Zergatik partaidetza?
Gaiaren lehenengo
zatian partaidetzaren garrantzia eta beharra defendatzeko munduan dagoen Marko normatiboa zabala eta zehatza dugu goiko
galderari erantzun ahal izateko:
- Beijing-eko Deklarazioa: Emakumearen
Munduko Laugarren konferentzia (1995)
- Haurraren eskubideei
buruzko Hitzarmena (1989)
- Europako konstituzioa
(2004)
- Espainiako konstituzioa
(1978)
- Euskal Autonomia
Erkidegoa: Gernikako Estutua (3/2005 Legea)
- Euskal Autonomia
Erkidegoan Haur eta Nerabeentzako Plana Lantzeko Esparru Programa (Eusko
Jaurlaritza, 2013)
- Hezkuntza-Saileko “Ikasleen
eskubide eta beharren dekretua (2008)” eta aplikatzeko Gida (2009), Heziberri
2020.
Laburbilduz, legeak
dio: haur eta nerabeen eskubideei buruz eskubidea dutela beren eskubideei
buruzko argibideak jasotzeko; norbanakoaren eskubideak eta eskubide kolektiboak
errespeta ditzaten, batez ere parte hartzearena. Adingabeek eskubidea dute
beren elkarbizitza-gune hurbilenetan erabat parte hartzeko, eta, bidenabar,
beren inguruneko bizitzaren arlo hauetan ere: gizartearen, kulturaren, artearen
eta jolasaren arloetan; eskubidea dute, orobat, apurka–apurka herritartasun
aktiboan sartzeko, nork bere garapen–mailaren arabera.
Helburu hauek
gauzatzeko ezinbestekoa egiten da ikasleen genero-sozializazioari erreparatzea.
Dokumentazio guzti
hau kontutan hartuta azkenengo hamarkadetan partaidetza eta generoa batera
ikusten dira hainbat diskurtsotan. Esan dezakegu herrien garapenerako
diskurtsoetan gehien landu dena izan dela.
Partaidetza
hitzaren definizioa eta barruan dauden kontzeptuen garrantzia aipatzekoa da
kontutan hartu beharko ditugu benetan partaidetza egoki bat garatzeko, hau da:
pertsonak, komunitateak, antolakuntza, mugimendua, prozesua, eraginkortasuna,
subjektuak, kolektiboak, etorkizunari begirada. Hori bai genero-analisiaren
begiradarekin landu egin beharko da nahi ditugun helburuak lortzeko.
Testuan agertzen
den beste ideia garrantzitsu bat aipatuko nuke, parte
hartzea garatu daitekeen ahalmena dela. Horrela ulertu behar dugula uste dut
hezkuntza munduan behar den guztia egiteko, inguruarekiko
inplikazioa lortzeko, errealitatea sortu eta aldatzeko, benetako hiritarrak hezteko.
Bi motatako
parte-hartze dagoela dio: indibiduala eta kolektiboa
Aipatzen den
materiala “Gurekin bada, izango da” ezagutzen nuen, HIK HASI aldizkarian ale-ale
jaso nuelako atera zen garaian eta egia esan oso interesgarria dagokigun gaia
lantzeko.
Parte hartzeko
baldintzak nola dagoen azalduta ere asko gustatzen zait, nolabait errealitate
hau ezagutzeko aukera ona delako eta hezkuntzan gai hau lantzerakoan oso
lagungarria suertatzen delako.
Testuaren ordena
jarraituz partaidetzarako sexu-genero sistemaren estereotipoek jartzen dituzten
mugen analisia ere oso baliogarria baloratzen dut. Ideia honekin geldituko
nintzateke: “maila teorikoan ulertzeko eta onartzeko arazorik ez dago, baina
gero hori praktikan jartzeko orduan askotan itxura besterik ez da izaten.
Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari dela ikusten da, baina
horrek ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen
berdintasuna ematen denik. Ez da nahikoa emakumeak eta gizonak egotea, ez da
nahikoa oso diskurtso ausarta izatea edota emakumeen diskriminazioaz jabetzea”.
Horretarako
ezinbestekoa da neskek partaidetzarako izaten dituzten zailtasunez jabetzea,
aipatzen diren guzti horien artean: Mundu sinbolikoan eremu publiko eta
pribatuaren arteko bereizketa handia da, Ageriko zein ezkutuko
curriculumarekin eraikitzen dugu testu-ingurua, Esparru publikoak emakume-ereduen
falta, Emakumearen rolaren aldaketari eta bere ondorioei beldurra, Emandako
aurrerapenek eta lorpenek askotan ez digute oraindik dauden hutsuneak eta
erronkak ikusten uzten, Boterea oraindik ere gizonen kontua dela barneratua
dugu, Nesken
interesekoa izan daitezkeen gaiak edo ikuspegiak ez dira kontuan hartzen edo
bigarren mailakoak izaten dira, Hizkuntzaren erabilera sexista, Komunikabideetan
egiten den emakumeen irudien erabilera, …

