2018/11/19

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK, IKUSPEGI KRITIKOAREKIN


Baditugu ikastetxeetan sistematikoki urtearen zehar ospatzen diren hainbat jai eta ospakizun. Hauetako batzuk tradizioarekin lotutakoak izanik, Euskal Kulturaren izenean, prestatu eta gauzatzen ditugu benetako hausnarketa egin gabe. Esate baterako, Olentzeroren etorria.  Lehenengo edizioko Elok diona:

burutik pasa zait, hau da, ze analisa kaskarrean geratzen garen eta zer eta nola ari garen ospakizunak lantzen hezkidetzaren izenean. 

"Hariak eteten" izeneko posta asko gustatu zait: 


Garazikin bat nator, kontzinentziazio kanpainak geroz eta sarriago ditugu. Hauek laguntzen digute hariak eteten. Oso argia iruditu zait berak azaldutako mapa edo eskema non ikus dezakegu zer diren ospakizunak, zeintzuk diren egun bereziak, zeintzuk egun moreak, zeintzuk opor aurrekoak eta nola bihurtu ditzazkegun parekide...

Ikastetxeetan izan beharreko erronkak hauek izan daitezke:

  • Urtez urte antolatzen eta ospatzen ditugun festa eta jai egunen azterketa egitea.
  • Tradizioari lotutako jaiak ikuspegi kritikoz aztertzen ikasi behar dugu, ondoren ikasleei irakasteko.
  • Jai eta festa hauetan emakume eta gizonen parte hartze parekidea bultzatu, bai antolatze lanetan,bai festa bertan. Horretarako behar diren estrategiak bilatu behar ditugu.
Interesgarria iruditzen zait Marian Morenok bideo honetan azaldutakoa:
https://www.youtube.com/watch?time_continue=125&v=V54DI3sYBgo

 Ez da nahikoa curriculumetan idaztea, kontuan hartu eta egiten direnen ebidentziak behar ditugu.

Zer nolako jaiak (nahi) ditugu?


Oso ezagunak dira sistematikoki errepikatzen diren ospakizunak, egun “seinalatuak”, 24 ordutara ahazten direnak… Hala nola, martxoaren 8a, azaroaren 25a, edo hain ezagunak ez diren maiatzaren 17a edo ekainaren 28a, esaterako. Baina “egun more” hauetaz gain, badira beste ospakizun asko genero-ikuspegi barik zelebratzen direnak. Adibidez, gabonak edota inauteriak. Gabonetan, Olentzeroren irudiaz gain, opariek kezkatzen naute “gehiago”, jostailuak batez ere. Oraindik ikusten ditugu jostailu-katalogo sexistak nonahi. Orain dela egun gutxi, etxera ailegatu zait Juguettos markaren aurtengo katalogoa. Hasieran nire buruari esan nion “ez dut zabalduko badakidalako zer topatuko dudan”, baina azkenean ezin izan nion eutsi eta honakoak aurkitu nituen…

 


Ikusi dezakezuen moduan, estereotipoz beteriko jostailuak dira gehienak. Eta mozorroekin antzerako zerbait gertatzen da. Izan ere, gazte zein helduen artean, neskentzat edo emakumeontzat diren mozorroak beti sexualizatuta daude. Oraindik lan asko daukagu egiteko gai honen inguruan, “ondo pasatzeko” eta gozatzeko eredu osasuntsuagoak eta parekideak behar ditugu.


Jolas sexisten munduari lotuta, Euskal Herriko Bilgune Feministak “Hezkidetza Lau Haizetara” egitasmoan idatzitako post-ean, jostailu bat eskaini edo erosi baino lehen, ondo pentsatzeko argibide batzuk ematen ditu:
  • Ze kolore dituen
  • Esaldiren bat baldin badago, zein den
  • Zer den umeak egin behar duena jolasteko
  • Musika ateratzen bada, zein den
  • Zer ikasiko duen horretara jolasten
  • Ea neska ala mutila izateagatik eman diogun (besteari emango genioke?)


