2018/01/20

GUNEAN, GUREAN, GU ERE HAN!



     Emakumeen parte-hartzea dela eta, hainbat hausnarketa burutu ditut aste honetan zehar. Hona hemen egin dudan laburpentxoa.


        Hona hemen leloa ulertzeko azalpentxoa. Leloak atzean hiru adiera ditu.

Gunean: Emakumeok ere tokia behar dugulako adierazpenak egiteko
Gurean: Gure gunea behar dugulako, emakumeon guneak sortu behar ditugu indarra geuk hartzeko. Edo eta gizonezkoen gune gisa ulertzen ditugunak ere gure sentitu eta bizi behar ditugulako.
Gu (e)re han: Guk ere gunean egon behar dugulako, gu ere gunean izango garelako.

       Ihazko postak behatuz, berriz, bi posten artean hautatu ezinda geratu naiz. Beraz, bihar jarri ditut zuen eskura. Leire Garrorenposta aukeratu dut  alde batetik, hezkuntzarako baliabide asnitzak eta baliagarriak eskaintzen dituelako. Bestalde, Maite Antxustegira posta ere osoa iruditu zait. Neu dantzaria izanik, ia astero kritikatzen dudan gaia da dantzaren eta emakumearen arteko gatazka, eta berak ere hauxe du hizpide bere postean.

Maiteren dantzarako gatazkaren bideari jarraituz sartuko naiz nire inguruan behatu ditudan aspektu interesgarrietan. Euskal dantzan, gizonen eta emakumezkoen dantzak daude:  gizonak gerlariak errepresentatu ohi dituzte, indarraren adierazle; emakumeen dantzan ogibideen adierazpenak izan ohi dira, hala nola, sare jostunak, sagar biltzaileak etab. Duela urte gutxi hasi dira emakumeak gizonen dantzak ikasten. Nire dantza taldean ere hasi ginen duela lauzpabos urte gizonen dantzak ikasten, baina ihazko urtera arte ez genituen jendearen aurrean dantzatu. Aurrerapen handia izan da guretzat, bai horixe! Dena den, oraindik ere, entzuten dugu ezin izango dugula gizonezkoek bezain ongi edo dotore dantzatu. Biologikoki giza gorputz biak ezberdinak direla jakina da, gizonezkoek izan dezaketen indar maximoa eta emakumeek izan dezaketena ez dira berdinak izango, ohartzen gara. Baina, kontu bat da hori horrela izatea, eta bestea, hori aurpegiratzea. Dena den, orain ez nator hori eztabaidatzera. Emakumeok gizonen dantzetan sartu garela aipatu dut bai, baina gizonak oraindik ez dira emakumeok errepresentatzera heldu. Pena. Hau ote berdintasuna? Aurrera goazela pentsatu izan dut sarri, baina zihur al gaude hau berdintasuna lortzeko bidean egin den urratsa dela. Ez ote bada, euskal dantzetan mutilen gabeziari buelta emateko aurkitu dugun bidea? Bakoitzak hausnartu dezala eta atera ditzala bere teoriak.

        Emakumeok bizi dugun errealitateari buelta emateko indarrra sortzeko, baliabide onena ereduak erakustea da. Hezkuntzako baliabide egokiena ere horixe dela uste dut, lehenik ereduak erakustea (interes horiek ere berena egin ditzaketela ikusteko), eta bigarrenik guneak eskaintzea.
Dantzaren kasuan, irakasleei eta ikasleei egungo ereduak erakustea litzateke bidea.  Hona hemen Oier Arabaolazak idatziriko “Emakumeakeuskal dantza erritualetan:gertatzen ari dena” artikulua. 

(Deba 1967, San Roke eguna)

      Dantzaren arloaz gain ere berdina egin beharko litzateke. Nesken interesak azaleratu behar dira, euren buruen interesak ezagutzea ere ereduak erakustearekin batera doala uste dut. Haur nintzelarik inguruan futbolerako eta saski baloirako bidea erraz irakatsi ziguten. Eskupilotarako bidea ere bazegoen, baina adin batetik aurrera eten egiten zen emakumeek pilotan jarraitzeko aukera. Nik patinak gustuko nituen, baina inon ez zitzaigun horretarako gunerik eskaintzen. Kick boxinga ere gogoko nuen, baina ez zegoen gunerik ez eredurik. 16 bat urterekin hasi nintzen neure gogoko aisialdirako bideak nire kabuz aurkitzen. Adin horretan ahaldunago bilakatu nintzen eta horrek eman zidan gogoa eta indarra neure nahiei ekiteko.

     Kontuak kontu, aska ditzagun gure interesak, eraiki ditzagula intereseko guneak, eta izan gaitezen etorkizunekoen eredu.


2018/01/19


PARTAIDETZA BERRIAK



Parekidea
  Aukera
  erRekonozimendua
        Tratua
       rolAk
              Interesak
                Demokratikoa
                   Eraldatzailea
          errespeTuzkoa
                    proZesua
                            Askea



Partaidetza gero eta garrantzi handiagoa hartzen dabilen elementua da. Demokratizazio prozesuek, herritarren partaidetza bat bermatu behar dute, eta partaidetza hori ere, askea, demokratikoa eta hein handi batean parekidea izan behar da. Hala ere, jakin badakigu, gizonek emakumeek baino  partaidetza maila altuagoa izaten dutela, horrek gizonei aukera gehiago ematen die erabaki guneetan egoteko, eta era horretan, boterea  gizonen esku geratzen da.

2016ko post hau gomendatu nahiko nuke, bertan kirolak gizon eta emakumeen artean partaidetzan ematen diren ezberdintasun handiak azaltzen dira. Izan ere, kirola izan liteke partaidetzan gizon eta emakumeen artean egon daitezkeen ezberdintasunak hobekien ikustarazten diguna. Emakumeak dira era nabarmenean partaidetza maila baxuago bat izaten dutenak, jakin baitakigu, emakumearen paper tradizionala eremu pribatuko (etxean) jardunekin lotua zegoela, espazio publikoa gizonen eremu izanik. Aldaketak eman egin diren arren, emakumearen partaidetza, oro har, gizonezkoena baino urriagoa izaten jarraitzen du. Hala ere, esan beharra dago segun eta ze espazio motataz ari garen, emakumeen partaidetza maila asko aldarazi daitekeela.

Azken urteetan emakumeen partaidetzan eman diren aurrera pausu handienetakoak kirol munduan ikusi izan ditugu (Euskal Herrian behintzat). 2016ko Rioko Joko Olinpikoetan adibidez, euskal emakume kopuru garrantzitsu bat parte hartu izan zuen bertan. Eta ez hori bakarrik, Maider Unda edota Maialen Chourraut bezalako emakumeak lehen mailako kirolarien artean saridunak atera ziren, euren lana nazioarte mailan errekonozituz. Euskal Herrian, emakume hauen ibilbide profesionala errokonozitzeaz gain, puntako kirolarien artean bi emakume hauen izenak izan ziren gehien entzun zirenak. 

Kirol munduarekin jarraituz, bada proiektu nahiko interesgarri bat euskal kultura eta folklorearen biziberritzea bilatzen duena, Xisterra deitutako hain zuzen: Xistera proiektua zesta-punta biziberritzeko ahaleginean sorturiko ekimena da. Euskal Herriko xistera elkarte guztiak bat eginik, eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioarekin bat, aspaldian ahuldadean bizi den kirola berrindartu eta berriro ere osasun onera itzul dadin du helburu. Jakin badakigu azken urteotan halako gainbehera bat bizitzen ari dela zesta-punta. Halako kirol ikusgarria. Loraldiko urteak bizi ondoren, txanponaren beste aldean dago aspaldian, itzalpean. Eta proiektua MUGARRIA izatea nahiko genuke. Horixe dugu helburu.



Bere ekimenen artean, bada emakumeei espreski zuzendutako bat: Nesken Topaketak. Bertan, emakumeen liga bat legoke, Euskal Herri mailakoa, eta zenbait  zesta-punta pelotazale elkartek parte hartuko lukete. Kasu honetan, emakumeei zeuzendutako espazio propio bat sortzeak, emakumeen parte hartzea arrazten du, historikoki oso maskulinizatua izan den kirol batean poliki-poliki gero eta emakume gehiago ikusten gabiltzalarik. Horrekin batera, bertako kirol bat biziberritzen ikusteak, balio gehiago eman diezaioke emakumearen parte hartze eta ekarmpen horri.




EMAKUMEAK ENTZUTEA, GIZARTEA ERALDATZEA


Irakasleok ikasle aktiboen alde egiten dugu, hainbat urte egon den pasibotasuna zalatuz eta gure ikasleei euren garapen prozesuan parte aktibo izatera bultzatuz. Hori lortzeko, ikasleak bere ikaskuntza-prozesuaren subjektu eragilea izan behar badu, eraginkortasun hori partaidetza aktibotik pasatzen da. Hau da, ikaslea bere ikasketa prozesuan aktiboa izatea nahi badugu, partaidetza sustatu beharra daukagu.



Baina, zer da partaidetza? Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du: "pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da eta, berorren bidez, eragile-edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektiko horren etorkizunari begira".

Oso garrantzitsua da jakitea partehartzea garatu daitekeen ahalmena dela jakitea. Inguruarekin inplikatzeko modu bat da, errealitatea sortu eta aldatzeko modu bat. Erabakiak hartu eta aurrera eramateko konpromisoa daude bere baitan. Jarrera bat eskatzen du. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Kolektiboan gure bizitzan eragiten duten aspektuen inguruan modu aktiboan dihardutea behar da, guztion artean errealitate sozial bat eraikiz. Horrela, erlazio berriak emango dira, identitate berriak eta horrela gure eta besteon ikuspuntuak aberastuko ditugu. Beraz, partaidetza lan tresna bat ere bada.

Gurekin bada, izango da proposamen didaktikoak partaidetza eraldatzailea dela esaten du, "parte hartzen horren bidez kontzientziak esnarazi nahi direlako eta protagonistak (gure umeak!) aktibatu eta egoerak eta botere-harremanak aldatu nahi direlako. Parte hartzea hezitzailea da, berdintasuna sustatzen du (irakaslearen lana oso garrantzitsua da arlo honetan), partehartzea sortzailea da, berritu egiten duelako, bila ibilarazten gaituelako".


1995.urtean, jada, emakumeen partaidetza aldarrikatu zen Emakumearen Munduko Laugarren Konferentzian.  Bertan, "berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko funtsezkoak dira emakumeen jabekuntza eta haien partaidetza berdintasuna oinarri hartuta gizartearen esparru guztietan, baita erabakiak hartzerakoan eta boterea eskuratzekoan ere" azaltzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Gernikako Estatutuak zera dio: "Euskal botere publikoek, beroriei dagozkien alorretan (...), Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte alorretako bizitzan hiritar guztien parte- hartzea erraztuko dute". Beste alde batetik, haurrek eta nerabeek beren hezkuntza-prozesuan eta ikasleen elkarteetan parte har dezaten bultzatu beharra dagoela ere zehazten da Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programaren barruan.
Equipo Claves (1994) taldearen proposamenetan, hiru jardueraz hitz egin dezakegu partaidetza posiblea izatea nahi badugu:
* Parte hartzen jakitea: ezaguera, trebetasunak eta gaitasuna izatea. Nola egin jakin behar dugu. Gaia prestatu, entzuteko eta komunikatzeko gaitasunak, arauak eta antolamenduarekin lotutako aldaketak ezagutzea ezinbestekoak dira parte hartzen jakiteko.
* Parte hartu ahal izatea: Mekanismo eta aukera errealak egon behar dira, uneak erraztu eta sustatu behar dira.

* Parte hartu nahi izatea: motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra, zergatiak euki behar ditugu. Zerikua du pertsona bakoitzaren interesekin eta gizartearekin konpartitzen dituenekin.

Hona hemen partaidetza parekidea aldarrikatzeko egin dudan LELOA:

Partaidetza eta generoa badira elkarri lotutako bi kontzeptu baina praktikan jartzeko orduan zailtasunak egoten dira. Neskek hezkuntza-esparruetan partaidetzarako izan ditzaketen arazo batzuk hauexek dira:
-         Eremu publiko eta pribatuaren arteko bereizketa handia dago.
-         Materialetan, edukietan, antolakuntzan, erantzunkizunen banaketan emakumeen presentzia ez bermatzea.
-         Esparru publikoetan emakume- ereduen falta dago.
-         Emakumearen rolaren aldaketak sortutako ondorioei beldurra dago.
-         Erakundeen egitura hierarkikoa.
-         Nesken interesekoa izan daitezkeen gaiak ez dira kontuan hartzen.
-         Hizkuntzaren erabilera sexista.
-         Komunikabideetan egiten den emakumearen irudien erabilera.

Baina, zer egin dezakegu gaur egungo egoera aldatzeko eta emakumeen partehartzea bermatzeko?Bestelako partaidetza bat eraiki behar da, ZELAN?
·       Berdintasunean oinarritutako harremanak sustatuz.
·       Genero – bazterkeriarik ez egonez.
·        Antolamendu horizontala eraikiz.
·        Taldeak osatzerakoan kuotak erabiliz.
·       Zereginen banaketan sexu- genero estereotipoak apurtuz.
·       Nesken interesak ere kontutan hartuz.
·       Eremu ezberdinetako emakumeen erreferentzia eta ereduak izanez.
·       Komunikazioan estilo femeninoak ere erabiliz.
·       Denboraren eta espazioaren erabiliera parekidea sustatuz.
·       Aske eta gune seguruan sentiarazteko baldintzak jarriz.
·       Prestakuntza jasoz.
Albiste honetan irakurri dezakegunez, Hainbat erakundek INSPIRA manifestua sinatu dute, zientzia eta teknologiaren esparruan emakumeen partaidetza bultzatzeko”. Nahitaezkoa iruditzen zait horrelako aurrerakuntzak egotea, betiere ere paperean bakarrik geratzen ez badira.
 
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako postetatik, Bego Mentxakaren hau aukeratu dut, adibide ugari, azalpen zehatzak eta material gehigarria eskaintzen duelako.

Nire inguruan partaidetzaren inguruan behatutakoan, urte honetan izan diren “Globos de Oro” horretan gertatutakoa aipatzea interesgarria dela iruditu zait. Alde batetik, Oprah Winfreyk egindako hizketaldia oso interesgarria, ausarta eta esanguratsua iruditu zait.
Beste alde batetik, Natalie Portmanek egindako zalaketa oso garrantzitsua iruditu zait. Beste behin argi geratzen da gizonezkoek aukera gehiago dituztela saridun ateratzeko.

Azkenik, inguru hezitzailean erabiltzeko oso erabilgarria iruditzen zait “Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa”. Ikastola eta eremu hezitzaile guztietan irakurri eta aurrera eraman beharreko plana iruditzen zait.




EZ ISILDU! ZURE PARTAIDETZA ERE BEHARREZKOA DA!

Gauza jakina da, historian zehar eta baita gaur egunean ere (neurri txikiago batean bada ere), emakumeen presentzia bigarren plano batean uzteko ohitura handiko dagoela gure inguruan. Honek, emakumeen gutxiagotasuna sustatzen du; gizarteko partaide diren gizonezkoak duten botereaz jabe eginez eta emakumeei hori horrela dela sinetsaraziz.

Gaur egunean, ordea, emakumeak bidegabekeria honetaz konturatuta, lan mordoa egiten ari dira baldintza horiek aldatu eta partaidetza parekide baten alde. Emakumeen ahotsak geroz eta gehiago entzuten dira, baina ez da nahikoa. Oraindik ere lan handia dago egiteko gai honen inguruan.

Helburu hori lortu ahal izateko, emakume eta gizon guztiak ideia honen kontziente izan behar dute, emakumeak ere gizartearen parte direla konturatu behar dute. Horretaz gain, txikitatik haurrak gizarte parekide baten baitan heztea ezinbestekoa da, berdintasunezko ideiak helaraziz eta parekidetasun horren aldeko apustua eginez.


Bestalde, neure inguruan partaidetzaren inguruan behatzen egon ostean, Olatz Ucinekin guztiz ados nagoela esango nuke. Argi eta gabi ikus daiteke haur txikienetan ematen den partaidetza horrek ez duela generoa kontutan hartzen. Umeak oraindik ere ez dira gai gizartean ematen diren ideia horiek modu egoki batean barneratzeko eta horregatik, generoaren inguruko desberdintasunak alde batera uzten dituzte.

Handitzen garen heinean, ordea, gure inguruan gailentzen den pentsamenduek harrapatzen gaituzte. Honek, gizonezkoei mesede handia egiten die, beraiek baitira gizarte patriarkatu honen ardatz. Emakumezkoen kasuan, ordea, atzera pausu bat suposatzen du; genero femeninoa izateagatik uzkurtuak egotera behartuta ikusten baikara.


Iazko posten artean, Bego Mantxekak eginiko hau benetan gomendagarria iruditu zaidala aipatu nahiko nuke. Bertan, gai honen inguruko kanpo esteka ugari bildu ditu, oso erabilgarriak suerta daitezkeenak.

Amaitzeko, inguru hezitzaileetan erabilgarria izan daitekeen baliabide gisa, honako proposamen didaktiko hau eskuragarri uzten dizuet. Bertan dioenez, “proiektu batean inplikatzeak zer esan nahi duen sentitzeko, errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaz baliatzeko, konpromisoa hartzeko eta prozesuaz gozatzeko” helburua du.


2018/01/17

GUZTION PARTAIDETZAREN ALDE!

Parte hartzea, garatu daitekeen ahalmena da; inguruarekiko inplikazio modu bat, errealitatea sortu eta aldatzeko modua. Baina, gaur egun oraindik, gure gizartean gai honen inguruko bereizketak nabarmentzen dira, sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugen ondorioz.

Egia da, hainbat eremutan emakumeen parte hartzeak gora egin duela, baina horrek ez du esan nahi berdintasuna lortu denik. Izan ere, genero ikuspegia barneratu ezean, sexu-generoaren bereizketak agerian gelditzen jarraituko dute.

Gauza bera gertatzen da hezkuntzako eremuan ere, bertan erabiltzen diren baliabide eta jarrerek, partaidetzarako zailtasunak erreproduzitu egiten dituzte. Hori honela izanik, gai honen inguruan lan handia dago egiteko, denon parte hartzea bultzatzeaz gain, guztion iritziak balio bera dutela adierazteko. Azken batean, parte hartzea erabakitzea da, eta denon aukera berdintasunaren alde egin beharra dago.

Aurreko urteko sarreretatik, aste honetan, Maite A. S. ren posta gomendatzea pentsatu dut, oso hausnarketa interesgarria iruditu zaidalako. Bertan, berak emakumeen parte hartzearen inguruko ideia ugari aipatzearekin batera, berak gai honen inguruan izandako esperientzia azaltzen digu, errealitatean emakumeok izan ohi ditugun zailtasunen berri emanez. Hori honela izanik, esan bezala, argi dago, denon parte hartzea sustatzearen alde egin behar dugula.
Honekin lotuta, gogoko ditut, bertan aipatu dituen Valentina Tereshkovaren hitzak: “Hegaztiek hegal bakar batekin hegan egin ezin duten bezala, espaziorako hegalaldiek ez dute aurrera egingo emakumeen parte hartze aktiborik gabe".

