Baliabide hezkidetzaileak eta irakasleek ildo berdinetik
Sistematikoki
curriculuma eta baliabide didaktiko hezitzaileak erabiliz gero aurrepauso
handia izango litzateke eskola eremuan, aldebatetik estereotipo sexistak gure ikasleengan gutxitzeko eta beste alde
batetik eremu pribatua balorean ipintzeko eta protagonismo apurra emateko.
Hala ere,
curriculum eta baliabide hezkidetzaileen erabilera eraginkorra izateko,
irakasleen rola oso inportantea da eta irakasleek ideia berdina transmititu
beharko lukete koherentziaz jokatzeko,.hizkuntza
ez sexiata erabiliz, atentzio berdina emanez neskei eta mutilei, aurreiritzi gabe,
espektatiba berdinak edukiz, e.a.
Inbertsio legea egitea nire ustez estrategia eraginkorra eta
oso ikusgarria da hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko.
Alikanteko instituto bateko ikasleak egindako reggetoia antisexista:
Ixarrek dioen moduragazteen
erreferentzi gunea sarea denez material hezkidetzailea saretzeko aldarrikapena
egiten du. Berarekin guztiz ados nago eta, are gehiago kontutan izanda eremu
txikiko hizkuntza dugula eta gure hizkuntza munduko mapan ipintzea ere
garrantzitsua dela.
Baliabide didaktikoak hezitzaileen tresnen kutxa osatzen
dute… Eguneroko erronka dugu baliabideak aurkitzea, moldatzea, euskaratzea eta
genero ikuspegi eta ikuspegi inklusiboarekin erabiltzea… Ikasleek ere ezagutza eraikitze prozesuan, baliabideen bilatzaile, sortzaile, ekoizle dira… Eta zertarako erabiltzen dira?
Ikas prozesoa planifikatzeko, garatzeko, ebaluatzeko eta komunikatzeko.
Hezkidetzailetzak begirada jakin
bat eskatzen du, errelitatea behatzerakoan, aztertzerakoan, esku-hartzerakoan…Noren begirada? Parte-hartze dugun
guztiona: ikasleak, irakasleak, familiak, komunikabideak…Curriculuma eta
baliabie hezkidetzaileak sistematikoki erabiltzeak irakaskuntza, eta gizarteari buruzko ikuspegia zabalduko
liguke. Gizarte bezala ditugun erronketaz sakonago ohartuz, ditugun indargunetaz jabetuz, guztion
garapenaren aukerak zabalduz.
Nola jakin dezakegu begirada hezkidetzailea
erabiltzen ari garela? Edukiak
(testuak eta irudiak), metodología, interakzioa eta hizkuntza gure ardatzak izango dira. Batez ere, galdera
hau beti presente badugu: zer erakutsi
nahi dut?
Guztiok izendatuak gauden
erreparatu, protagonismoari erreparatu, erreferentzia anitzak erabiltzen direla
bermatu, ikusten denak ikusten ez dena
nola izkutatzen duen aztertu, egilearen asmo eta helburuei begiratu,
materialak denen eskura daudela bermatuz, irudi eta hizkuntza kodeak zaindu,
errealitatez behin eta berriro txekeatu; @HezkEHn azpimarratzen den bezala,
ezkutukoa eta agerikoak errealitate oso bat islatzen bait du:
Curriculuma eta baliabide didaktikoen erabilerari buruzko @AneLeren hausnarketari
erreparatu diogu, adibide bat, partaidetza esperientzi erreal bat ikasleen eskutik
azaltzen duelako.
Honelako esperientzia batetan, proiektuen bidezko ikaskuntza
erabili dute, ikasleen partaidetza errealitatearen azterketan, ideien bilketa,
azterketa eta erabaki hartze prozesua: oinarrizko konpetentzia guztiak batera
aktibatuz.
STEAM proiektuetan gabiltzan honetan, Hezkuntza sailak
prestatu duen STEAMGUNEA baliabide aberatsa dela esango nuke:
Eta gune honetan aurkitutako HYPATIA
proiektuaren baliabidea azpimarratu nahi dut, irakasleentzetan proposamen
interesgarriak ematen dizkigulako:
Azkenik esan, denbora damakigula esku-hartze hezkidetzaileak egiten baina errealitateak ematen dizkigun datuak egoskorrak direla. Egoeraren diagnosia egitea baino garrantzitsuagoa da martxan jarri ditugun neurrien jarraipena egitea: zein izan ditugu abiapuntuak? Nora ailegatu nahi dugu? Gizartearen erakunde eta partaideak zertan gaude ados?
Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoei buruz hausnartzen egon gara. Hau da nik sortutako hitz-hodeia:
Gai hau oso garrantzitsua iruditzen zait eta praktikoa zein erabakiorra aldi berean. Nire ustez, curriculuma eta erabiltzen ditugun baliabideak sistematikoki hezitzaileak izango balira, gauzak erabat aldatuko liratekeela.
Txikitatik ordu pila bat pasatzen ditugu eskolan eta han erakusten dizkiguten ereduak erabateko eragina dute gure garapenean, familiatik jasotzen dugunarekin batera. Beraz, eskolatik jasotzen ditugun mezuak, ereduak, baloreak...hezkidetzaileak balira, berdintasuna modu natural batean ikusiko genuke, normaltasunez.
Hau da, ikasleei eskeinitako eduki, liburu edota irudietan ez litzateke ez sexismorik ez estereotiporik agertuko. Ezta hezitzaileon mezuetan ere.
Emandako ereduetan, emakumeak presente egongo lirateke: historian, zientzian, literaturan etabar eta emakumeek egindako lanei dagokien garrantzia emango litzaieke. Honekin batera, androzentrismoa alde batera utziko genuke.
Aniztasun sexuala landuko litzateke eta bakoitza den bezela izateari garrantzia emango litzaioke.
Horretarako, erabiltzen ditugun baliabideen diagnosia egin beharko genuke eta ikusi dugun bezala, zenbait erabaki hartu: erabilitakoa mantendu egokia bada baino bestela eraldatu edo ordezkatu.
Ezinbestekoa ikusten det hezitzaileen arteko elkarlana sustatzea, baliabide berriak sortu eta elkar trukatu ahal izateko. Azken finean, denok ditugu (edo izan beharko genituzke) helburu berdinak.
Bestalde, hezkidetzan konzientzia pizteko estrategia bezala honako hau etorri zait burura: gaur egun normaltasunez hartzen ditugun gauza askok dituzten eragina jendartean erakustea. Inguruan bertan entzun dezaket, oso urrutira joan gabe, gauza asko “testuingurutik” ateratzen ditugula… “txiste bat edo broma bat besterik ez dela”...edota “beti izan da horrela”. Beraz, detaile txiki horiek dituzten garrantziaz jabetzeko bideo hau proposatzen det:
“Querido papá, me van a llamar puta”
Bideo honek, egunero onartzen ditugun mikromatxismoek izan dezaketen eragina erakutsi nahi du.
Oso sarrera egokia egin du pausoz pauso azalduz nola eraiki beharko genukeen curriculum hezkidetzailea. Horretaz gain, baliabide oso interesgarriak txertatu ditu, zenbait ipuin hezkidetzaile eta posta, irudi eta estekaz josita dago.
Hemen berak eskeinitako liburuen estekak berreskuratu ditut :
Eta oso ados aipatzen duenean diagnosi bat egin eta gero hausnarketa bat egitera behartuak gaudela, bakoitzak bere buruarekiko zein sistemarekiko. Bestalde, nik aurrerago aipatu dudan kontzientzia pizteaz gain, formakuntza aipatzen du ezinbesteko estrategia bezala, erabat konpartitzen dudana.
Bukatzeko esan gure esku dagoela gauzak eraldatzen joatea, eta bakoitza bere buruarekin hasita eta ingurukoekin jarraituz, ahal degula mundu hobeago bat bultzatu.
Aste honetan curriculuma eta baliabide didaktikoak izan ditugu aztergai. Ezinbestekoa dugu curriculuma zein baliabideak hezkidetatu eta txiki-txikitatik lantzen hasi. Horra hor aste honetako hitz-hodeia:
Aurreko
ikasturteko post bat aukeratzekotan, ondorengoa aukeratuko nuke:
#ArgiñeAL
da egilea. Bera bezala ulertu dut prozesua eta berak
jarritakoarekin zeharo bat egiten dut, bai estrategia aipatzerako
orduan, bai eskema nola osatu duen.
Zertan
aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki
curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero?
Zeharo
aldatuko litzatekela uste dut. Batetik, ezinbestekoa litzateke
diagnostiko ganotazko bat egitea. Marian Morenok "Queremos
coeducar" liburuan ondorengoa dio diagnostikoari buruz:
Hezkidetzaren
ikuspegitik ikastetxearen diagnostikorako oinarrizko, ertain eta
goi-mailako analisi maila ezberdinak proposatzen ditu:
●Ertainean:
dokumentazio ofiziala,ekintza zehatzak, baliabideak eta
testu-liburuak, tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala,
zuzendaritza-taldea.
●Goi-
mailan: idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia,
elkarbizitza-plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala.
Diagnosiarekin
batera beti laguntzen du AMIA egiteak ere:
Diagnosiarekin
batera AMIA betetzeak, bai baliabide, material,
curriculum, espazioa, egitura (ikastetxeko batzordeak) etab. kontuan
hartuta asko lagundu dakiguke helburuak zehazten.
Curriculum
eta baliabide hezkidetzaileak sistematizatuta baleude, arazo-egoerak
sortzerakoan ere, alegia, erronkak burutzerakoan, kontuan
hartuko litzateke eta errealitatearekin bat eginez, jendartean
hezkidetza islatuko litzateke, horrela gure ikasleak ere guk
jarritako egoerak era "normalizatuan" biziz. Testuingurua
jorratzeko orduan ere beti egoera hezkidetzatuak hartuko
genituzke kontuan. Arazo-egoera bera, egoera hezkidetzatu baten
oinarrituko balitz, horrek berak ekarriko luke eduki, material,
etabarren eraldaketa ere. Hori izango litzateke azken finean, denon
ametsa...Eta urteen poderioz, eta orain arte bezala lan eginez,
lortuko dugula uste dut.💜👌
Zure
ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan
oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat?
Beti
izan dut argi eta garbi hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko
estrategia erabilgarriena formazioadela, bai ala bai. Hasteko, oso
ondo legoke Marian Morenoren
ondorengo bideoa, batik bat, ezertan hasi orduko, kontzeptuak argi
izateko:
Bestalde,
ondorengo bideoan ere,II. Hezkidetza planaren
aurkezpena Euskalduna Jauregian egin zenean, alegia, iazko martxoan,
Morenok
egindako aurkezpena doakizue, interesgarria benetan:
Gure jarduera
hezkidetzailea aurrerapauso handia emango luke curriculuma eta baliabide
didaktiko hezkidetzaileak erabiliko bagenituzke.Domino-pieza izan liteke, gainerako pieza
guztiak mugituko lituzkeena.
Ikastetxeetan modu
sistematikoan erabiltzean, androzentrismoa amaituko litzateke hezkuntzan. Ez
litzateke biztanleriaren erdiari bakarrik erakutsiko. Beraz, ikasleengan eragin handia izango luke,
historiaren eta bizitzaren ikuspegi osoa izango lukete, ez erdia.
Bai mutikoek bai neskatoek
erreferente femeninoak izango lituzkete jakintzaren arlo guztietan, eta
integratuko lukete emakumeek eta gizonek gaitasun berberak eta balorazio sozial
bera dituztela. Egin diren azterlanetan egiaztatu da neskek erreferente
femeninoak eta maskulinoak dituztela. Mutilek, aldiz, erreferente maskulinoak
baino ez dituzte, nesken eta emakumeen mundua ezezaguna egiten zaie.
Curriculum hori eta
hezkidetzako baliabideak erabiltzeak sentsibilizazio-eragin
handia izango luke irakasleengan.
Irakasle guztiek erabiliko lituzkete material horiek ikasle guztiekin. Ez orain
bezala, emakumeen ekarpenak oso kontzientziatuta dauden pertsona batzuek
bakarrik erabiltzen baitute. Irakasleen sentsibilizazio horrek betaurreko
moreak jantzaraziko lizkieke, eta patioen, espazioen, denboraren, hizkuntzaren
erabilera aldatuko liekete... Baina lan hau ezin da argitaletxeen eskuetan utzi:
Estrategia erabilgarri
bezala Marian Morenok sortutako materialak eta bideoak ezinbestekoak dira:
Eider Olareagaren “Curriculumak eraldatzen” posta aukeratu dut. Baliabideak eta
Curriculuma aldatzeko dauden ostopo batzuk aipatzen ditu. Ostopo ekonomikoak proiektu berriak sortu eta
ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua behar da. Irakasleen arteko desadostasunak
bide hezkidetzailea aurrera eramateko, eta beraz irakesleen formazio beharra,
betaurreko moreak jartzeko eta erabiltzeko.
Eragin
itzela izango luke sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko
hezkidetzaileak erabiltzeak gure ikasgeletan. Mundua ulertzeko eta irudikatzeko beste ikuspegi
bat eskainiko litzateke eta, ondorioz, guztion posizioa birkokatu mundua eraldatzeko, balio berdinzaleagoetan oinarrituta.
Uste dut,
gainera, ikasleekin eragin izugarria ere izango lukeela, daukaguna
hezkidetzaile bihurtzeko prozesuan eurak
parte-hartzera gonbidatzen baditugu. Irizpideak landu (agian hutsetik
sortu, dakitenetik…), dauden gidekin kontrastatu, hutsuneak antzeman eta
eraldaketarako alternatibak ikasleek proposatu. Estrategia benetako egoera-arazo bati aurre egitea da,
kontestualizatua, eraginkorra eta transferigarria beste hainbeste
testuinguruetara estrapolatzeko modukoa. Eta gainera, zabaltzeko/komunikatzeko xedearekin: sareetan edo presentzialean. Oinarrizko konpetentzia
guztiak, zeharkakoak eta disziplinarrak, garatzeko bideetako bat.
Ikasle
guztiek izan eta egin nahi dutena askatasunez egin dezatela, ez presio
sozial edo ezezagutzagtik. Hori dagokigu lortzen joatea.
Hitz-hodei
honetan doaz behatu beharreko irizpideak eta pertsonai femenino eta maskulinoen
arteko presentzia-protagonismo-espazio-aisi-ogibide-senidetasun-ezaugarri
adierazleak.
Eta baita
proposamenak ere diagnosia egin ondoren, erabakiak hartzeko:
1.- Dagoena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu.
2.- Dagoena modatu/Osatu
3.- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu
4.- Falta dena sortu.
“Egia
da sormen eta euskaratze lanak nahiko denbora eta dedikazioa eskatzen duela,
baina poliki poliki bakoitzak zerbait eginez sekulako bilduma osatzea lortuko
genuke.” 2016an
idatzi zuen post hau eta hiru urte hauetan zein bilakaera izan duen bilduma honek
aitortzekoa dela esango nuke.
Amaitzeko, National Geographic-ek Washington-en
jarri duen argazki erakusketa bat aprobetxatu nahi dut baliabidetzat erabil
baitezakezu edozein testuinguru hezkidetzailean: WOMEN: A CENTURY OF CHANGE.
Mundu osoko emakumeen rol berdefinitua azken 100
urteotan: egin dugun bidea gauzatzeko borroka eta erresilientzia ereduak eta geratzen zaizkigun erronken aurrean, egin
dugunaz gogoratu eta ahal dugulaz jabetzeko.
CURRICULUMA OINARRIA, BALIABIDE DIDAKTIKOEN SORRERA, MOLDAKETA ETA FORMAKUNTZA BIDEA.
https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=curriculuma posta aukeratu dut, berak 236/2015 abenduaren 22ko dekretua eransten du eta horri eutsiko bagenioke aurrera salto handia egingo genukela uste dut curriculuma, baliabide didaktikoak barne hezkidetzaileak izateko.
“Oinarrizko Hezkuntzak pertsonaren garapen integralari laguntzen dio, alde batera utziz sexuaren araberako estereotipoak eta rolak, bai eta bereizkeria mota oro ere, generoaren eraginik gabeko orientazio akademikoa eta profesionala bermatuz. Horretarako, ikastetxeek emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko dute alor guztietan: curriculuma, antolaketa eta abar.”
Baina aurre egiteko curriculum hezkidetzaileari beharrezkoa da irakaslegoari formakuntza eskaintzea batetik kontziente egin, ikuspegi kritikoa sustatu, eta baliabideak eta trebeziak izateko erabiltzen dugun materiak didaktikoa hezkidetzailea izateko eta guk sortu eta moldatzeko aholku, gida prestakuntza bat izateko.
Arazoa non dago, prestakuntzak borondatezkoak badira, ziur asko gerturatuko diren pertsonak gaiarekin sentsibilizatuak eta interesa dutenak izango dira baina gainontzekoan ere formakuntza egitea oso beharrezkoa ikusten dut, eta horegatik nire duda agian beste kasu batzuetan egin izan ohi den bezala beharrezko izatea edo positiboki baloratzea, non bultzatuko dituzten gainontzeko irakasleak prestatzera.
Curriculuma prestatzerakoan ere ezinbestekoa da erabiltzen ditugun material digitalak errebisatzea: sareetako web orriak, pelikulak, abestiak...
Hona hemen Lanbide Heziketako 5. plana, non jasotzen duen:
6. PRINTZIPIOA Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatu lanbide-heziketan
"Planak diseinatutako helburu eta jarduketa lerroetan islatu behar
da gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna, gaur egun
gizonek eta emakumeek beren hezkuntzako eta laneko ibilbideak
aukera-berdintasunean eta aniztasunean garatzeko dituzten
oztopoak ezabatzeko".
Ez nuke nahi haztu guzti honi aurre egiteko baliabide pertsonak eta materialez gain ekonomikoa ezin bestekoa dela.