2020/02/24

Bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean

Heziketa afektibo-sexuala gaiaren inguruan astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin
hizki-salda hauxe sortu dut. Eta ideia nagusia da  bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean
garatzeko eskubidean sinestea eta gure ikastetxeek eskain dezatela marko aske eta seguru hori.


Aurreko edizioetatik HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA
BAI ALA BAI aukeratu dut, esperientzia positiboa izan zuelako hainbat urtetan lan egin zuen 
DBH eta Batxilergoko institutuan  UHIN BARE programan ikastetxe pilotua izan baitzen, beste bi
institutuekin batera eta horri esker irakasleen formazioa eta material egokia lortu zituzten. Iruditzen
zait izan litekeela proposamen gomendagarria. Izan ere, #maisazoe ikastarokideak dion bezala “Nik
uste dut salbuespena dela heziketa afektibo-sexuala curriculum barruan egotea eta zoriontzekoa da.
Hala ere, badaude hobetzeko hainbat puntu hala nola: ikasle guztiekin lantzea; irakasleek prestakuntza
berriz jasotzea; zeharkako arlo moduan ere lantzea; gaiak eta materiala eguneratzea: aniztasun sexual
eta gorputz anitz guztiak hierarkizatu gabe lantzeko, afektibitatea gehiago  eta sexualitateko modu
guztiak lantzeko, eta gurasoei gaiarekiko formazioa eman beharko litzaieke”


Neure ezagutzatik esan dezaket, Bigarren Hezkuntzan batez ere, aurrerago jasotzen duen
iritziarekin kointziditzen dudala: Bestalde, oraingo lankideek beraiek egondako institutuetan 
heziketa afektibo-sexuala ez dela lantzen diote; heziketa sexuala tailer batean lantzen dutela baina
afektibitaterik ez”.


Honengatik guztiagatik eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak alderdi
hauetan ikusten ditut:
  • Sexu-eskubideak ezagutzera eman, eztabaidatu eta sexu-genero sistema salatu eta gainditzeko ardura hartu,  heteronormatibitatetik aldenduz.
  • Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea etxetik hasita. Izan ditugun egoera gogorrenen artean, ikasle trans baten gurasoetako batek ez onartu izana izan da, benetan bortitza. Ikaskideen artean gaur egun eramangarriagoa da itxura batean, baina orain 10-15 urte EITBko Ur Handitan programan gure zonaldeko ama batek kontatzen duen gisan,  indarkeria krudelaz jokatzen zuten bere alabaren kontra. Harrez gero, familia honek aurpegia emateak eta egoera salatzeak eragin handia izan du,  aniztasuna duintasunez eta errespetuz bistarazi eta tratatzeko. Hau guztia izan da Beasaingo TRANS zikloaren hazietako bat, aurten jada 4. edizioa.

Oro har aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten da, baina ez eragile guztien aldetik, edota teorian bai baina praktikan ez beti.Eta heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzeko urrats ugari falta zaizkigula esango nuke, zehar-konpetentzia gehienekin bezalatsu, hezkuntzaren xedea zein den oraindik gaur egun irakasle asko kuestionatzen ari denean. Eta batzuetan prestakuntza falta dela esan ohi da, baina dakigun bezala, ez da argudio bakarra ezta sendoena ere.

  • Uste dut  ikastetxeetan sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituztenikasleei inguru segurua eskaintzen hasita daudela, nahiz eta oraindik lana egin beharden, eta edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku-hartu.
  • Oro har aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten da, baina ez eragile guztien aldetik, edota teorian bai baina praktikan ez beti.
  • Eta heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzeko urrats ugari falta zaizkigula esango nuke, zehar-konpetentzia gehienekin bezalatsu, hezkuntzaren xedea zein den oraindik gaur egun irakasle asko kuestionatzen ari denean. Eta batzuetan prestakuntza falta dela esan ohi da, baina dakigun bezala, ez da argudio bakarra ezta sendoena ere.



HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZKO HAUSNARKETA



Hainbat hitz heziketa afektibo-sexuala lantzeko orduan ditugu. Hona hemen batzuk hizki sopa honekin hasteko:

Hainbat adituk diote heziketa afektibo-sexuala ez dela behar den moduan lantzen. Gure gazteek ereduak ez izatean, ez erreferenteak, ez heziketarik, pornografiara jotzen dute, eta gaur egun gazteek uste dute pornografian ikusten dutena da beraiek euren harremanetan egin behar dutela. Beharrezkoa da hezkiketa afektibo-sexuala, eta hori txikitatik ikasi behar da. Hona hemen Xabi Iturberen hitzaldia non proposatzen du "maitaleen pedagogia" guztiz lotuta jendarteak behar duen hezkiketa afektibo-sexualarekin, benetan interesgarria:


Aurreko urteko sarreren artean Andurena interesgarria iruditu zait. Bere hausnarketan amodio erromantikoa aztertzen du. Amodio hori ondoko ezaugarriak ditu:
- Heterosexuala.
- Derrigorrezkoa. Bikote harremanetatik kanpo ez  dago zoriontasunik.
- Betirako da.
- Monogamoa. Ondorioak, jeloskortasuna, kontrola, propietatea.
- Sufrimendua guztiaren gainetik normalizatu egiten da.
Eta hori da saltzen dena publizitatean, pelikuletan, abestietan... Beraz, badago lana horrekin amaitzeko!!!

Educación 3.0 webgunean "Recursos para trabajar la aducación sexual en el aula" ditugu: Zinea, bideoak, jokuak... hainbat daude, baina gaztelaniaz dira baliabideak. Euskaraz ez dago horrenbeste, baina osasun orrian badugu "Sexumuxu", materiala interaktiboa da eta  joko interaktibo bat du: abentura grafiko bat da; bertan, ikasleek erronka batzuk gainditu behar dituzte, eta horiei esker, heziketa afektibo-sexualaren eremua ikasi eta sakonduko dute.

Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak: ondoko hauek izango lirateke: 


  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik genero estereotipoak gainditzeko, bai eta heziketa afektibo-sexuala landu irakasleekin euren ikasleekin lantzeko.
  • Sexu-aniztasunaren normalizazioa.
  • Errespetua landu, batez ere, aniztasuna errespetatzeko arlo guztietan, eta noski, LGTBI+ normalizatu eta eurenganako errespetua landu. 
  • Izpiritu kritikoa garatzea jasotako mezu sexistei aurre egiteko 
  • Material didaktikoa bermatua izateko edozein dela gaia, kasu honetan heziketa afektibo sexuala, baina ez bakarrik hori: identitateak, sexu -aniztasuna, emakumeen ekarpenak...
  • Aisialdian eta sare sozialak erabiltzean errespetua aniztasunari irakastea.
  • Sexuen arteko harremanetan dauden mitoak eta estereotipoak aztertu eta deseraiki.

Maitasunak ez du etiketarik



Gai honetan zehar, sexualitatea eta harreman afektibo-sexualak definitu ahal izateko hitz gako asko daude, baina horien artean gurutzegrama batean irudikatutako honako hauek nabarmendu ditut:

Hitz horiek guztiek ez dituzte aipatzen porno mainstream erabiltzeak izan ditzakeen ondorioak. Horretaz jabetzeko, bideo hau ikusi:
Hainbat grafikoren bidez hori nahikoa ez balitz, errealitateaz jabetu gaitezke.
Argi dago adingabeetan pornografiaren erabilera handia dela. Hori dela egoera hori aldatzeko eskolak egin behar duena. Nire ustez, haurtzarotik argi dago hezkuntza afektibo sexuala, baina hezkuntza hori ez datza pornoa debekatzean, baizik eta horren ondorioak zein diren erakustean, eta, batez ere, ondorengo harremanen errealitatearen parte ez dela erakustean. Horretaz jabetzeko, porno eskolako unitate didaktikoa daukagu.

Hori da, nire ustez, Ander Alonsoren aurkezpenean sartzea falta litzaiokeena; izan ere, gainerako puntuak, hezkuntza afektibo-sexualari buruz hitz egiten dugunean, oso ondo eredugarriak eta garatuak daude. Bereziki gustatu zait hezkuntza afektibo sexuala planteatzeko dekalogoa. Adibide honetan bertan, pertsonen sexu-eskubideak zein diren adierazi nahi nuke:





Ikasleentzat zertxobait handiagoa da beste bideo hau: 



Gomendatuko nuke aniztasun sexualari eta desgaitasun intelektualari buruzko korotometraje hau ikustea:

















Material horiek gorabehera, eskolak gainditu beharreko hainbat erronkari aurre egin behar die oraindik:

1.- Sexu-aniztasuna normalizatzea, bai diskurtsoan, bai materialak ikasgelan sartzean.

