Aste honetako gaia hezkuntzan lantzea behar beharrezkoa dela uste dut, pertsonok sexualitatea bizitzeko bide bakar bat ez dagoela ongi barneratu behar dugu. Izenburuan aipatu bezala, ohikoa aniztasuna izan arte lanean aritu beharrean gaude, horrek egingo gaituelako aske. Norberak bere bidea eginez topa dezan gustuko duena eta zerk egiten duen zorientsu. Jendarteak aurrez inposaturik gabe, topaketa prozesu bat izan behar du eta bilaketa prozesu hau bizitza osoan zehar eman daiteke.
Hona hemen nik sortu dudan hitz.salda:
Esan bezala, gai garrantzitsua eta ezinbestekoa da sexu aniztasuna. Eta, honen inguruko lanketarako hemen txertatzen dut bideoa bat erabilgarria izan daitekeena edota bertatik ideiaren bat atera daitekeena.
Gai anitz honen barruan aipatu nahiko nuke INTERSEXUALITATEA, jendartean gai ezezaguna dela iruditzen zaidalako. Hona hemen, gaiaren inguruko azalpen argiak esperientzia pertsonal batetik kontatua:
Aste honetan eta blogean ikusi dun bezala, gaur egun aniztasun sexualaren inguruan nahikoa informazio topa dezakegula esan daiteke. Ondorioz, baliabideak erabiliz martxan jartzea besterik ez da geratzen.
Amaitzeko, iazko lanetatik hauxe aukeratu dut. Bideo interesgarriez gain, ezagutzen ez nuen gida liburu bat txertatua duelako lanean.
"(...) jaioberritan kanpo genitalak zein diren, haurra mutil edo neska sailkatzen da (...) Arazo handia sortzen zaigu ezarritakoa eta berak sentitzen duena bat ez datozenean (...) Haurra jaiotzen denean, sexua ezarri beharrean, iragarri egingo genuke (...) Eta edozein unetan ohartzen bagara okertu egin garela, hori onartu, eta agirietan hasieran jarritakoa aldatu egingo genuke".
Halako egoerek irtenbiderik ere badutela uste du Mayorrek.
Genero identitate eta sexu-aukeren errealitate anitzak, zenbait kategori berrien presentzia eta lekua eskatzen du:
Ondorengo bideoa sentsibilizazio saioak egiteko baliagarria iruditu zait:
Azkenik, Maite Magisteritzak bere postan esandakoarekin bat nator. Jendartean eta eremu hezitzaileetan lantzeko erronkei buruz, aniztasunean dagoela gakoa:
Mota guztietako
aniztasunaren alde egitea, pertsona izateagatik sor zaigun, denoi, duintasunean
sustatuz elkarbizitza.
Aniztasuna modu ez
hierarkikoan, berdinen artean eta errespetuz bistaratzea.
Heteropatriarkatutik
jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru
segurua eskaintzea.
Edozein aurreiritziren
ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.
4.Jaiotzean
ezarritako sexua eta sentitzen duen identitateak bat egiten ez dutenean.
5.Beren
identitatea defini ezin dezaketen pertsona taldea.
6.Pertsona bat
bestearengandik bereizteko ezaugarri multzoa.
EZKERRETIK ESKUBIRA
2.Norbera sentitzen den generoa eta
jaiotzean ezarritako sexuak "bat" egiten dutenean.
3.Modu inklusiboan sexu, orientazio eta
genero identitateak gehitzen dituen kontzeptua.
7.Heterosexualtasuna
norma eta normaltzat hartzea. Heteroa izatea aurresuposatzea.
Iazko post-en artean Garazirena
aukeratuko nuke, material interesgarri pila konpartitzen dituelako!!
Aukeratu dudan sentsibilizazio bideo hau
aukeratu dut. Egia da, helduoi galdetzen digutenean batez ere gure lanbide edo profesioa
aipatzeko ohitura dugula. Haurren kasuan, ikusi dugu gehiago zentrazen direla
izena eta generoa aipatzean. Nire ustez, mezua ondo ulertzen da, eta
kontzientziazio bideoa den aldetik helburua guztiz betetzen dela uste dut,
halere, nik norberaren ezaugarrietan ere indarra jarriko nioke, hau da, askoz
gauza gehiago direla: alaia, txikia, igerilaria, altua, bihurria, zintzoa,
dibertigarria.. etab. Hemen beste bat pornografiaren inguruan...
Gaur egun egoera anitz hauen erronka oraindik ere normalizazio
batez ikustea dela uste dut. Oraindik ere ez gaude ohituta honelako
errealitateetara eta “txokatu” egiten dizkigute egoera hauek. Hortaz, nire
ustez, kasu eta egoera hauek lau haizetara zabaltzea da gure erronka eta
eginbeharretako bat. Pixkanaka identitate hauek ikusaraztea, gure
egunerokotasunaren ogia bihur daitezen!