Bukatzeko, erronka
asko gelditzen dira lan egiteko. Eskoletan partaidetza bultzatzea era
sistematikoan ez da erraza edo irakasleok ez dugu erreza ikusten, beraz, askoz
zailago partaidetza generoarekin lotuta lantzea.
EUSKADIKO HAURREN PARTE-HARTZEARI BURUZKO TXOSTENA irakurtzen badugu argi ikusten da zein den egoera (5.3.2. Eskoletako parte–hartzea garatzeko praktikak):
Eskola–esparrua da haurren eta nerabeen heziketan erabakigarriena den gizarteko erakundeetako bat. Ikastetxeetan, ikasleek parte hartzeko bideak garatzea oinarrizko elementua da bizikidetzarako eta eskolako estamentuek elkar ulertzeko; eskolan, funtsezkoa da parte–hartzean oinarritutako ikaskuntza.
Kapitulu honetan, prestakuntza–programen esperientzia batzuei buruzko atal berezi bat ere badago, eta ingurumenarekin lotutako gaiei buruzkoak dira bereziki; programa horiek ikastetxeetan lantzen dira, eta, udalekin batera, komunitateak parte hartzeko dinamikak garatzen dituzte.
Ikasleek, oro har, ez dute behar bezala balioesten ikastetxean parte–hartzea, eta beraz, parte–hartze organoei ez zaie garrantzi handiegirik ematen. Oro har, jendea ez da eskolako organoetan parte hartzen duten pertsonen garrantziaz jabetzen (ordezkariak), eta, batzuetan, sisteman duten parte–hartzea negatiboki balioesten dute.
Hainbat azterketek argi azpimarratu dute ikasleek, oro har, parte–hartzeari eta
ordezkariak hautatzeko prozesuei buruz duten ikuspegi negatiboa; parte hartzeko praktikek oihartzun txikia izan ohi dute, eta aldaketa esanguratsuak egiteko aukerarik ematen ez duen inguru zurrun batekin topo egiten dute. Beharbada, hori ez zaio soilik ikastetxeetako zuzendaritzen jarrerari leporatu behar. Baina erakundeen antolamendu–arau eta erritmo zurrunak islatzen ditu: ahulagoa den gazteen parte–hartzeari ez diote ematen benetako lekurik, eta berehalakotasuna lehenesten dute.
Baina ikerketan parte hartu duten 22 ikastetxetatik soilik seik dute beren hezkuntza–proiektuan modu espezifikoan txertatuta ikastetxeko kudeaketan ikasleen parte–hartzea lantzeko eta sustatzeko modua.
Itxuraz, kontraesan bat dago ikastetxeetako curriculumean parte–hartzeari buruzko alderdia horren gutxik txertatuta izatearen eta parte–hartzea sustatzera bideratutako programak eta jarduerak lantzen dituzten galdetuta baietz erantzun duten kideen kopuruaren artean.
Parte–hartzea sustatzen duten jarduera motak aztertzerakoan ulertzen da kontraesan hori. Ikasleen parte–hartzea sustatzen duten jarduera gehienak jarduera espezifikoen garapenarekin daude lotuta, hau da, ikasleek jarduera horretan esku har dezaten bilatzen dute, baina ez erabakitzeko egituretan eta ikastetxearen jardueran parte hartzea.
Ados nago ideia honekin; harreman
berriak eraikitzerakoan (berdintasunean oinarritutakoak, justuak) eta nork bere
identitatea eraikitzeko gai izatea dela helburu bat eta hurrengo ideiak ere:
- Ordezkarien hautaketarako,
elkarbizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura “femeninoenak”
zein “maskulinoenak” izatea.
- Bestelako lidergoa bultzatzea:
lidergoa edozein eraldaketarako nahiak eta interesak batzea baino askoz gehiago
da, alegia, begiratzen, entzuten, onartzen, ohartzen jakitea; besteak zer
egiten dakien, zertan sentitzen den ziur, zertan den bakarra … taldekide
bakoitzak proiektuaren protagonista dela sentitzea, proiektua bizitzea.
- Zereginen eta rolen
banaketetan sexu- genero estereotipoak apurtu egin behar ditugu,
- Jarduerak antolatzerakoan,
nesken interesak ere kontuan izatea, motibazioa pizturik mantentzeko.

- Eremu ezberdinetako emakumeen
erreferentzia eta ereduak izatea.
- Parte hartzeko denboraren
erabilera parekidea izateko ikasketa kooperatiboan erabiltzen diren lankidetza
egiturak erabiltzea.
- Batzarretan eta bileretan
arauak finkatzea ohikoak izaten diren jarrerak ez izateko (emakumeak
gutxiestea, estereotipo femeninoak indartzen dituzten txisteak, komentarioak,
emakumeak ikusezin bihurtzea (txanda ezerrespetatzea, esandakoa kontuan ez
izatea, hitz egiten duen bitartean gainontzekoek bestelako gauzak egiten
aritzea …) eta aktak jasotzea.

- Partaidetza ez da egoera
estatikoa, prozesua baizik. Horrek esan nahi du etengabe zaindu eta eraiki egin
behar dela. Parte hartzeak izan ditzake ageriko momentuak, bozketak esate
baterako, baina momentu horiek partehartze-prozesuaren baitan dute zentzua, hau
da, bozketak berak, adibidez, partaidetzaren ikuspuntutik, zentzua izango du
prozesuaren nondik norakoaren arabera.
- Taldearen pertenentzia
sentimendua indartzeko nesken zein mutilen beharrak kontuan izatea. Helburuak
eta interesak partekatuz.
- Denboraren eta espazioen
erabilera parekidea izateko neurriak izatea.
- Aske eta gune seguruan
sentiarazteko baldintzak jartzea.
Gure gobernuak garrantzia ematen dio partaidetzari, ea
lortzen dugun argazkian emakumeak ere agertzea: