz. Jarrerei erreparatuz, adimen emozionala landuz eta  ahalduntzeko ikasketa egoerak planteatuz.  

  • Gatazken tansformazioa baketsurako ikasketa egoerak sortu indarkeria zentzu gabetzeko.

  • Edukien bitartez emakume eredu ezberdinak eskaini behar dira.

  • Espazioen okupazioari erreparatu behar diogu.

  • Familia eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu.