2020/10/16

XXI. MENDEARI AURRE EGITEN !!!

 

Era digitalari gainbegirada botata erraz ikusi ahal da gizartean dagoen matxismoa errepikatu egiten dela teknologia berrietan, hala nola,  bideojokoak eta sare sozialetan. Sexismoa islatzen ari da bertan, batez ere nerabeen artean, azpian dauden jarrerak eta estereotipoak ikusita.

Intimitatea extimitatera pasa da. Gero eta egoera pertsonalago eta barnekoagoak adierazten dira profiletan. Horrek arriskuak dakartza, eta berriro ere zibereraso gehien jasotzen duena emakumea da eta eraso horien normaltasunak harritu egin nau.

Era berean, oso diskurtso eraldatzaile eta alternatiboak badaudela ere konturatu naiz. Gero eta neska gehiago ikusten ditut sarean matxismoaren kontrako mezuekin. Aldaketa egon badago. Youtuberren artean ere, espazio alternatiboak sortzen ari dira, eta bestelako erresistentzia batzuk daude, ziberaktibismo hezkidetzailea ematen ari da zorionez.

Beste aldetik, aipatu nahi dut emakumeon domenu digitala oraindik %25era ez dela heltzen. Gizonen mundua ote da? Honetan lan handia egiteke dago. Hori ere gure lekua  bada eta lortu behar dugu.

STEAM emakumeak eta proaktiboak gara. Inguruan bagaude hainbat eta hainbat emakume ikertzaile, akademiko edo aditu kalitatezko lana egiten dugunok, ikusgarritasun gutxirekin ordea. Ohikoa da emakumeak azpi-errepresentatuta egotea (konferentziak, kongresuak, mahai-inguruak…).

Hezkuntzak esku hartze garrantzitsua dauka eman behar diren  aldaketetan: estereotipoak apurtuz, aukerak gehituz eta emakumeon proaktibitatea bultzatuz, eta horretan gabiltza.






2020/10/15

SAREA OKUPATZERA GOAZ!

    Jakina denez, egun sare sozialetara lotuta bizi gara; uneoro gaude txiokatzen, sarrerak igotzen, argazkiak etab. Hala ere, gehien bat harremanetarako, informaziorako edota komunikaziorako erabiltzen ditugu (HIKT). Gainera, gazteek sare sozialetan jendartean dagoen matxismoa erreproduzitu egin ohi dute (nesken aurkako ziberindarkeria, maitasun erromantikoaren mitoa normalizatu, mendekotasun-harremanak hedatu etab.).

    Hezkuntzari dagokionez, agerikoa da hezitzaileok batez ere, emakumezkook, jarrera teknoezeptikoak izan ohi ditugu, baina, teknologian murgilduta dagoen gizartean gauden heinean, gure gaitasun digitala garatu beharra daukagu. Gainera, teknologiek asko dute hezkuntzari nahiz emakumeoi eskaintzeko. Izan ere, teknologia ere ezagutza zabaltzeko edota jakin-mina asetzeko aukera eskaintzen du (TAC). Horren harira, miresten dut Lorena Fernandez-en Inspirasteam proiektua neskak eremu digitalera erakartzeko. Izan ere, teknologia gizon zuriez osatuta dago, beste hainbat eremu bezala teknologia ere gizonek bereganatu dute. Hori dela eta, irtenbide bakarra SAREA OKUPATZEA DA!

    Bestetik, nabarmendu nahiko nuke orain arte niretzat ezezaguna izan den terminoa: ziberfeminismoa. Nire iritziz, praktika ziberfeminista emateko erronka handia daukagu aurretik. Horretarako, emakumeon ahalduntzea eta parte-hartzea sareetan bultzatu beharko litzatekeen (TEP). Nola? ziberaktibista hezkidetzaileak izaten adibidez, aktibistak bai espazio publikoan baita sarean ere. Azkenik, teknologia TEP erabilera emanez, emakumeon ahalduntzea eta gizartean parte-hartzea bultzazen du, gizartean ematen diren bidegabekerien aurka borrokatzeko. Oro har, sare sozialen erabilera egokia emanez gero, aukera anitzak dituzte gu pertsona gisa aberasteko eta nola ez, emakumeok gizonezkoen itzalpean egoteari uzteko.

    Laburbilduz, sistema patriarkal batean bizi garen aldetik, emakumeok kaleak bereganatu behar izateaz gainera, espazio digitala ere okupatu behar dugu. Modu horretan, emakumeok teknoezeptikoak izateari utzi behar diogu, teknologia edota sare sozialetan ahaldunduz.