Horretaz gain, bertara ekartzea gustatuko litzaidake, baita ere, emakumeen partaidetza sozio-politikoaren inguruan hainbat sarreretan ikusi ahal izan dudan bideoa, benetan interesgarria iruditu zaidalako. 

Partaidetzaren gai hau dela eta nire ingurura begira jarri naiz, bertan generoaren arabera ematen diren berezitasunak behatzeko asmoz. Horretan ari nintzela ohartu naiz, haur txikienen kasuan generoak gai honetan eragin handirik ez duen arren, ikasleak zenbat eta helduagoak izan orduan eta nabarmenagoa dela, hauen partaidetzaren ezberdintasuna. Hau da, mutilak gehiago ausartzen dira parte hartzera, nesken aldean. Hau honela izatearen arrazoia, gizartearen eragina delakoan nago, gizartetik barneratu dituzten ideien eragina, alajaina. Horregatik, gizarteko ideiak aldatzea ezinbestekoa izango da, emakumeen parte hartzearen garrantzia sustatuz eta gizonezkoen edo emakumeen iritziek balio bera dutela azpimarratuz.

Horretarako ordea, garrantzitsua izango da, ikasgelan partaidetza lantzea, hauei erreferentziazko ereduak emanez. Horretarako, partaidetzarekin lotutako ekintzak burutzea interesgarria izango da, hauek ekintza honetan trebatu daitezen. Hona hemen, nerabeekin burutu daitezkeen jarduerak biltzen dituen gida.

Ikasleez gain ordea, hezitzaileek ere parte hartzean trebatzea ez litzateke batere gaizki egongo. Horregatik, parte hartzearen inguruko ideiak biltzen dituen txosten bat aurkitzeaz gain, helduekin parte hartzea lantzeko ekintzat jasotzen dituen gida ere aurkitu dut.

Aipatu berri ditudan dokumentu hauetan, parte hartzea orokorrean lantzen da, generoen bereizketaren gaian sakondu gabe. Hala ere, kontuan hartu behar den gauza da partaidetza parekidearena. Hau da, neska zein mutilak berdintasunean parte hartzera bultzatu behar dira beti, bien iritziek balio bera dutela jakinaraziz.

2018/01/16

PARTAIDETZA

Zer da parte hartzea? Zergatik aurkitzen ditugu batzuetan hainbeste zailtasun partaidetza sustatzeko? Parte hartuz elkarteak horrela definitzen du partaidetza “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da". Parte hartzea gara daitekeen ahalmena da eta parte hartzeko baldintzak Equipo Claves (1994) taldearen proposamena erreferentziaren arabera  parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea dira.  Norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria baldin bada eta jendarte eraldaketarako zein herri bat eraikitzeko oinarrizko tresna, non dago emakumeen partaidetza? Jakina da badirela gainditzeko partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzten mugak.  Hezkuntza-esparruetan neskek  partaidetzarako izan ditzaketen arazo, zailtasun edo mugen jatorria arrazoi askoren ondorio izan daiteke eta neurri handi batean zerikusia izaten dute nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin, barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin. Argi dago partaidetza parekidea lortzeko bide luzea daukagula. Hala ere, partaidetza da ikas eta hobe daitekeen gaitasuna esparru guztietan landu ahal izateko. Horretarako, parte hartzen irakatsi, parte hartzeko aukerak eman eta parte hartzera motibatu egin behar gaituzte emakumeok.

Hala, emakumeen partaidetza sozio-politikoa  lortzeko Laura GĆ³mez-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun saileko Zuzendariak, Emakumeen partaidetza sozio-politikoa bideoan dioenez, "Beharrezkoa da instituzioak herritarrei irekitzea arlo publikoko erabaki guneetatik urrun baztertuak izan baikara". Emakumeon parte hartze politikoa bultzatzea oso garrantzitsua da Mireia Espiazuk, EUDELeko berdintasun teknikariak, dioen bezala: "Partaidetza bultzatzeak ahalduntze prozesuen oinarriak sustatzen baititu". Gainera, berdintasunerako politiketan eragina eduki ahalko dugu, Cristina Almeida-k, abokatu feminstak, Participar es decidir bideoan dioen lez, "politikak emakumea aldatzen du baina emakume askok parte hartuz gero, politika aldatuko dugu".