Farapi taldeak esaten duen moduan, festak herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin lotuta daude. Kultura islatzen da bertan, “ohiturak”, “tradizioak”, “betiko” kontuak… Askotan, festa giroa dela eta, eraso sexistak justifikatu egiten dira… Batzuen “ondo pasatzea” besteon atsekabea da. Badira Euskal Herrian zenbait ospakizun non emakumeak baztertu eta erasotu egiten dituzten, baita emakume horiei babesa/elkartasuna adierazten dioten edozeini ere. Adibide gisa, Irungo eta Hondarribiko alardeak ditugu. Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egin eta Hondarribikoan izan nintzen. Kolosala izan zen… lotsagarria ere… Sentsazio gazi-gozoak izan nituen, emozioz beteriko eguna izan zen…


Honen inguruan beste post bat idatzi nezakeen, baina egun horretan bizi nuena esaldi bakar batean laburbildu beharko banu, “zuen txaloak izango direlako gure indarren hauspoa” izango litzateke, Arantxa Urretabizkaiak dioen bezalaxe.

Bestalde, badago edozein jai edo ospakizuni lotuta dagoen ezinbesteko elementu bat, musika alegia. Azken urteotan, oso modan jarri den musika estiloa dugu “regetoia” (batez ere gazteen artean); sexista eta matxistatzat jotzen omen dena. Eta egia da, letra asko oso matxistak dira eta bideoklipak zer esanik ez, baina badaude beste “regetoi” ez hain ospetsu/ezagun/komertzial batzuk apurka-apurka bere lekua egiten ari direnak eta bultzatu beharko genituzkeenak. Esaterako, Chocolate Remix edo Tremenda Jauría.


Izan ere, sexismoa eta matxismoa aspalditik talde oso ospetsuen abestietan egon da, baina ez gara konturatu edo ez dugu letra horietan erreparatu. Gogora datozkit The Police-en “Every breathe you take”, Amaral-en “Sin ti no soy nada”, Malú-ren “Toda” edo The Beatles-en “Run for your life” abestiak… Hona hemen, The Police taldearen letra zati bat gazteleratuta; ezaguna egiten al zaizue?

Cada aliento que tomes,
cada movimiento que hagas,
cada atadura que rompas, cada paso que des,
te estaré vigilando.
Todos y cada uno de los días,
y cada palabra que digas,
cada juego que juegues, cada noche que te quedes,
te estaré vigilando.
Oh, ¿no puedes ver
que tú me perteneces?
cómo duele mi pobre corazón
con cada paso que das.
Cada movimiento que hagas,
y cada promesa que rompas
cada sonrisa que finjas, cada parte que reclames,
te estaré vigilando.
Cada movimiento que hagas, cada paso que des,
te estaré vigilando.

June Fernandezek “regetoia” eta “perreoa”-ren inguruan oso artikulu interesgarri bat idatzi zuen, normalean ohituta gauden perspektibatik at hausnartzeko balio diguna.

Jai eta ospakizunei lotuta burura datorkidanarekin, hitz-hodei hau osatu dut:
 
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoa izango litzateke. Tradizio eta ohituren inguruan egiten duen hausnarketarekin bat nator (Zer dute jaiek eta ospakizunek, halako tradizio pisutsuarekin eta belaunez belaun errepikatzen eta erreproduzitzen jarraitzeko? Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste euren baliozkotasuna kolokan eta zalantzan jartzea? Zer ezkutatzen da ustezko ohitura abegikor, sozializatzaile eta aglutinatzaileen atzean?) eta aipatzen dituen euskal jai/ospakizunetan gertatu zena ere atentzioa deitu dit. Amurrioko sorgin-erreketa horren istorioa irakurtzerakoan, Irantzu Varelaren bideo hau etorri zait gogora.


Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabideren bat gomendatzekotan, jostailu-katalogo ez sexistak eta sexu-genero estereotipoetatik at dauden mozorroak bultzatzea izango lirateke. Nire ustez, gazteekin lantzeko gai aproposak dira, umetatik nerabeak izan arte egunero eta urtero presente izango duten zerbait direlako.

Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusia sexu-genero estereotipoetatik at jolastea eta ospatzea izango litzateke; patioetan, etxean, gelan, urtebetetzetan, gabonetan, inauterietan, e.a.

Bukatzeko, Euskal Herriko Bilgune Feministak jai eta ospakizunen inguruan egin duen hausnarketarekin agurtuko naiz. Festa dezagun gaurdanik geroa!