    EMAKUMEOK SAREA OKUPATZERA GOAZ!


 

2020/10/14

Montse Garciaren aurkezpena ( bazen garaia)

 Kaixo guztioi!

Montse garcía nauzue, Laudiokoa. Gasteizko IPI Samaniegoko irakaslea naiz (ingelesekoa hain zuzen ere) eta aurten hezkidetza arduraduna ere bai. hau da hemen egoteko arrazoi bat baina ez bakarra.

Gure ikastetxeko ikasleen aniztasuna aberastasun eta indargune gisa ikusten dut. Baina aldi berean, askoz nabarmenagoak dira ikasleen arteko desberdintasun sozialak eta kulturalak. Ondorioz, sortzen diren gatazkak askoz konplexuagoak dira konpontzeko ( eta aurten tutore izanda, are gehiago eta hurbilago ikusten dut). Hori da hemen egoteko bigarren arrazoia: Ziur nago zuen artean behar ditudan erantzunak eta laguntza topatuko ditudala.


Ezin dut kolore bakar bat aukeratu. Berdea eta morea dira gehien gustatzen zaizkidan koloreak.

Berdea, natura eta lasaitasunarekin lotzen baitut.

Eta morea, ez dakit zergaitik baina ondo eta alai sentiarazten nau.



Animalia izango banintz, txakur lasai bat izango nintzateke; zure alboan eserita (edo lo) egun osoa pasatzen duenetariko bat.



Hemen uzten dizuet nire abesti maitatuenetariko bat entzuteko linka ( edo saiatu naiz egiten): Tracy Chapmanen "Behind the Wall". Azaroaren 25 "ospatzeko" eguna aukera daukadanean ingeleseko klasean, hau erabiltzen dut.





2020/10/13

Berandu Baina!

Kaixo Alaitz naiz. 

Azkena naizela uste dut.. Baina banoa.

Lezamarra naiz.

Irakaskuntzan hainbat urte eman ditut,  baina azken urteak HH n ibilitakoa. Aurten hezkidetzako proiektuan sartu gara eta nik hartu dut horren ardura. Hau dela eta, izan dut ikastaro honen berri, eta berehala apuntatzea erabaki nuen. Lagungarria izango zaidalako. 

Era berean nire herriko zinegotzia ere banaiz, eta emakume eta politika uztartzeko ere erabilgarria izango dudala uste dut. Berdintasun arloan aldaketak eman behar direlako ere. 

Eta azkenik ama ere banaiz eta nire alabaren eskolan ere desikastea asko egin behar dela uste dut, eta horretan nabil Kontseilu eskolarrean eragiten saiatzen. 

Nire lagunek alaia, positiboa eta jendea entzuten dudala esaten dute,eta nahiko zuzena, naizela. 

Uste dut batzuetan gauzak lar pertsonal hartzen ditudala, eta batzuetan arazo gutxiago izango nituela ixilik geldituko banitz... Baina ezin dut ixilik gelditu egoera batzuen aurrean.

Zapalkuntzak nahiko txarto daroadaz eta nahiko txarto daroat jendea uste duena bera dela munduko erdigunea eta besteak berdin zaiena... Enpatia gutxiko jendea ez zait gustatzen. 

Sortutako taldea ziur nago polita izango dela, edukiarekiko sentsibilitatea dugulako guztiak. Eta nahiko anitza dela iruditzen zait. Aniztasun horrek denak zerbait ikasteko baliogarria izango dela, eta desikasteko, iruditzen zait. 

JAKINTZA, KONTZIENTZIA IZATEA ETA KULTURA  aske egiten zituena dela uste dut, baina beti zerbait ikasteko dugula kontutan hartuta. Ikuspegi horrekin eta kementsu izaten lortzen dira gauzak . Norbera  eta taldean ekinez lortzen direla aldaketak. 

Pipiren fans a naiz 😆😆, bere garaian iraultzailea izan zen eta gaur eguneko estereotipo ekin apurtzen du. Animali bat izatekotan, ahuntza izango nintzen ala sugandila.

Kolorea Morea edo eta nire alabak esaten duen bezala, Ortzadar kolorea dira gustokoenak.Emakumea eta aniztasuna adierazten dutelako.

nire abestia




                    Azken egunetan bideo hau bidali didate eta zuekin konpartitu nahiko nuke. 





#Alaitz #Aurkezpena


Iepa!!!!!!!!

 

Azkenean... Lortuot!!!!!!
 

Egun on!

 

Aurretik komentatu banizuen ere, atzera aipatuko dut. Lehen hezkuntzako Gorputz hezkuntzako irakaslea naiz eta oso pozik nago lanpostu horretan, momentuz behintzat. Feedback handia ematen didate ikasleek. Haien joera naturalean, jolasean, hazten ikusten baititut.

Orain dela urte batzuk, adimen emozionalak konkistatu ninduen. Eta horri esker gaur egun aukeratu behar badut kolore bat, energia edo berotasuna ematen didan kolorea aukeratuko nuke. Horrek ez du esan nahi urdinaz edo grisaz jantziko ez naizenik hausnarketen ostean.

Askatasuna, autonomia eta koherentzia badira hiru kontzeptu behatzen ditudanak nire garapenean, baina nire bat-batekotasunak ez die ni momenturo laguntzen  uzten.

Nire premia handi bat ez bada bakarra teknologia berria da. Espero dut ikastaro honetan pausuz pausu oztopo teknologikoak gaintzea. 






2020/10/12

Mariely hezkidetzaile


    Hemen uzten dizuet nire aurkezpen-bideoa. Aspaldi ez nuela bideoak grabatzeko programa erabiltzen eta argi ikusiko duzue egia dela. Abesti osoa ezin izan dut sartu, baina lasai, behean daukazue osorik disfrutatzeko aukera.



    Hezkidetzaile izaten ahalegintzen naizenetik abestien letrak aztertzen ditut. Orain dela urte gutxi batzuk Kherau talde bizkaitarreko abeslaria ezagutu eta berak kontatu zidan, nola euskal abesti tradizionalen moldaketak egiten zituzten, haietan zeuden mezu matxistak aldatuz. Horren adibide, hemen dituzue MARITXU eta O PEIO, PEIO







Tira...Banoa!

 Kaixo!!

Ba...ni Izaskun naiz, Portugaletekoa. Hemen esaten dugun bezala "portugaluja de pro".
Hiru hitzetan definituko banintz, hauek lirateke:

MAISTRA: Nahiz eta urte batzuk Eskola Publikan lanean daramatzadan, oraindik ere ordezkoa izaten jarraitzen dut eta bizitza osoan horrela jarraituko dudala uste dut. Horrek aukera eman dit eskola pila bat ezagutzeko eta lan egiteko modu asko ikusteko. Batzuk besteak baino hobeak, baina denak abesgarriak. 

    Iaz 11 urte Haur Hezkuntzan egon ondoren, musika plaza bat esleitu zidaten eta erronka handia izan zen. Aurten beste erronka handiago batekin egin dut topo. Lehen Hezkuntzako 3. mailako tutorea naiz (inoiz ez naiz egon Lehen Hezkuntzan tutore moduan) , beraz, erabateko ikasteko ikasturtea izango da.


FEMINISTA: Bizitzaren bidezidorrek , bizitza osoan zehar emakumeen* eskubideen alde borrokatu nahian, Portugaleteko Mugimendu Feministan militatzera eraman ninduten. Horrek aberastu egin nau pertsona gisa, eta azken urteotan izugarrizko esperientziak (onak eta ez hain onak) bizitzeko aukera eman dit, orain naizen izatea eragin dutenak.







PERTSONA ONA: Horrela definitzeak harrokeria dirudi, edo gatzgabekoa, baina nire bizitzan praktikatzen dudan zerbait da. Egunetik egunera hobeto egoten eta hobeto izaten saiatzen naiz, nire onerako eta nire alboan daudenerako.

Ikastaroari dagokionez, hazten jarraitzeko, ikasteko eta partekatzeko gogo handia sentitzen dut (zuen aurkezpenak irakurri ondoren, esperientzia hau zuekin partekatzeko zorte handia dudala uste dut), baina urdailean isurtzeko sentsazio oso handia ere badut. Denborarekin pasatuko zaidala uste dut.

Trivaderen abesti bat partekatzen dut zuekin. Espero dut 22 aste hauetan gizarte kutsatu honetan koherenteagoak izaten lagunduko diguten tresnak lortuko ditugula.










Eta amaitzeko nirekin doan esaldia (etxeko egongelan ere jarri dut):

"Beti daude mila ekhi hodeien atzealdean".