Ikastaro honekin teknologian "arituak" bihurtzen ari gara eta hitz
gurutzatuen programa hau oso praktikoa iruditu zait, ikasleekin jolas
moduan gauzak irakasteko.
Iazko sarreren artean Loinaz
Lekuonaren “Aniztasun
sexualak” idatzia gustura irakurri dut. Hasiera erreflexionatzeko
erabiltzen du eta ikasi eta desikastaeran beharra nabarmentzen du, “heteronormatibitateak inposaturiko muga
zorrotzak gainditzeko gai garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun
orori bere lekua emateko aukerak izango ditugula…garrantzitsua da jendea bere
sexuaren arabera ez baloratzea, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren
arabera” dio beste ideia batzuen artean. Ondoren Medeak taldeko Kattalin Miner Perez
eta Lore Etxeberria Lujanbioren
gogoetak jasotzen ditu bideo batean “Bollera da bide bakarra”. Umorea eta
politika eraldatzeko tresna moduan, lesbiana izateko hamaika arrazoi ematen
dituzte.
Sentsibilizaziorako baliabide interesgarriaSTEILAS-ek argitaratutako
“Genero
eta aniztasun sexualerako gidaliburua” material ezin hobea iruditu zait.
Oso modu errazean inguruan dugun aniztasuna azaltzen du eta nola landu
dezakegun Curriculunean: Natur zientziatan adibidez, naturan ematen diren
homosexualitate kasuen inguruko bideo motz hau proposatzen digu gazteleraz “Homosexualidad
en el Reino Animal”, ingelesez luzeagoa da Out in Nature.
Amaitzeko STEILASen gidan ¿Nola
jokatu LGTBIQfobia ematen denean? Kasuz kasu aztertu ondoren zer egin eta zer ez egin azaltzen
digute ikasleen artean ematen denean, helduen artean gertatzen denean eta abar.
Bizi garen jendarte hetero, patriarkal eta binarismoan oinarrituta dagoen
eredu honetatik irteteko asko desikasi behar dugula argi daukat.Sexua eta generoa konstrukzio kulturalak dira
eta eredu bitarra izan beharrean, milaka
adierazpen dituen kontinuom bat, soka baten moduan irudikatzea, askoz eredu egokiagoa iruditzen zait gure ikasleei
erakusteko. Hezitzaile eta hezkidetzaile bezala
gure erronka nagusiena ikasle guztiek askatasunean jokatzeko aukera izan
dezaten giroa eraikitzea izan beharko luke, nork bere burua sentitzen duen
identitatez azal dezan eta eskolak haur
eta gazteentzat leku seguruak bihur daitezen.
Familien aniztasuna onartzea eta kontuan
izatea ezinbestekoa da, gure hizkuntzatik, adibidez, “aita” eta “ama”
baldintzapean egiten diren planteamenduak baztertuz eta familia eredu anitzak ikus
araziz, bai gure ikasleei zuzenean eta baita ere beste guraso edo tutoreei
bidaltzen zaizkien oharretan aniztasuna idatzietan ikus dezaten.
Jendarteak bere barnean daraman
aniztasuna agerian uzteko konpromisoa hartu beharko genuke, ikusten ez dena
ezin delako onartu. Aniztasuna aspektu guztietan, baita oraindik “tabua”
dirudien identitate sexualei dagokien aniztasuna, noski. Eskolako irakasle eta
helduei ere, hetero arautik kanpo badaude, armairutik irtetera animatu eta
lagundu beharko genieke, ikasleek erreferentzi positiboak beraiendik gertu izan
ditzaten.
Hasteko, hona hemen sortu egin dudan Gurutzegrama.
Iazko post-en artean Irati Gaztelurrutiak idatzitako “Gorptz ikusezinak” izenekoa aukeratu dut. Izan ere, egiten duen gorputz desberdinen defentsa oso garrantzitsua iruditzen zait. Gorputzen onarpena lortzea, hainbat pertsonak pasatzen duen sufrikarioari amaiera jartzeko hasierako urratsa dela uste dut. Jendarte hau oso krudela da normatik aldentzen den edozerekin.
Bestalde, gomendatu duen “Taras” deituriko laburmetraia oso gustatu zait.
Aste honetan ibili dugun gaiarekiko sentsibilizazioa pizteko hainbat balkiabide egon daitezkeen arren, nik pelikula bat nahi dut proposatu: 2005eko “Brokeback Mountain” izenekoa alegia. Aniztasun sexuala modu ausartean jorratzen duen filma dela uste dut. Bitxikeria gisa aipa daitekeen datu bat zera da: Ang Lee izan zela kaukasoarra ez den lehenengo zuzendaria Oscar saria irabazten. Bitxikeria hau albo batean utzita, aniztasun sexala lantzeko baliabide ederra iruditzen zait pelikula hau.