2.- LGTBI+ taldeari fobiaren aurka lan egitea, eskolako edozein esparrutan, eta irakasleei zein lunnatuari kolektibo horri gizartean nahiz ikastetxean gertatzen zaizkion agresioenak ikusaraztea.

3.- Irakasleen prestakuntza hezkuntza afektibo-sexuala da, irakasgai guztietan modu naturalean sar dezaten.

4.- Ikasleek gorputza ezagutzea eta horrek autoestimua igotzea eragingo luke.

5.- irakasteko porno materiala beldurrik gabe sartzea. Ekintza honekin, nerabeek jasaten dituzten eraso ezberdinen jaitsiera eta gaiaren inguruan oraindik dagoen tabua apurtzea fomentaratuko genuke.



https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/berdindu/es_berdindu/adjuntos/actitudes%20an%20la%20diversidad%20afectivo-sexual.pdf

https://tribunafeminista.elplural.com/2018/11/nuestro-cuerpo-y-el-capitalismo/

http://www.aldarte.org/comun/imagenes/documentos/Guia-de-%A1Prot%E9gete-co%F1o.pdf

http://www.mujeresenred.net/spip.php?article2202

https://www.youtube.com/watch?v=V_hBwqyCxBw

https://www.youtube.com/watch?v=5qchgHG7JjQ


HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA!

Heziketa afektibo-sexuala egiterako orduan, hainbat dira gako diren hitzak. Hona hemen horiekin sortutako gurutzegrama:


Aurreko ediziotako hainbat ikastarokideen blog sarrerak irakurri ondoren, bat aukeratu beharko banu, Amaia Chuecarena aukeratuko nuke. Amaiak 2 ideia garrantzitsu aipatzen ditu eta hauek buruan izatea ezinbestekoa dela uste dut: desira ere, eraikia da; eta ezer ez egitea ere, egitea da. Lehenengo ideiari dagokionez, Amaiak esan bezala, “sistema heterozentrista eta patriarkalak aurresuposatu egiten du heterosexualak garela”, hainbat mekanismo ditu hori era itsuan obedi dezagun, beraz, desira ere arikuntza sozio-kultula da, eta ikasten den bezala desikasi daiteke. Bigarrenari dagokionez, argi izan behar dugu ezer ez egitea ere, egitea dela, izan ere, eguneroko ekintzetan neska eta mutilen sexualitatea hezten ari gara.

Honetaz gain, Amaiak partekatutako bideoak ere oso interesgarriak iruditu zaizkit. Maitasunaren inguruko bideo honen bitartez, garbi dago maitasunak ez duela ez generorik, ez arrazarik, ezta adinik ere.

Heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliabideak ugariak dira, hona hemen interesgarriak iruditu zaizkidan batzuk:
KILI KONTUAK. Sexualitatea lantzeko ipuin bilduma. 4-7 urte bitartean. Adin hauetan zaila suertatzen da gai honen inguruan gaiari heltzea, baina ipuinei esker haurrek errealitateaz jabetzen joango dira.
PIRRITZ ETA PORROTXEN ipuin bilduma.

ZER DA SEXU ANIZTASUNA? Sexualitatearen inguruko bideoa da hau. “Norberaren errepika ezintasuna” lantzeko erabilgarria suertatu daiteke. Modu osagarrian erabiltzeko baliabidea.

Aste honetako irakurgaian agertzen den HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA PLANTEATZEKO DEKALOGOA. 

Bukatzeko, guzti hau eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko hauek dira nire ustez erronka nagusiak:
  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza
  • Ikastetxea gune seguru eta aske bihurtzea
  • Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea, heteroaraua gaindituz.
  • Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea
  • Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA HEZKIDETZAILEA ETA KITTO¡¡



 

Resultado de imagen de heziketa afektibo sexuala









Nerabe eta sexu afektibitatearen azkenetako ikerketa azaleratzen baduzu, hementxe datu interesgarri batzuk
Emakundek publikatuak bere txostenean "EAEko nerabeak. Hurbilketa ahalduntzetik abiatuta" (2009)




SEXUALITATEAREN GARRANTZIA (ZENTZU ZABALEAN) Aurretiko testuinguru hori adierazita, gure ustez balio analitiko adierazgarria duena, 

4.36. grafikoa euskal nerabeen eguneroko bizitzan sexualitateak (zentzu zabalean ulertuta) duen garrantziaz hitz egiteko erabil dezakegu. Gure ustez, lau izango lirateke alderdirik garrantzitsuenak: lehendabizi, inkestatutako hamar nerabeetatik hiruk baino gehiagok (%31,6) dio “(sexuan) pentsatzen duela, baina ez duela egiten”. 4.36. GRAFIKOA. Sexualitatearen garrantzia nerabeen artean, sexuaren arabera. Handienetik txikienera ordenatuta “guztira” zutabearen arabera. Ehunekoak. (Erantzun anitza).






Hala ere, ziur asko, gaitera emaitzak baldintzatzen ari den erantzuna neska eta mutilen arteko diferentzia da "norberak praktikatzea"ri dagokionez; izan ere, mutilen kasuan lehen jarduera da bosten artean (%30,5); nesken kasuan, aldiz, laugarren postuan dago (%5,4). Emaitza hauei begira esan genezake mutilen artean sexu-jarduera nagusia masturbatzea dela; izan ere, 2008/09 ikasturtean DBHko 3. eta 4. eta Batxilergoko 1. mailan zeuden 14 eta 17 urte bitarteko gure autonomia-erkidegoko mutilen %86k erantzun hori eman zuten. Horrek ere “(sexua) une honetan pentsatzen (eta beraz egiten) ez dudan gauza da” erantzunaren ehunekoa baldintzatzen du nesken kasuan; izan ere, nesken %28,7k erantzun hori eman zuen, mutilen %14,5aren aldean.
Argi geratzen da ondorioetan neska eta mutilen datuen aldea, dudik gabe anbarmena.


…………...………………………                               …………………………………..                          

Guzti honekin jarraituta hasierako bideoa ere interesgarria da irakasleok kontzientzia hartu eta sentsibilizatzeko zein beharrezkoa den gure esku hartzea ez ezer egitea egitea delako, guk horreki hautsi eta inplikatu behar dugu.
Esaldi hau gustatu zait "BADAUDE DOZENTEAK ANIZTASUN SEXUALA AUKERA BATEAN BIHURTZEA ERABAKAKI DUTENAK"


https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=heziketa+afektibo-sexuala bere posta aukeratu dut maizasoena , hementxe jarraian.
Eskolaren hainbat erronka aurrera pausuak ematen badaude ere kontuan hartu eta sustatzekoak.


  • Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza hezkidetza ikuspegitik.
  • Edozein lan esparrutan curriculum ezkutuaren bidez heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea eta hausnarketa pertsonal eta kolektiboa egitea.
  • Afektibitatea eta sexualitatearen heziketaren garrantzia onartuz (pertsonen garapen integralerako) eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera eramateko.
  • Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea baita maitasun erromantikoaren mitoa eta amatasunarena.
  • Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.
  • Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
  • Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna, erakargarritasuna, sentsualitatea eta abarren balorazioa ahalbidetzen duen heziketa sustatzea
  • Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea.
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea, espresio sexista, LGTBIQ+fobikoak, lodifobikoak edo beste edozein bazterkeria-adierazpenak aldarazten duena eta aniztasun afektibo-sexualaren adierazpen guztiak aipatzen dituena.
  • Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea identitate, harreman afektibo-sexual eta familia-motak, besteak beste, haien arteko hierarkiarik gabe agertuz eta emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bermatuz.
  • Ikastetxea zein beste lan esparruak identitate pertsonal eta afektibo-sexual anitzak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea. 

Dudik gabe guztiz baliagarriak aurrera eramateko guk gure egunerokotadunean gauden tokian gaudela.

"Sexualitateko jarreraren inguruan" Berria egunkarian (2013)

2- Konbatibitatea, borrokarakoa: erasoa eta defentsa.
3- Konprensibitatea, ulertzekoa: enpatia eta lantze prozesua.

Bideo hau interesgarria da nola landu duten pornografiaren gaia DBHko ikasleekin.


Hona hemen ere hezkuntza afektibo sexuala lantzeko zenbait unitate.


Hikhasi Ortzadar gara unitate didaktikoa (2017)





http://www.berriz.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Gizarte-Zerbitzuak/Gizarte%20zerbitzuak/2013%20Heziketa%20afektibo%20sexuala.pdf

# AFEKTIBO SEXUALA
#Josune

2020/02/23

AUTOEZAGUTZATIK ANIZTASUNEAN OINARRITURIKO HEZIKETA AFEKTIBO SEXUALERA!


Beste ikasturteetatik aukeratu dudan posta Uxaneren HEZKIDETZAZ, HARREMAN AFEKTIBO SEXUALAK PLAZERREZ BETE! izan da. Oso aberatsa izanik, ederki laburbiltzen baititu astean zehar landutakoak.

Astean zehar landuriko gakoak aipatu nahiko nituzke, gako hauetan baitago giltza.







Eta gogoratu:
- Ezer ez egitea, egitea da!
- Nola izendatu, hala ulertu! Hizkuntza hezkidetzailea.
- Ezin ulertu sexualitatea afeltibitaterik gabe.


Kontuan izanda eskolak, esku hartze kontzientea egiten duenean ez ezik, heteronormatibitatean hezten duela (ezkutuko curriculumaren bitartez, jarduera eta elkarrekintza guztien bitartez), heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar-beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea.
Beraz, har ditzagun erronka hauek esku artean:

KOMUNITATE OSOAREN SENSIBILIZAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA KONPROMISOA
MITOAK DESERAIKI, DESIKASI
ANIZTASUNEAN HEZI
AUTOEZAGUTZA
HIZKUNTZA HEZKIDETZAILEA
ASKATASUNA


Autoezagutza, ezagutu zure burua, zure gorputza zure desira, zure orientazio sexuala, zure guztia! Eta ondoren, has zaitez zure ingurukoak ezagutzen, aniztasuna ezagutzen ..orduan soilik izango gara gure gaztetxoen heziketa afektibo sexualean bidelagun.


Kontsentimenduaren kultura...



Hezkuntza Afektibo-sexualari  buruz aritzean, hainbat hitzekin gelditu gara:
Komunikazioa, kontsentimendua, gorputza, sentimenduak, afektua, eskola… Zein dira gurutzegrama honetan izkutatuak dauden hitzak?





Berdintasunez eta berdintasunean garatzeko tratu onetan oinarritutako harreman afektiboen erreferentziak ezinbestekoak ditugun bezala, gazteen artean ematen diren on line harreman afektiboak ere garrantzi handia dute, kontrolak “maitasunaren edertasuna” deuseztatu dezakelako. Honela azaltzen dizkigu hainbat ideia Medicus Mundiko ikerketa honek: Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?


Irati Laes-ek egindako sarrera ekarri dugu ona, maitasuna, erantzunkidetasuna eta tratu onei buruzko kontzeptuak azpimarratzen dituelako.

Hitzak hitz, Kontsentimendu hitza hartu dugu hizpide. Baina, zer da kontsentimendua? Gazteleraz, “consenso” hitzetik datorren hitza da, “acuerdo mutuo”; euskaraz “elkar adostasuna” bezala uler genezake. Sexuarekin lotuta badago, “kontsentimendu sexuala” deitzen zaio.

Shaina Joy Machlus-ek honela definitzen du: “Egoera sexual batetan parte-hartzeko hitzezko (edo hitzez ezinezkoa denean, hitzik gabeko) akordioa da kontsentimendu sexuala. Akordio hori parte-hartzaileen artekoa da eta amenazarik gabe eta biolentziarik gabekoa izan behar du.




Shaina Joy Machlus-ek dion bezala, “La palabra más sexy es sí” liburuan, hezkuntza afektibo sexuala ez bada derrigorrezkoa eskoletan, haur eta gazteek sexuari buruzko ikasketa lagunen bidez, eta batez ere, interneten bidez egingo dute. Interneten, momento honetan, “pornoa” esan nahi du.

Norberak bere erabakiak hartu ditzan, eskolan ahalik eta tresna eta hausnarketa bide eskaini behar dira. Haur eta gazteek informatuak egotea garrantzitsua da, behar duten laguntza eskatu dezaten. Besteak beste, kontsentimendua da harreman sexualen oinarrizko abiapuntua autore honen iritziz.

Hona hemen, proposatzen duen jarduera bat: "Aurkitu al zara inoiz horrelako egoera batean?"


Aurkitu al zara inoiz horrelako egoera batean?

Jendartean eta Hezkuntzan lantzeko erronka nagusi batzuk aipatze arren, tratu onen eta zaintzaren pedagogiaren beharra eta garrantzia aipatuko nuke.
Autore berak (Joy Machlu) azpimarratzen duen bezala, “Harreman sexualaren ondorengo zaintza” kontutan hartzea adibidez: pertsonak ondo daudela ziurtatzea, kontsentimendua berrestea, laguntza emozionala eta fisikoa ematea, beste pertsonaren iritzia jasotzea … ezinbestekoa izango da, sexu esperientziaren zati bat bezala eta aurrera jarraitzeko ezinbestekoa.