2020/11/09

GAZTERIA, ERALDAKETARAKO GAKOA!


Genero indarkeriak gazteen kolektiboa kolpatzen zuela banekien, baina inolaz ere ez nituen espero agertzen diren zifrak. Ines alberdieren ustetan, gazteen artean indarkeria mota honek gailentzeak bikotekide izatearen gainbalorazioarekin eta maitasun errromantikoarekin zer ikusi handia du. Orain dela bost urte, prebentziorako taiker ezberdinak dinamizatu ditut gazteekin eta ondorioz, Alberdirekin guztiz ados nago. Maitasun erromantikoak, tratu onetan eta zaintzan oinarrritutako harremanak alboratu eta botere harremanetan eta indarkerian oinarritutakoak transmitu ditu.



Irakurgaian oso interesgarria iruditu zaidan beste atal bat genero indarkeria definitzen duena izan da. Honen arabera, genero indarkeria emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten dituzten tratu txar psikologikoak, abusuak, agresio fisikoak eta ustiapen sexualak dira. Adierazpenaren arabera, indarkeria sibolikoa edo egiturazkoa izan daiteke eta manifestazioa oinarritzat hartuta, aldiz, psikologikoa, ekonomikoa, mikromatxismoak, fisikoa, sexuala eta digitala. 



Aurreko paragrafoan landutakoa oinarritzat hartu eta gazteei begirako esku hartze bat definituko banu, horrela landuko nuke:


  • Indarkeria sinbolikoaren baitan, gorputzei atxikitzen zaien edertasun kanonak landuko nituzke.




  • Egiturazko indarkeriari dagokionez, gune beltzak landuko nituzke. 

https://www.eitb.eus/es/pueblos-ciudades/videos/detalle/5727633/video-fiestas-santurtzi-2018-servicio-acompanamiento-mujeres-casa/ 


  • Indarkeria psikologikoan sakontzeko, “La escalera de Pepa y Pepa” oso egokia da.



  • Indarkeria ekonomikoari dagokionez, sarrera txikia egingo nuke.



  •  “Querido papa”-k bideoa mikromatxismoen lanketa ahalbidetzen du.




  • Indarkeria sexuala egunerokotasunean presente dagoela hausnartzeko bideoa. 

indarkeria sexuala 



  • Indarkeria digitalari dagokionez, prebentziorako bitartekoak ezinbestekoak dira. 





Amaitzeko, nire ustez genero indarkeria den izurriteari aurre egiteko, hezkidetzaren erronka komunitate hezitzailearen parte diren elkarte eta eragile guztiak norabide berdinean lerrokatzea izan beharko litzateke. Azken finean, hezkuntza bizitzetako eremu guztietan oso presente dagoen elementua da eta indarrak batuz jendartea errotik iraultzeko ahalmen handiagoa izango genuke. Gainera, belaunaldi berriengan eredu berriak transmituz eta ikasitako guztiak desikasteko baliabideak emanez, aldaketarako ateak zabalduko genituzke.  









JASOTZEN DUDALAKO EMATEN DUDAN BESTE

Aste honetako gaia irakurri ostean, mikromatxismoek deitu dute nire atentzioa gehien. Irakurgaian bertan azaltzen den bezala, “sotilak” dira, eta, deiagarriak ez direnez, ez dugu haien kontra egiten. Hori dela eta, aurreko edizioetako sarrera hau gomendatu nahiko nuke. Bertan aipatzen den webgunean kuxkuxeatu dut eta beste bideo hau ekarri nahi izan dut; izan ere, lehenago aipatu bezala, hain ditugu barneratuta mikromatxismoak, non oharkabean pasatzen diren. Bideoan 18 daude. Ea ikusten dituzuen 18ak bideoaren bukaerara heldu baino lehen!
Horretaz gain, blogeko sarreran, “indarkeria bikarioa” agertzen da, niretzat orain arte ezezaguna izan den terminoa (ez kontzeptua, ordea). Ama naizen aldetik, pentsatze hutsak zorabiatzen nau… Krudeltasunaren eta indarkeriaren punturik gorenena iruditzen zait. Datu esanguratsuei dagokienez, beste bi bilatu nituen hasiera batean, baina gomendatu berri dudan blogaren sarrera aztertzean, Marina Marroquiren liburuarekin egin dut topo, eta horrek Marinari buruzko bideoak ikustera eraman nau. Badago bat bi datu beldurgarri ematen dituena. Lehenengoak azaltzen du Estatuan 10 minutuan behin bortxatzen dutela emakume bat. Eta bigarrenak azaltzen du zeintzuk izan diren sarean gehien bilatu diren bideoak: La Manadaren bortxaketa, aitak alabari egiten dion bortxaketa alaba lo dagoen bitartean, nebak arrebari eragindako bortxaketa neska dutxan dagoen bitartean… Zoratuta gaude? Ezin dut hitzez deskribatu horiek eragiten didatena.
Amaitzeko, Marroquik maitasun-eredua aipatzen du. Beti entzun izan ditugun esaldiak errepikatzen ditu: “quien bien te quiere te hará sufrir”, “el amor merece la pena”… Horiekin lotuta beste bideo hau ekarriko dut hona.