OSPAKIZUNEN AURREAN ERE JARRERA KRITIKOA!!











Antropologia feministak dio festak eta ospakizunak kultura- adierazpen sendoak direla. Ideia eta baloreen munduarekin, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin, genero sistemekin eta pertsonen arteko harremanekin lotura estua dute.  

Eskolako planifikazioan, beraz, adi egon behar gara, beraz, festak eta ospakizunak planifikatzean eta aurrera eramatean.

Gure umek eta gaztek entzuten duten musika aztertzen jasotzen dituzten balore eta jarrera mordoa aztertu dezakegu.  Amelia Barquinek oso ondo azaltzen du “ezetzda ezetz” bere postean.  

Aurreko ikasturtean  Vitoria-Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolak kanten letraz aztertzeko tailerra antolatu zuen gazteentzat.  Nik lehen hezkuntzan lan egiten dut, beraz, jarduera ez zegoen gure ikasleei zuzendua, baina nire ustez oso jarduera aproposa da gure goi-mailetako ikasleein lan egiteko.  






Gorputz Hezkuntzako irakasle bezala  Itziar Alonso Albiol-en ikerketa irakurtzerakoan futbolaren inguruan izandako milaka eztabaidak etorri zaizkit burura: talde kirolek transmititzen dituzten balore positiboak askotan futbolean zapalduta geratzen dira beste hainbat balore negatiboengatik. 

 «Al contrario de lo que ocurre con otros deportes, la modalidad escolar sigue los mismos parámetros que la actividad profesional, se mueve con criterios y exigencias laborales más que de ocio y diversión. Eso no es sano y rebaja de forma sustancial todo lo que tiene de positivo el practicar un deporte de equipo. Que es mucho».

Lan handia daukagu kirol munduan dagoen sexismoa azalerazteko. Nik egunero ikusten dut lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailetan  nola jolas errazenetan neskak baztertuak izaten dira. egunero arauak moldatu behar izaten ditut haien parte hartzea ziurtatzeko eta azken boladan talde hausnarketetan egunero gai berbera ateratzen da: "neskeei ez digute baloia pasatu". Gorputz hezkuntzako asteko bi saio gutxi dira neskei trebatzeko aukera berdintsuak emateko, ahalduntzeko eta mutilei eredu berriak emateko!!

Negatibismotik aurrera egiteko dantzaren bidea erabiltzen dut maiz, horregatik aurreko edizioetao hurrengo postarekin geratzen naiz




Hona hemen topatu ditudan hainbat material interesgarriak:







El sexismo también sale de fiesta: ¡desmontemos mitos!




Eta Sestaoko berritzeguneko web orrialdearen linka  gaiaren inguruan material anitza baitago.





 Hauek dira nire ustez ditugun erronka nagusiak:


  • -          Gure festa eta ospakizunak birplanteatu:  zer nahi dugu benetan ospatu eta zer ospatzen dugu tradizioaren izenean.
  •  -          Berebiziko garrantzia hartzen du planifikatzen hasi aurretik transmititzen diren balioen eta jarreren errebisioa egitea,  emango diren ereduak  jarrera kritikoaz aztertuz.
  •  -          Arreta berezia jarri behar dugu sexu-genero sistematik harago dauden egoera berriak aurkezteari eta harreman berdinkideak sustatzeari.


Jai parekideak herritik eta herriarentzat!


Jaiak eta ospakizunak jaiotzen garen momentutik hor daude, eta egun berezi gehienak gogoz eta emozio handiz hartzen ditugu, herriko jaiak gehienbat gaztetan. Hauek lege eta ohitura  moduan bihurtu dira gazteen artean eta ematen du ezin direla aldatu edo eraldatu. Baina, gehiengoak badakigu hauek aldatu egin behar direla eta emakumeen presentzia handitzea komeni dela, hau da, parekideak eta parte hartzaileak bihurtzea. Jaiak eta ospakizunetan guztiok aske sentitu behar gara eta seguru, horregatik rolak eta estereotipoak apurtzea garrantzitsua da.

Aurreko urteko zenbait post irakurri ondoren Iratik egindakoarekin geratzen naiz, gehienbat egindako eskemagatik. 

Azken urteetan zenbait herri ezberdinetan gida edo protokolo bat egin izan da emakume zein gizonei aholkuak emateko, jakiteko nola erreakzionatu pertsona bat erasotua izan denean. Baina hau gertatu ondoren aplikatzeko da, eta honelako gertaera edo kasuak ekiditea da helburu nagusia, orduan, ez gertatzeko jendea kontzientziatu egin behar da.

Honelako gaia eremu hezitzailean lantzeko hainbat erronka daude, baina guztion parte hartze eta elkar laguntzarekin gainditu daitezke.
-Ikastetxeak ospatzen dituen jai eta ospakizunak berriz pentsatu eta analizatu ikuspuntu hezkidetzaile batetik (eguna, ospatzeko modua, janzkera, rolak…)
-Jai eta ospakizun hauen ohitura edo tradizioa aldatu dela ikustea, oraingoak aldatzeko proposamenak jasoz.
-Parte hartzea bultzatu eta inplikazioa.
-Bilerak egitea guztiok jai eta ospakizun hauen inguruan diskurtso antzekoa edukitzeko.

2018/11/18

Jaiak bai, borroka ere zai

Ez ez, izenburua ez dago gaizki idatzia. Izenburuaren lelo originala zaharra da "jaiak bai, borroka ere bai" dioena alegia. Bertsio gaurkotu eta aire frexko piska baten beharra somatu dut esaldia burura etorri zaidanean. Jaiak egun libre gisara hartzen dira, hau da, ardura gabe parranda egin dezakegula sinesten dugu, eguneroko joan-etorri eta  gora-beherak alde batera utzi eta bizitzan parentesi bat sortu ahalko bagenuke bezala. Badirudi jaietan dena dela zilegi, baita gure printzipio moralei jaramonik ez egitea ere.  Parranda ederki dago eta arazoak alde batera uztea ere bai, gatazka sortzen da ordea pertsona batzuei arduraz ekitea ahazten zaienean. Eta ardura diodanean, ez naiz hari bazkari herrikoiean sukaldatzen nor egongo den erabakitzeaz, ezta txosnan goizaldeko 7rak arte lanean nor egongo den erabakitzeaz, arduraz hari naizenean, dezentziaz hitz egiten ari naiz.





Jarrera ezaxolati honetan argi eta garbi ikus ditzakegu gure gizartea egituratzen duten balioak zeintzuk diren. Hor gabiltza pertsonok, erabat alai eta inork epaitzen ez gaituen sentsazioarekin, hortxe ateratzen da gure onena eta baita gure txarrena ere, egunerokoan (batzuetan) hartzen diren neurri moralei muzinik egin gabe. Noski, hor ikusi ahal ditugu erraietararte sartuta ditugun ohitura eta ekiteko modu desberdintzaileak. Gauza txikienetan ere atzematen direnak: nor hasten den ekintza bat antolatzeko iniziatiba hartzen, prozesuan bertan nork hartzen duen parte, zeintzuk diren bakoitzak betetzen dituen ardurak, nork daraman pertsonen zaintza jaietan zehar, eguerdiko poteo eguzkitsuetan nor dabilen gehiago tabernetan, nor gogoratzen den haurren koadrila eguna dela eta blusa garbitu beharra dagoela eta abar luze bat.

Zer egin honi dagokionez ezta? Betiko buruhaustea...Bada agian, jaietan borroka ZAIN izatetik, berriro ere jaietan borroka EGOTERA pasa beharko genuke. Norbanakoak hontaz kontziente izatea baldin bada ere idealena, jakin badakigu ez dela errealena. Eta hortxe doa proposamen ausart bat: talde antolatzaileetan, pertsona baten figura egotea (emakumea noski) "txikikeria" guzti hauetaz jabetu eta taldeari honen berri emango diona. Honela, desberdintasun hauek talde eztabaida gisa planteatu eta eredu berriak sortzera bideratuko diren eztabaida guneak ireki. Eta oztopoak uste baino gehiago izango direnaren susmoa daukat, besteak beste: matxito reboluzionarioen kexa petralak, horretan denbora pasatzea lehentasuna ez denaren ustea (matxitoen eskutik egina ere iruzkin hau noski) eta gisa hontakoak. Horretarako pazientzia beharko dugu neskak!

Ildo honetatik jarraituz, asko gustatu zait Janire Itsasoren sarrera, hasieran Maggie Bullen antropologaren zita bat erabiltzen duelako eta nire ustez, begirada antropologikoa oso beharrezkoa delako bai jaietan eta baita egunerokoan ere. Baita Emma Goldmanen esaldia ere!









Jai parekideak edo ez da jairik


Argi dago jaiak eta ospakizunak bizitzaren erdigunean daudela, askotan emozio karga handiarekin eta normalean gogoz itxaroten ditugun egunak izaten dira, gaztaroan batez ere. Horregatik, funtsezkoa da jaiak ere, parekideak izatea eta emakumeen parte-hartzea ahalik eta handiena ahalbidetzea, beti ere rol eta estereotipoak gaindituz, segurtasuna bermatuz eta beharrezkoak diren aldaketak eginez. Tradizioa ezin du inoiz aitzakia izan, beharrezkoak diren aldaketak ez egiteko.


Iazko posten artean Artaldetik at-ek idatzitako  Dantzatzen ez badugu, hau ez da gure iraultza” izenburua duena aukeratu dut. Miren GUILLOren paragrafo batekin hasten da eta bertan “Subertsioz eta plazerez ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak, barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta desberdinkeriak ere islatzen dira haietan.” jasotzen du, ondorioz analisi eta gogoetarako pribilejiozko lekua dela dio. Azken finean jaietan egunerokotasunean gertatzen dena errepikatzen da eta kasu batzuetan biderkatzen da. Inhibizioak eta lotsak arintzen direlako eta modu zuzenak gainditzeko baimena dagoela dirudielako.
Herriko festetarako prestatutako bi bideo ere eransten ditu bere post-ean, Azpeitiko Txitximore taldeak egindakoa, originala eta ederra iruditu zait.

  “eraso sexistarik ez"

 
Jai eta ospakizunak parekideagoak izan daitezen, hainbat atal zaindu beharko lirateke:
Ø  Umorea ezinbestekoa ikusten dut baina argi, zertaz barre egiten dugun.
Ø  Musika, zaindu letrak eta mezuak, saiatu talde parekideak edo emakume hutsez osatutako taldeak ekartzen.
Ø  Kirola sartzen bada, ondo aukeratu zein kirol, trebetasuna indarraren gainetik jarriz, lehiakortasunaren ordez parte-hartzea bultzatuz, eta talde mistoak sustatuz.
Ø  Jaien diseinuan emakume eta talde feministen partaidetza sustatu.
Ø  Jai eremuetan, emakumeen segurtasuna bermatu beharko litzateke, beldurrak parte hartzea mugatzen duelako. Zoritxarrez oraindik brigada moreak behar ditugu, baina guztiz komenigarria talde hauek formazioa jasotzea eta protokoloen jakitun izatea.
Ø  Horretaz gain, emakumeen ahalduntzea ezinbestekoa da, sareak sortu eta sustatuz. Ikastetxeoi emakumeak ahalduntzen lan egitea dagokigu, azken finean pertsonak bizitzarako hezi behar ditugulako (beste eragile batzuekin batera).
Ø  Hezkidetza ezagutzera emateko tailer, antzerki, ipuin eta abar jaien egitarauan barruan kokatu, jendeari gaia hurbiltzeko, ahal dela umoretik, egun seinalatu horietan are eta presenteago edukitzeko. 


Post desberdinak irakurtzen ari nintzela “La algarabia”ren olerki euskaratua topatu dut eta interesgarria iruditu zait hona ekartzea. Olerki honekin adierazi nahi dudana da, batzuetan egiteko oso zaila ikusten den zerbait, aldamenekoari “itzartuz” hasten dela, eta konturatzerako olatu ikaragarria sortzen dela. 
“La algarabia” olerkia euskaraz
“Itzarrik dagoen andre batek
beste andre bat itzar dezake.
Bigarrenak ondokoa itzartzen du.
Eta hirugarrenak herri osoa itzar dezake.
Eta denen artean sortutako
astrapalak gizateria guztia itzar dezake.
Eta mundua goitik behera irauli.
Begietan egunsentia daroan Andrea
azkenik biderkatzen da.”
Ondo izan