Nire errealitatean antzekoa gertatzen da bai arlo pribatuan zein publikoan. Hori dela eta, interesgarria litzateke zenbait neurri hartzea, esate baterako:
  • Ikasleak parte hartzen irakastea.
  • Ikasleei parte hartzeko aukerak ematea beren interesetatik abiatuz.
  • Parte ahal izateko bitartekoak eta baliabideak lantze.
  • Komunikazioan estilo “femeninoak” ere erabiltzea, nesken iritziak ezagutzea, denok hitz egiteko aukera izanik.
  • Ikasleak parte hartzera motibatzea.
  • Parte hartzeko espazioa eta denbora era egokian kudeatzea.
  • Rol banaketan genero eta sexu-estereotipoak apurtzea.
  • Gatazkak  era integralagoan tratatzea.
  • Ordezkarien hautaketarako, elkarbizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura “femeninoenak” zein “maskulinoenak” izatea.
  • Bestelako lidergoa bultzatzea: lidergoa edozein eraldaketarako nahiak eta interesak batzea baino askoz gehiago da, alegia, begiratzen, entzuten, onartzen, ohartzen jakitea; besteak zer egiten dakien, zertan sentitzen den ziur, zertan den bakarra … taldekide bakoitzak proiektuaren protagonista dela sentitzea, proiektua bizitzea.
  • Batzordeak, taldeak osatzerakoan, kuotak erabiltzea.
  • Eremu ezberdinetako emakumeen erreferentzia eta ereduak izatez.
  • Adina, sexua, generoa, etnia … dela eta talde segregatuak erabiltzea beharrezkoak direnean.
  • Batzarretan eta bileretan arauak finkatzea ohikoak izaten diren jarrerak ez izateko (emakumeak gutxiestea, estereotipo femeninoak indartzen dituzten txisteak, komentarioak, emakumeak ikusezin bihurtzea...) eta aktak jasotzea.
  • Partaidetza ez dela egoera estatikoa, prozesua baizik kontuan hartzea.
  • Taldearen pertenentzia sentimendua indartzeko nesken zein mutilen beharrak kontuan izatea.
  • Helburuak eta interesak partekatzea, hau da, proiektua da taldekideak batzen dituena.
  • Egon daitezkeen inplikazio eta konpromiso maila ezberdinak zehaztez eta agerian uztea.
  • Aske eta gune seguruan sentiarazteko baldintzak jartzea.
  • Emakumeek ere errentagarritasunaren pertzepzioa izan behar dute.
  • Zereginetarako prestakuntza izatea.
Aurreko lanei dagokionez, oso interesgarria Olatz C-ek burututako infografia. 

GOAZEN ETA GENERO ESTEREOTIPOAK

Antza, internetek telebistari leku ederra kendu dio azken urteetan nerabetasunen preferentzien artean. Gero eta gehiago dira telebista itzali eta ordenagailua edo telefonoa piztea erabakitzen dutenak, baina halere, argia da "kutxa leloa" deituriko aparailuaren eragina.
Telebista jaio zenetik, bere aurrean eseritzen diren pertsonengan eragiteko erabili izan da. Bere bitartez, estereotipoak eta rolak trasmititzen zaizkigu. Bere bitartez, bizi modu idealak edota eredu estetiko desiagarriak heltzen dira gure etxeetara, gure begietara eta batez ere, gure burmuinetara.
Azken aldian, Goazen telesaila izaten ari da Euskal Herriko gazteen artean, arrakasta gehien duen programa. Guraso askok hainbat arlo positibo ikusten diote telesailari: alde batetik, euskara hutsean da, eta zintzoak izanez, ez dago gazteek telebistatik ikustea gustoko duten euskarazko programa asko gaurko parrilan. Hala ere, Goazen bakarra dela esango banu, "Gure kasa" ahaztuko nuke. "Gure kasa" Tele 5-ko "Mujeres, Hombres y viceversa" antzerako programa bat da, eta trasladatzen duen ereduagatik, hobe genuke post oso bat eskaintzea. 
Goazen telesailak hainbat pertsonai ditu. Guztiak biltzen dira udaleku batzuetan, eta horien zuzendaria apaiza bat da. Pertsonai bakoitzak estereotipo bat ordezkatzen du; oso estereotipo tradizionalak eta ertsiak. Esate baterako:
Julen: fisikoki genero errola betetzen du: maskulinitate tradizionala markatzen duen estetika du (altua, aurpegi atsegina, gogor itxura…). Neskekin “lorez lore” ibiltzea gustatzen zaio. Arrakasta du.
Nikole: Emakume gaiztoa eta erakargarriaren ohiko rola betetzen du. Bere ezaugarritzearen arabera “oso berekoia da: lehenengo bera eta gero ere bera. Baina oso neska bizkorra da eta, komeni zaionean, tuntunarena edo zintzoarena egiten oso iaioa da”
Lore: fisikoki potolotxoa. Eta beraz, bere deskribapenean, hauxe agertzen da: “ez da oso neska bizkorra”
Jontxu: Fisikoki, txikia eta betaurrekoduna, ez du betetzen ideal maskulinoa. Beraz, bere deskribapenean, hauxe agertzen da: “Oso lotsatia eta beldurti”
Jakina, pertsonai hauen artean ezartzen diren harremanak maitasun erromantikoaren irizpideetan daude oinarrituta, heterosexualak eta heteronormatiboak dira, eta homosexualitatea agertzen bada, inoiz ez da eredu ideala ordezkatzen duten protagonisten artean ematen, aldiz, rol barregarri edo bigarren mailakoak dutenen artean ematen da.
Baina, arriskutsuena, zera da: pertsonai hauen arrakasta probestuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak genero biolentziaren kontrako kanpaina baten protagonista bihurtu zituela. Horrela, maitasun erromantikoa eta genero rol tradizionalak, hau da, genero biolentzia sostengatzen duten bi oinarri, telesail horren bitartez trasmititzen ari zirenak biolentzia mota horren kontrako kanpainia ere sostengatzen zuten. Horren ondorioa argia da: mezu batek bestea desagerrarazten du.













Nire ustez, hezkuntza arduradunek horrelako mezu eta irudien trasmisioei aurre egiteko erantzunkizuna dute. Modu ezberdinak egon daitezke horretarako, baina lehenik eta behin, beharrezkoa da irakaslegoa bere ikasleek zer motatako ikus-entzunekoak kontsumitzen dituzten jakitea eta eguneratua egotea. Horrela, beharrezkoa da mezu alternatiboak eskeintzea eta horien inguruko hausnarketa egitea. Galderak probokatzea eta erantzunak bilatzen laguntzea. Izpiritu kritikoa landu beharko da, eta ikasleei erakutsi estereotipoak nola irakurri behar diren  eta zer nolako ondorioak dituzten.

Halere, telebistak ez ditu beti eredu okerrak trasmititzen. Hona hemen "La bola de cristal" telesailaren kapitulo bat. Saio honetan, rol maskulinoa eta femeninoa auzitan jartzen ziren eta dagozkien estereotipoak apurtzen ziren bere pertsonai nagusietan (la bruja averia edo electroduendes-ek ez zuten maskulinitatea eta feminitatearen irudikapenak betetzen)


Ikusi dugun moduan, emakumeen errepresentazioari beste adar batzuetatik heldu ahal zaio , hurrengo mapa mentalean ikus dezakegun moduan. 




Azkenik aipatzea, aurreko urteko ekarpenen artean hauxe aukeratu dudala, batez ere, hainbat lotura eta errekurtso eskaintzen dituelako.

#Sandra #Errepresentazioa eta denboraren erabilera

2018/01/15

Bazterrak konkistatuz



Kaixo! Hemen duzue egindako mapa kontzeptuala. Zoritzarrez aplikazioan erabilitako formatua dela eta ez da informazio guztia ondo irakurtzen, horrez gain mapa kontzeptual originalean informazio gehigarria ere aurkitu daiteke. Irakurri nahi izatekotan hemen duzue.


Aurreko urteetako ekarpenetatik Arantza Leizaren ERREPRESENTAZIOA eta DENBORAREN ERABILERAREN INGURUANHAUSNARTZEN aukeratu dut 

AmaƱa herri ikastetxeko jolastorduen antolaketa hezkidetzailean sakontzen du. Bertan adibide interesgarri, praktikoak eta gure eskoletan aplikagarriak aurkituko ditugu. 

Eskerrik asko eta ondo izan!




DESERAIKIZ BERRERAIKITZEN: Egin lekua, eman denbora.




Elbira Zipitria kalea
Andresa Sardin saltzailea
Goizeko 8.10 portaletik atera eta musikari baten estatua begi aurrean, bai gizonezkoa. Igaro dudan lehen kalearen plaka begi aurrean, gizonezkoa hau ere. Bitartean, inguruan emakumeak ikusten ditut lanean, euren furgoneta handiekin eguneko azokarako barazkiak bere lekuan jartzen dihardute eta hauen atzea ezkutuan Andresa sardin saltzailearen horma irudi bat, baina ongi behatu behar duzu gainontzean ikusi gabe igaroko zara ziur. Hurrengo bideguretzera iritsi, beste gizonezko baten irudia duen estatua, aurrera jarraitu eta herri, hiri izenen artean, gizonezko bat eta beste bat hara! antzokiak emakume izena du, baina erregina zen bestela nork izango zuen hor agertzeko eskubidea? eta musikariak? politikariak? Pentsalariak? artistak? Non gorde dituzue? Elbira Zipitriari eskainitako kalea non da? A bai, ezin hortik egunero igaro, ezkutuan gelditzen den kale aldapatsu eta nekeza baita berari eskainitakoa. Jarraitu dut autobusera bidean eta jarraitu dut kalean hezur haragizko emakumeak ikusten lanean, eta lanera bidean sutsu baina, karteletan? plaza eta leku izenetan? ez bat bera ere ez.