GENERO INDARKERIA DESAGERTU ARTE... BORROKAN!

Lehenik eta behin, genero indarkeriaren inguruko bideo bat aurkeztuko dizuet, non nire herria abiapuntutzat hartu dudan. 

Jarraituz, aurreko ikasturteko post hau aukeratuko dut. Izan ere, normalizatuta eta naturaltzat hartzen den genero-indarkeriaren inguruan hitz egiten du. Gainera, indarkeria matxista azaleratzen dituen hainbat bideo, datu eta argazki txertatu ditu sarrera osatzeko eta gehien  harritu nauen argazkia hurrengoa izan da:
                                                 
Feminismoa eskoletan lantzen dela uste dut, baina eskolaren arabera lanketa sakonago bat edo azalekoa egiten da. Nire aburuz, etxean ikasten dena garrantzia handia dauka eta ez soilik gurasoek eskaintzen dieten heziketagatik, baizik eta telebistan eta komunikabideetatik jasotzen dituzten genero estereotipoengatik.

Adibidez, Disney-ko filmak genero indarkeria hedatzen du, baita genero estereotipoen sustapena ere (Maitasun erromantikoaren mitoa, printzipe urdina aurkitzearen beharra, printesak pasiboak eta printzeak aktiboak, indartsuak).

Zer esanik ez, telebistan jartzen dituzten iragarkiei buruz, askotan genero estereotipoak bultzatzen dituzt non emakumeak ederak, gazteak, argalak egon behar diren. Esate baterako, anti-zimurren krema ez da mutilentzat eskaintzen, soilik emakumeentzako, zahartzea txarra balitz bezala helaraziz.

Beraz, erronka handia daukagu aurretik. Hala ere, nahiz eta borroka feminista hor egon, beharrezkoa dena noski aurrera pausoak egiteko, nire iritziz ez dugu gizarte osoa aldatuko sistema patriarkala desegin arte, gizon zuri zisheteroak legeak eta arauak diseinatzen dituzten bitartean zeinak emakumea bigarren plano batean uzten dituzten. Beraz, JARRAI DEZAGUN LANEAN!

GENERO INDARKERIARI... INDARREZ AURRE EGIN

 Genero indarkeriaz aritzean, argi izan behar dugu zertaz ari garen: 

" Genero indarkeria  Emakumea izateagatik pairatutako edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisikoa, sexuala edo psikologikoa ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira emakumeari ekintza horiek egiteko mehatxua egitea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan”.

Definizio gehienak nahiko  antzekoak dira. Baina argi dagoena da, genero indarkeriak forma asko dituela, eta hauek detektatzeko, zeintzuk diren  ezagutu  behar ditugu. 

Indarkeri psikologikoa, indarkeri ekonomikoa,mikromatxismoak, indarkeri fisikoa, indarkeri sexuala,indarkeri digitala...


 

 

 

Genero indarkeria oso ondo adierazten duen labur-metrai bat  aukeratu dut,  "El orden de las cosas",  oso ondo adierazita agertzen delako genero  indarkeriak heldu ditzakeen esparru ezberdinak familia barruan. Bertan botere harremanak agerian uzten dira, gizonezkoek historikoki emakumeengan izan eta duten boterea azalarazten da. 

Laburmetrai honen azalpena  edo sinopsia oso ondo adierazten da " La pajarera magazine" egindako artikuluan.

L
 

Beste alde, arreta deitu dit indarkeri digitalak hartzen ari duen tamaina, (in) seguras on line txostenak  emandako datuak adibidez:

 " 8 urtetik aurrerako neskek online erasoak jasaten dituztela,eta 14 eta 16 urte bitartekoen artean pairatzen dituztela gehienak." besteak beste.

Gai honekin ezjakintasun handia dagoela uste dut, Online ematen den indarkeria ez delako erraza ikustea.  Bideo honetan  indarkeria digitala detektatzeko 10 era azaltzen dira.

 
 
 
 
PantallasAmigas .- Fuentes Documentales .- Bienestar y protección InfantilIKT arloan eta ziberespazioan aritzeko gomendio ezberdinak ematen dituen blog a ere interesgarria da, eta bertan ematen diren baliabide digitalak.

 https://www.pantallasamigas.net/

 


Argi dagoena indarkeri mota guzti hauek ikasiak daudela. Beraz desikasi daitezke, horretarako hezkidetza beharrezkoa dugu.

Hezkidetzak emakumeen aurkako indarkeriaren eliminazioaren alde lan egiten duelako. Dikotomia hierarkizatuak gaindituz, estereotipo sexistetatik at, neskek zein mutilek bere indibidualtasuna eta ahalmen guztiak garatu ditzaten nahi duelako. Elkarrekiko errespetuan oinarrituriko berdintasunezko harremanak,zaintza eta boterearen erabilera parekidea sustatzen duen jendartea eraikitzea du helburu.

Guztion ardura delako  genero indarkeriarekin bukatzea, eta horretan lanean jartzea urgentzia duelako.

 5 acciones efectivas para combatir la violencia contra la mujer

 

 Bukatzeko, aurreko urtetako post a ukeratzerakoan  "Irati Mendiguren" ena aukeratzen dut. 

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/indarkeria-matxistaren-sostenguak.html

 Oso ondo kokatzen duelako gaia , eta berak indarkeriari matxistari aurre egiteko planteamenduekin bat natorrelako.Era berean berak konpartitutako bideoak ere asko gustatu zaizkidalako.

# ALAITZ# GENERO INDARKERIA

2020/11/08

GENERO INDARKERIAREN AURKA, GORA HEZKIDETZA MAHAIAK!!!

    
    Hasi orduko, astean zehar jaso dugunaren laburpen bat egiteko asmoa neukan, eta blogak aztertzen nagoela, aurreko urteko ikaskide Anak dekalogo honetan nik buruan nuena zoragarri jaso duela ohartu naiz, beraz bere sarrera irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet.

    Bide batez, esan nahi dut gozatu egin dudala aurreko ikasturteetako ekarpenak irakurtzen, orduak eta orduak eman ditut blogetako sarrera artean!


    Gazteak eta genero indarkeriari dagokionez, duela urte batzuk Markina-Xemein eta Ondarroan egin zen ikerketa hau partekatu nahiko nuke zuekin:


    Hau oinarri izanda, herrian hezkidetza mahaia sortu eta eskoletan hezkidetza programa martxan ipini ziren. Herriko hezkuntza eragileek sarean lan egiteko oso baliagarria da herriko hezkidetza mahaia izatea. 

    Horren barruan, azaroak 25a gertu izanda, bere egunean herrian egindako ekintzaren bideoa partekatu nahiko nuke zuekin. 


    Egia da, egun eta ekintza honek bisibilizazio modura balio izan zuela, egunerokoan indarra jartzean dagoela gakoa.

    Eskoletan txiki txikitatik umeei ematen zaizkien mezuak horrelako ekintza puntualekin ez dira gainditzen eta mikromatxismo txikiei aurre egitean dago lana. 

Blogak begiratzen nabillela ezagutu dudan bideo hau hori azaleratzeko oso baliagarria dela uste dut:


Eta youtuben arakatzen, honako hau ere topatu dut:


    Hori bai, pena handiz aipatu beharra daukat bere egunean sortutako sarea nolabait indarra galtzen joan dela. Pena bat da gai honekiko sentsibilitatea eta herrietan zein eskoletan lanketa momentuan dagoen pertsonen gain geratzen dela. Esku hartze hezkidetzailerako lan ildoetan aurkeztu zaigun bezala, genero indarkeriak duen dimentsio handia onartu eta esku-hartzearen ezinbestekotasuna eskola-komunitate osoak aitortu behar du eta horretan lan egin. Berritzeguneetan bezala, herriz-herrikako mahaiak osatu eta sarean lan egin dezagun, sortu ditzagun herrietako hezkidetza mahaiak!


    Indarrak batuta lortu daitekeelako, abesti honetan Anita Parker eta Furiak egin zuten bezala: Beraien hitzetan indarrak, ideiak eta amorrua batu dituzte. Batera hazi, biderkatu eta hortzak erakusten dituzte biolentzia matxisten aurka ohiu eginez. Eta hezkidetza mahaiak horretarako baliagarriak dira!




Indarkeria sinbolikoa

 Aste honetako irakurgaia irakurri eta gero kontzeptu asko komentatzeko agertu zaizkit nire buruan, baina guzti horiek bota beharrean, seguruenik zuek aurkeztuko dituzuenekin bat nator eta, bat baino ez dut aipatuko: indarkeria sinbolikoa eta bere eduki bi, edertasuna eta lodifobia.

Hor duzue Igor Elortzak botatako bertsoa Bastidako txapelketan orain dela ia hiru urte: edertasuna.


2017-10-28 Bastida Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Edertasun kanona
bat eta bakarra
eta askorentzako
oso kontu txarra.
Besteek esaten dute
zarela zatarra
barrutik egin behar
kanpora indarra.

Guztiok gara eder
guztiok desberdin
horren kontra ezin dut
noski ezer egin
eta esango dizut
garbi gera dedin:
oso guapo zaudela
bufanda horrekin!

Onartu ta maitatu
bakoitzak garena
horixe da lehenago
esaten nuena
eta zuentzat ere
bada hori dena
ispilu aurrean bat
beti guapoena! 






Eta lodifobia, 


Nork maitatu behar du nire gorputza?

Nork zehaztu behar ditu nire neurriak?

Zeren menpe nagoen jabetzen naiz?

Zergatik jarraitu behar ditut ezarritako estereotipoak nire gorputza autentikoa bada?

Eta errepikaezina!!!!




Denok libre izan arte

        Lehen aldiz entzun nuen Europan hiru emakumetik batek indarkeria matxista jasan duela, halako indarkeriei aurre egiteko baliabide kutxa bat sortzeko egin genuen tailer batean izan zen.

Gogoan dut sei pertsonako taldeka jarri gintuztela, eta momenu hartan esaldi horrek esan nahi zuela talde horretako bi emakumek agian sufritu zutela pentsatu nuen, eta ikaragarria iruditu zitzaidan. Tailerraren amaiera iritsi zenean, ondorioztatu nuen tailerrean geunden emakume guzti-guztiek indarkeria-esperientziaren bat izan genuela gure bizitzan zehar.

Kontua da gizartearen zati handi batek ez dela jabetzen zein normalizatuta dauden biztanleriaren erdiarengan emakume izate hutsagatik sortzen diren indarkeria guztiak.

Bidegabea iruditzen zaidan eta ulertzea zaila egiten zaidan beste gauza bat da legearen aurrean bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoa soilik hartzen dela genero-indarkeriatzat. Artikulu honetan Graciela Antenciok esaten digun bezala, iragazki honek biktima asko kanpoan uzten ditu, eta feminizidio guztiak kontuan hartuz gero, kopurua bikoiztu egingo litzateke.

Horrek guztiak eta oraindik ere gaitz sozial handi honen fokua emakumeengan jartzen tematuta egoteak, gizonei gu bortxatu behar ez gaituztenak direla erakutsi beharrean, guztiak aske izan arte egin beharreko bide luzea geratzen dela berresten dit.



        Bukatzeko Amaia Zubeldiaren posta gomendatu nahi dizuet berak itxaropen puntu bat jarri ziolako arazo larri honi, eta niri, berriz, gaur egun kosta egiten zait.