Nire uste apalean, jendartean era positiboan eragiteko eremu hezitzailean badugu zer landu.
Hasteko, aniztasun sexualak normalizatu behar ditugu. Honetarako jendea sentikortubehar dugu. Hau guztia lortzeko bide bakarra ikusten du: gure saioetan gaiaren inguruan naturaltasun osoz hitz egitea eta gure ikasleak mintzaraztea. Ulertarazi behar diegu munduko pertsona guztiok garen bezala garatzeko eskubidea dugula. Emozioen lanketak zeresan handia izan dezake kontu honetan: gaitasun sozialak (enpatia, asertibitatea…) lantzea funtsezkoa iruditzen zait.
Bestalde, aniztasun sexualak ikusgarri bihurtzea oso inportantea dela uste dut. Hau lortzeko, jendartean gailendu den ikuspegi dikotomikoa desmuntatu behar dugu: gauzak ez dira zuriak edo beltzak, gris asko daude tartean.
Iazko postetik bat aukeratuz gero
Maiterena
hartuko nuke. Ondo argudiatzeaz gain baliabide pila agertzen dira. Ni bat nator
berak esandako esaldiarekin: “sailkatze
zorrotzaren beharrak elkarbizitzari eragiten dion mina uste nuena baina askoz
sakonagoa dela, eta askoz zabalagoa ere bai.”
Gai honen inguruan entitate ezberdinak lanean daude.
Nik Berdindu Eskolak! ezagutzen eta gomendatzen dut. Eusko Jaurlaritzako
zerbitzu doakoa da eta LGBT diskriminazio arazoak edo Sexu Aniztasuna
lantzeko interesa daukaten ikastetxeentzako aholkularitza zerbitzu espezifikoa.
Klaustroentzako 4-8 orduko formazioa eskaintzen dute eta 6. mailatik aurrera
ikaslekiko tailerrak. Ez dugu itxoin behar kasu bat egon arte. Sentsibilizazioa
eta eskolako estamentu guztien sexu aniztasunarekiko begirada zabaltzeko baliagarria
da. Hau da beraien helbideaguztiok.info@gmail.com
Berdindu Eskolak urrezko arau batzuk aholkatzen ditu:
Diagnostikorik ez egitea: sexu/genero identitatea
eta desira orientazio gauza ezberdinak dira.
Zer da normala izatea? Zer da anormala? Nork erabakitzen ditu normal edo anormal izatearen mugak? Bizitzako momenturen batean normatibitatetik kanpo guztiok sentitzen bagara, zergatik sentiarazten dizkiegu muga horiek egunero eta momentu oro normatik gehiago urruntzen denari?
Aste honetan, Aniztasun Sexualaz ari garela, hainbat pertsona generoaren eztabaidaz haratago doazela irakurri dugu. Generoak anitzak behar dute izan, baina baita sexualitateak ere. Ondorioz, gustoko ditugun gauzen aukerak zabaldu, handitu, koloreztatu.
Honek Itxaro Bordaren esaldira naramalarik:
"Beste normalitate bat asmatzen ahal dugu...jende bakoitza bere sexuaz haratago izatea soziaetat batean...hau da, jendea ez da baloratzen bere sexuaren arabera, gehiago ze leku nahi duen hartu jendarte batean. Batzuetan izaten ahal dira emakume femeninoak bainan beren jarrera maskulinoa da eta aderantziz, baina denek ukan dezatela behar dutena eta merezi duten lekua, arazorik gabe". (ARRAKALAK proiektua).
Betidanik, dikotomien dogman bizi izan gara:
-Arra/Emea
-Gizon/Emakume
-Maskulinoa/Femeninoa
(Amaia Alvarez)
Eta aste honetan eta aurrekoan irakurritako gaiek guzti honekin apurtzera garamatzate. Lan asko dago egiteko oraindik, hasteko bakoitzak bere barne hausnarketa eta lanketaz eta ondoren kolektiboki. Izan ere, lehengo urteko publikazio honetan Gorka Manzarbeitiak igotako bideo honetan, argi ikusten dugu oraindik ere kanpoan biolentzia erraz ikusten dugula, baina gero geure posizionamendua eta kontzientzia maila biolentoa ez dela uste dugula.
Hemen jartzen dizuet gai honen inguruan bideo interesgarri batzuk. Errealitateaz jabetzeko edota transexualitatearen aldeko bideo eta kolektiboak ezagutzeko.