Busera sartu eta Egunon!, gidariak agurtu nau, emakumea, honek ere ez du izango bere kalerik, pentsatu dut nire baitan eta Maria Elorza eta Maider Fernandezen “Gure hormek” laburemetraieko
Maria Elortza eta Maider Fernandez
irudiak izan ditut buruan, ikusi trailerra:


Iritsi naiz eskolara eta atarian berriro... nolako jolas parkea dugu? Ikastetxeko jolastokia zein eremu daude eta nola daude antolatuak? Nor da atezaina? Nor haur hezkuntzako hezitzailea? Nor jangelako begiralea?

Ikusten eta bizi dugunetik ikasten omen dugu, emakume ereduak, izenak, irudiak, agertzea ezinbestekoa da itzaletik atera eta argitara ematea. Udalei, gobernuari neurriak eskatzea funtsezkoa da eta egin beharreko borroka, baina, ezin gara besoak gurutzatuta zain gelditu. Guk geuk irakasle, hezitzaileok badugu bitartean zer egin. Norbere buruan eta inguruan hasten baitira iraultza txikiak. Zein izen du gure ikastetxeak? Zein jolas, ipuin, liburu, baliabide ditut ikasgelan? Nola antolatzen dugu jolas garaia? Gure ikastetxeko irakasleok zein eredu errepresentatzen ditugu? Zein adibide jartzen ditugu? Zein dira ikastetxeko garbitzaileak? Zergatik atezaina izenez ezagutzen dugu baina garbitzaileei, garbitzen duten emakumeak deitzen diegu? Zeini eskaintzen diegu denbora gehiago? Zein denbora baloratzen dugu gehiago? Ekar ditzagun ikasgelara, egin dezaiegun lekua eta ezagutu dezagun euren lana. Egin lekua eta eman denbora. Herriko kale izendegia ikasi badugu, goazen hezkidetzaren ikuspuntutik hau kritikatzera eta ikasleekin honetarako aldaketak proposatzera. Bada zer egin, bada nondik hasi, beraz, ekin norbere iraultzari, iraultza txiki askok ekarriko baitute aldaketa.

Iazko posten artean, Maiterena hautatu dut, bereziki jolas tokirako proposamen ezberdinen argazkiak bildu dituelako eta oso interesgarria iruditzen zait, halako hausnarketetarako bideak zabaltzea ikastetxean bertan.
Jolastokiaren espazio banaketaren harira, Kataluniako ikastetxe batean martxan jarri duten proiektu baten bideoa zintzilikatu dut hausnarketarako, benetan proposamen interesgarria iruditzen zait. Hezkuntza komunitate osoak parte hartzen du eta euren ametsetako jolas toki hezkidetzailea eraikitzea du erronka nagusia, nahiz eta bidea, hezkidetzaz ikasteko aukera ederra izango duten bai ikasle, guraso zein irakasleek: TransformaciĆ³ coeducativa del pati de l'Escola LluĆ­s Vives: primera fase. Era berean, Marina Subirats eta Amparo Tomeren, “Balones fuera liburua gomendatuko nuke reconstruir los espacios dede la coeducaciĆ³n” Izenburuak soilik ematen du hausnarketarako bidea, eta ikastetxeko espazioei buruz eztabaidatu eta berreraikitzen bidean hasteko oinarri egokia iruditzen zait.

Zein dira hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

  • Erronka nagusia, gaiaren inguruan kontzientzia piztu eta norbere eremuan lanean hastea litzateke. Honen aurrean honelako erronkak planteatuko nituzke:
  • Ikastetxeko espazioa nola antolatu eta egituratzen den ikasle zein ikas-komunitateko kideekin aztertu eta eraldaketarako bideari egitea, gaian sakonduz eta kontzientzia piztuz
  • Sortzen diren espazio berriak, neska zein mutilei modu parekidean parte hartzeko aukerak eskaintzeko erabilera parekidea egiten irakastea, garrantzia ematea irakaskuntza honi..
  • Ikasleekin ikastetxeaz gain, euren auzo, herri edo hiriko puntu ilunak deritzaien espazioan identifikatu eta hauek eraldatzeko proposamenak luzatzea, udalean, auzo elkartea... edo dagokion erakundean.
  • Kale izendegia aztertzea, agertzen diren pertsonaiak zer nolako garrantzia zuten? Zein kale dira emakume izenak dituztenak? Nolakoak dira?
  • Sare sozialak edo mundu birtualean murgiltzen erakustea, beldurra edo debekua bezalako estrategiak baztertu eta bestelako erabilera ereduak, orrialdeak.. erakutsi eta baliagarri direla erakustaraztea.
  • Ikus entzunezko zein bestelako baliabide hezkidetzaileak eta eredu berriak, gelara ekartzea. plazaratzea eta eredu tradizionaletan oinarritzen diren baliabideekiko ikuspuntu kritikoa garatzea ikasleekin, halako baliabideak aztertuz.